Taldea 5 Topagunea: Rebeca Esnaola 6 Altxatu begiak: Manuel Asín 8 Irudia: Misha Bies Golas 10 Sail ofiziala 13 Atzera begirakoak 35 Beste garai batzuk datoz | Es nahen andere Zeiten Peter Nestlerren filmak 36 Punto de Vista Bilduma: Se acercan otros tiempos. El cine de Peter Nestler 54 Zuhaitzetatik urrun 56 Fokuak 71 Pascale Bodet-en hiru abentura 72 Askatasuna, posible da? Ana Poliaken zinema 76 Lurraren kontakizunak. Segalari baten istorioa, Fukuda Katsuhikoren film bat (1985) 84 Lan 93 Paisaia 94 Termitas 96 Jarduera profesionalak 99 Oihartzunak eta ekologiak. Hurbilketa poetiko eta politikoa Guillermo Zúñigaren artxibora 100 Super 8a alearen aurka 102 Contactos 105 Kosmogonía. Film performance para un planetario 106 Gauzei buruzko lezioak: Rossellini, Godard-Miéville. El pensamiento sensible de Godard. Paulino Viotaren hitzaldi 108 Altzuza. Ibon RG-ren performance-a, Oteiza Museoan 110 Amaierako saioa 112 X Films 115 Bitartekaritza-programa 123 Zer soinu dute irudiek? 124 Naturako izakiak: landareak, gizakiak eta beste animalia batzuk 126 Zinema martxan. Lumièretarren gaurkotasuna 130 Moving cinema programatzaile gazteak X Punto de Vista 132 Kredituak eta aurkibideak 140
Punto de Vista - Nafarroako Zinema
Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia
Nafarroako Gobernuko Kultura eta
Kirol Sailak sustatzen du eta NICDO
EMk antolatzen du.
Plaza de la Constitución, s/n. 31002
Iruña (Nafarroa)
Tel. 948 06 60 66
info@puntodevistafestival.com
www.puntodevistafestival.com
Nafarroako Zinema Dokumentaleko
Jaialdiaren katalogoa, 17. zk.
Argitaratzen du NICDO S.L.
Inprimaketa
Imprenta Zubillaga
ISSN - 2171/2166 Addendum 17
Lege-gordailua
NA 266-2010
Bultzatzailea
Antolatzailea
Laguntzaileak
Babesleak
Partaideak
Kolaboratzaileak
4
Zuzendaritza batzordea
Ignacio Apezteguia Morentin, Lorenzo García Echegoyen, Ana Herrera Isasi (Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentua), Paula Noya (NICDO), Pablo Berástegui eta Itziar García.
Taldea
Zuzendari artistikoa
Manuel Asín
Zuzendari exekutiboa
Teresa Morales de Álava
Programazio batzordea
Manuel Asín
Pablo García Canga
Lur Olaizola
Lucía Salas
Miguel Zozaya
Produkzio-arduraduna
María Rodríguez Abad
Produkzio saila
Garazi Erburu Irigoyen
Mikel González Parra
Programazio arduraduna
Cristian Ruiz Carrera
Komunikazio arduraduna
Pablo Sotés Mariñelarena
Komunikazio saila
Andrés Bueno Chocarro
Eskerrak
Argitalpen-koordinatzailea
Esther Aizpuru
Gonbidatuen eta akreditazioen arduraduna
Sara Larripa Acedo
Gonbidatuen eta akreditazioen saila
Josefina Maggiotto Iribarne
Vanessa Chacín
Koordinatzaile teknikoa
Iker Espúñez
Tekniko saila
Pablo Cayuelo
Catalina Altuna
Zinema saila - NICDO
Silvia García Domínguez
Irudia, argazkia
Rodrigo Pérez Rodríguez - Txisti
Bideo edizioa, grabaketa
Miguel Eraso
Punto de Vista 2023ko irudiaren diseinua
Misha Bies Golas
Katalogoaren eta beste materialen diseinua
Franziska
Katalogoen itzulpenak
Hitzurun
Testuen itzulpena
Kosuke Nakamori (japoniera)
Mattea Cussel (ingelesa)
Proiekziorako zerbitzu teknikoak
Técnica Cinematográfica Loza Subtitula’m
Movilcine S.L.
Soinua
Telesonic S.L.
Filmen azpitituluak
Subtitula’m
Interpreteak
STI World S.L.
NICDO taldea, Adrián García Prado, Alfonso Crespo, Antonio Trullén, Arrate Velasco, Asier Armental, Carlos Muguiro, Cecilia Barrionuevo, Cyril Neyrat, David Arratibel, Efrén Cuevas, Elisa Celda, Fabienne Aguado, Fabienne Moris, Fran Gayo, Frank Beauvais, Garbiñe Ortega, Hama Haruka, Hatano Yukie, Isabella Lenzi, Jaime Pena, Javier Rebollo, Jean-Pierre Rehm, Josetxo Cerdán, Juan Pablo Huércanos, Juan Zapater, Juliette Achard, Madoka Kubota, Manuel Peláez, Mariano Mayer, Marina Vinyes, Matthieu Grimault, Mikel Artxanko, Óscar Fernández Orengo, Óscar Gascón, Óscar Vincentelli, Oskar Alegria, Pablo La Parra, Pablo Useros, Rafael Llano, Sergio Oksman, Tsveta Dobreva, Vanesa Fernández Guerra, Vanesa García Cazorla eta Víctor Iriarte.
5
Topagunea
Hemen dugu Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri bat. Topagune bat da, desberdinen arteko elkargune gisa pentsatuta dagoelako, hobetzeko eta berrikuntzak egiteko borondatearekin. Eta aukera paregabe bat da herritarrentzat, aberastuko gaituzten ikus-entzunezko esperientziak ezagutzeko, zirkuitu tradizionaletatik urrun. Bai eta nazioarteko erreferente bat ere, mundu osoko zinema dokumentalaren elkargunea.
Oraingo honetan, «Bestelako garaiak datoz | Es nahen andere Zeiten» atzera begirakoa izango da programa nagusietako bat, Peter Nestler alemaniarraren lanari buruz Estatuan egingo den lehena, Zsóka emaztearekin egin dituen filmekin osatuta. Europako dokumental garaikidearen bildumarik garrantzitsuenetako bat da hau, baina Estatuan oraindik ez denez oso ezaguna, Bartzelona, Madril, Coruña eta Valentziara ere bisitatuko ditu ziklo berritzaile hau.
Nestlerren lana luze eta zabal aurkeztua izan da nazioartean, eta horregatik, haren filmografiaren aukeraketa berritzailea eta adierazgarria egin du Punto de Vistak, oinarri hartuta azken urteetan artxiboetan egindako zenbait aurkikuntza eta zaharberritze, bai eta berriki egindako zenbait lan ere.
Punto de Vistak beharrezkotzat jotzen du funtsezko zinemagile honen ibilbidea omentzea; izan ere, adina gorabehera, lanean jarraitzen du, filmatzen eta ekitaldi publikoetan parte hartzen. Zorte handia dugu, Europako zinema dokumentalaren panoramako figura sendo bat ezagutzeko eta haren esperientzia gazte belaunaldiei transmititzeko aukera izango baitigu.
Ikusleen eta zinemagileen arteko harremanetarako beste gune batzuk izango dira Sail Ofiziala, Fokuak, Lan eta X Films, dokumentalaren eta ez-fikzioaren adierazpen guztien inguruan. Iraganak eta etorkizunak elkarrekin hitz egiteko, askotariko tradizioek eta proposamen ausart eta berritzaileek elkar besarkatzeko, eta hobetzeko espazioak izango dira. Errealitatearen ezagutzari bidea eman nahi die Punto de Vistak, eta pelikuletara hurbiltzea sustatu, adierazpen modu independentea eta sozialki beharrezkoa diren aldetik.
Gainera, Jaialdiak oso aktiboki lan egiten du ikusleengan jarrera kritikoa garatzeko, ikus-entzunezko lengoaiak eta mundu osoko errealitateak ezagutarazteko. Bitartekaritza Programa gazteenganako konpromiso bat bezala aurkezten da, dokumentalen mundura hurbildu daitezen jarduera erakargarrien bidez, gazteen hizkuntza erabiltzen dituena, tonu lasaian eta hurbilean. Apustu argi eta irmo honi gorputza emango diote tailerrek, zinema saioek, gazte programatzaileen Moving Cinema x Punto de Vista ekimenaren bigarren edizioak eta Gazte Epaimahaiak, dokumentala eskura izan eta gozatu dezan Nafarroako gizarte osoak.
6
Edizio berri hau aurkezteko garaian, ezinbestekoa dugu eskerrak ematea urtero-urtero Jaialdiarekin bat egiten duten pertsona eta erakunde ugariei. Lehenik eta behin, lantaldeari eta, bereziki, Manuel Asíni, bigarren urtez Jaialdiaren zuzendari artistikoa izateagatik, eta bere arrastoa uzteagatik jada bere kabuz doan Punto de Vista esperimentatu honetan. Enpresa eta erakunde laguntzaileei, haien laguntza ezinbestekoa eta erabakigarria delako Punto de Vista jaialdi handia izateko eta zabalkunde handia lortzeko. Eta jakina, ikusleei: leialenei, lehen aldiz datozenei ziklo zoragarri honek erakarrita, eta etortzeko daudenei. Goza ezazue!
7
Rebeca Esnaola Bermejo
Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Kirol kontseilaria
Altxatu begiak
Jaialdian egunerokoak aukera ematen digu kontaktuan jartzeko oraindik ere zinema dokumentala deitzen diogun horren alor gorabeheratsuan une honetan gertatzen ari denarekin. Hainbat hilabetez eztabaida egiten dugu film ugariren inguruan, eta gutxi batzuk aukeratzen ditugu azkenean, programazioko gainerako zikloekin eta jarduerekin ezinbestean bat egiten dutenak. Ahalik eta gehien zabaltzen dugu angelua, eta, ondoren, murrizketa egiten dugu —beti zabalgarria, beti hobetzeko modukoa—, programazio batzordea osatzen dugunok premiazkotzat eta beharrezkotzat jotzen duguna. Film batzuek lortzen duten integrazio konplexuaren ospakizuna da, batez ere, murrizketa hori. Errealitatearekiko konpromisoa, ahalik eta ikuspegi zabalenarekin hartuta, eta, aldi berean, errealitate horiek eratzen dituen artearekiko berarekiko ere.
Ez dago kontraesanik bi konpromiso modu horien artean. Baina gaizki-ulertuak has daitezke bi dimentsioen oinarri integratua gutxiesten badugu. Zinemak bere dinamikak ditu, eta lotura sendoa dute mundukoekin. Zinemak errealitatea aldatzen du eta, aldi berean, errealitate horrek taxutzen du zinema, baina bi modu horiek ez zaizkigu desberdinak iruditu behar, begi egokiekin ikusten baldin badakigu, errealitateak azeri talde baten soziabilitatea, elkarrizketa edo giza gatazka bat, kanal zahar baten ahotsa, izar-jasa edo laba isurketa eratzen dituen moduan, eta horiek guztiek errealitatea alda dezaketen moduan.
1923an, Jean Epsteinek larritasunez eta harriduraz filmatu zituen laba isurketa haietako batzuk Etnaren azken erupzioetako batean. Film hura, La Montagne infidèle galdua duela gutxi Kataluniako Filmategian kopia bat agertu zen arte—, proiektatuko da jaialdiaren amaierako saioan. Sumendiaren ondoan izan zuen esperientzia haren ondoren, Epsteinek egin zuen gogoeta berriro piztuko ahal da aurten proposatzen ditugun saioetara joango direnen gogoan: «Zinemak bakar batean batzen ditu naturaren erresuma guztiak, bizitza zabalenean [...]. Nire aurrean, hirurehun laguneko areto bat aieneka hasi da pantailan gari ale bat ernamuintzen ikustean. [...] Hazteko eta elkartzeko, keinu politak eta erregularrak dituzte harriek, oroitzapen maitatuen topaketak bezala [...]. Pantailan ez dago natura hilik».
Integratzeko gogo horri ere erantzuten diote aurtengo bi atzera begirakoek. Peter Nestlerren filmei buruz Espainian egiten den lehen ziklo zabal honek, gehien miresten dugun zinemagileetako baten lana omendu nahi du. Sei hamarkadatan zehar apaltasunez eta iraunkortasunez ekoitzitako obra da, eta gero eta gehiago errespetatzen da, sendotasun handiz defendatu baititu gogoratua, eraldatua eta zaindua izan behar duen horren memoria, eraldaketa eta zaintza. Ricardo Matos Cabok programatu ditu —aipatutako zinemagilearen lanaren nazioarteko aurreko aurkezpenen arduraduna—, gure lankide Lucía Salasekin batera, atzera begirakoa argitalpen batez osatua dago, eta Nestlerren zinemaren konstanteen sarrera eta ospakizuna izan nahi du: kamera eta mikrofonoa, mundura zintzotasunez eta justiziaz irekitzeko tresna gisa; lan zinematografikoaren ikuskera, indibidualismoaren tranpak gainditzen dituena; Bertolt Brechtek «errealisten artea» deitzen zuenaren ariketa jarraitua, hau da, «egia ebidentziaren hondakinen azpian lurpetik ateratzea, banakakoa orokorrarekin ageriko eran lotzea, partikularra prozesu handian finkatzea».
8
Aurtengo bigarren atzera begirakoak, berriro ere Miriam Martinek bikain programatua, parte hartzen dugun prozesu natural batzuei buruzko ikerketan sakontzen du —alderdi oso kaltegarria, gehitu dezagun—. Aurreko edizioan Miriamek gizakiak ibaien gainean duen ekintza hartu bazuen oinarri dokumentalaren historia txiki bikain bat egiteko, orain gizateriaren desbideratze penagarria erakutsi nahi digu, kontsumitzaile ez ezik ekoizle ere bihurtu baita, bai eta autokontsumorako ondasunak lortzea espezie bizientzako, gurea barne, mehatxu nola bihurtzen den ere. Produktu horietako batzuetatik abiatzea da kontua, beren giza izenekin —«arraina», «ogia», «haragia»—, eta, hazira egindako bidaian, haiengana daraman eraikuntza eta suntsipen bidean egiten da atzera. Miriamek mundua eta filmak modelatzen dituzten indar zentripetoez eta zentrifugoez hitz egiten du bere testu dirdiratsuetan, eta, hain zuzen ere, bere programetako pieza bakoitza eta programak elkarren artean kontu handiz lotuta daude, ikusarazteko eta gogoeta eginarazteko
lehenbailehen itxitzat hartzeari utzi behar zaien prozesuei buruz, prozesu horietan aldaketak izaten baitira, eta, era berean, aldaketak eragin baititzakete. Itzul gaitezen Etnara. 1986ko eta 1988ko udetan, Epsteinen filma filmatu eta hirurogei urte baino gehiago geroago, Danièle Huillet eta Jean-Marie Straub desagertu berria
—Peter Nestlerren lankide eta lagun maiteak— berriro igo ziren sumendi horren magalera, La muerte de Empédocles filmeko eszenak filmatzera, Friedrich Hölderlinek 1779an leku horretan bertan kokatu zuen tragedia, hau da, iraultza baten hasieran, gerora «industriala» deituko zena. Hölderlin (Strauben iritziz hark beste inork baino hobeto gauzatu zuen kontrako utopia, zeinean «lurraren berdeak berriro distira egingo duen zuentzat») hunkitu egingo zuen, inolako zalantzarik gabe, bere obra aire zabalean irudikatua ikusteak, sumendi baten ondoan. Krater horren ertzean, Danièlek eta Jean-Mariek, Hölderlinek, Ana Userosek eta Miriam Martínek —ondoren datorren itzulpenean— hitz batzuk oihukarazi dizkiote Empédoclesi, eta hitzaurrerik onena dira horiek, inolaz ere, partekatzear ditugun sei eguneko proiekzioentzat eta elkarrizketentzat.
Luzaroan egarri zarete ezohikoaz, eta, gorputz gaixo batetik bezala, Agrigentoren izpirituak irten egin nahi du ildo zaharretik. Beraz, arriskatu! Heredatu duzuena, eskuratu duzuena, zuen gurasoen ahoak kontatu dizuena, irakatsi dizuena, legeak eta usadioak, antzinako jainkoen izenak, ahantz itzazue ausarki, eta altxatu, jaioberriek bezala, begiak Jainkoaren Naturarantz.
9
Manuel Asín
Punto de Vistako zuzendari artistikoa
Irudia
Punto de Vistaren hamazazpigarren edizio honen irudia osatzen duten argazkiak sorta handiago batekoak dira; izan ere, larrukigintzako tailer baten hondakinen artetik ebakinak hartu eta, katalogazio modura, ehun bat erregistro atera zituen egileak.
Gaztelako benta baterako kartak egitean sobera geratutako pergaminoak aterata, larrukigileak egindako lerro zuzenez gain, artistak eginiko kurbadun mozketak ere agertzen dira, bihurgunetsuagoak; horietaz gain, tentsio puntuak ere badira, larruginak larrua aldez aurretik bere tailerrean tenkatzean egindako zuloen ondorioz.
Argi kutxa baten gainean banan-banan indibidualizatuta, Asiako hego-ekialdeko edo Turkiako itzal antzerkien mekanika imitatzeko asmoz argazkiak atera zaie zati horiei; eta ikusten diren tonu bariazioak zera dira, lanpara fluoreszenteen oszilazioen interpretazio askea, kamerak egin duena.
Eta ez da kasualitatea (dela materialen tratamenduagatik, dela formengatik, dela atmosferengatik eta horiek guztiak argazkitan erregistratzeko erabakia hartu izanagatik) zenbait autoreri egindako keinua ere: Julio González, Ángel Ferrant, Eugenio Granell edo Vallecaseko Eskolako artistak.
Hori guztia dela eta, hainbat eskutara egindako prozesu horren ondorioz lortutako forma asko eskulturak eta instalazio mugikorrak egiteko erabili dituzte, itzalen proiekzioaren bitartez joko espazialak sortzearren.
Egilearen tailerrean eta Loecheseko Sortzez Garbiaren monasterioan aurretik egindako saiakuntzen jarraipen gisa, Misha Bies Golasek Oteiza Museoko espazio baterako instalazio espezifiko bat proiektatu du. Muntaia horretan, pergaminoak, argia, soinua eta beste eraikuntza-material batzuekin batera, Oteizaren lantegi-etxeko arkitekturarekin eta gainerako elementuekin solasean hasten dira.
Misha Bies Golasek diseinatutako Punto de Vista 2023ren irudia katalogo honetan zehar gozatu ahal da.
Misha Bies Golas artista plastikoa da, argazkigintzan eta diseinu grafikoan trebatua. Hainbat diziplinatan jardun izan da, eta bere azken lanetan, hondakin materialak, liburuak eta era askotako objektuak pilatu ditu. Gaur egun, NEG (Nova Escultura Galega) kolektiboko kidea da, Alejandra Pombo Su, Diego Vites eta Jorge Varelarekin batera. Bakarkako erakusketak egin ditu Galizian (Centro Galego de Arte Contemporánea, Luis Seoane fundazioa), Madrilen (SALÓN, Nadie Nunca Nada No), Palma Mallorcakoan (Louis 21), Valentzian (Luis Adelantado), Lisboan (Appleton Square) eta São Paulon (Ateliê Fidalga), eta hainbat erakusketa kolektibotan ere parte hartu du.
10
Sail ofiziala
Aurten, Sail Ofizialean, nazioarteko zazpi film labur eta hamaika film luze izango dira, jaialdiko bost sariak irabazteko hautagaiak: film onenaren Punto de Vista Sari Nagusia, zuzendaritza onenaren Jean Vigo Saria, Film Labur Onenaren Saria, Publikoaren Sari Berezia eta Gazteen Saria. Mundu mailako sei estreinaldi, nazioarteko bi estreinaldi, Europako estreinaldi bat eta Espainiako zortzi estreinaldi.
Sail ofiziala 14
Sail ofizialeko epaimahaia
Ángel Santos Touza. 2002az geroztik lanean ari den zinemagile galiziarra. Artearen Historian lizentziaduna da, eta Zinema Zuzendaritzan diplomaduna (Centre d’Estudis Cinematogràfics de Catalunya ikastegian). Zinemari buruzko zenbait testu idatzi ditu (Miradas de Cine, Blogs & Docs, Shangri-la), eta Novos Cinemas-Festival Internacional de Cinema de Pontevedra jaialdiaren sortzaileetako bat izateaz gain, bertako zuzendari artistikoa ere izan zen lehen bost edizioetan (2015-2019). Irakasle gisa, Cinema en Curs hezkuntza proiektuan dabil. Mintegiak eman ditu unibertsitate, arte zentro eta jaialdietan; proiektuak garatzeko foroetan aholkulari gisa parte hartu du (Málagako Jaialdia, Las Palmaseko MECAS eta Buenos Aireseko FIDBA), eta nazioarteko jaialdietan epaimahaikide ere izan da (Gijóngo FICX edo FICUNAM mexikarra).
Hama Haruka. 2001. urtetik Yamagatako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiarentzat (YIDFF) lan egiten du, eta Tokioko bulegoko zuzendaria da 2015az geroztik. Nexus of Borders: Ryukyu Reflections (YIDFF 2003), Vista de Cuba (YIDFF 2011) eta Latinoamérica programak (YIDFF 2015) koordinatu ditu. Era berean, egoitza Tokion duen Cinematrix banaketa enpresarako ere egiten du lan; enpresa horrek egin zuen Takamineren Go Hengyoro (Queer Fish Lane) film luzea, Hamak ekoitzia. Nazioko eta nazioarteko proiekzioen koordinazioan parte hartzen du, eta zinema programaren komisarioa izan zen Aichi Triennale jaialdiaren 2016ko edizioan.
Marcos Uzal Cahiers du cinéma aldizkariko (Frantzia) erredaktoreburua da 2020az geroztik. Horren aurretik, Trafic eta Vertigo aldizkarietako erredakzio kontseiluko kidea izan zen, eta kritikari lanak egin zituen Libération egunkarian. Musée d’Orsay museoko zinema zikloen programatzailea izan da, eta hitzaldiak eman ditu zinema erakunde askotan. Editore gisa, Yellow Now argitaletxeko «Côtés films» bilduma zuzendu du. Berak idatzitako zenbait liburu ere argitaratu ditu argitaletxe horrekin: Vaudou de Jacques Tourneur (2006), Guy Gilles. Un cinéaste au fil de temps (2014), Jerzy Skolimowski. Signes particuliers (2013). Film labur hauek egin ditu: Le Taxidermiste (1993), La Ville des chiens (1994) eta Ici-Bas (1998). 2010. urteaz geroztik, Prix Jean Vigo sariaren epaimahaikidea da, eta 2022az geroztik, Prix André Bazin sariarena.
15
Al borde del agua
Maria Elorza eta Iñigo Salaberria
Espainia, 2023, 20 min,super-8 DCP-ra, koloretan, espainiera Mundu-mailako estreinaldia
Aukeratutako
filmografia Maria
Elorza: A los libros y a las mujeres canto (2022), Quebrantos (2020, Koldo Almandozekin), Ancora lucciole (2018), Gure hormek (2016, Las chicas de Pasaik) Iñigo Salaberria: Lo ibiltariak (2017), Luz a la deriva (2015), Disdirak (1992), Birta Mirkur (1987)
Al borde del agua bi lagunek sinatua da: Iñigo Salaberriak eta Maria Elorzak. Maria Elorza, zinemagile donostiarra, 1988an jaioa, Las chicas de Pasaik kolektiboko kide izan zen eta 2022an aurkeztu zuen bere lehen film luzea: A los libros y a las mujeres canto. Iñigo Salaberria, Errenteriakoa, 1962an jaioa, funtsezkoa izan zen Arteleku zentroan eta 80ko eta 90eko hamarkadetako bideo-artista garrantzitsuenetako bat, hil berria da. Esaldi batekin hasten da filma: «1984 eta 1988 artean, Iñigo Salaberriak hainbat leku filmatu zituen super-8ko kamera txiki batekin. Probako materiala zen. Bobina haiek ez ziren inoiz muntatu, eta itzalean egon dira hogeita hamahiru urtez». Esaldi horren ondoren, Salaberriak filmatutako irudiak agertzen dira. Islak uretan, irudiak forma, kolore eta ehundura bihurtzen dituztenak; baleontziak; kea eta lurruna nahasten diren aintzira; lerro bertikal bihurtzen diren eraikinak; isla gehiago uretan, uraren hotsa bera eta, noizean behin, musika klasikoa lagun dituztela. Salaberriaren Quai de Javel (1984) eta Birta Myrkur (1987) piezetarako zirriborroak dira batez ere. Irudi ederrak, ia koadro bihurtzeko moduan laukiratuak, bideo-artistaren begiradara hurbiltzen gaituztenak. Kameraren bidez errealitatearekin nolako harremana zuen erakusten digutenak. Haren ahotsa ere entzun dezakegu, Elorzarekin izandako hainbat elkarrizketatan hausnartu baitzuen irudiak grabatzea zer den, eta aukera ematen digu horretan sakontzeko: «Nora ezean ibiltzea, oinez ibiltzea, begira. Presarik gabe, denborarekin. Ibiltzea, begiratzea, denbora galtzea. Ez dut inoiz presarik izan grabatzen. Geldotasun hori, ez dakit zergatik, gustatu egiten zitzaidan. Beno, badakit zergatik. Dokumentatu nahi nuena barruko hori zelako». Lur Olaizola
Sail ofiziala 16
APOCALIPSIS 20 21 22
Julius Richard
Espainia, 2022, 65 min, miniDV DCP-ra, koloretan, elkarrizketarik gabe
Mundu-mailako estreinaldia
Gidoia eta edizioa Julius Richard Tamayo / Aukeratutako
filmografia ABCLSD (2020), Trabajo y amor. Diarios I-XII (20202008), Aluzinaciones (2018-2013), Me gusta bailar pero no en el aire (2016-2009), colectivo el hijo (2016-2011), Tríptico (o Pentáptico) del Amor Supremo (2013-2012)
Film hau urte beteko bizitza da eta ordubete pasatxo irauten du. Zinemagileak, irudi geruzak eta soinu geruzak sortuz, kondentsatzen ditu denbora eta esperientzia. Bere gorputz tatuatua balitz bezalako filma egin du: testuak eta irudiak gainjarrita, iraganeko erabakiak, oraingo gorputz aldakorrean ezabaezin mantentzen direnak. Esan liteke zinemagileak, filmatzean eta muntatzean, urtebete gorpuzten duela. Edo, agian, aldare bat sortzen duela filmatutakoarekin. Aldare horretan kandelak daude eta beste mila su: eguzkia, sumendi baten laba, errausketa-labea, sutzarrak... Gainera, dena sua balitz bezala ikusten da nolabait ere: mugikorra, aldakorra, hipnotikoa, kontsumitzen duenetik sortzen. Zinemagileak aldare bat sortzen du eta bertan otoitza edo sorginkeria egiten du familiaren alde, maite dituenen alde. Bai, horixe izango da agian, urte beldurgarri batetik, apokalipsi etengabe batetik irteteko sorginkeria. Edo agian ez. Zaila da, eta agian ez da beharrezkoa ere, zentzu edo asmo batean sailkatzea aurrera egin ahala ihes egiten eta berrasmatzen den film bat. Filma, berez, ikusteko egina da, baina baita entzuteko ere, eta, are gehiago, musika entzuten den bezala ikusteko, irudia soinua izan dadin eta soinua irudia izan dadin, eta, azken batean, irudia eta soinua ukipena izan daitezen.
Pablo García Canga
17
Bide bazterrean hi eta ni kantari
Peru Galbete
Espainia, 2023, 9 min, HD-VHSsuper-8
DCP-ra, koloretan, euskara
Mundu-mailako estreinaldia
Gidoia eta edizioa
Peru Galbete / Aukeratutako
filmografia Ura sartu
zen barrura (2019), Josuneren bidaia (2015)
Joxean Artzeren poemak entzun eta irakurtzen ditugu film honetan. Film hau poema ere bada. Poema laburra, poemaz, soinuz, iraganeko irudiz eta oraingo irudiz egina. Muntaia deritzon zinearen magia horrekin egindako poema, errealitatean elkartu ezin dena elkartzeko aukera ematen duena. Film honek terraza bereko bi denbora elkartzen ditu kliska batean, itsasoaren soinua eta metroko tunel baten irudia gainjartzen ditu. Hainbat hamarkadako tartean bizi izan diren bi txori elkartzen ditu, bakarrak diren bi txori eta, aldi berean, txori bera. Agian horixe da muntaiaren magia: «aldi berekoaren» magia hori. Ametsetan gertatzen den bezala, denbora eta espazioa nahasi egiten baitira. Agian, irudietan lotan ikusten ditugun haur horiek amestutako ametsa da film hau, bat-batean helduak baina oraindik lotan aurkitzen direnak. Amets horietako bat, esnatzean ez dakiguna egiaz gogoratzen dugun ala berrasmatu egin dugun kontatzen saiatzean. Zentzuz beterikoak eta aldi berean iheskorrak diren amets horietako bat. Zalantzakoa eta aldakorra bada ere, gogoan gorde nahi dugun amets horietako bat; izan ere, badakigu zerbait esaten ari zaigula, zerbait garrantzitsua. Pablo García Canga
Sail ofiziala 18
Boulevards de la Senne
Juliette Achard eta Ian Menoyot
Belgika, 2023, 11 min, DV PAL DCP-ra, koloretan, frantsesa
Mundu-mailako estreinaldia
Irudia Ryszard Karcz / Ekoizpena Juliette Achard eta Ian Menoyot / Aukeratutako filmografia Remparts (2023), Karl Marx à Bruxelles (2022), Le souci de nous (2022), Main pour main (2019), Autant en emporte ly vens (2018), Aux envolés (2017), Saule Marceau (Juliette Achard, 2017)
Filma osatzen duten elementuak idatziz izendatzen hasten da Boulevards de la Senne. Letra zuriz, beltzaren gainean: «Saidou Ly, Joan-Noël Boissé, Juliette Achard, Ian Menoyot eta Ryszard Karczen ahotsak. Gainera, Saidou Lyren poema bat, Des intégrations lanekoa, Gustave Abeelsen La Senne liburua (1983), Camille Lemonnierren La Belgique liburua (1888), Bruselako Artxiboko argazkiak (1860-1866) eta abesti bat: Trois Chant Sacres pour soprano et trio à cordes (1951)». Elementu horiek konbinatuz, film-saiakera bat sortu dute zinemagileek, Bruselari eta hiri horren itxura betiko markatu zuen hirigintza-obrari buruz hitz egiten diguna: Senne ibaia estaltzea xix. mendearen erdialdean. Zinemagileek hainbat gailu erabiltzen dituzte, nolabait ere, Senne ibaia Belgikako hiriburuan barrena berriro jaria dadin. Kaleetan gaur egun filmatutako irudiei bide ematen dien mapa batekin hasten da filma. Hainbat espazioren panoramikak, zeinen iragana off-eko hainbat ahotsek erakusten diguten, lekuaren historia kontatuz: ibaiaren kutsadura, ur zikinak, estali zeneko obra edo obra hark sortutako desjabetzeak. Filmaren azken zatian, ahotsetatik irudira aldatzen da iragana: artxiboko zenbait argazkik erakutsiko digute Brusela nolakoa zen Senne ibaia estali aurretik. Kaleak urez beteta zeuden hiria.
Lur Olaizola
19
Cette maison
Miryam Charles
Kanada, 2022, 75 min, 16 mm DCP-ra, koloretan, frantsesaingelesa
Irudia Isabelle
Stachtchenko eta
Miryam Charles /
Soinua Gordon Neil
Allen eta Olivier
Calvert / Edizioa
Xi Feng / Musika
Romain Camiolo / Ekoizpena Embuscade
Films-Félix DufourLaperrière / Aukeratutako
filmografia Chanson pour le nouveau monde (2021), Deuxième génération (2019), Une forteresse (2018), Trois Atlas (2018), Vers les colonies (2016), Vole, vole tristesse (2015) / Berlinale Forum, IndieLisboa, Hot Docs Canadian International Documentary Festival, Olhar de Cinema (Curitiba IFF), Trinidad + Tobago Film Festival, Montréal Festival du Nouveau Cinéma, Viennale, Novos
Cinema Film Festival
2008an bere logelan urkatua aurkitu zuten Tessa, hamalau urteko neskatila. Autopsiak frogatu zuen neska bortxatu eta hil egin zutela urkatu aurretik. Handik hamar urtera, Cette maison egin zuen Miryam Charles lehengusinak, bere lehen film luzea. Proposamen argi batekin hasten da filma: Schelby Jean-Baptiste aktoreak, Tessaren papera egiten duenak, denboran zehar eta hiru espaziotan barrena bidaia egitera gonbidatzen gaitu: Haiti, Estatu Batuak eta Kanada. Aktoreak kamerari begira adierazi du filmaren protagonistak direla bera, Tessaren paperean, inoiz existitu ez den gorputz heldu batean, eta haren ama. Gonbita argi dagoenean, hasi egingo da bidaia. Eta, hain zuzen ere, Tessa eta bere ama agertuko dira hasieran, koadro bati begira, Haitiko paisaia bat ageri duen koadroa, herrialde hartakoak baitira jatorriz. Eszenaratze oso teatrala da, dekorazioa esplizituki eraikia. Iluntasunez inguratuak, alfonbra batean eserita daude bi aktoreak, koadroan ageri den paisaia ederrari begira. Oso presente dagoen itsasoko soinu batek osatzen du irudia. Eszenaren teatraltasunak eta eszena osatzen duten elementuen presentzia argiak agerian uzten dute fikzioa nola eraiki den. Zuzendariak filmaren fabrikazioa ikusarazi nahiko balu bezala. Eta ez hori bakarrik, Charlesek, 16 mm eder baten bidez, lortzen du zinemak bere indar guztiarekin liluratzea «istorio bat, beste istorio bat. Ezinezko istorioa» idazten saiatzean. Izan ere, ezinezko istorioak kontatzeko aukera ematen du zinemak. Zinemari esker, hain zuzen ere, Tessak kontatuko digu bere historia, bere jaiotza eta bere heriotza. Lur Olaizola
Sail ofiziala 20
Chaylla
Clara Teper eta Paul Pirritano
Frantzia, 2022, 72 min, DCP, koloretan, frantsesa
Estreinaldia Espainian
Irudia Paul Pirritano / Soinua Clara Teper / Edizioa Pascale Hannoyer eta Manuel Vidal / Gidoia Clara Teper, Paul Pirritano / Ekoizpena Marc Fayer (Novanima Productions) / Aukeratutako filmografia Demain l’usine (Clara Teper, 2016) / Visions du réel, États généraux du film documentaire de Lussas, Rencontres Internationales du Documentaire de Montréal, Traces de Vie
Chaylla erretzen ari da etxeko indarkeriaren prebentziorako zentro batean sartu aurretik. Beste zigarro asko etorriko dira haren atzetik: etxeko atean, medikuarengandik irtetean, festa bateko atarian. Zigarroek parentesi introspektibo gisa sailkatzen dute filma, zer gertatu zen, zer gertatzen ari den, eman behar duen hurrengo legezko urratsa zein den pentsatzen eta errepasatzen gelditzeko uneak. Indarrak berritzeko etenaldiak, abusuzko eta indarkeriazko ezkontza-harreman batetik ateratzeko borrokan jarraitzeko, gehiegi saiatu baita harreman hori salbatzen, baina alferrik. Ez dago bakarrik: bere abokatuarekin duen harreman erabakigarriaz gain, bi aliatu ezin baliotsuagoren laguntza baldintzagabea du Chayllak, bere lagunik onenarena eta amaginarrebarena berarena, eta barreak, malkoak eta abestiak partekatzen ditu haiekin.
Kamerak oso hurbiletik jarraitzen dio Frantzia iparraldeko hogeita hiru urteko ama gazte hari, ia aurpegira itsatsita batzuetan, hitzek diotena baino askoz ere gauza gehiago ikusten uzten digu, eta denbora tarte handi samarrean egiten du hori (sarritan, ilearen aldaketen bidez atzematen dugu hori lehenbizi). Bide luze batean lagunduko diogu Chayllari, barne berreraikitze eta kanpo aintzatespen prozesuan, eta, prozesu hori, emakume bakoitzaren berezitasunaz, harreman partikular bakoitzaz edo justizia sistema bakoitzaz haratago, unibertsala da neurri handi batean.
Miguel Zozaya
21
De songes au songe d’un autre miroir
Yunyi Zhu
Frantzia, 2022, 16 min, DCP, koloretan, frantsesa
Estreinaldia Espainian
Irudia Raphaël Rueb eta Yunyi Zhu / Soinua Raphaël Zucconi eta
Déborah Drelon / Edizioa Yuyan Wang / Aukeratutako
filmografia Tout ce qui était proche s’éloigne (2021) / Berlinale Generation
Nola imajinatu irudirik gabe? Nolakoak dira ikusi ezin duten pertsonen ametsak? Nola amestu geometria edo koloreak? Nola ulertzen dute beren gogamenean ispilu batek ematen digun isla bezalako kontzeptu bat, hain abstraktua, hain hotza, hain irristakorra? «Eskuak dira nire ispilua; nire hatzek ematen didate nire isla», dio neskato batek. Lewis Carrollen Alicek bere buruari galdetzen zion: «Eta zertarako balio du marrazkirik eta elkarrizketarik gabeko liburu batek?». Nolakoa izango da hori braillez irakurtzea? Ez dakigu, ezin dugulako ispiluaren beste aldera gurutzatu. Irudirik gabe ezin dugu imajinatu haren Herrialde Miresgarria, «miresgarriaren» bestelako kontzeptua baitu: «Nire Herrialde Miresgarria testura leunez betea dago eta soinu atsegin asko daude, nire belarrian abesten duten txoriak bezala, baita belar freskoaren testura ere nire buruaren azpian. Hori da nire Herrialde Miresgarria; ez da asko, baina hori da behar dudan guztia».
Lilleko zentzumen-hezkuntzako zentro batean, Frantziako iparraldean, Yunyi Zhu artista neska itsu batzuengana hurbildu da bere kamerarekin, irudiz osatutako artetik abiatuta ulertzen saiatzeko irudirik gabeko mundua zer den. Hain zuzen ere, tresna inpotentea delako, agian zinema izango da bide egokia ikus dezakegunontzat eskuraezina den pertzepziora hurbiltzeko, desabantailan jartzen baikaitu, alteritatearen lekuan: nesketako batek dioen bezala, gure narratibatik haratago doa bere historia.
Miguel Zozaya
Sail ofiziala 22
Éclaireuses
Lydie Wisshaupt-Claudel
Belgika, 2022, 90 min, DCP, koloretan, frantsesa
Estreinaldia Espainian
Irudia Colin Lévêque / Soinua Thomas GrimmLandsberg eta Lucas Lebart / Edizioa Méline Van Aelbrouck / Ekoizpena Les Productions du Verger / Aukeratutako filmografia Killing
Time - Entre deux fronts (2015), Sideroads (2012), Il y a encore de la lumière (2006) / Visions du Réel, Festival Jean Rouch, Millenium, Etats-Généraux du Film Documentaire de Lussas, Filmer le travail
Bruselan, saltokia zirudieneko beira-arasa batean, hauxe diote koloretako letra batzuek: La petite école (Eskola txikia). Han, bi emakumek, Mariek eta Juliettek, eskola txiki bat sortu dute. Eskola hartan haurrak hartzen dituzte, erbesteratuen edo errefuxiatuen seme-alabak askotan, inoiz eskolatu ez direnak eta funtsean hain arrotza den leku hartara egokitu behar dute, eskolara. Asmatu duten tarteko leku horretan, leku berria, etengabe berrasmatu behar dutena, haurrekin lan egiten dute Mariek eta Juliettek, eta pentsatzen dute, hitz egiten dute, eta aurrez aurre jartzen dira beste ingurune akademiko eta instituzional batzuekin. Leku bat, bi emakume eta haur batzuk arretaz begiratzen dituen filma da hau. Adimenari buruzko filma da, praktikaren eta teoriaren arteko joan-etorri etengabeari buruzkoa: egiten dugulako pentsatzen dugu, pentsatzen dugulako egiten dugu. Hitza ekintza bihurtzen da, ekintzak hitz berriak sortzen ditu. Zirraragarria da hori ikustea: hiriko toki txiki batean bi lagunek errealitatean eragiten dute eta, gainera, hori egitean, errealitatea pentsatzen dute, zalantzan jartzen dute. Pixkanaka-pixkanaka, nondik datozen ere zalantzan jartzen dute, ia denok pasatzen garen leku hori, eskola. Konturatu gabe, ziurtasunik gabe geratzen gara, eta aldi berean erakusten zaigu han, ziurtasunak amaitzen diren lekuan, zerbait egin daitekeela, zerbait gertatzen dela. Pablo García Canga
23
El polvo ya no nubla nuestros ojos
Colectivo Silencio
Gutaz esan [...] herrialde batean bizi garela, non suek marrazten zuten
gaueko muinoetan igitai eta mailuen distira gorria.
Peru, 2022, 25 min, super-8
DCP-ra, koloretan, espainera-kitxuaashaninka
Estreinaldia
Espainian
Irudia Luis Enrique Tirado / Soinua
Christian Ñeco / Musika
Iván Santa María / Ekoizpena Bergman was right Films eta Cineclub de Lambayeque / Festival de LimaFilmocorto, Festival Internacional de Mar del Plata, Festival de Cine de Trujillo, Corriente Encuentro Latinoamericano de Cine de No Ficción, Transcinema Festival de Cine, Berwick Film & Media Arts Festival
2021. urtea Peruren bigarren mendeurreneko urtea izan zen nazio gisa, baina azken urte horiek ez dira bakarrak. Suz beteta egon dira. Colectivo Silencioren lehen filmak data haiek ekartzen ditu gogora, ospakizun ofizialetakoa ez den memoria nazional batekin ospatzen ditu, memoria erresistentearekin, jada memoria hutsa, gaur egun lubakiak baitaude kaleetan. Filmak berea duen beste istorio batera egiten du atzera, ez herrialde bat den fikziora, baizik eta zinemaren historiara, lagun duen zinema politiko-poetikoarenera, ahotsak, gorputzak, historiako irakasgaiak jarri ditu pantailan, eta paisaia izateari uko egiten dion lurraldea. Hainbat koadrotan, ozenki esatean ezabaezin bihurtzen diren dokumentuak irakurtzen dira, iraganeko eta etorkizuneko borroken frogak: indigenak eta nekazariak, landako eta hiriko langileak, emakumeak eta disidentziak. Bakoitzak bere argia du, eta edertasun bat, erregistrora oroitzapen iraunkor bat itzultzeko borondatetik ateratzen dena, biktimen memoria betierekoa izan dadin guztiongan, berenak bakarrik negar egiten zieten biktima haiena. Guztiak du begiratua eta miretsia izateko bere unea, kendu dioten guztia, eta filmatzean beraiena izango da berriro: zerua, larrea, zementua, farolak, su hartutako eraikin baten kanpoko hormak, hildakoen hilobiak. Bidegabekeriak kateatzen dira, datan antzinakotzat jotzen direnak, borroka zuri nazional haiek —independentzia gerrak— esklabismorik gabeko lurra utzi izan balute bezala. Jarraitu izan ez balute bezala. Lucía
Salas
Sail ofiziala 24
Montserrat Álvarez
Eventide Sharon Lockhart
Estatu Batuak, 2022, 35 min, DCP, koloretan, elkarrizketarik gabe
Estreinaldia Espainian
Irudia Simon Gulergun / Soinua Tom Ozanich / Edizioa May Rigler / Ekoizpena Lockhart Studio / Aukeratutako filmografia Rudzienko (2016), Pine Flat (2005), Double Tide (2009), Podwórka (2009), Lunch Break (2008), Teatro Amazonas (1999) / Toronto International Film Festival, Viennale
Iluntzen ari du hondartza harritsu batean. Ilunabarra amaitzen ari da, baina motel doa bere azken tartea. Hain motel, ezen zaila da jakitea inoiz iluntasunik izango den, edo lehenago eguna izan den. Murgiltzea da, hori da bere efektua: norberaren gorputza desagertu egiten da, begiak eta belarriak baino ez dira geratzen. Zeruak bere opakotasunaren suspensea sortzen duen bitartean eta urdinak dena bereganatzen duen bitartean, argi bat agertzen da arroken artean. Zerbaiten isla ote da edo norbait ote dago han? Iluntasunen joko horretan, Eventide filmean zaila da jakitea jendeak zerua imitatzen duen ala zerua den pertsona izan nahi duena. Lehia dago zeruaren eta lurraren artean, bakoitzak bere aukerekin. Magia da? Ez, Pertseidak dira, Gotlandetik ikusiak, Suedian. Mirari bat, pixka bat naturala, eta beste pixka bat areto ilunaren ondarea, denbora luzearena, eta ohi ez bezala, begiak beltzaren gainean beltz ikusten ohituta egotearena. Sharon Lockharten azken filmak, lagun talde txiki batekin eta haien esku argitsuekin (mugikorrekin) egina, momentu arrotz bat lantzen du, eta hartan begiak ez dira argi eta itzal gehien atzemateko gai diren objektua. Agian agur giza pertzepzio hutsari.
Lucía Salas
25
Maayo Wonaa Keerol
Alassane Diago
SenegalAlemaniaFrantzia, 2022, 105 min, DCP, koloretan, frantsesawolofera-fulaarabiera
Estreinaldia Espainian
Irudia Michel K.
Zongo / Soinua Michel
Tzagli eta Philippe
Grivel / Edizioa
Catherine Gouze
eta Alassane Diago / Ekoizpena Michel
Klein (Les Films
Hatari), Katy Lena
Ndiaye (IndigoMood Films), Raphael
Pillosio (L’atelier documentaire) eta
Heino Deckert (Ma.ja.de. Filmproduktions) / Aukeratutako
filmografia Rencontrer mon père (2018), Tribunal du fleuve (2017), La vie n’est pas immobile (2012), Tristesse dans un bar et Dégoût à l’épicerie (2012), Les larmes de l’émigration (2010) / Semaine de la Critique de Locarno, IDFA, Göteborg Film Festival, Black Movie Festival
International de Films
Indépendants
Afrikan, kolonizaziotik, badira ehunka kilometroko mugak, basamortuan zehar lerro zuzenean doazenak. Beste batzuek gorabehera geografiko bat hartzen dute aitzakiatzat, adibidez, ibilbidea esaterako. Muga bat asmatzen denean, pertsona-taldeak banatuta geratzen dira. Horixe gertatu zen Mauritaniako eta Senegalgo biztanleekin 1960tik aurrera. Ibai-muga hura, arbitrarioa izateaz gain, banaketa sakonagoetan gainjarri zen. Artzain arabiar-berbereek aspalditik ari ziren borrokan ibaiertzetako nekazari beltzekin. 1988ko apirilean, Mauritaniako artzain batzuen ganadua enegarrenez joan zen nekazari senegaldarren lurretan bazkatzera. Hiru urteko gerra izan zuten mugaren alde batean eta bestean. Dozenaka mila lagun hil ziren bortizki. Beste milaka ugari kanporatu egin zituzten eta ez ziren inoiz itzuli. Alassane Diagok hiru urte zituen gerra hasi zenean, eta Abdoulaye Diopekin hitz egiten du, ordutik Mauritaniara itzuli ez dena. Film honen hitzaurrea da, eta behin-behineko adiskidetze ekintza ere izan nahi du. Alassanek lekukoak eta bizirik atera zirenak bildu ditu ibaiaren Senegalgo ertzean, ikusi dituzuen ehunik ederrenek babestuta, gingkoen itzalean, oihalezko karpa txiki baten azpian. Espazio horretan keinuak bezain adierazgarriak izan badaitezke hitzak, isiltasun adi batek babesten dituelako da. Hortik harago, distira egiten du bizitzak uraren ondoan, lan txikiek, animaliek, haurrek. Manuel Asín
Sail ofiziala 26
Miyama, Kyoto Prefecture
Rainer Komers
Miyama herri txikiak, Kyototik berrogeita hamar kilometrora, turista asko erakartzen ditu bere eraikuntza tradizionalengatik. Baina, nahiz eta herri berezia izan, bertako biztanleek lanean jarraitu behar dute. Arroz soroak erein behar dira, ehizara eta arrantzara joan, baratzeak garbitu eta hesitu, basoan zuhaitzak moztu. Zeru estaliaren azpian, dena da hostotsua eta emankorra, baina landu egin behar da. Bizitza honetan, lan egitea al da dena?
JaponiaAlemania, 2022, 97 min, DCP, koloretan, alemanierajaponiera
Nazioarteko estreinaldia
Irudia Rainer
Komers / Soinua
Michel Klöfkorn, Oscar Stiebitz eta
Jonathan Schorr / Editorea eta egilekidea
Gregor Bartsch / Ekoizpena Rainer
Komers / Aukeratutako
filmografia Barstow, California (2018), Kursmeldungen (2017), 25572 Büttel (2012), Milltown, Montana (2009), Kobe (2006), Lettischer Sommer (1992), Zigeuner in Duisburg (1980) / DOK Leipzig, Duisburger Filmwoche, Blicke-Filmfestival des Ruhrgebiets
Badago denbora instrumentu bat jotzen ikasteko ere, entseguen ondoren besteekin jateko eta edateko. Hala izan da belaunaldiz belaunaldi. Lana eta aisialdia txandakatzen dira bizitzak bere bidea egin dezan. «Japoniarra naizenez —dio herritarretako batek—, hiltzean desagertzea espero dut», gereziondoen urteroko loratze zikloa gogoratzen duen bitartean. Beraz, Miyamako biztanleei lagunduko diegu eguneroko zikloak irudikatzen dituzten estanpa hauetan, harik eta konturatuko garen arte, ohartu ez garen uneren batean, sekuentzien arteko etenen batean, modu sotilean antzeman dugula haien xarma ziklikoan dagoela, eta ez dramatikoan. Nora iristen diren jakin nahi izan gabe ikusi dugu prozesuak; filmerako beste jarrera bat sortu da gugan.
Miyama herrian alemaniar bat ere bizi da, Uwe, Japonian hogeita hamar urte daramatzan. Herrialdearekiko duen gogo beroaren lehen seinalea da shakuhachi jotzen duela, Japoniako flauta tradizionala. Egiten duenean jartzen duen entregak efektu bitxia sortzen du: txoko txiki hartan integratuta eta atzerritarra aldi berean, guztiak etenik gabe jariatzen jarraitzeko beharrezkoa den kontzientziaren eramailea dela dirudi Uwek. Eta, hala ere, funtsezko arau unibertsal batek dio aldaketa dela iraunkorra den gauza bakarra. Egunen joana bezain leun iristen da hura. Uweren bidez ikasiko dugu, beste behin ere, konstantearen ifrentzua dela aldaketa, gauza bera behin eta berriz errepikatzeak ondorio berriak sortzen dituela eta aldaketarik ez dagoen lekuetan paralisia dagoela. Misterio ugari, guk espiritu berarekin zeharkatu behar ditugunak.
Bárbara Mingo Costales
27
Nagyapám kertje
Varga Gábor
Hungaria, 2021, 24 min, DCP, koloretan, hungariera Estreinaldia Espainian
Irudia Varga Gábor / Edizioa Csenge
Hegedüs / Aukeratutako
filmografia Csendes
környék - A quiet neighborhood (2020) / Odense Film Festival, Budapest International Documentary Festival
Varga Gaborren aitona, umetan, gerezien hezurra ere jaten zuen gizon horietakoa da, eta eskaileretan dantzatuz irabazi zuen bizitza (eskailera bikoitz baten gainean, zangalatraba moduan ibiliz erakutsi digun bezala). Badirudi bizitza osoa daramala lanean, etengabe gauzak egiten, gustuz. Lurra aitzurtzen du, bizikletaren txirrina konpontzen du haur bat zoriontsu egiteko, teilatura igotzen da konpontzeko, eta debozioz zaintzen ditu bere animaliak eta lorategia. Maitasuna hedatzen du bere untxiei kantatzen dien bitartean, artaburua aletzen du bere usoentzat, usakume jaioberriak laztantzen ditu, eta urdaia sutan erretzen du bere bilobarekin batera. Gaur egun egiten duena etorkizuneko belaunaldietan pentsatuz egiten duela esaten du. Zer izango da mundu txiki hau hura ez egotean?
Badirudi askotan egin den zerbait dela Nagyapám kertje, askotan ikusi duguna: zinema ikasle gazte baten filma bere aitonari buruz. Era berean, ez du heltze ezohiko edo esperimentalik proposatzen; izan ere, guztiz sinplea da bere bitartekoa. Hala ere, lehen filmaren umiltasun horretatik, badaki zinemaren gaitasuna aprobetxatzen, minutu batzuetan erakusteko bizitzaren igarotzea bezain zabala den zerbait, zahartze prozesua bezain delikatua den zerbait, pertsona indartsu eta nekaezina izatetik izaki hauskorra izatera igarotze hori. Hauskorra, bere lorategiko mundu txikia bezala.
Miguel Zozaya
Sail ofiziala 28
Notas para una película
Ignacio Agüero
Txile-Frantzia, 2022, 105 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesaespainieramapudungun (maputxea)
Estreinaldia
Espainian
Irudia David Bravo / Soinua Carlo Sanchez eta Andrès Polonsky / Edizioa Ignacio Agüero, Claudio Aguilar eta Jacques Comets / Ekoizpena Agüero y Asociado Ltda / Aukeratutako filmografia Nunca subí el Provincia (2019), Como me da la gana II (2016), El otro día (2012), Aquí se construye (o Ya no existe el lugar donde nací) (2000), Cien niños esperando un tren (1988), Como me da la gana (1985) / IDFA, Festival Internacional de Cine de Mar de Plata, Festival Internacional de Cine de Valdivia, Festival Internacional del Nuevo Cine de La Habana
Gustave Vernioryk Diez años en Araucanía idatzi zuen, 18891899, Txilen bizi izandako hamarkada bati buruzkoa. Hogeita hiru urte baino gutxixeago zituenean hasi zen hamarkada hura, ingeniari gisa trenbide sare bat garatzera joan zenean Txilera. Ustez exotikoa zen herrialde bat aurkitu zuen, eta laster jakin zuen bere abenturen dekoratu bat baino gehiago izaten. Notas para una película «zer gertatuko litzateke…» horietako bat gainean dabilen horietakoa da, eta gertatu egiten da. Zer gertatuko litzateke bi garai —iragana eta oraina— elkarrekin biziarazi ahal izango bagenitu, pasa zirenei esan ahal izango bagenie orduan zer ez zuten jakin edo zer ez zuten entzun. Zer gertatuko litzateke egileak eta pertsonaiak, bata xix. mendekoa, bestea xxi. mendekoa, historiaren trena hartu ahal izango balute, ustez bi aldiz igarotzen ez den tren hori. Agüero eta Verniory Araucanian barrena ibiliko dira, oroimenak birsortzen eta lehen ez zeuden beste batzuk bilatzen. Filmaren bila dabiltza (filmak eurek lehenago aurkitzen ez baditu behintzat), noraezean dabiltza espazioan, baina baita denboran ere. Lof maputxe batera joaten dira lekualdatu zituztenak bisitatzera, hitz egitera memoriak ahozkoak diren lekura, genozidio baten erregistroak familia eta herri oroitzapenen bidez bidaiatzen duen lekura. Liburuz, espazioz eta beste film batzuez egindako filma, aurrerabidearen izenean egin zenaren eta egiten ari denaren lekuko izan daitezkeen objektuak. Iragan urruna, iragan berrienarekin lotzen dena. Lucía Salas
29
Notre village
Comes Chahbazian
Belgika, 2022, 67 min, DCP, koloretan, armeniera Estreinaldia Europan
Irudia Comes
Chahbazian / Soinua
Jaouen Le Fur eta
Pauline Piris-Nury / Edizioa Pauline
Piris-Nury / Ekoizpena
Matière Première / Aukeratutako
filmografia Ici-Bas (2010), Untitled (2002), Y.U.L. (2002), À Suivre (2001)
Hemen harri grisezkoak dira etxeak. Horixe da dagoena, esan ohi den bezala, eta inguruko basoetako berdearekin konbinatzen ez badira, eurentzat okerrago. Eskura daukagunarekin egiten da bizitza. Beren inposizioak dituzte bizi garen lekuek. Batzuk bortitzak dira. Adibidez, mendeetako gatazka duten eta gatazka hori behin eta berriz berpizten duten bi komunitateren erdian egotea. Orduan, gizonak gerrara bidaltzen dituzte, nerabeak frontean hiltzen dira eta emakumeak guztien alargun eta ama bihurtzen dira.
Sobietar Batasunaren desintegrazioak, erabat hondatu zuen Artsaj herriko biztanleen bizitza, Armenia eta Azerbaijan artean. Berpiztu egiten dira mugei eta jabetzari buruzko ika-mika zaharrak. 1980ko hamarkadaren amaieratik, ez dugu esango aurrien artean, baina bai alerta eta behin-behinekotasun egoeran bizi behar izan dute. «Gure herria» bisitatzean, ikusiko dugu hala ere mantendu egin dela jarduera, haurrak jolasean dabiltza aurkitzen dutenarekin, erleen eztiaren ekoizpena birbideratzen du erlezainak, orratz hipodermikoak kargatzen ditu praktikanteak, sarea arrainez beteta ateratzen du arrantzaleak, txerria hiltzen du txerri hiltzaileak, eta humanoa ez dena ere berean ari dela ikusiko dugu: armiarma bere sarea egiten ari da, katua txerriaren odola miazkatzen. Iragaite hori guztia zentzu ezkutu batez betea dagoela dirudi. Zer aztarna bilatzen ditugu irudi horien artean?
Utz dezagun bada bizilagunek konta diezaguten zer gertatu den. Hitzen bidez agian hobeto ulertuko dugu haien atsekabea. Antzerki giroa zehazten duen argiztapenaren azpian, bakoitzak, azaldu baino gehiago, bere historia osatu duten gertaerak deklamatzen ditu. Dena okertu zen zorigaiztoko egun haren oroitzapena balada bihurtzen da ezinbestean, uste guztien lurpeko korronteak jaso eta finkatzen dituena. Horrela botere berria lortzen dute, zantzuak dira ia. Eszenaratzearen estilizazio horrek, sekuentzia naturalistikoekin batera, agerian uzten du Haizea ereiten duenak ekaitza jasotzen duela dioen bibliako esaldia. Hitzak sinbolo dira, baina haragian agertzen dira, gure herrian odolez ikasi dugun zerbait da hori. Bárbara Mingo Costales
Sail ofiziala 30
Teléfono, Navidad
Malena Zambrani
Argentina, 2022, 14 min, DCP, koloretan, espainiera Mundu-mailako estreinaldia
Batak eta zeroak, baiak eta ezak, askorentzat erregai baliotsu bihurtu diren honetan, «informazioa» deitzen diogun horren iturriak ikusarazten dizkigu Malena Zambranik. Zein da abiapuntua? Barregarria eman dezakeen egoera bat: ama baten eta bere semearen zoriontze dei konpultsiboak, telefonoaren mende daude, agian beren mendekotasunaren gailurra izango den egunean: Gabon gauean. Jai sinbolismoa gailentzen da, horrek sentimendu mailan mobilizatzen duen guztiarekin. Bada giro bat filmak atzematen duena, barrea baina ez iseka, baizik eta alaitasun eta alaikeria moduko bat (erregistro arraroa eta zaila). Filmaren gaia, aisialdirako telefonoa, apetatsua bezain subertsiboa irudituko zaigu, filmak asmatu egiten baitu erakusten, esan gabe eta inolako hotsanditasunik gabe, azken hamarkadetan telefonoaren pribatizazioa zenbateraino bihurtu den gure mendekotasunaren eta morrontzaren ardatz. Hori zelaitik kanpo ikus daiteke, edo, hobeto, ispiluan. Filmak graziaz eta sotiltasunez erreparatzen dio beste batzuei antzemanezina edo txikia irudituko litzaiekeenari. Ispiluek egiten dutena da alderantzikatua ez dirudiena alderantzikatu: Babyk eta Juliok hainbesteko gehiegikeriaz erabiltzen duten telefonoa ez da egungoa, haren erabilera zaharkituak gureak baino are neurrigabeagoak izan daitezke (jende gehiagori deitzen diote, urrunago, eta inork ez du inoiz berekin hitz egiten —«komunikatzen» ari dira—). Deiak beti kiribil zentrifugoan doaz berentzat, beren etxetik mundura. Ispiluan ikusteak, konparatzeak, hunkitu eta pentsarazi egiten digu. Telefonorako mahaitxoa dagoen korridoreko leku estu hura ez da Malenarentzat Flahertyentzat edo Murnaurentzat Hego poloa edo itsasoak izan zirena baino txikiagoa. Manuel Asín
31
Soinua Santiago
Haddad / Edizioa Malena Zambrani
Tembiapo pyharegua (Trabajo nocturno)
Christian Bagnat eta Elvira Sánchez Poxon
Espainia, 2022, 120 min, DVCPAL DCP-ra, koloretan, guaranieraespainiera Mundu-mailako estreinaldia
Soinua Organic Audio Studio / Edizioa Elvira
Sánchez Poxon eta
Christian Bagnat / Aukeratutako
filmografia
Los Ángeles (2011), Los empleados de Kaufmann (2008-2009)
Ametsa izango da agian gaueko benetako lana, eta gaua, berriz, orainaz, iraganaz, etorkizunaz eta asmatua den guztiaz egindako ore horri forma ematen zaion unea. Adimenaren lana, hura ikusten ez dugunean. Hori da, —hain zuzen ere—, lana ez den guztia, aisialdia baizik, benetan librea eta jakin-minez betea. Tembiapo pyhareguak Cuencako komunitate migratzaile baten gauei egiten die lagun (batzuetan egunak dira, gaueko une espiritualak), Paraguaitik etorritako pertsonak, guaranieraz hitz egiten dutenak, euren artean eta filmarekin. Era askotara egiten die lagun, gertakari moduan. Badira errege-erreginek gatibu hartutako hegaztien istorioak, hamabost urteko neskatilak, desfileak, lehen amodioko uneak, migrazioaren kontakizuna paisaiarekin bat egiten duten atalak, espazio propio batera itzultzeko irrikak…, filmak milaka formatan pentsatu nahiko balu bezala planoa izateko, milaka modu baitaude etxetik urrun egoteko ere. Migrazioarekin gertatzen dena da denbora guztian gertatzen dela, eta amaierarik ez duen kontakizuna dela, bizitza bikoiztu eta bitu egiten baita: bizitza han, batzuetan mamu bat bezala egoten dena; bizitza hemen, pixka bat besteratua bizitzen dena, ikusezina izateko arriskuan. Bada amets komun bat, baina makina bat aldaketa dituena: itzultzea. Eta gero? Amesgaizto larri izan daiteke amets hori. Filma da amets hori, gau argitsua, artifiziala, demokratikoa. Lucía Salas
Sail ofiziala 32
Tótem
Unidad de Montaje Dialéctico
Mexiko-Txile, 2022, 65 min, digitala-artxiboa
DCP-ra, koloretan, espainiera Estreinaldia Europan
Irudia eta edizioa Unidad de Montaje Dialéctico / Soinua Sinewavelover / Ekoizpena Unidad de Montaje Dialéctico & Pequén Producciones / Aukeratutako
filmografia Bodegón 1 (2022), Meteor (2022), Theses on Cavern Cinema (2021), Cabo Tuna or the Management of the Sky (2021) / Muestra Internacional Documental de Bogotá
Naturan ez dugu inoiz ezer isolaturik ikusten, baizik eta aurrean, ondoan, azpian edo gainean duen beste zerbaitekin lotua dago gauza bakoitza. Hori zioen Goethek, Eisensteinek aipatua. Totem, Unidad de Montaje Dialéctico izeneko taldearen lana, konexioz egina dago. Irudiaren eta soinuaren artean, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren artean, saiakeraren eta narrazioaren artean. Tótem bi ahotsez egindako filma da: ahots bat, Mexikoko bortxazko desagerpenei buruzko saiakera egiten duena (haien istorioa, formak eta kausak), eta beste ahots bat, desagertutako olmeka buru baten bilaketa ibai baten hondoan kontatzen duena. Baina Tótem ez dago hitzez bakarrik egina, irudiz ere egina dago. Irudi horiek ez datoz bat hitzek diotenarekin, eta, hala ere, pixkanaka-pixkanaka bat egiten dute, elkarrengandik urrun eta aldi berean hurbil: txalupa baten hondarretan olmeka buru bat ikusten hasten da gure burua, txori-saldo batean erakunde kriminalen ugalketa ikusten dugu. Une oro, benetan entzuten eta ikusten duguna baino gehiago ikusten eta entzuten ari gara, irudiaren eta soinuaren arteko topaketan zerbait gehiago sortzen baita, zentzu bat eta forma bat. Baina, gainera, filma ez da konformatzen iragana eta oraina deskribatzearekin eta aztertzearekin. Desagertuak aurkitzeko borrokan ari direnen oraina deskribatuz, beste errealitate posible bat proposatzen du. Iragana kontatuz, oraina deskribatuz, etorkizuna proposatzen du. Pablo García Canga
33
Atzera begirakoak
Beste garai batzuk datoz | Es nahen andere Zeiten
Peter Nestlerren filmak
Programa hau Peter Nestler zinemagilearen lanaren sarrera bat da. Izenburua Johannes R. Becher alemaniar poeta komunistaren poema batetik
hartu da, erbestean idatzi zuen 1941-1944 artean. Nestlerrek jaso zuen 1970eko hamarkadan Txileko krisi politikoaren eta zinemagileen erantzukizunari buruzko testu batean. Etenik gabe egin da erresistentzia, esperantza eta aldaketarako deia Nestlerren lanean, filmak egiten hasi zenetik, hau da, 1960ko hamarkadaren hasieratik. Nestlerrek idatzi zuen moduan, zinemagile baten erantzukizun handiena zera izan beharko litzateke, «ohartzea, onartzea eta esatea beste batzuekin: hau aldatu egin behar da, edo hori gorde egin behar da, edo hura ez da ahaztu behar». Mirari ekonomikoaren erdibidean geratutako Alemania eta Ingalaterrako landa eta industria komunitateen erretratu goiztiarretatik hasi eta objektuen biografietara, materialen bizitza eta horien ekoizpen prozesuak dokumentatuz, faxismoaren eta haren jarraipen beldurgarriaren jazarpen, zapalkuntza eta erresistentziari buruzko istorioen ikerketetaraino, Peter Nestlerren filmek beti aztertu eta ezagutarazi izan dute normalean ahaztu eta nahita ezkutatu dena, amnesia historikoa eta inertzia politikoa gorabehera.
1960ko hamarkadatik gaur egun arte, Nestlerrek hirurogei filmetik gora zuzendu ditu, eta horietako asko Zsóka Nestler emaztearekin lankidetzan egin ditu, baita beste zinemagile eta artista batzuen
Atzera begirakoak 36
laguntzarekin ere. Nestlerrek margolaritza eta edizioa ikasi zuen, merkataritza marinel eta basozain
lanetan aritu zen, eta aktore ere jardun zen zenbait film luzetan. Bere lehen filma, Am Siel, 1962koa, Alemaniako landa munduaren eraldaketei buruzko
lan sail bateko lehenengoa izan zen. 1960ko hamarkadako filmek erakusten dute langile klasearen bizitzei nola eragiten zieten Mendebaldeko
Alemaniako ekonomia eta industria politikek ekarritako aldaketek. Alemania naziaren ondare bortitzak borrokatu zituzten, baita gerraosteko Alemania sozial-demokratikoko ondare horren jarraipen eta ondorioak eta erresistentzia politikoko istorio eta ezkerreko langile mugimenduak ere.
Bere zinema zinema zuzenaren printzipioen aurka joan zen, garai hartako zinema dokumentalaren zati handi bat definitzen zituenaren aurka, alegia, baita Alemanian ere: bere filmek pauso bat atzera egin zuten egoera bakoitza eta horrek dakarrena ikertu, sakondu eta aztertzen zuten. 1965-1966an, Reinald Schnell-ekin batera, Nestlerrek film bat egin zuen Grezian, Von Griechenland, diktadura militarraren agerpena aurreikusiz hura ezarri baino bi urte lehenago. Bere filmetan argi eta garbi azaldutako jarrera politikoa garai hartan nagusi zen adostasun politikoaren eta komunismoaren aurkako sentimenduaren kontrakoa zen, eta, beraz, Nestlerrentzat zaila izan zen
Alemanian lan egiten jarraitzea. 1968an, Suediara joan zen, bere amaren sorlekura, eta han jarraitu zuen bere lan gehienak sortzen hurrengo hamarkadetan.
Telebista publikorako lanean aritu zen, haur eta heldu gazteentzako programak ekoizten, erosten eta bikoizten. Halaber, proiektu pertsonalak landu zituen Zsóka Nestlerrekin batera.
37
Film horietako asko Alemania naziaren (eta Europako kolaborazioaren) ondare kriminalarekin lotuta zeuden, haien iraganarekin eta orduan jarraitzen zuten moduarekin. Filmek indarkeria, bidegabekeria eta erresistentzia istorioak erakusten zituzten.
Besteak beste, Zigeuner sein (1970) lana, naziek erromani eta sinti komunitateen aurka egindako jazarpen eta bidegabekeriei eta haien erresistentziari buruzkoa; Peter eta Zsóka Nestlerrek egindako lan garrantzitsuenetako bat da. Faxismoaren eta gerraren aurkako jarrera eta jarrera ekologiko, internazionalista eta humanista nabarmentzen dira bere filmetan.
Aldi horretan, Nestlerrek politika eta borroka internazionalei, Vietnamgo gerrari edo Txileko egoerari buruzko filmak ere egin zituen (askotan Suedian erbesteratutako txiletar komunitatearekin lan eginez). Peter eta Zsóka Nestlerrek migratzaileen, erbesteratu politikoen eta gutxiengo etnikoen (Suedian eta beste leku batzuetan) lan baldintzak lantzen zituzten hainbat film egin zituzten. Baita telebistarako ere hainbat dokumental saiakera egin zituzten
objektuak eta materialak ekoizten diren moduari eta kapital, manufaktura eta industriaren historiari buruz. Lanok erakusten dute zinemagileen interesa eskulan tradizionalean eta politikak lanen bidez adierazten dituzten artisten bizitzetan. Elkarrizketa batean esan zuen moduan, «ikusizko artea eta eskultura Zsókarentzat eta niretzat mundua ulertzeko, kontzienteki bizitzeko eta edertasunaz gozatzeko modu bat da, baina baita giza existentziaren amildegia ikusteko —ikusten ausartzeko— modu bat ere».
Atzera begirakoak 38
Publiko gaztearentzat lan egiteari esker, filmak egiteko prozesu didaktikoa, formalki argia, informatiboa eta erakargarria egin ahal izan zuten. Filmek inoiz ez zioten utzi soinu eta irudiaren arteko harreman konplexuak aztertzeari narrazioa, lekukotzak eta musika baliatuz, askotariko iturrietatik bildutako materialarekin harreman dialektikoan jarrita (argazkiak, testuak, grabatuak, musika, beste film batzuetako zatiak). Nestlerren filmetan off-eko ahotsaren erabilera desberdinak telebistako dokumentalen narrazio neutralaren arauak baztertzen ditu, eta, horien ordez, subjektuekin aktiboki inplikatzen da.
1980ko hamarkadaren amaieratik aurrera, Peter Nestlerrek Alemanian egin zituen berriro filmak, film luze dokumentalak landuz lehenengoz. Horien artean, besteak beste, artisautza tradizionalari eta horiek egiten zituzten pertsonei buruzko istorioen filmak zeuden (Zeit, 1992), baita Frankfurteko juduen mendeetako jazarpenaren historiari (Die Judengasse, 1988) eta nazionalsozialismoaren aurkako erresistentzia istorioak ere (Die Verwandlung des guten Nachbarn, 2002). Halaber, abilezia finaz egindako bidaia egunkariak ere ekoitzi zituen, natura eta kultura indigenak zaintzeko zuen konpromiso sendoa oinarri hartuta (Die Nordkalotte, 1991, Pachamama-nuestra tierra, 1995). Azken urteetan, bere lanak jarraitutasuna izan zuen eta film apartak egin zituen; adibidez, Pablo Picassok Kosta Urdinean zegoen bitartean egin zituen zeramika-lanei buruz (Picasso in Vallauris, 2021) eta, berriki, erromani eta sintien aurka egindako bidegabekerien eta haien erresistentziarekin lotuta egindako diptiko bat (Unrecht und Widerstand, 2022, eta Der offene Blick, 2022).
39
Jaialdiaren irekiera saioa
Die Donau rauf
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1969, 28 min, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera
Zeit
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Alemania, 1992, 43 min, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera
Atzera begirakoak 40
Die Donau rauf (1969), Zsóka Nestlerrekin batera egina, Danubio ibaian barrena egindako bidaia bat da, antzina eta berriki pasatutako iraganeko askotariko
narratibak ezagutarazten dituena, ontziak motel aurrera egitearekin, paisaiarekin eta lanean ari diren pertsonen irudiekin nahastuta. Filmak ibaiaren historia kultural, sozial eta politikoa lantzen ditu, sakabanatutako istorioak elkartuz ibaiertzean aurkitutako hondakinetatik bi mundu gerren arteko ontzigintza eta merkataritzaren historiaraino, xvii. mendeko nekazarien iraultzatik Holokaustoko izuraino (Zsóka Nestlerrek irakurritako Miklós Radnóti-ren poema baten bitartez).
Zeit filma Peter eta Zsókaren jardunaren erdigunean dago, bai eta artea egiteko modu tradizionalekiko eta horiek egiten dituztenekiko interesaren bihotzean ere. Filmean, Hungariako herrietako sei margolarik eta artistak beren bizitzei buruz hitz egiten dute, eta beren lanak aurkezten dituzte kameraren aurrean. Filmak artisten eta zinemagileen arteko truke horretan partekatutako eskuzabaltasunaren berri ematen du, eta lan horien atzean dagoen artisau lanaren, lanok egiten dituztenen askatasunaren eta historia pertsonal eta kolektiboa irudikatzen duten moduaren erretratu paregabea egiten du.
41
1. saioa
Chilefilm
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1974, 23 min, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Mi país
Peter Nestler
Suedia, 1981, 7 min, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, elkarrizketarik gabe
Pachamama-nuestra tierra
Peter Nestler
Alemania, 1995, 90 min, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, espainera
Atzera begirakoak 42
Chilefilm Txileko golpe militarraren jatorrirako sarrera da, eta dokumentu historikoak, marrazkiak eta musika baliatzen ditu. Filma Unidad Popular taldearen kausaren aldeko alegatua da. «Gehiengoaren pobrezia larria eta gutxi batzuen aberastasun izugarria lotuta daude». Filma Suediako telebista publikoko ikus-entzule gazteentzat ekoitzi zen, baina ez zen inoiz hedatu. Mi país Txileko historiari buruzko ikusizko saiakera labur bat da, Suedian erbesteratutako gazte txiletarren lan ezagunez egina; besteak beste: Nicolas de la Cruz eta Jorge Kuhn-en margolanak, Rolando Pérez-en grabatuak eta Adrián Miranda-ren harpa indiarraren musika. Pachamama-nuestra tierra Ekuadorren grabatutako bidaia egunkari bat da. Peter Nestlerrek hau idatzi zuen lan horri buruz: «Filma Ekuadorreko kultura indigenei buruz da, iragana denari eta gorde denari buruz, hondamendia eta erresistentziari, modu berrietara irauteari, Andeetako herri garaietako musikari, hirietako eta klima tropikaleko musikari buruz Afrikako esklaboen ondorengoen artean. Filma Lurrari buruzkoa da, Lurrarekin lan egiteari buruzkoa, indigenentzat sakratua baita. Isiltzen duen edertasunaren kontaketa bat da, adiskidetasunarena, baina baita atsekabearena ere».
43
2. saioa
Spanien!
Peter Nestler, Zsóka Nestler eta Taisto Jalamo
Alemaniako Errepublika Federala, 1973, 43 min, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Von Griechenland
Peter Nestler, Reinald Schnell-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1965, 28 min, 16 mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Zigeuner sein
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1970, 47 min, 16 mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Atzera begirakoak 44
Espainian, Finlandian, Suedian eta Mendebaldeko Alemanian grabatu zen Spanien! filma internazionalismoari eta solidariotasunari buruzkoa da, eta Espainiako
Gerra Zibilean errepublikanoekin bat egin zuten Nazioarteko Brigadako kide ohien lekukotza pertsonalak erabiltzen ditu, bai eta Comisiones Obreras taldeko kideenak ere. Von Griechenland lanak 1964-1965eko Greziako egoera politikoa deskribatzen du, diktadura militarra ekarri zuen estatu kolpea baino bi urte lehenagokoa. Peter Nestlerrek hau esan zuen filmari buruz: «Tentsio garaia zen han izan ginean. Manifestazioak grabatu nituen eta, aldi berean, Alemaniarren okupazioaren garaiko eta alemaniarren aurkako erresistentzia mugimenduaren aztarnak —aztarna historikoak— bilatzen aritu ginen». Peter eta Zsóka Nestlerren lan garrantzitsuenetako batek, Zigeuner sein lanak, erromani eta sintien jazarpena lantzen du nazismoaren menpeko Alemanian, bai eta gerra ondoren nola iraun zuen ere: «Hirurogeiko hamarkadan ikasi nuen etengabeko bidegabekeria horri buruz, orduan jabetu nintzen horretaz, bereziki hauen bitartez: Otto Pankok margolariaren lanak —1965ean ezagutu nuen—, Birgitta Wolf-en lan sozialak eta Hermann Langbein-en idazlanak —Auschwitzeko epaiketako lekuko nagusietako bat—. Alemanian eta Austrian gutxiengoen aurkako diskriminazio etengabea ezagutu nuen, non dena berreraikitzeari eta aurrerapen ekonomikoari buruzkoa zen. Gerra krimenak zokoratu egin ziren, eta horien egile asko, SSren kide ohiak eta poliziaburu kriminalak, bai eta arraza higienearen bilatzaileak ere, beren bulego eta postuetara itzuli ziren, eta sinti eta erromaniak diskriminatzen eta baztertzen jarraitu zuten hainbat hamarkadatan». Peter eta Zsóka Nestlerrek nahita erabili zuten zigeuner (ijitoak) mespretxuzko terminoa izenburuan 1970eko hamarkadan, terminoak jasotzen duen indarkeria azaleratzeko. Filma hitz hauekin hasten da: «‘Ijito’ deitzen diegunek beren buruei erromani deitzen diete, hau da, ‘jendea’. Horietako asko beldurtuta sentitzen dira ‘ijito’ hitza entzuten dutenean. Berriro gerta daitekeelako beldur dira».
45
3. saioa
Fos-sur-Mer
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1972, 24 min, 16 mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Das Warten
Peter Nestler
Suedia, 1985, 6 min, 16 mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera
Die Nordkalotte
Peter Nestler
Alemania, 1991, 90 min, 16 mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Atzera begirakoak 46
Fos-sur-Mer Marseillako ipar-mendebaldeko Fos-sur-Mer merkataritza portuaren industrializazioaren hasierari buruzkoa da. Portua 1960ko hamarkadan parke industrial bihurtu eta eremuak jasandako hondamendia gaitzesten du. Industria gune horretan bizi eta lan egin zuten 7000 langile migratzaileen lan baldintza eskasak nabarmentzen ditu; migratzaile gehienak Magrebekoak ziren. Das Warten Suediako telebista nazionalaren argazki artxiboetako hondamendiaren aurkako alegatua da, eta 1930eko hamarkadan Silesia Garaian dozenaka meatzariren heriotza eragin zuen meatzaritzako istripu tragikoa kontatzen du. Filmak «arrazionalizazio urteetako hondamendi askotako» bat ahanzturan ez erortzea lortzen du, eta estraktibismoak eta baliabide naturalen ustiaketak eragindako indarkeria nabarmentzen du. Die Nordkalotte da Nestlerren film aipagarrienetako bat. Suedian, Finlandian, Norvegian eta SESBen grabatu zen, eta industrializazioak indigenen eskualdeen paisaia, bizitza eta kulturan izandako inpaktu suntsitzailea dokumentatzen du. Samiarrei eta haien erresistentziari eginiko omenaldia da, eta haien hitzekin beren bizimoduaren eta naturaren suntsipenari eta haien ohiturak eta hizkuntza zaintzearen garrantziari buruz egin egiten du. Nestlerrek Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zinemagile eta lagunei eskaini zien filma.
47
4 eta 5 saioak Unrecht und Widerstand
Peter Nestler
Alemania-Austria, 2022, 113 min, HD, koloretan, alemaniera
Der offene Blick
Peter Nestler
Alemania-Austria, 2022, 101 min, HD, koloretan, alemaniera
Diptiko honek Alemania eta Austriako sinti eta erromanien azken laurogei urteetako erresistentzia forma ezberdinak jorratzen ditu. Bidegabekeriaren aurkako matxinadaz eta duintasuna eta justizia egiteko eskaera negaezinaz doa. Gutxiengo baten istorio mingarria da, traumaren eta norberaren asertibotasunaren artean, zeinak indarkeria eta jazarpen ofiziala jasan baitituzte gerraostetik gaur egun arte, eta eskubide zibilen mugimenduei esker soilik onartu baitzen. Genozidiotik bizirik atera ziren erromani eta sintientzat bazterkeria, pobrezia eta jazarpen ofiziala egunerokoaren parte ziren. Porraimos hau, hots, gutxiengo honen genozidioa, ez zen ofizialki onartu 1982. urtera arte. Film honetan, Peter Nestlerrek legezkotasunik ezetik eta bereizkeriatik eskubide zibilen mugimenduetara izandako bide luzea deskribatzen du. Haien konpromiso nekaezina da adore zibilaren eta herritartasun zentzuaren lekukoa, kultura desberdinen arteko koexistentziarekiko konpromiso irmoarena eta demokrazia ulertzeko aurreranzko begiradarena. Filmak artxiboko materialak eta iruzkinak lantzen ditu, eta Romani Rose bere familiaren historiari eta eskubide zibilen aldeko aktibista gisa dituen esperientziei buruz izandako elkarrizketa bat erakusten du.
Atzera begirakoak 48
Der offene Blick erromani eta sintien erresistentzia moduei buruz doa. Bigarren film honek idazketa, marrazki, zinema eta musikaren bitartez modu aberats eta irekian esperientzia pertsonalak adierazi dituzten historian zeharreko artisten lanak ditu hizpide. Artistok lanak kultura ospakizun eta oroitzapen modura erabili zituzten, baina baita modu iraultzailean ere. Rosa Gitta Martl-ek eta bere alaba Nicole Sevidek testu laburrak irakurtzen dituzte Weyer-eko (Austria Garaia) «Ijitoen esparruan» hil zirenen oroitzapenez. 1941ean egindako koloretako 32 diapositibako sail batez aparte, ez dago jende horren beste oroitzapenik. Filmak iraganeko eta orainaldiko artisten lana nabarmentzen du. Ceija Stojka-ren (1933-2013) lana oroitzen du, Austriako idazle, margolari, abeslari eta aktibista, Auschwitz, Ravensbrück eta Bergen-Belsen kontzentrazio esparruetatik bizirik atera zena. Bere lanak matxinada eta erresistentzia adierazten dute. Karin Berger zinemagileak haren lana oroitzen du, eragin handia izan baitzuen beste erromani eta sinti batzuengan. Espainiar Lita Cabellut margolariak bitarteko desberdinak lantzen ditu, eta pintura, bideoa eta dantza erabiltzen ditu gai sozialak lantzeko, hala nola bereizkeria. Filmak haren lanaren indarra adierazten du, adibidez Carmen Chaplin-i buruzko film baterako arte zuzendari gisa egin zuen lana aipatuz, mundu osoan ezaguna zen aitonaren ustezko jatorri erromaniari buruz. Radmila Mladenova zinema erudituak zinema eta argazkilaritzaren eta estereotipo arrazisten irudikapenaren arteko harremanari buruz hitz egiten du, adibidez D. W. Griffith-en hasierako filmetan edo László Moholy-Nagy-ren argazkigintzan, eta ikuspegi alternatibo bat eskaintzen du, sinti eta erromaniak modu bidezko eta berdinzaleago batean irudikatzeko moduak erakusten dituzten argazkietan ikusiak, adibidez. Filmean Roma und Sinti Philharmoniquer orkestraren musika entzuten da; Europa osoko musikariak batzen dituena musikarekin dituzten esperientziei buruz hitz egiteko. Azken urteetan, gauzak aldatu egin dira onera artistentzat. Esate baterako, Kai Dikhas Gallery and Foundation-ek, Moritz Pankok-en zuzendaritzapean, garatzeko eta beren lana erakusteko etengabeko foro bat eskaintzen die artistei.
49
6. saioa Am Siel
Peter Nestler, Kurt Ulrich-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1962, 13 min, 35 mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Ödenwaldstetten
Peter Nestler, Kurt Ulrich-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1964, 36 min, 16 mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Die Judengasse
Peter Nestler
Alemaniako Errepublika Federala, 1988, 44 min, 16 mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Am Siel Peter Nestlerren lehenengo filma da, Kurt Ulrichekin batera egina. Alemaniako Ekialdeko Frisiako herri txiki eta lasai baten erretratua da, dike baten uhate zaharraren ikuspegitik begiratuta. Testuak, Robert Wolfgang Schnell poeta eta artistak idatzi eta kontatuak, arrantzaleen historia, bizitza eta lan gogorren berri ematen du. Filmak «Alemania herri batean islatzen du», Nestlerren hitzetan, gerra eta bizimodu tradizionalak desagertzeak eragindako aldaketa gogora ekarriz. Ödenwaldstetten, halaber, aldaketaren erretratu bat da; Nestlerrek enkargu independiente gisa grabatu zuena Suabiako Ödenwaldstetten herrian. Herritarren bizitza eta lana erakusten ditu, eta nola eragin zion industrializazio prozesuak nekazaritza komunitate honi. Eskulangintza eta nekazaritzako tresna tradizionalak baztertzearen eta horien ordez teknologia maila altuko ekipamendua eta muntaketa kateko ekoizpena sartzearen lekuko gara. Filmak, era berean, Alemaniaren historiaren eta gerraostean hartutako bide ekonomiko gupidagabearen berri ematen du. Frankfurten juduen kaleen hondarrak aurkitzeak bultzatu zuen Nestler hiriko juduen mendeetako historia berreraikitzera Die Judengasse lanean. Alemaniar faxismoaren, antisemitisten eta Holokaustoaren garai latzak jasan arren, Frankfurteko juduei buruzko ebidentzia kopuru harrigarriak iraun du. Nestlerren filmak Erdi Arotik gaur egun arteko historia azaltzen du.
Atzera begirakoak 50
Punto de Vista fokua
2023ko apirilaren 20a, Nafarroako Filmoteka
Stoff (1)
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1974, 30 min, 16 mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Die Römerstraße im Aostatal
Peter Nestler
Alemania, 1999, 89 min, 16 mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera
Atzera begirakoak 52
Stoff (1) telebistarako eta ikus-entzule gazteentzako egindako film multzo baten parte da. Saila objektuak eta materialak (papera, inprimaketa tipografikoa, oihalak...) ekoizteko historia eta teknikei buruzkoa da, artisau eta industria ekoizpenaren arteko aldeak nabarmentzen ditu, eta gauzak egiteko metodo horietako bakoitzean dauden lan eta ekonomia harremanak azaltzen ditu. Die Römerstraße im Aostatal urte luzez bertsio osoa eskuragarri ez bazegoen ere, hemen duela gutxi berritutako bertsio batean aurkezten da. Filmak Italiako Aostako Harana dokumentatzen du haren historia politiko, ekonomiko eta kulturalaren bitartez. Lan aipagarri horretan, Nestlerrek erromatarren bidean bidaiatzen du, milaka urtetan merkataritza bide gisa erabilitako arteria nagusiaren bitartez, historia azaleratuz orainaldia hobeto ulertzeko, hainbat alderdiri erreparatuta, hala nola artisautza eta nekazaritzaren tradizioa edo itxiera industrialen inpaktua. Filmak maisutasunez erabiltzen du soinua, eta tokiko dialektoak eta musika tradizionalak paper garrantzitsua dute.
53
PUNTO DE VISTA BILDUMA
Se acercan otros tiempos
El cine de Peter Nestler
1. liburukia
Peter y Zsóka Nestler
Textos, imágenes, conversaciones
2. liburukia
Reinald Schnell y Peter Nestler
Campesinos que pintan cuadros
Aurtengo argitalpena «Beste garai batzuk datoz | Es nahen andere Zeiten. Peter Nestlerren filmak» atzerabegirakoaren osagarria da. Bi liburuki ditu: lehenengoa
Peter beraren eta Zsóka Nestlerren nahiz kolaboratzaile hurbilekoenen dokumentuen miszelanea bat da, haren lanak beti izan zuen orientazio kolektiboa azpimarratzen duena: Zsóka Nestlerren, Rainer Komersen, Reinalden, Robert W. Schnellen eta Peter beraren testuak eta elkarrizketak, horienak eta horiekin, baita zenbait gidoi ere, eta Peterren azken filmetako baten filmazioaren egunerokoa, Picasso en Vallauris (2021) lanarena, Bassem Pablok idatzia eta irudiztatua; eta material grafiko ugari, nahiz sei hamarkadatako lana barne hartzen duen filmografia iruzkindu bat.
Bigarren liburukia Bauern malen Bilder (Koadroak margotzen dituzten nekazariak) liburuaren kopiaketa bat da. 1974an Alemanian argitaratutako liburu horrek Peter Nestlerren eta Reinald Schnellen testuak eta argazkiak biltzen ditu. 1964an, Greziarako bidean, Jugoslaviako herri bati buruz hitz egin zieten: Kovacica, «nekazari margolarien herria». Bertan zirela, ilundu berritan, non gera zitezkeen galdetu zioten gizon bati. Lastozko lastairak zeuzkan hoteltxo batean amaitu zuten, eta ikusi zuten halako herri txikian hamazazpi margolari zeudela. Zenbait bidaia egin zituzten herrira; artistak eta haien familiak ezagutu zituzten, eta haien lanak eta teknikak aztertu. Nestlerrek argazkiak atera zituen; Schnellek oharrak idatzi zituen, eta janari, edari eta margolan artean izandako elkarrizketetatik atera zen liburu bat, orain estreinakoz argitaratu dena alemana ez den beste hizkuntza batean, eta egileen hasierako plana betez, gainera: hots, margolanak koloretan agertzea, jatorrizko edizioan zuri-beltzean bakarrik inprimatu ahal izan baitziren, arrazoi ekonomikoak tarteko.
Atzerabegirakoaz eta argitalpenaz honako hauek arduratuko dira: Ricardo
Matos Cabo programatzaile portugaldarra, besteak beste 2012-2013an Londresen
Peter Nestlerri buruz egin zen atzerabegirakoaz ere arduratu zena, eta Lucía Salas programatzaile, kritikari eta zinemagile argentinarra, jaialdiko programazio batzordeko kidea. Argitalpena Madrilgo Goethe Institut-eko kolaborazioarekin egin da.
Atzera begirakoak 54
Zuhaitzetatik urrun
Bazen behin arte handi bat, basoa bezain handia; haren ondoan, belarra ziruditen beste zuhaitzek.
Xingolekin eta girlandekin apaindu zuten, eta ninfek sarritan dantzatzen zuten haren inguruan, eskutik helduta. Lurralde hartako erregeak zuhaitz handi hura botatzeko agindu zuen, jauregi bat eraikitzeko zura ateratzeko asmotan. Inork ez zionez obeditu, berak hartu zuen aizkora eta intziri egin zuen arteak, burdinak zauritua. Denak sor eta lor geratu ziren; geldiarazi nahi izan zuen morroi bati burua moztu zion erregeak. Zuhaitzari, erabat zurbildurik, odola zerion. Azkenean erori egin zen. Orduan, Demeterrek, uzten jainkosak, «urtaroen eramailea», erregearen erraietan ostatu hartzeko agindu zion Goseari.
Goseak bai obeditu egin zuen, eta erregeak itsasoan, lurrean eta airean hazten den guztia eskatu zuen, janaria eskatu zion janariari, ez zuen aski izan herri eta hiri osoak elikatuko zituzten jaki pila haiekin, eta zenbat eta gehiago irentsi, orduan eta irrika handiagoa zuen jateko. Bere etxaldea eta aitarena jan zituen, alaba saldu zuen, ezerk ez zuen asetzen, ezerk ere ez, eta «bere gorputz-adarrak hozkadaka urratzen hasi zen, eta, koitaduak, bere burua suntsituz elikatzen zuen gorputza». Kapitalismoa izena izan zezakeen koitadu hark.
Atzera begirakoak 56
Gaur egun zuhaitzetatik bereizten gaituen amildegira hurbiltzen da zinema programa hau, denboraren luzean (eta zabalean) izandako funtsezko ondasunen ekoizpenari erreparatzen dio eta, ondorioz, omenaldia egiten die jatorrizko inproduktibitateari, industriaz kanpoko ekoizpen moduei, biziraupen-ekonomiei eta animaliei. Bai eta gizaki batzuei ere, guztiak ere artistak eurenean. Zergatik? Gure munduarekiko maitasunagatik, gure munduaren defentsan, gure mundua defendatzeko behar den desira (edo irudimena) astintzeagatik, Samoako uharteak edo Orinokoko delta urpean desager ez daitezen, Sizilia edo Traslasierra harana suaren azpian desager ez daitezen. Desagertuko badira ere. Izan ere, hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Ebro ibaiaren beheko ertzean aurkitutako kartel batek zioen bezala: «Miraria deitzen diote garapenari, baina banaketan dago miraria».
57
Miriam Martínen programazioa eta testuak
1. saioa Moana
Robert J. Flaherty eta Frances H. Flaherty
Estatu Batuak, 1926, 92 min, isila
Mosori Monika Chick Strand
Estatu Batuak, 1970, 20 min, ingelesa
Flahertytarrek amets bat izan zuten, Hegoaldeko itsasoen ametsa, aurrerapen geldituarena, paradisuarena. Eta Moana da, Samoan filmatu zuten filma, amets hori. Urtebetez, errealitatea berreraikitzen aritu ziren, ukitu gabe zegoela eman zezan, eta horrela, berriro itzuli ogia taroaren sustraia zen eta arrainak eskuekin harrapatzen ziren garaira. Moana, Moana filmaren protagonista, oso izaki ederra da, inguruan dituen guztiak eta guztia bezala. Hain sentsualitate handia dago gainazaletan, non sumatzen baititugu gorputzen brontzea, berdeak, ez dauden urdinak. Haize gazi epela dabil. Pertsona horiek askatasunaren erresuman bizi dira beharraren erreinutik igaro gabe, eta graziaz betea dago beren bizitza, ez da ez harritzekoa beti irribarretsu ikustea. Oraindik zatitu gabe dagoen munduan bizi dira: «lana» jolasarekin edo artearekin nahasten da, kategoria zakarra baita, eta komatxoen artean jarri beste erremediorik ez dago. Ez ahazteko moduan eskuratuko dira hainbat koko. Masustondo-adar bat soineko bilakatuko da. Eta gure protagonistak gerritik behera tatuatua amaituko du, itxuraz oinazerik ez dagoen mundu honetan, beharbada, asmatutako oinaze-proba eginez, zoriona existitzen dela ez ahazteko.
Moanan ikusten ez dena ikusiko dugu eta entzuten ez dena entzungo dugu Mosori
Monika filmean. Lehenik paradisua eta gero haren galera. Barkatu, barkatu. Beste «zorioneko latitude» batera joango gara, Orinokoko deltara. Han bertakoak ez dira jada beren gogara bizi, moja frantziskotarren misio bat erori baitzitzaien gainera. Offean mintzatuko dira Carmelita waraoa eta Isabel moja espainiarra.
Mojak erantzukiak botatzen ditu hutsera, madarikazioa, beldurrezko zinea, ematen dutenak: «Ez dute lanik egiten. Indioek ez dute lanik egiten! Ez dute ezer egiten! Hamaketan lo egoten dira beti! Nahi dutenean bakarrik joaten dira arrantzara».
Sortzetiko izua, hala esan badaiteke, irudietan zabaldu egiten dena: waraoak alferalferrik mendebaldeko arropaz jantzita edo Carmelita mojei bisitan, bi ogi zati eta platano batekin botata. Ametsa hautsi egin da, eta errealitate iharra, duintasunik gabea, utzi du atzean. Chick Strand zinemagileak, gutxienez, Carmelitari uzten dio azken hitza eta ibai dirdaitsuari azken irudia.
Atzera begirakoak 58
59
2. saioa
Lu tempu di li pisci spata
Vittorio de Seta
Italia, 1954, 11 min, elkarrizketarik gabe
Safare sayadi
Ebrahim Mokhtari
Iran, 1986, 28 min, farsi
Drifters
John Grierson
Erresuma Batua, 1929, 41 min, isila
Vive la baleine
Chris Marker eta Mario Ruspoli
Frantzia, 1972, 17 min, frantsesa
Atzera begirakoak 60
«Gizon zuria da lurreko animaliarik itsusiena», baina ez Ezpata-arrainaren garaian. 1954an, Messinako itsasartean, loa galarazten dieten arrain hori bezain eder doaz arrantzaleak. «Arrantzaleak» esaten dugu egiunez, eta egiten dutena da ehizatu, banan-banako jazarpenari ekin (berek bat baino gehiago izan behar dute beste animaliaren aurrean bat izateko: lau arraunlarihankak, zelatari bat-begiak, arpoilari bat-eztena). Ia berdintasunezko jazarpen horretan, luzatu eta uzkurtu egiten da denbora, koloreztatua, musika bat bezala, akziozko zineman bezala. Egunaren amaieran, itzuli eta zatikatu egiten da animalia anizkoitza, baten batek abestu egiten du eta haurrek dantza egiten dute hondartzan. Bost segundo geratzen ziren il miracolo ekonomiko gertatzeko, mundu bat amaitzeko.
Urruntzen gara kostaldetik, desagertu dira arraunak, motor bat dago eta erritmoa aldatu du. Jaisten da, bitxia bada ere. Arrantza-ontzi txiki bat Persiar golkora irten da denboralditik kanpo, hau da, arrainek jada migratu dutenean. Ontzitxoak ezin die jarraitu, tamainagatik eta arrantza tradizionala mugak jartzea eta onartzea delako. Orduan, despistatuak arrantzatzea da kontua. Ez dira asko, eta kaioek jaten dituzte gainera. Denbora geldiarazi egiten da. Arrantzaleak kantuan ari dira, noski. Denbora ematen du haien txanoen kakorratzezko marrazkiak miresteko, eta nola egiten duten lan ikusteko, gorputz dantzari gisa, keinu trebe eta errepikakorrekin, koreografiatuak bailiran (kreditu koreografikoak kamera posiziora, magia xume hori).
Are urrunago goaz orain. Ur handiko arrantza, Ipar itsasoa. Hasieratik ohartarazi digute: amaitu da kandela arreen eta kostaldeko herrien idilioa, hau da, lurrunezko eta altzairuzko epopeia da hau. Tximiniak, ke beltza, industria flotatzailea, arrantzale proletarizatuak. Hiru kilometroko sareak, lausotu egiten dira mugak. Jitoan, hara-hona, fantasiatik ikuspegi dokumentalera, hondotik azalera, aldi berean muntatuz arrantzaleen amets lasaia eta sardinzarren amets urduria bi aldiz mehatxupean, sareengatik eta itsas aingirengatik, Griersonek ahal zuen estetika guztia jarri zuen bere kausa inestetiko eta pedagogikoaren alde. Eta balea bat ikusi zuen.
Zaila da sardinzar bat bereiztea. Milioika dira, zilar koloreko korrontea, itsasoko proletarioek arrastaka eramaten eta zapaltzen dutena. Zailena, baleen kasuan, ez bereiztea da. Gizon zuriaren itsustasunari buruzko oharpena egin zuen autoreak berak, Vive la baleine lanean bere indarra berreskuratu duenak, froga ukaezina eskaini zuen eta Moby Dick deitu zion. «Balea, maite zaitut», dio Chris Markerrek tarteko pertsona moduan, eta gauza logikoa da hori sentitzea grabatuen, pinturen eta fotogramen ondoren, odolaren gorriak urdinari irabaztean eta pentsamendua bezain zirraragarria izan ahal den offeko ahotsa entzutean. Bai, pentsatzeak hunkitu egiten du: «Orain, natura defendatuz beren burua defendatzen dutenen eta, natura suntsituz beren burua suntsitzen dutenen artean dago borroka». Dagoeneko ez dago mugarik, harrapakatzea besterik ez, bere burua irensten duen erregea. Azken kantua behintzat baleei utzi die Markerrek.
61
3. saioa
Det stora äventyret
Arne Sucksdorff
Suedia, 1953, 94 min, suediera
Atzera begirakoak 62
Oiloak lapurtzen dituzten azerien istorioek badute hitzaurrea, beti isilean gordetzen bada ere. Abentura handiak erakusten digu azkenean: azeriak oiloak lapurtzen ditu jada ezin duelako basoan ehiza egin. Katamotz bat iritsi da basora eta azeria jan egin nahi du, bere ohiko basotik bota egin dute katamotza, tatxan, basogabetzearen ondorioz. Horrela hasten da basoaren eta baserriaren arteko mugaldeko gatazka. Eguzki bera eta euri bera jasotzen dute, baina ez dituzte berdin jasotzen. Zuhaitzetatik gertu, gosea eta kontaktu hutsak dira ikuskizuna. Arne Sucksdorffek pazientzia handiz itxaron zien bere filmeko animaliei, urteetan, fikzio batean harrapatzeko: azeria, pertsonaia tragikoa; igaraba, pertsonaia komikoa, sarritan dagokion musikatxoa aurretik duela. Lehen planoan filmatzen dituenean, Hollywoodeko edozein izar bezain liluragarriak eta hurbilgaitzak dira. Zuhaitzetatik urrun, baserrian, zibilizazioarena da ikuskizuna: lana, jabetzak eta armak. Hala ere, bada elkargune bat, eta Anders eta Kjell haurrak dira, mugaz gaindikoak. Igaraba salbatu egin dute lakio jartzaile baten amarrutik eta… etxekotu egin nahi dute. Beren sekretua izango da, bizitza paralelo batera ematen duen atetxoa: han «indio eta bakero jolasean dabiltza eta helduak zuriak dira». Noski. Haiek, Utti igaraba, «salatuko ez duen» basoa, Chris Markerren balea eta waraoak indioak dira. Andersek, zaharrenak, etxekotzearen zehaztasunak ezagutuko ditu gainera. Zerbitzari boluntarioa eta bere baitan bildua egunez, gauez amesgaiztoak izaten ditu Uttiren gosearekin, ordutegirik gabea eta neurririk gabea. Igarabak alde egin beharko du haurrak haur izaten jarrai dezan.
63
4. saioa
Schastye
Sergei Dvortsevoy
Kazakhstan, 1996, 25 min, kazakhera eta errusiera
Le Cochon
Jean-Michel Barjol eta Jean Eustache
Frantzia, 1970, 50 min, elkarrizketarik gabe
Jamal
Ibrahim Shaddad
Sudan, 1981, 14 min, elkarrizketarik gabe
begirakoak 64
Atzera
Latitude guztiak ez dira zorionekoak gizakientzat. Haietako askotan janaria ez da zuhaitzetatik erortzen, hasteko zuhaitzik ez dagoelako. Ezta bat ere. Kazakhstango hegoaldea, estepa. Eremu laua, horizontea bitan zatitua itsaso zabalean bezala, ezerk ez du geldiarazten haizea. Hortik gagak sortzen dira objektu hegalariekin, eta mundua ikusteko gogoz dauden mozkorren aieneak. Animaliarik gabe ezin da bizi, eta haiei ematen zaie bizitza. Artzain nomadek belarra dagoen lekura eramaten dituzte, beren paradisura. Etxekotzeak tenteldu egiten ditu, eta berezko keinuen ordez (errapeetatik edoski) artifizioak erabiltzen dituzte (esnea marmita batetik edan); horrek ere gagak sortzen ditu. Batzuetan, artifizioek ez dute ezer ordezten, animaliak lanean hasteko balio dute, eta ikusleei entzunarazteko transhumantzia jabeari sudurretik lotuta egingo duen gamelu baten oinaze-garrasiak, zilbor-heste berriarekin, esan den bezala, lanarena.
Piercingik nahi ez duen gamelutik hil nahi ez duen txerrira. Baina, hauxe esan zuen Eustachek: «bost minutura hilko da, Hitchcocken film batean bezala». Frantziako hegoaldea, mendia. Ezpata-arrainarekin bezala, gizon bat baino gehiago behar da txerri bakar baten, haren dimentsioen eta garrantziaren mailan egoteko.
Garai batean, gizakiek hibernatu egiten zuten, eta kontrairaultza industrial baten modukoa zen txerri hiltze bakoitza. Eustachek eta Barjolek erretorikoki bizkarroitu gabe filmatu zuten eurena, eta hala, anatomia ikasgaiaren eta ohikoaren erritualaren artean, txerri formatik, urratsez urrats, beste forma ezagun batzuk sortzen dira: urdaiazpiko-forma, hestebete-forma…, zigarreta inoiz ahotik kentzen ez duten txerri hiltzaile haien trebeziari esker. Ez dadila odola gatzatu, ez dadila behazuna isuri, ez daitezela tripak hautsi. Geratzen ari den haragia, ez bururik, ez gorputzadarrik, ez errairik, abstraktu bihurtzen da, pintoreen motibo.
Gamelua agertu da berriro eta bigarren mailako aktore izatetik erabateko protagonista izatera pasa da. Hazi egin da; izan ere, dromedarioa da, altua, ikaragarria. Oso pertsonaia hunkigarria da, betile luzeak eta irrika luzeak dituena. Sesamo-errota batean egiten du lan, betaurrekoek itsututa, berak bira egiten du eta kamarak bira egiten du, Shaddadek ardatzen kirrinkarekin nahasten ditu haren garrasiak, eta guk ulertzen dugu bai zer zen hura: infernua. Kafearen etenaldian, gamelua etzan egiten da eta amets egiten du. Aske bizitzearekin egiten du amets, berdinen artean; gamelutxoek errapeetatik hartzen dute titia. Gameluekiko sentsibilitatea eta mozorroarekiko zaletasuna erakusten ditu (kamerarekin gogokidetasunean, plano objektiboak, subjektiboak eta konplizeak baitaude), eta lanera itzultzean mendeku bat irudikatzen du, gure antzekoa, gure anaia. «Animaliak adina sufritzen du» esaten dugu norbaiti buruz, eta animalia, film honek frogatzen duen bezala, gizakia da sufritzen duenean.
65
5. saioa Trilla Sergio Bravo
Txile, 1959, 27 min, espainiera
Al-Sandawich
Atteyat al-Abnoudy
Egipto, 1975, 12 min, elkarrizketarik gabe
O Pão Manoel de Oliveira
Portugal, 1959, 59 min, portugesa
66
Atzera begirakoak
Gizadiak etxekotu al zuen garia ala gariak etxekotu zuen gizadia? Garai batean, basa-belarra zen garia, gai zen bere haziak askatzeko eta sakabanatzeko; ezgai bihurtu zen ordea, eta garia jotzen eta haizatzen hasi zen gizadia, deabruarekiko hitzarmen moduan. Gero, gizon zuri batzuek amets egin zuten, ai, Mundu Berria Gaztelako eremu ez hain berri bihurtzearekin, eta haziz bete zituzten poltsikoak. Azkenik, Calquinhue muinora igo zen Sergio Bravo, mendeko gariak ematen duen lana filmatzera. Gogorra da lan hori, baina ez izan zitekeena bezain gogorra «utzitako eskuen kargamentuari» esker, mingakoari esker. Lagunek eta senideek laguntzen dute garia segaz ebakitzen, jotzen eta haizatzen. Izenburuak berak adierazten du gertakari handia dela garia jotzea, gertakari sozial eta zinematografikoa: neskatila ezkongabeek senarra aurkitzen dute (Violeta Parrak abesten du) eta etengabe bira egiten ari den behor talde baten fotogeniari ekin dio zinemagileak, ez dute lanabesik, beren apatxekin bakarrik bereizten dute garia lastotik. Zaldiko-maldiko serio bat balitz bezala.
Uzta garaian, Trillaren ahotsak zioen, «ogia oratzen ari da». Horrela hasten da Ogitartekoa, aurreko filmeko promesa betez. Abnoudeko emakumeak ogia oratzen ari dira beren seme-alabentzat; oso txikiak dira, ahuntzen artzainak eta sinbiosian bizi dira haiekin. Sinbiosi hori, Atteyat al-Abnoudy erakusten duen arabera, graziazko egoera da. Aurrerapenaren zauria ozta-ozta nabari da hiriburura turistak eramaten dituen trenbidearekin, eta ehun haur ikusiko ditugu, zorionez, oraindik gelditu gabe jarraituko duen trenaren zain.
Badator trena, badator Manoel de Oliveira sobietartua, Ogia lanarekin, indar zentripetua, inguruko mundua bere mugimenduan txertatzen duen film-tornadoa. Amaigabean zatitutako mundua, non zinemak batu egiten duen, zatiketa ezkutatu gabe (jokoarena eta lanarena, keinu eta zeregin zentzugabeetan egindako lanarena, ispilu hautsi baten puskatxoak bezala). Ogiak idemaren bidea egiten du, eta iraganetik geratzen dena bere orainera ekartzen duenean, berriro agertzen dira Ogitartekoa laneko errotarria eta galbahea, Trilla laneko igitaiak eta gurdia. Baina Oliveirak ez du errukirik iraganarekin: haize errota bat ekarri eta gero kiskali egiten du, muntaketako Zeusek bezala; ur errota bat ekarri eta zalantzan jartzen du irinaren kalitatea; emakume baten besoak azpilean irina oratzen, eta ondoren, irin fabrikako beso mekanikoak, gupidagabe. Han, katedral industrialean, berandutzen da Oliveira, denak bitartekariak dira eta dena misteriotsu geratzen da bere zentzugabekerian, eta berak primeran pasatzen du angelu kitzikagarrienen eta gauzen arteko sinpatien bila. Jolastu eta lan egiten du aldi berean.
67
6. saioa Ceramiqueros de Traslasierra
Raymundo Gleyzer
Argentina, 1965, 19 min, espainiera
L’industria dell’argilla in Sicilia
Pietro Marelli
Italia, 1910, 5 min, isila
Zum Vergleich
Harun Farocki
Austria eta Alemania, 2009, 61 min, elkarrizketarik gabe
Atzera begirakoak 68
Buztinak ondo irabazia du «sortzaile» adjektiboa. Gure espezieak, adibidez, gora igoarazi zuen, eta etxe eta etxerako objektu preziatu bihurtu. Alcira López, buztingilea, lanbide horretan hasi zen pobrea zelako eta janaria prestatzeko azalerak ere falta zitzaizkiolako. Inork ez zion irakatsi, hamabost seme-alabari irakatsi die berak. Ogiaren moduan oratzen du buztina, eta irazkitze teknika erabiltzen du, tornurik gabe, molderik gabe, txurroak erantsiz; eskuekin pentsatzen ikusten dugu, hori baita «gizakiaren benetako izaera», esan zuen gizon batek. Dortokak moldatzen ditu eta ez du inoiz bat ikusi, turistei saltzen die bere demiurgo artea. Traslasierra haraneko ibaiek ematen dizkiote buztina (irazkitzeko) eta harriak (leuntzeko) behi eta zaldi gorotzek beroa eta kolorea, zinemagileak, berriz, geroa eman dio, berak eskatu ez duena eta guk eskertzen duguna. Haranean badira moldeekin lan egiten dutenak.
«Aurrerapen teknologiko» bat aldarrikatu behar badugu, tornua izan dadila.
Eskuekin eta oinekin pentsatzeko aukera ematen du, eta plazeren bat igartzen da lokatza irristatzean. Cefalún, 1910ean, ekoizpen kate baten erdian geratzen da tornua, planoz plano baretzen dena: erauzketaren zakartasunetik (meatze batean daudela dirudi) dekorazioaren fintasunera (eguzkitan, itsasoaren aurrean eta pipan erretzen; oporretan daudela dirudi, eurena dela eguna). Marellik, berriz, harriduraz eta ausardia handiz enkoadratu du.
Eta objektu preziatuen ondoren, etxea bera Konparazioan lanarekin, indar zentrifugoa, dialektika miretsiz praktikatzeko gonbidapena. Farockik adreiluaren bidea egiten du Burkina Fasoko, Indiako, Frantziako, Alemaniako, Austriako eta Suitzako herrietan eta hirietan. Europatik kanpo luzea da bidea, jakina da nondik datorren buztina (zapaltzen den lurretik) bai eta nora doan ere. Europan adreiluak egitera mugatzen da, teilatupean beti. Berriz ere mingakoa, minka, auzolana edo facendera, elektrizitatearen ordez eskuak, alaitasun komunitarioa, makinen xarma zuhurra, abestien ordez zarata, kamioiak, kamioiak eta lurralde irentsia, emakume zarpiatzaileak, emakume garraiatzaileak, umeak gainean eramaten dituztenak, adreilu domoa, barruan adreilu gehiago erretzen dituena, plastikozko zakuak eta pareta aurrefabrikatuak, Homer Simpson bat aginte koadroaren aurrean, zatitu gabeko munduak, mundu zatituak: hori guztia batera existitzeak, hain produkzio modu desberdinak, are kontrajarriak, garaikideak izateak, hautsi egiten du aurrerapenaren sorginkeria, eta erakusten du ez dagoela ezer saihestezinik, gelditu daitekeela jakinaren gainean, halako bizitza bat nahi izan eta ez bestelakoa.
69
Fokuak
Pascale Bodet-en hiru abentura
…asko hitz egiten zuen, baina ez zuen gustuko berari hitz egitea.
Pascale Bodet-ek filmak egiten ditu. Batzuetan dokumentalak dira. Batzuetan fikzioak dira. Dokumentalak, askotan, erretratuak dira. Fikzioak, hein batean, grazia berezia eta zakarra duten komediak dira. Bere film guztiek familia kutsua dute, eta, familia guztietako kideen antzera, desberdinak dira. Kontua ez da errepikatzea, ezta estilo bat izatea ere, baizik eta filmak egitea, film bakoitza, aldi bakoitzean, abentura berri bat izanik. Abentura bilatu egin behar da, bila joan behar da, eta, azkenean, bilatzen dena zera izanen da, agian, lortzeko ezinezkoa den zerbait: une batez, une labur-labur batez bada ere, bestearen larruan jartzea.
Iaz, Punto de Vista jaialdiko Sail Ofizialean ikusi ahal izan genuen bere abenturetako bat, Baleh-baleh.
Baleh-baleh hainbat gauza zen eta, besteak beste, horri buruzko ipuin bat ere bazen, hau da, beste baten larruan jartzeari buruzkoa, beste bat izan (saltzailea, erregea, eguzkia, hodeia, harria, hargina) eta, azkenean, norbera izaten bukatzeari buruzkoa.
Foku honetan, Pascale Bodet-en beste hiru abentura
ikusiko ditugu: Le carré de la fortune, Porte sans clé eta Presque un siècle. Itxuraz, dena agerian dute film
horiek, baina sekretu bat ezkutatzen dute beti, azpitik doan istorio desberdin bat. Film batek sekretu bat
baldin badu, horrek esan nahi du filma filmatzeko
garaian zerbait bizia gertatu zela, aurreikusitakoa
baino gehiago arriskatu duela filmak, eta hori
eskuzabaltasun mota bat ere bada: filmak konfiantza
du gurekin, ikusleekin. Gure adimenarekin du
Fokuak 72
konfiantza, arriskatzeko eta, agian huts egiteko gure nahiarekin; izan ere, guk eguzkia zela uste genuena
hodeia izan baitaiteke edo, agian, azkenean, harri bat. Le carré de la fortune, Michel Delahaye zinema kritikari izandakoaren erretratua, misteriozko istorio
bihurtzen da, konponbiderik ez duena. Presque un siècle, zinemagilearen amonaren erretratua, adiskidetasun baten erretratu eta heriotzari buruzko
komedia aztoragarri bihurtzen da. Porte sans clef-ek, absurduaren mugan dagoen fikzioak, aterpe bat
izateak edo ez izateak dakarren larritasunari buruzko film errealista bat ezkutatzen du. Eta horiek guztiak, besteak beste, burugogorkeriari buruzko eta ez
entzuteko arteari buruzko filmak dira, pertsonok
elkarrekin hitz egiteari uko egiten diogun unean ezagutzera ematen duguna arazorik gabe hitz
egiten dugun uneetan aditzera ematen duguna baino garrantzitsuagoa izango balitz bezala. Burugogorkeria horrekin talka egiten ez den arte ez da bestearen larruan jartzera iristen. Hori egitea, bestearen larruan jartzea, ezinezkoa dela sentitzen ez den arte ez da bat-egiterik izan.
Pascale Bodet-en filmak urrun iristen dira, lurra eta errealitatea ezegonkor eta aldakor bihurtzen diren punturaino. Ezegonkortasunean aurkitzen dituzte, aldi berean, komedia eta errealitatea, larritasuna eta grazia. Eta han dago, era berean eta Pascale Bodet zinemagilearen hiru abentura hauen arteko sarea josten duten hari sekretuetako bat da hori—, belaunaldiek bat egiteko modu bat, elkarrekin egoten jakiteko modu bat, baina elkar erabat entzun gabe; zinemagilea, une jakin
batean, hamaika abentura bizi izan dituen eta mundu aldakor batean jada aldatuko ez den pirata zaharrari laguntzen dion itsasneska izango balitz bezala.
Pablo García Cangaren programazioa eta testuak
73
1. saioa
Le carré de la fortune
Pascale Bodet, Emmanuel Levaufre
Frantzia, 2007, 160 min, koloretan, frantsesa
Renoir-en digresioak ezagunak dira, parentesi barruko parentesiak. [...] Eta desbideratzetik desbideratzera, digresiotik digresiora, gerorako utzitako gai nagusiari buruz hitz egiten zuen, azkenean, bere digresioetan… Zinema kritikari izandako Michel Delahaye-k esan zuen hori, eta film hau haren erretratua da, Pascale Bodet eta Emmanuel Levaufre zinemazale gazteek egindakoa; elkarrizketa bat egin eta harekin solasean aritu nahi dute, eta parez pare duten gizonak nahiago du bakarrizketan jardun, nahiago du digresioak egin eta galderak saihestu, baina, hori egiten duenean, galderei erantzuten ari da eta dokumental zinemazale hau beste zerbait bihurtzeko aukera oparitzen ari zaie: bizitza bati eta bizitza horren sekretuei buruzko film bat, azken erantzunik ez duen misteriozko eleberri bat, bizitza inprobisatu duen gizon baten erretratua, eta, inprobisatze horretan, ausaz nabigatzen, azkenean, bere buruari leial izan da, agian.
2. saioa Porte sans clef Pascale Bodet
Frantzia, 2018, 79 min, koloretan, frantsesa
Porte sans clef komedia bitxia da. Emakume batek, zinemagileak berak, hainbat lagun hartu ditu etxean. Baina ez die etxeko giltza eman. Atera nahi badute, irten eta atea itxi baino ez dute egin behar; baina sartu nahi badute, etxean norbait izatea ezinbestekoa da. Etxea, nola edo hala, babesleku bat da. Babesleku horren barruan, eta ondoko kaleetan, desadostasun txikiak gertatzen dira, nor bere onetik ateratzen duten xehetasunak, lapurreta bat, telefono konpainia baten legezko iruzur tipikoa, maitasun adierazpen bat, joskintza pittin bat eta askoz ere gehiago. Gurutzaketa horiek guztiek burlesko gordin bat sortzen dute. Baina ez al zen, bada, burleskoa kolpe kontua? Hemen ere, jakina, badira kolpeak. Gainera, aktore guztiek —baita zinemagileak berak ere— grazia berezia dute gorputzean, bakoitzak bere modura. Ikustekoak dira hitz egiten, elkar ez ulertzen, gimnasia egiten, kafea hartzen, jaten eta elkar jotzen. Guztiak ere diren bezala begiratuak eta zuzenduak izan dira: izaki bereziak eta, aldi berean, denak gizakiak, gauza jakin batzuen beharra dutenak, hala nola egoteko toki baten beharra, babesleku baten, aterpe baten beharra.
Fokuak 74
3. saioa
Presque un siècle
Pascale Bodet
Frantzia, 2019, 52 min, koloretan, frantsesa
Zinemagileak ia ehun urte dituen bere amonaren erretratua egin du. Pixkanakapixkanaka, genero bihurtzen ari da hori, western bat edo musikal bat bezala: zinemagileek aitonaren edo amonaren erretratua egitea. Western batean edo musikal batean bezalaxe, generoaz haratago joan behar da benetan kontatzen ari zaizkigun istorioa zein den ulertzeko. Hemen, esate baterako, ez dago ia iraganik. Zinemagilearen amonak ez du bere bizitzaren berri ematen. Ia ehun urte dituen emakume baten orainaldia da ikusten duguna. Mugimendu gutxi duen orainaldi bat, sukaldean zerbait prestatu, telebista ikusi, bilobarekin hitz egin entzun nahi izan gabe, leihotik begiratu eta lagun baten bisita jaso. Eta lagun hori… Oh, ez dezagun ezer gehiago esan, filmak ikusi egin behar baitira; ez ditzagun gehiago kontatu.
75
Askatasuna, posible da? Ana Poliaken zinema
«Baldintza jakin batzuen pean, bizitzan ez dago arratsaldeko tearen zeremonia deritzona bezain ordu atseginik». Horrela hasten du Henry Jamesek
Emakume baten erretratua liburua. Baldintzak
askotarikoak dira: aisialdi oparoa (dirua), uda behar bezain freskoa, argi leuna, gaua iristeko falta diren orduak, lorategi baten bakea eta konpainia ona. Baldintzak esperientziaren markoa dira, lehen inolako hondorik ez zuena biltzen duen enkoadraketa.
Baldintzen esku al dago atsegina, ederra, askea? Eta uda ez balitz, gaua berehala iritsiko balitz, denbora gutxi balego, beroa ere, hotz egingo balu, etxerik eta lorategirik ez balego, konpainiarik, terik, eta sosik ez balego, orduan, ba ote luke arratsaldeko ordu horrek atsegina izateko eskubiderik?
Ana Poliakek (Buenos Aires, 1962) baldintzen aurkako
hiru film luze handi egin zituen. Adin nagusitasunera
diktadura betean iritsi zen belaunaldi batekoa
da Poliak, eta krisi ekonomikoak eta politikoak
ezagutu zituen helduaroko lehen urteetan, hamaika
ezegonkortasun bizi izan zituen, oraingo Argentinan
bezala memoria historikoa berme instituzionala ez zen garai batean. Poliakek bere lehen hiru film
luzeak egin zituen hamarkadetan —eta lehenak
diot, oraindik ere orduak geratzen zaizkiolako
arratsaldeari—, erabatekoa zen gainbehera
ekonomikoa, publikoa zen guztia desegin zuen
diktaduraren politika ekonomikoaren herentzia gisa.
Esku motz bateko hatzak aski ziren emakumezko
zuzendariak kontatzeko: Vlastah Lahek film batzuk
Fokuak 76
egin zituen hirurogeiko hamarkadan, Eva Landeckek hirurogeita hamarreko hamarkadan, María Luisa
Bembergek laurogeiko hamarkadan, eta Lita Stantic produkzioaren eta zuzendaritzaren artean jardun zen hamarkada horietan guztietan. Inguruko herrialdeetan ere egoera ez zen askoz hobea: Marilú Mallet, Carmen Castillo eta beste batzuek denbora zeramaten erbestean.
Poliakek CERCen ikasi zuen (gaur egungo ENERC, Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskola Nazionala) eta bere lehen lanbidea zuzendari laguntzailearena izan zen. Jeanine Meerapfel, Alberto Fischerman eta Fernando Solanasekin lan egin zuen, baita Eduardo de Gregoriorekin ere Cuerpos perdidos filmean, eta, horietatik guztietatik, beharbada azkena da Poliaken antzekoena, espazio xume bat eta zenbait pertsonaia erabiliz magia (ilusioak) egiteko gaitasun horretan; izan ere, filmek ez dituzte izaki horien erretratuak egiten, haiekin elkarlanean jardun baizik. Laurogeiko belaunaldiaren ondoren hasi zen filmak egiten, baina Poliak ez zen ofizialki
Argentinako Zinema Berriaren kidea izan, eta 1994ko zinemaren lege berriak ekoizpenean eragin zuen aldaketa handiak ere ez zion mesede berezirik egin. Beharbada, Raúl Perroneren Labios de churrascoko kalera apur bat hurbildu izan liteke Poliak, edo Martín Rejtmanen Rapadora, Poliaken Parapaloseko mutilaren lehengusu buenosairestarra izan bailiteke haren protagonista.
Poliak ez zen bere estilokoa ere izan: bere filmak oso desberdinak dira elkarren artean. Batez ere formari dagokionez. Baldintzen mende dago forma hori neurri handi batean, eta, aldi berean, beste baldintza batzuk sortzen ditu zinemagileen etorkizunerako. ¡Que vivan
77
los crotos! (1995) fikzioa eta dokumentala, gorputzak eta espazioak gurutzatzen diren lekuan dagoen filma da. Bigarrenak, La fe del volcánek, angustia historiari zuzenean lotuta egotea eragiten duten hariak bilatzen ditu kalean, bere erritmo eta zaratekin. Poliaken orain arteko azken film luzeak, Parapalosek, zerbait ehuntzen du bi aurrekoen artean, istorio berriak eraikitzen, istorio asmatuak, antzeztuak, bizitza errealen kontakizunekin, eta lan baldintza erreal, txar eta ezohikoekin.
Hala ere, badaude sentsazio komun batzuk ere. Lehena, sentimendua ez dagoela ideietatik urrun. Bizitzari buruzko elkarrizketek, munduan zehar ibiltzeko esperientzia sentigarriari buruzkoek, lotura kontzientea dutela bizi beharreko denborarekin.
Bigarrena, elkarrizketa horiek funtsezkoak direla historian, lehenik ahozko memoriaz eta gero beste gauza batzuez eginda dagoena. Hirugarrena, askatasuna graziazko egoera bat dela, kolektiboa dela eta harantz altxatu behar dela. Baldintzak kontrolatu ala ez, hori baino gehiago da bizitza: gauza guztiak dira, egunero. Baldintza ororen aurka, gauzen artean kontzienteki bizitzeko zoriona sentitzeko modu bat aurkitzea lortzen dute Poliaken filmek.
Oinez goazela, aurrera, egun ederrean zehar milioi bat sukalde ilun eta milaka irule gris bat-batean agertzen den eguzki distiratsu batek ukitzen ditu herriak abesten entzuten baikaitu: Ogia eta arrosak! Ogia eta arrosak!
Fokuak 78
JaMes oppenheiMer, 1911
Lucía Salasen programazioa eta testuak
1. saioa
Amak eta seme-alabak, elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak. Suco de sábadon, asteburua da Buenos Aires hirian. Etxe bedeinkatuetan, dibertitu egin nahi dute denek, eta ez da lagunik falta txikienak zaintzeko. Ama eta semea gaua bizitzera atera dira, bakoitza bere aldetik, bakoitza bere eran: ama dantzara doa, eta mutikoa, berriz, lagunekin aldizkari pornoak lapurtzera. Intimitate bat sortzen da batez ere bereizita igarotzen dituzten une horietan, eta berriro lotarako ordua iristean, zigilatu egiten da, egun berri baterako. ¡Que vivan los crotos!en, gehienbat hitzen bidez dokumentatzen da intimitatea. Bepo Ghezzi linyera zen, peronismoaren aurretik, langile klasearen parte bat anarkista zenean, trenbide nazionalean barrena ehunka lagunekin batera herrialdea zeharkatzen zuen nomada. Kamioiak, azken diktadurak eta landa lanaren erabateko industrializazioa iritsi aurretik. Jada zahartuta, bere herrian dago Ghezzi. Han daude ere bere betiko lagunak, eta bidean ezagutu dituen beste gizon batzuk. Batzuetan elkarrizketatuta, besteetan antzeztuta, iraganean gizon anonimo gisa bideetan barrena bere poltsak zamatzen zuten bitartean bizi izandako historia irudikatzen dute denek. Eszenaratze artifizialetan ere irudikatzen da intimitatea, interpretazio gogotsu batean, elkarrekin film bat egiten aritzeari buruzko aipamen txikietan, eta horrela bizimodu komun baten oroitzapena ez ezik, baita bizimodu haren hizkuntza ere gordetzen: linyera hizkuntza, bagayera (sorbaldan zeramaten poltsa) eta guzti, Juan Figuraren (polizia) aurka, tartagoa (matea) hartuz, bandolión (janaria prestatzeko erabiltzen zuten lata handia) batean kozinatuz.
Suco de sábado
Ana Poliak
Argentina, 1987, 8 min, koloretan, espainera
¡Que vivan los crotos!
Ana Poliak
Argentina, 1990, 75 min, koloretan, espainera
79
2. saioa
«Ate hau zabaldu da zure pasabiderako, piano hau dardarka hasi da zure abestiarekin. Mahai honek, ispilu honek eta koadro hauek zure ahotsaren oihartzunaren oihartzunak gordetzen dituzte», idatzi zuen gure Homerok, Homero Manzik. El eco filmak estilizatu egiten du inoiz eder pentsa ez litekeen zerbait: autobide berri baten azpiko espazioa, lehen ez zegoen leku itzaltsua, seguruenik lehen etxeak eta bide bat zeuden lekua. La fe del volcánek bi lagun egiten ditu halakorik egoten ez den leku batean, eta kaleak ematen dizkie, zerbait egin dezaten gosea eta hotza pasatzeaz gain, dirua, zerbait, dena delakoa bilatzeaz gain. Bi filmek neska bana dute protagonista. Lehenengoa txikitxoa da eta ametsezko mundu batean bizi da, baina amesgaiztotik hurbil. Andre batekin bizi da zubi baten azpian, gosez eta arriskuz inguratuta. Bigarrena nagusiagoa da, nerabea, eta lehenengoaren mamua da nolabait: ez dakigu non bizi den, ezta norekin ere; agertu besterik ez da egiten. Ile apaindegi bateko ikastuna da, eta hiriaren erdialdean igarotzen du denbora, erdigune handitu hartan, tren geltoki handien kanpoaldeko plaza haietan; urte haietan, 2001eko krisiaren garaian, purgatorio bihurtu ziren leku horiek, infernura bidean. Bera baino nagusiagoa den aizto zorroztaile baten laguna egin da, eta horri buruz ere ez dakigu askorik. Baina pixkanaka, adiskidetasunaren garai horretan, aizto zorrozteko bizikletarekin hara eta hona dabiltzala, zertxobait gehiago jakingo dugu hari buruz. Denbora gehiago darama bizirik, eta gehiago ikusi du; izan ere, gauzen egoera orokorraren jatorrietako bat ezagutu du. Diktadura bizi izan du, diktaduraren politika eta ekonomia, eta oihartzun gisa itzultzen zaio dena, erabat. Badaki, frogatzeko moduan gainera, gorpu artean ibiltzeaz gain, lurra gorpuz beteta dagoela. Amaierarik ez duela dirudien angustia bizi dute biek, historiatik datorren angustia; izan ere, krisi hori, kale guztiz iskanbilatsu hori, iraganetik dator, gorpuak datozen leku beretik.
El eco Ana Poliak
Argentina, 1984, 3 min, koloretan, espainera
La fe del volcán Ana Poliak
Argentina, 2000, 85 min, koloretan, espainera
Fokuak 80
3. saioa
Elkarrekin doaz, azken filma eta lehena. Bolex kameraz 16 mm-tan egindako film labur mutua da Caracol, bi minutu baino gutxiagoko unibertso txiki bat. Gero etorriko denetik gertu dago istorioa: haur bat hormara igo da, poliki-poliki ertzean barrena doan barraskiloa gertutik ikusteko asmoz, eta mundu arrotz batekin egin du topo. Eguzkitan lehortzen ari diren maindireen eta arropa zuriaren artean, bi neska gazte daude, magiaz bezala haien gainean flotatzen duen poltsa batekin jolasten. Antzeko zerbait gertatzen zaio Parapaloseko protagonistari, baina modu gogorragoan; izan ere, jada ez da haurra, eta hiriko lan mundua ezagutu du.
Germaniako (alemaniar migratzaileen komunitate ohia Argentinako itsasertzean, soro asko dituena) mutil gazte bat Buenos Airesera iritsi da, bertan bizi eta lan egiteko asmoz. Lehengusina baten etxean dago, hura ere nekazari ohia, eta ohe txiki bat alokatzen du, gela ñimiño batean. Laneko beste garai batzuetan ohikoa zen moduan, «ohe beroen» sistema darabilte: lehengusina esnatzen denean, mutila lanetik itzultzen da, eta komedia erromantiko sobietar baten antzera konfiguratzen da espazioa, Abram Roomen filma balitz bezala, denbora, espazioa eta zoriontasuna maximizatuz. Mutilaren lana ere ia existitzen ez den zerbait da: parapalosa da bowling erdi analogiko erdi digital batean. Gauez gau, jokoaren alde ikusezinean eseri, etzan eta zintzilikatzen dira mutila eta zenbait lagun, zurezko hormatxo baten atzean —bere etxea baino are txikiagoa da espazio hori—, boloak altxatzen eta bolak itzultzen. Denak gizonak dira, eta bera baino zaharragoak; bizi luzea izan dute denek, ideiaz betea, eta mutilari kontatuko dizkiote. Ia film osoa barneko espazioetan gertatzen da, lan eta maizter baldintza prekarioetan, baina gauza artean bizitzearen zoriona ageri da bertan.
Caracol Ana Poliak
Argentina, 1982, 2 min, zuri-beltzean, isila
Parapalos Ana Poliak
Argentina, 2004, 90 min, koloretan, espainera
81
Lurraren kontakizunak
Segalari baten istorioa , Fukuda Katsuhikoren film bat (1985)
Foku hau Fukuda Katsuhikoren (1943-1998) lanerako
sarrera bat da. Wasedako Unibertsitateko Letren, Arteen eta Zientzien Fakultatean lizentziatu ondoren, Fukuda Ogawa Productions taldera batu zen, Japoniako
Askapen Frontea. Uda Sanrizukan (1968) lanaren
filmaketan. Ogawa Productions 1968 inguruan elkartu eta 30 urtez baino gehiagoz taldean jardun zuen
kolektibo zinemagile bat izan zen, Ogawa Shinsukek
sortua, non hasieran ikasle mugimendu iraultzailearen
borrokak, eta gero lurraldeari zein politikari lotutako
gatazkak eta landa komunitateen bizitza dokumentatu
zituen. Fukudak kolektibo horrek 1968 eta 1978
bitartean egin zituen zazpi filmez osatutako sail bikainean parte hartu zuen, non nekazariek eta
haien aliatuek Sanrizukako landagunean Naritako
Nazioarteko Aireportua eraikitzearen zein estatuko agintarien errepresio bortitzaren aurka izandako
erresistentzia-borroka kontatzen den. Serieak
Sanrizuka. Bigarren Gotorlekuko nekazariak (1970) eta
Sanrizuka. Heta herria (1973) ditu barne, besteak beste.
Zinemagileak filmatzen zuten errealitatean murgildu
ziren, bertako erresistentzia-mugimenduan parte hartu eta Heta herrixkan kokatu ziren. Herrixkan, landakomunitateko kide gisa bizi izan ziren hainbat urtez, eta dedikazio eta sentsibilitate handiz jaso zituzten bertakoen esperientziak. Zuzendari gisa, Zinemagintza eta herrixkarako bidea (1973) izenburupean egin zuen
lehen filma kolektiboaren lanaren erretratu bikaina izan zen. Magino herrixkaren historia. Zetazko
harrak hazten (1977) ere editatu zuen —8 mm-tan
Fokuak 84
Bere bigarren edizioan, 2006an, Punto de Vistak Japoniako zinema dokumentalaren historiari eskaini zion atzera begirako nagusia eta bere argitalpena: Mila urteko zinea. Foku honen helburua elkarrizketa honekin jarraitzea eta Asia Ekialdeko herrialdeetan egindako ez-fikziozko zinema Europan gehiago zabaltzen laguntzea da.
filmatutakoa—, taldea Japoniako iparraldeko Yamagata prefekturara lekualdatu zenean eta bertan elkarrekin bizitzen eta filmak egiten jarraitu zuenean. Fukudak urte horretan bertan utzi zuen Ogawa Productions, eta Sanrizukan geratu zen, 8 mm-ko «koaderno zinematografiko» batzuetan lanean, aireportuaren aurkako etengabeko borrokaren eta herriko bizitzaren berri emanez. Koaderno horretakoak dira, besteak beste, Sanrizukak bere nekazaritza propioa du, Kinonen haizeak sustraietatik jotzen du. (1979), Zerua eraso bortitzaren pean (1979) eta Lurraren Martxa (1981). 1985ean Segalari baten istorioa egin zuen, Sanrizukan eutsi zuen adineko emakume baserritar baten bizitzaren erretratu intimoa. Filma Hatano
Yukie bikotekidearekin elkarlanean egin zuen; azken
honek ekoiztu, filmatzen eta editatzen lagundu eta filmean ikusten ditugun marrazkiak egin zituen. Lan honek aldaketa garrantzitsua ekarri zuen Japoniako
dokumentalgintzan, eta honek politikarekin zuen harremanean, keinu txikietan zentratuz eta jendearen istorio pertsonaletan indar handiagoa jarriz. Filmak
eragin handia izan zuen Fukudaren praktika eta urratsak jarraitu zituzten hainbat zinemagilerengan.
Sanrizukari, bertako jendeari eta historiari buruzko
eta sake ekoizpen tradizionalari buruzko liburu bat ere argitaratu zuen zinemagileak.
Filmaren proiekzioarekin batera, Ricardo Matos Cabok
aurkezpen ilustratu bat egingo du, Fukudaren beste lan batzuen zatiak, ibilbideari buruzko informazioa eta
haren praktikak eragindako filmen irudiak erakutsiz.
85
Segalari Baten Istorio | 草とり草紙
Fukuda Katsuhiko
Japonia, 1985, 88 min, 8 mm 16 mm-ra egokitua, kolorea, Japoniera
Amona Someya Meiji aroan jaio zen [1899]. Naritako aireportua eraikitzeko erreserbatutako lurrak lantzen zituzten pertsonetako bat zen, Ogawa Shinsukeren Sanrizuka seriean (1968-1978) erakusten den bezala. Aireportuaren bigarren fasearen aurka egin zuen, familiarengandik banandu eta bakarrik bizi zen.
Filmak amona Someyaren hitzekin kontatutako hemeretzi istorio batzen ditu: hil ziren seme-alaben istorioa; bizargina zen bere senarrarena; amets bitxi batena; Sanrizukara zelai berriak landatzera iritsi zen lehen aldiarena; txikitan pospoloak bakarrik jaten zituenekoa. Kamerak amona Someyari nekazaritza-lanetan jarraitzen dion heinean, oroitzapen, amets eta errealitate pertsonal horiek aieneen edota eredugarriak diren istorioen itxura hartzen dute. Sanrizukako serie bortitzarekin
alderatuta, film xume eta ederra da hau: Magino herrixkaren historia. Zetazko harrak hazten (1977) lanean agertutako Ogawaren estiloaren luzapena, eta Japoniako dokumentalgintzan emandako aldaketaren hasieraren ilustrazio liluragarria, gizartetik eta komunitatetik urrundu eta arlo pertsonalera hurbiltzen dena.
Yasui Toshio, Yamagatako Zinema
Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren 1997ko katalogotik egokitua
Fokuak 86
Segalari baten istorioa, «ipuin» baten deskubrimenduaren bidaia
2023ko urtarrilaren 28a
Duela berrogei urte, 1982ko azaroko egun batean, Katsuhikok bisita egin zion Katsu Someya andreari, galdetzeko ea utziko zion filmatzen. Buruan aspalditik zebilkion ideia bat zen, eta ausardia handia behar izan zuen hori eskatzeko. Katsu andreak baietz erantzun zion, «A, ongi» xume batekin.
Katsuhiko ahal zuen egun guztietan joan zen Katsu andrearen etxera eta haren baratzera, Tohotik hurbil, Narita udalerrian, bai eta Rakkyoko fabrikara ere, haren lantokira.
Katsu andreak gogoeta egiten zuen bere bizitzari buruz, bere inguruari buruz, bai eta inguruko animaliei buruz ere. Egun batean, andrearen istorioak adi entzuten ari zela, Katsuhiko zerbaitez ohartu zen: haren kontakizuna errepikatu egiten zela, eta errepikatu egiten zela ia musikala zen kadentzia batekin.
Katsuhikok pentsatu zuen hori zela «Katsu andrearen ipuinaren» gakoa.
Behin, Katsuhikok bere buruari esan zion: «Amonaren istorioak gordeko ditut eta, modu batean edo bestean, neure istorioa egingo dut».
Garai hartan beste lan bat nuenez, asteburuetan lagundu nion Katsuhikori, kamera bizkarrean hartuta. Muntaketan ere parte hartu nuen, eta ia egitura guztia bion artean erabaki genuen. Baina asteburu batean, etxera itzultzean, esan zidan: «Begira hori». Eta aurkitu nuen hiru aldiz errepikatzen zen zati bat. Eszena bat, non Katsu andrea gauza berberaz mintzo zen.
Segalari baten istorioa filmaren produkzioa amaitu genuen, 8 mm-ko bertsioan. Negatibo bakar bat genuen, eta, behin moztuta, lehengoratzen saiatuagatik, markak gelditzen dira. Beraz, kontu handiz egin behar zen muntaketa. Audioarekin ere denbora asko behar zen, 16 mm-ko formatuarekin konparatuta, eta gainera junturek soinuak sortzen zituzten.
8 mm-ko bertsioa estreinatu zenean, Katsuhiko modu ibiltarian aritu zen proiektatzen, proiektorea aldean eramanez. Gero, 16 mm-ra handitu zuten, hobeto kontserbatzeko. Lehen handitze hori positibatu genuen, baina estreinatzean esan ziguten Kansaiko biztanleek ez ziotela ulertzen Katsu andreari, Chiba eskualdeko azentu sendoagatik eta haren hitzen abiaduragatik.
Alternatiba izan zen beste errebelatu bat egitea, oraingoan negatiboarena, azpitituluak jarriz Katsu andrearen lehenengo esaldietan, obraren hasieran:
Karraska asko entzuten da, ezta? Ikaragarri gustatzen zait hori. Sustraiak mozten direnean. Fru-fru hori entzuten dudanean, parasitoak sustraietatik ezabatzen ditudala sentitzen dut. Oso sentsazio berezia da, ematen didatena…
Trukua da azpitituluak desagertuz doazela ikusleak pelikulara ohitu ahala.
Hatano Yukie
hatano Yukie
87
Gutun hau espresuki idatzi du gure katalogorako Hatano Yukie, zinemagilearen kolaboratzaile eta bikotekideak.
Lan
Paisaia
1. saioa
Saio hau arrastoei buruzkoa dela esan genezake. Alde batetik, Oier Fuentesen 10 watt bakarrik proiektuan, Arantzako (Nafarroa) euskarazko irrati klandestino baten aztarnak aurkituko ditugu. 60ko hamarkadara arte egon zen martxan irratia, eta offen bere historia kontatzen digun gizonak muntatu zuen. Antza, martxan zeuden hamabost irratietatik bereak bakarrik iraun zuen, eta badirudi herriko jendea oso pozik zegoela mikrofono haietatik ateratzen zen guztiagatik, grabazio zahar batean entzuten den bertsoak dioen moduan. Bestalde, Donostiako Infernu auzoaren arrastoetara garamatza Iñigo Jimenezen Infernuan lanak. Plásticas Oramil fabrika zaharra dago bertan, garai batean armagintzan jardun zena, eta orain zenbait etorkinen babesleku dena, kalean bizitzea edo herrira itzultzea baino nahiago dutelako leku hori. Kasu honetan, Rachid da hitz egiten diguna, fabrika abandonatuko bizilagunetako bat. Eraikinera sartzeko esan, eta, besteak beste kontatuko digu bi mutil hatz markak ezabatzen saiatu zirela, material korrosiboren bat erabiliz, identifikatu eta deportatu ez zitzaten. Paradoxikoa dirudi beren arrastoak ezabatzen saiatzen diren pertsonen errealitatea erakustea arrastoei jarraitzeko eskatzen digun film batek. Baina, aldi berean, guztiz zentzuzkoa da; izan ere, ikusezina dena ikusarazten saiatu dira Fuentes eta Jiménez. Iraganeko historiak dakarzkigute bi piezak, eta orainarekin lotzen dituzte artxiboko irudien, grabazioen eta soinuen bidez. Horrela, gogorarazten digute errepresioa dugula beti inguruan. Lur Olaizola
10 watts bakarrik
Oier Fuentes
Espainia, 2022, 19 min, digitala, koloretan, euskaraz
Gidoia eta muntaia Oier Fuentes / Soinua Xabier Erkizia
Infernuan
Iñigo Jimenez Bohoyo
Espainia, 2022, 13 min, digitala, koloretan, espainera
Soinua
Lan 94
Xavier Erkizia eta Luca Rullo / Edizioa Pello Gutierrez (Zazpi t´erdi) / Animazioa Unai Ruiz / Kredituak Fran Fraca eta Ignacio Bilbao / Argazkien manipulazioa Miguel Costa
Paisaia
2. saioa
Badira zenbait irudi eta kontzeptu, Patxi Burilloren Y arquitectura un sueño de palmera eta Mikele Landaren Noizko basoa proiektuen artean durundi egiten dutenak. Hasteko, irudi bat: esku batzuk lurraren gainean. Burilloren piezan, eraikin baten oinplanoa marrazten dute lau eskuk, ukimenaren bidez irudikatuko balute bezala. Landaren piezan, berriz, zuhaitzak landatzen dituzte zenbait eskuk. Aitzurrekin eta botak jantzita. Lurra irauliz. Haiek ere baso bat imajinatuko balute bezala, agian inoiz ikusiko ez dutena. Eta kontzeptuak: espazioa, denbora eta eraldaketa. Burilloren pelikulan, spa bihurtzen den ermita, gero museo bihurtzen dena, eta, azkenean, berriz ere ermita bihurtzen dena. Landarenean, baso izateari utzi zion basoa, baina, ziurrenik, berriro baso bihurtuko dena. Eraldatzen ari diren paisaiak dira, denborak eta pertsonek zeharkatzen dituztenak. Eta atzetik, pertsona horiek entzuten ditugu, bigarren plano batean bezala. Espazioari, paisaiari protagonismoa lapurtu nahi ez baliote bezala. Baina, aldi berean, gauza garrantzitsuez hitz egiten digute, zuhaitzen eta pertsonen izenez: lizarra, urkia, haritza, pagoa, elorria, astigarra, gaztainondoa, gorostia, Ekhi, Paul, Maddi, Amets, Izar, Libe, Lizar, Adei. Eta hauxe dio neskato batek: «Entzun, entzun». Halaber, elkarrizketa bat dago piezen testuran bertan: biak 16 mm-tan filmatuta daude, eta denbora harrapatzeko ahalmena dute. Lur Olaizola
Y arquitectura un sueño de palmera
Patxi Burillo
Espainia, 2023, 14 min, 16 mm-tik digitalera, koloretan, espainera
Ekoizpena Sara Hernández Askasibar, Elías Querejeta Zine Eskola / Fotografia zuzendaria Pablo Paloma / Kamera laguntzailea Jorge Castrillo / Zuzeneko soinua Óscar Vincentelli / Soinuaren diseinua Jorge Bergia, Pablo Rivas / Arte zuzendaritza Javier Sáez / Fotografia finkoa Andrea Iañez / Edizioa Jaume Claret Muxart / Color Clara Rus
Noizko basoa
Mikele Landa
Espainia, 2022, 23 min, 16 mm-tik digitalera, koloretan, euskaraz
Fotografia zuzendaria Ernesto Martinez Bucio, Mikele Landa Eiguren / Edizioa Mikele Landa Eiguren / Soinua Aizpea de Atxa Cancel, Malen Nicholson Gorostiaga, Mikele Landa Eiguren, Ernesto Martinez Bucio, Xanti Salvador / Parte hartzaileak Ea, Natxitua eta Bedaronako Basokideak, Haizeder eskolako haurrak / Ahotsak Aitziber Madariaga, Nere Muniozguren, Unai Laresgoiti, Joxe Mari Landa, Bego Aspiazu, Karmelo Landa, Kepa Legina, Eduardo Mancisidor, Mariasun Totorikaguena
95
Termitas 1. saioa
Etengabe mugitzen diren bi film eskutik doaz saio honetan. Haien ibilerak estu lotuta daude dagoenarekin eta ziurtzat ematen denarekin, desarmatzen dena. Amets ia narkotiko batek ematen dio hasiera El andamio filmari. Sorginkeria batek hartu ote du denak lo dauden etxea? Amildegi baten gisako egoera erregistratzen du kamerak, eta hortik erabateko iluntasunera mugitzen da, barrutik kanporanzko mugimendu bat. Mugimendu arrunt batean, etxetik irteteko mugimenduan, du abiapuntua ideia honek: lo egotea denboratik kanpo egotea bada, iluntasuna espaziotik kanpo egotea da.
Batak desintegratzen duenetik bizi da bestea: Mal siglo haya filma espazio baten —Neilako aintzira glaziarrak, hango pertsonekin, parkeko biztanle iraunkorrekin eta iragankorrekin— eta hainbat denboraren inguruan mugitzen da. Paisaia baten erregistro arin eta analogiko baten gisara hasten da, baina berehala zeharkatzen dute geruza geologikoak bezalakoak diren testuek, bi ahozko tradiziokoak (elezaharren ingurukoa bata eta kantua bestea) eta bi idatzizko tradiziokoak (turismo gida bat eta eskaladari buruzko liburu bat). Mendeak bereizten dituzte erregistratutako hizkera horiek, eta berriz ere irakurtzen dira parke naturalean, amaierarik gabeko txantxa leun baten gisara. Testuek agerian uzten dute, berariaz edo ez, nola aldatu den espazio honekiko harremana; aurkintza, besteak eta han gertatutakoa idaztearen berri ematen dute. Eta etorkizunean nola aldatuko den dute hizpide, munduko klimak Neilako lur honen gainazalean ikusten dena betirako aldatzen duenean. Lucía Salas
El andamio / La Bastida Javier Calvo de Cabrera
Espainia, 2022, 10 min, VHS-tik DCP-ra, koloretan, elkarrizketarik gabe
Muntaketa Javier Calvo de Cabrera
Mal siglo haya Luis Lechosa
Espainia, 2022, 38 min, 16mm, koloretan, espainiera
Argazki zuzendaritza eta muntaketa Luis Lechosa / Soinu diseinua Pablo Teijón
Lan 96
Termitas
2. saioa
Noiz erabakitzen da film bat egitea? Noiz erabakitzen da, demagun, erretratu bat egitea? Noski, pertsona bat filmatzeko gogo bizia izan behar da, baina agian zertxobait gehiago behar da, pertsona horretan zer alderditatik jo behar den asmatzea, alderdi hori azaltzean pertsona osoa ikusarazteko, baina baita, nola edo hala, guztiok ukitzen gaituena bistaratzeko. Bardauri filmak hari batetik egiten du tira: lana. Bardauri filmak, doikuntzaren sinonimoa den bakuntasunarekin (kamera bat, grabagailu bat, begira, entzuten eta ogi txigortuak jaten ari den zinemagile bat baizik ez), Jesús Osorio aurkezten digu. Haurra zenetik lan egin du, Alemaniara migratu zuen hirurogeigarren urteetan, Espainiara itzuli zen ezkondu zenean, meatzari lan egin zuen hainbat meategitan, eta geroago udaltzain; sekula ez zion ikasteari utzi, eta orain, erretiroa hartuta eta alargun, ezin dio lan egiteari utzi, bideetan gora eta behera ibiltzen da belarra mozteko makinarekin. Jesus, denboraren joanean, bizitzak hartaratuta, langile nekaezin bihurtu da oroz gain, inoiz ere amaitzen ez diren zereginei lotuta bizi da. Guztiak uzten du agerian lanaren zentzua, baita ogi txigortuak mozteko eta igurzteko duen moduak ere. Bardauri filmak berrogeita hamar minututan biltzen du bizitza oso bat, eta aldi berean, bizitza bat zeinen mugagabea den sentiarazten du. Eta Bardauri filmean badaude istorioa areago trinkotzen duten hamar minutu. Hamar minutu horiek, besterik gabe, putzu baten istorioa kontatzen dute. Putzu batean, egiteko motibatzen duen horretan eta egiteko hartu beharreko nekean, sartzen da bizitza bat, mundu bat. Pablo García Canga
Bardauri
José Otero
Espainia, 2021, 49 min, DCP, koloretan, espainiera
Grabazioa eta edizioa José Otero / Gidoia José Otero eta Jesús Osorio / Musika Jesús Osorio / Audio edizioa Genzo
97
Termitas
3. saioa
Zine eskoletan ere haz daitezke termitak. Dokumentalaren mugak jaten dituzten termitak, errealitatearen ertzetan topatzen dutena zerbait berria sortzeko erabiltzen dutenak, beste modu batean kontatzeko.
2021ean, Sara Domínguez López, Luis Morla eta Alberto Ruizek No conozco la historia del fuego ondu zuten ECAMen zine dokumentalaren arloko diplomaturaren amaierako lan gisa. Alejandra Pizarniken bertso baten izenburua daramala, filma bereziki zehatza da hain zuzen ere baso batean esekita dagoen denbora eta etorkin gazte batzuen egonaldi edo igarotze iheskorra jorratzen; baita batzuen eta besteen artean eta gazteen eta basoaren artean ezartzen diren loturak ere.
2022an, Marieke Elzeman zinegile nederlandarrak La voz rosa ondu zuen sorkuntza proiektu gisa Elías Querejeta Zine Eskolan. Lan horretan, atzerriko irakasle gazte bat aurkezten digu, kaltetuta duen ahotsa berreskuratzeko tratamendu bat jasotzen ari da Donostian. Prozesu horretan, hirian barrena ibiltzen da, beren denbora eskaintzen dioten beste emakume batzuekin topaketa argigarriak eginez. Emakume horiek beren denborarekin zer egiten duten erakusten diote, eta, agian jakin gabe, irakasle gazte batek bere ahots galdua berreskuratzen laguntzen diote.
Miguel Zozaya
No conozco la historia del fuego
Sara Domínguez López, Luis Morla eta Alberto Ruiz
Espainia, 2022, 26 min, DCP, koloretan, espainiera
Gidoia Sara Domínguez López, Luis Morla eta Alberto Ruiz / Argazki zuzendaritza Sara Monge eta Álvaro de Siria / Soinua Ángel Rojas / Muntaketa Miguel Ariza
La voz rosa
Marieke Elzerman
Espainia-Holanda, 2022, 26 min, 16 mm-tik DCP-ra, espainiera eta frantsesa
Argazki zuzendaritza Artur Pol Cambrubí / Soinu diseinua Zita Leemans / Soinua Tomás Florez eta Isabella Salvo / Musika Nikolaï Clavier / International Film Festival Rotterdam
Lan 98
Jarduera profesionalak
Punto de Vistak aurten ere espazio bat proposatzen du, non ekoizleek, sortzaileek, elkarteek eta jaialdiek trukerako eta elkarrizketarako leku bat izango duten zinema dokumentalari buruz.
Bide hori 2018an hasi zen NaparDocsekin, NAPAR Nafarroako ikusentzunezkoen ekoiztetxeen elkartearen eskutik; jaialdian handituz eta lekua hartuz joan den topaketa irekia, pertsona gonbidatuekin elkar lotuz eta trukeinguruneak sortuz, eta, aldi berean, Nafarroako lurraldetik haratago hedatuz.
Gidoiari, zuzendaritzari, ekoizpenari eta banaketari buruzko hiru lan-mahaiekin lotzeko eta eztabaidatzeko gune bat da, eta, horren osagarri, sareko lan-saio batzuk egiten dira, koprodukzioak sustatzeko eta mugaz gaindiko zubiak sortzeko Euroeskualdearen ingurunean, Institut français-ekin lankidetzan.
2023an, gainera, Doklabekin lankidetza hasten da, Arena Comunicaciónek 2022an sortutako dokumentalaren egoitza murgiltzaile berria. Punto de Vistak, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, hautatutako proiektuak aurkezteko saioak hartuko ditu, eta Civicanen epaimahai profesional baten aurrean erakutsiko dira.
Azkenik, jaialdien elkarteetako kide gisa 2020an sortu zenetik, Federación Pantalla eta La Mesta koordinatzaileak lan topaketak izango dituzte elkarren arteko konexioak eta jaialdien ekoizpen prozesuen hobekuntzari buruzko hausnarketa sustatzeko.
99
Oihartzunak eta ekologiak. Hurbilketa poetiko eta politikoa
Guillermo Zúñigaren artxibora
Catarina Boieiro (Lisboa, 1991) kuradore, ekoizle eta ikertzaile independentea da. Bere lana irudi dokumentalera eta sorkuntza garaikidera bideratzen da, zinemaren zirkuitu hegemonikoetatik kanpo. Berriki, «Resistencia Visual Generalizada: libros de fotografía y movimientos de liberación en Angola, Mozambique, Guinea-Bisáu y Cabo Verde» (Pariseko Institut National d’Histoire de l’Art-en eta Lisboako Galerias Municipais) erakusketaren kuradorekidea izan da, Raquel Schefer-ekin batera. Doc’s Kingdom zinema dokumentalaren nazioarteko mintegiaren argitalpenen koordinatzailea izan zen 2021ean eta Stenar Projects artisten filmen ekoizpen eta banaketa plataformarekin lankidetzan aritu zen 2020 eta 2022 artean.
Candela Sotos (Madril, 1986) Argazkigintza eta Arte Garaikideko Masterreko diplomaduna da (Paris-VIII Unibertsitatea), eta Buenos Aireseko Torcuato di Tella Unibertsitateko Artisten Programan parte hartu zuen. Bere praktikak memoria eta diskurtso historiko ofizialen formak aztertzen ditu bitarteko desberdinak baliatzen dituen obrarekin: praktika botanikoak, artxiboak eta mugimenduko irudiak. Sorkuntza bekak jaso ditu hauen eskutik: Madrilgo Erkidegoa, Fondo Nacional de las Artes (Argentina) eta Centro de Residencias Artísticas de Matadero. Gainera bere lana aurkeztu du gune hauetan: MUAC-UNAM arte, diseinu eta zientzia fikziozko laborategia (Mexiko), Medialab Prado, Sala de Arte Joven, Centro Cultural de la Memoria Haroldo Conti eta Jardín Botánico Carlos Thays (Buenos Aires). Gaur-gaurkoz, bere lehenengo filma, Yrupé, editatzeko prozesuan ari da, eta Madrilgo Lacalor obra grafikoko tailerraren zuzendarikidea da.
Lan 100
Guillermo Zúñiga (1909-2005) biologo, argazkilari eta zinema zientifikoaren aitzindaria izan zen Espainian. Zinema tresna zientifiko eta transmisio tresna gisa defendatzen zuen eta hezkuntza erakunde errepublikanoekin lotuta egon zen, hala nola Misiones Pedagógicas edo Instituto Escuela. Espainiako Gerra Zibilean, argazki dokumentazio zabala egin zuen eta albistegi errepublikanoak filmatzen lagundu zuen. Alderdi Komunistatik hurbil zegoenez, Frantzian erbesteratu behar izan zen, eta ondoren, 1949an, Argentinara joan zen. Han, San Miguel zinema estudioetan lan egin zuen, baita zientzia eta indigenen kultura lotzen zituzten proiektu dokumentaletan ere. 1959an Espainiara itzuli zen, ekoizpen zuzendari gisa lan egin zuen UNINCIn, eta 1969an, Zinema eta Irudi Zientifikoen Espainiako Elkartean (ASECIC) sortu zuen. Zinema zientifikoa defendatzearen eta sustatzearen alde lan egin zuen bizitza osoan. Bere obra eta artxiboaren garrantzi historikoa gorabehera, horiek nahiko ezezagunak izaten jarraitzen dute eta ez dira asko baloratzen.
Buenos Airesen erbesteratuta zegoela egindako Yrupé loreari (Amazoniako nenufar bat) buruzko film amaigabe bat da abiapuntua Zúñigaren artxibora hurbilketa poetiko eta politikoa egiteko; filmen zatiak, argazkiak, gutunak eta xx. mendeko historia zeharkatzen duen hondo bateko beste zati batzuk biltzen ditu, baina baita irudi eskuraezinak, galdutako filmak, ziurgabetasunak eta polemikak ere; eta, azkenean, gaur bere transmisio, dokumentazio eta birsorkuntza, zaintza eta konpromiso politikoko keinuen luzapenaren performancea egiten agian. Huarte Zentroko egonaldiaren xedea da 2018az geroztik garatzen ari den ikerketa bat sakontzea film dokumental bat egiteko, bai eta lan prozesua partekatzeko sorkuntza modu berriak bilatzea ere, gogoeta ireki bat proposatuz artearen eta zientziaren, memoriaren eta ahanzturaren, naturaren eta politikaren arteko harremanetan irudi dokumentalen estatutuari buruz.
101
Huarte Zentroarekin elkarlanean egindako programa
Super 8a alearen aurka
Super 8 formatua 1965ean merkaturatu zuten. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik laurogeiko hamarkadaren erdialdera arte goraldia izan zuen, mundu osoan ezkerraren iraultzak, porrotak eta eraldaketak gertatzen ziren bitartean, planeta eskalan modu bortitzean agertu ziren politika neoliberalengatik markatutak. Testuinguru horretan, super 8ak anbibalentzia liluragarria erakutsi zuen praktika filmikoan. Horrela, eragile erabakigarria izan zen 68ko ziklotik jaiotako zinema politikoaren parametroak birdefinitzeko, baina, era berean, lotura berri eta estuagoak sortu zituen kapitalismo hedakorraren imajinario energetikoen, praktika kulturalen eta ekonomia fosilaren artean.
Planteamendu horretatik abiatuta, eta ikuspegi materialistari abantaila emanez, bitarteko honetako bi barne tentsio aztertzen dituzten sei filmez osatutako programa prestatu dugu. Eskala arazoen ondoriozko tentsioak dira, hau da, txikia eta handia lotzen dituen ardatzetik datozenak: alde batetik, tokiko arazoak daude —eta arazo horiei teknologia zinematografiko sinple batez aurre egiteko moduak—; bestetik, ekonomia, politika eta ingurune globalaren logikak —eta logika horiei ikuspegi kontrahegemonikoetatik aurre egiteko moduak—.
Horrela, super 8a formatu bat baino gehiago izatea eragin zuten hainbat alderdi erakusten dituzte aurkeztuko ditugun filmek. Dela espazio publikoan esku hartzeko esperimentazio artistikoaren protagonista gisa, lanaren eta kapitalaren arteko gatazken enuntziazio posmodernorako tresna gisa, antolaketa modu kolektiboak aktibatzeko giltza gisa, edo hirugarren munduko internazionalismoaren formulak adierazteko bitarteko gisa, super 8a garai gorabeheratsuetako funtsezko gailu politiko bat bezala aurkezten da hemen.
Saio honek Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren PÚBLICOS proiektuaren babesa (PID2019-105800GB-I00), Elías Querejeta Zine Eskolaren eta Archivio Audiovisivo del Movimento Operaio e Democratico-ren laguntza, eta Milena Fiore, Laura Ibáñez eta Monica Maurerren lana izan ditu.
Alberto Berzosa Europako doktorea da Artearen Historian eta Teorian, Brumaria argitaletxearen zuzendaria, eta Cine y sexopolítica (2020) eta Cámara en mano contra el franquismo (2009) liburuen egilea. Estética Fósil (CSIC) proiektuko eta Cost Action TRACTSen Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Duela gutxi, «Súper 8 contra el grano» monografia argitaratu du Miguel Errazurekin batera, Secuencias. Revista de historia del cine aldizkarian (55. zk., 2022).
Miguel Errazu Europako doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan. Bere lanetan, xx. mendeko zinema kontrahegemonikoen historia kulturala jorratu du, Mexikotik eta Latinoamerikatik. Gaur egun, «María Zambrano» doktoratu ondoko ikertzailea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Devisiones ikerketa taldeko kidea. Alberto Berzosarekin batera, Lan saileko programa honi izena ematen dion monografia egin du.
Lan 102
Dictatorship of the Proletariat
Chuck Kleinhans
Estatu Batuak, 1979, 2 min, super 8 bideora transferitua, koloretan, ingelesa
Riotinto, una modesta experiencia de reforma educativa
Tomás Alberdi
Espainia, 1973, 19 min, super 8, koloretan, espainera
Pira
Brasil, 1972, 14 min, super 8, koloretan, portugesa
Cile, 1972
Monica Maurer
Italia/Txile, 1972, 24 min, super 8, koloretan, italiera, espainera eta alemaniera
Les espagnols ont ils conquis les Andes?
Audiopradif
Frantzia, 1978, 27 min, super 8 bideora transferitua, koloretan, frantsesa eta espainera
Rank and File
Sylvia Harvey
Estatu Batuak, 1973, 6 min, super 8, koloretan, ingelesa
103
Sérgio Péo
Programa honen kopia guztiak formatu digitaletan erakusten dira
Contactos
Kosmogonía. Film performance para un planetario
Deneb Martos artista bisualaren eta Wade Matthews soinu inprobisatzailearen lana da Kosmogonía. Film performance para un planetario. Beste pieza batzuk ere egin dituzte elkarrekin, hala nola Gold Film eta Skin Film (azken hori Cecilia Gala dantzariarekin elkarlanean). Lan prozesuari dagokionez, mota guztietako materialak aplikatu dizkiote zuzenean pelikula ortokromatikoari, eta neurri batean kontrolik gabe erreakzionatu du horrek. Ezohiko materialak dira nolabait, eta formagatik, propietate organikoengatik edo zentzu sinbolikoagatik aukeratu dituzte. Premisa nahiko zorizko horretatik abiatuta, benetako bide esperimentala ireki da, eta zehaztasun tekniko eta arreta handia eskatu die horrek artistei. Proiekzio baldintzak eta zuzeneko inprobisazioa funtsezkoak dira obran, prestaketa bezainbeste. Oinarri teoriko zehatz bat dago, dena jokatzen duena soinubakarreko exekuzio horretan, ikusezin bihurtzeko eta ikuslea trantzearekin mugan murgiltzeko. Horrela, memoria atabikoak suspertzearen zerbitzura jartzen dira kamerarik gabeko zinemaren praktika eta inprobisazio akustikoa.
Tornamira aretoaren gangaren gainean proiektatuko da filma, eta kosmosa du abiapuntu. Hondar elementutzat har daitezke inprimazio zinematografikorako eta garapen akustikorako aukeratutako elementuak. Oso apalak dira handitasun galaktikoekin alderatuta, baina Deneb Martosek eta Wade Matthewsek bildu eta tratatu dituzten hondar organiko eta soinu zati horiek azkenean agerian uzten dute osotasuna suma daitekeela zati ñimiño batean, eta, zuzi iragankor baten antzera, uzkurtzearen eta hedatzearen etengabeko joana argiztatzen dute.
Bárbara Mingo Costalesen testuak ditu piezak. Costalesek Vilnis saiakera idatzi zuen, Mikalojus Konstantinas Čiurlionis lituaniar konpositore eta margolariari buruzkoa; kosmosak berebiziko garrantzia du artista sinestesiko horren obran.
Urrun dagoenera hurbiltzeko gogoa sentitzen dugu, eta gure etxea da, hain zuzen ere, urrunen dirudiena. Tarte batean pentsatzen dugu, eta, jakin gabe, ganga bat deskribatzen dugu. Distantzia gisa jorratzen duguna, azalera gisa ageri da. Ate joka ari gara, galaxiaren erdi-erditik. Hona hemen grabitatzen eta biratzen duen guztia harrapatzeko saiakera bat, «Dir-dir, dir-dir, dir-dir eta tintin» dioen sorginkeria baten bitartez. Eta galaxia erantzuten du eta dena dir-dir eta tintin egiten du.
Iraupena 30 minutu
35 mm-ko proiekzioa
Landako grabazioen sintesi digitala eta manipulazioa denbora errealean
Contactos 106
Deneb Martos. Artista bisuala, kamerarik gabeko zinema praktiketan eta teknika fotokimikoetan espezializatua. Bere obran, proiektagailu analogikoekin lan egiten du, irudiaren fenomeno fisikoa azalduz eta argi-itzalen jarioaren erregistro bihurtuz. Erregistro honek zeluloidean inprimatutako materiekin duen elkarrizketa zuzenak ezaugarri haptikoak nabarmentzen ditu, eta aztarna eta arrasto atabikoak erakutsi. Wade Matthews. Soinu artista. Sintesi digitala, objektu anplifikatuak eta landako grabazio prozesatuak.
107
Gauzei buruzko lezioak: Rossellini, Godard-Miéville
Beste eztabaida zabalago baten barruan sar daitezke zinema dokumentalaren inguruko eztabaida asko: genero didaktikoei buruzko eztabaidaren barruan. Izan ere, literaturaren eta artearen historian egindako ibilbide luzean, zinema ere ukitu du eztabaida horrek: biografia, erretratua, aitortza, memoriak, tratatua, saiakera eta genero hermetikoak zinemaren elikagai izan dira, sorreratik gaur arte.
Proiektu didaktiko erradikalak izan ziren Roberto Rossellinik eta Jean-Luc Godardek eta Anne-Marie Miévillek osatutako bikoteak garatu zituztenak 60ko hamarkadaren erdialdetik 70eko hamarkadaren amaierara arte. Bakoitzak bere erara, ordura arteko zinema jarduna eten zuten, eta garai hartan oraindik gaztea zen bide bati egin zioten, telebistaren bideari. Rosselliniren «entziklopedia bisualaren» proiektua, haren heriotza goiztiarrak zapuztu egin zuena, Moraviako Iohannes Amos Comenius (1592-1670) pedagogoaren ideietan oinarritu zen; «zuzeneko ikuspegiaren» teorian, besteak beste. Bestalde, Godardek eta Miévillek beren
ekoizpen konpainia sortu zuten 70eko hamarkadaren hasieran, Sonimage izenekoa, eta Frantziako telebista publikoaren bigarren katearen enkarguak jaso zituzten, Six fois deux / Sur et sous la communication (1976) eta France / tour / détour / deux / enfants (1978) telesail luzeak egiteko.
Bi saio eskainiko dizkiogu gaiari. Alde batetik, Rosellinik eta GodardMiévillek telebistarako egindako lanen hiru atal proiektatuko ditugu, eta ondoren, solasaldia egingo dugu José Antonio Escrigekin —Zaragozako Unibertsitateko
Hezkuntza Fakultateko Didaktika Espezifikoen saileko irakaslea— eta José Ángel Alcalderekin —passeurra eta maisu sokratikoa Bartzelonako zinemazaleen hainbat belaunaldirentzat, Xcèntricen sortzailea—. Bestetik, Paulino Viotaren hitzaldia, Godarden lanaren ezagule handienetako bat, eta Jean-Luc Godard. 60 años insumiso (Athenaica, 2022) liburua argitaratu berri duenak.
Atti degli apostoli [2. atala]
Roberto Rossellini
Italia-Frantzia-Tunisia-Alemania-Espainia, 1969, 57 min, 35 mm-tik digitalera
France / tour / détour / deux / enfants [1A eta 1B atalak]
Jean-Luc Godard eta Anne-Marie Miéville
Frantzia, 1978, 25 min + 25 min, 1‘‘-ko bideotik digitalera
Contactos 108
Godarden pentsamendu sentibera
Paulino Viotaren hitzaldia
Manuel maitea:
Telefonoa eskegi orduko, Deux ou trois choses que je sais d’elle (1967) etorri zitzaidan burura. Kasualitatez —ausaz gertatzen da dena—, haren zatitxo bat ikusi nuen atzo. Rosselliniren eta Godarden arteko erlazioa ezartzea baldin bada helburua, eta Rossellini bere dimentsio didaktikoan ikusi nahi badugu, nabarmendu nahi badugu gizateriaren bidea markatu duen pentsamendua gure aurrean jartzen aritu zela bere ibilbide miragarriaren azken hamabost urteetan, uste dut Godarden Berari buruz dakizkidan bizpahiru gauza dela hori modu zuzenenean eta agian lotsagabeenean islatzen duena.
Godard bera entzun dezakegu filosofatzen (xuxurlaka entzuten dugun haren ahotsa, zineman gure ondoan eserita balego bezala eta gainerako ikusleei traba egin nahi ez balie bezala), egunerokotasuna oinarri hartuta, kafe katilu bateko aparra bistro batean, edo garbiketa Mini Morris baten erregai-zerbitzugune bateko auto tunelean (zuk ezagutzen duzu eszena horren nire analisia).
Godard filosofo bihurtzen da, eta Eisensteinek nahi zuen bezala, zinema erabiltzen du irudi gisa, «pentsamendu sentibera» gisa, bere filosofiei euskarri materiala emateko (Francis Pongen oinarrituak, idazle «hotza», gure bi zinemagileak bezala, poema eta saiakera batzen dituena eta gauzen alde egiten duena).
Rossellinik ez du filosofatzen, baina Apostoluen egitateak telesailean erakusten dizkigu eguneroko bizitzan filosofatzen dutenak, ahuntzak hazten, ereiten edo tornuan ontziak lantzen ari direla.
Nire hitzaldian, eszena horietako batzuk proiektatu eta horiei buruz hitz egin nezake.
Buruan grabatuta geratu zait Apostoluen egitateaken, Jerusalemgo Kontzilioari buruzkoan (gaizki gogoratzen ez badut), nola eztabaidatzen duten artzain, nekazari eta artisauek, inolako prosopopeiarik gabe, modurik lauenean eta adiskidetasun perfektuan, norentzat izan behar ote duen kristautasunak, etnia bakar batentzat edo gizadi osoarentzat. Eta azkenean, guztion etorkizunerako funtsezko bihurtu den gai bat mamitu egiten da gertaera fisiko eta material batean (kafe katilua edo Mini Morris bezala): zirkunzisioan.
Rosselliniren eszena zoragarri hori alderatu nahi nuke beste film handi bateko eszenaren batekin, non gai garrantzitsu bat ere eztabaidatzen den; agian Erromako Senatuan, Erromatar Inperioaren Erorketa-n edo Espartaco-n (horrelako zerbait badago). Rosselliniren originaltasuna nabarmenduko nuke.
Uste duzu horri buruz hitz egin nezakeela? Ados bazaude, gutun hau bera erabil liteke aurkezpen gisa.
Besarkada bat,
109
paulino
Altzuza
Ibon RG-ren performance -a, Oteiza Museoan
Durunda dagite hormek, kristalek, behegainak, sabaiak, lukanek, eskailerek, eskudelek, zaldainek, idulkiek, hesiek.
Haiengan lehertzen diren hotsak noranahi sakabanatzen dira, espazioan barna, geroz eta apalago. Badira, ordea, saiatuagatik egundo apaltzen ez diren durundak.
Gogoaren durunda apaltzen saiatu arren, ozen dirau.
Durundarik ezak ere dardararaz gaitzake, izutu eta larritu; edo, zergatiek ez, otzandu eta lasaitu. Baina idorgiroan du lan nekezena ahoak. Baita belarriak ere. A capelako kantua elementuekin talka egin ahala da gorpuzten, eta orduan du bere traza zehazten, orduan da baldintzatuta sentitzen eta orduan ditu erabakiak hartzen. Esan izan dut beldur diogula gure boza entzuteari, eta izu hori areagotuz doa benetan biluzik eztanda egiten digunean, beste ezerekin talka egin aurretik tinpanoarekin bat egitean. Arrazoi akustikoak eman nitzake, baina ez dut uste hor datzan soilik gure dardara.
... lurra izigarri oro ikharaturik, zuhamuiek dakartela odolezko izerdi tenpestatez, igortziriz, aire oro samurrik mendi eta harri oro elgar zatikaturik mundu oro jarriren da suiak arrasaturik
Contactos 110
Ibon RG. Txikitatik jotzen nituen euskal folkloreko instrumentuak, eta 1999an abesten eta gitarra jotzen hasi nintzen Eten taldean. 2006az geroztik, Ibon RG izenarekin (Sestao, 1978) zenbait pieza esperimental konposatu nituen nire logelan, era guztietako instrumentuak eta objektuak erabiliz, eta mp3-z betetako CDetan banatu nituen. Bakarka eman nuen lehen zuzenekoan, jada ahotsa zen instrumentu bakarra. 2016an, Hil zara disko bikoitza atera nuen: haitzuloetan, eremitorioetan eta bunkerretan grabatutako hogei abesti. Kolaborazio ugari egin ditut: bai musika inprobisatuan, bai konposatutako musikan; produkzioetan, zinema eta antzerkirako musikan, eta irrati nahiz bitarteko idatzietarako erreportajeetan. oMOrruMU baMAt diskoak, 2021ean Enrike Hurtadorekin batera argitaratuak, oinarritzat ditu Joxean Artzeren zenbait testu eta hark txalapartari egindako ekarpena.
Eta beharbada izu horrek akuilatuta egin ohi ditut hautuak. Bunker, zalditegi, leize, eremitorio, garage, ur-tanga erraldoi, tunel, elizetan. Horietan filmatu izan ditut nire bozak, horietan faltsutu ditut nire kantak. Egia bilatzearen estakuruan, betiere.
hotsa doilorra, merkea zen
Beldurraren sendatzeko eraiki ziren elizak, arima eta belarriaren sendatzeko, goratasunean aurkituko zutelakoan egia. Oteiza Museora Sainz de Oizak sarrarazi zuen argiak ere gezurraz janzten ditu bidean aurkitzen duen oro, gure egiak eraiki ditzagun bere egietatik. Gezurrez gezur jardungo dut nik ere, beharrik, inprobisaturik zein konposaturik, agerian zein ezkutuan, xuxurlaka zein aldarrika, tonal zein atonal.
kaperen zimenduak dardararaziko badituzte nire otoitzen orpoek, dantzatu bitez
111
Amaierako saioa
Jean Epsteinen obrako pieza galdua zen La Montagne infidèle. Bere ibilbidearen hasieran, 26 urte zituela, 1923ko ekaineko Etnaren erupzioari buruzko dokumental hau filmatu zuen Epsteinek. Coeur fidèle eta La Belle nivernaise filmen artean filmatu zuen, biak urte berekoak, Paul Guichard operadore zela. Mendi traidorea 30eko hamarkadatik aurrerako bere filmografian nagusi izan zen eszenatoki errealekiko interesa azpimarratzen du, kasu honetan kataklismoaren eta apartekotasunaren forma hartuta. Gaiak eta filmatzeko baldintzek ez ezik, Epsteinen saiakerek ere ematen diote halako aura mitiko bat filmari. Zinemari buruzko bere bigarren liburua Zinematografoa Etnatik ikusita (1926) izan zen, eta bertan, badirudi sumendiaren muturreko esperientziatik sortzen dela hausnarketa teorikoa.
2021ean, Pere Tresserraren oinordekoek Pathé-KOK film bilduma bat gordailatu zuten Kataluniako Filmotekan; 28 mm-ko sistema bat, hezkuntzaren eta familiaren zirkuiturako egokia. 2CRren (Centre de Conservació i Restauració de Filmoteca de Catalunya) lanari esker, La Montagne infidèle filmaren kopia hori identifikatu zen bilduman, eta zaharberritzeari ekin zitzaion. Egindako lanari esker, berriz ere proiektatzeko moduan dugu zinemak Etnan ikusi zuen hura.
Daniel Pitarch eta Rosa Cardona
La Montagne infidèle
Jean Epstein
Frantzia, 1923, 24 min, 28 mm-tik DCP-ra, koloretan (tindatuak), isila gaztelaniazko intertituluekin
Proiekzioan, Ibon RGren zuzeneko musika emanaldia
Contactos 112
X Films
Urtero, 2010az geroztik, Punto de Vista jaialdiak hiru zuzendari gonbidatzen ditu, saiakera dokumental baten proiektua aurkez dezaten, Nafarroan filmatzeko. X Films proiektuak Juan Huartek
1963an sortutako ekoiztetxe nafarrari zor dio izena; «interes artistiko berezia duten» filmak ekoizteko sortutako ekoiztetxe hartan eman zituzten lehen urrats zinematografikoak Jorge Oteizak, Nestor Basterretxeak, Rafael Ruiz Balerdik eta Jose Antonio Sistiagak, baita beste sortzaile ugarik ere. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuta, jaialdiak lan berri bat sortzeko aukera eman nahi die zinemagile hasi berriei, eta, aldi berean, Nafarroara hurbildu nahi ditu ez-fikzioaren munduko ahots berriak.
Edizio honetan, Daniela Delgado, Ilan Serruya eta Anna López Luna gonbidatu ditugu beren proposamenak aurkeztera. Epaimahaiak proiektuetako bat aukeratuko du, eta egileak 2023an zehar garatu beharko du, saiakera pertsonal moduan; gutxienez hogei minutu iraun beharko du. Filma Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko da. Aurten X Films saileko hamahirugarren film irabazlea estreinatuko da, Renacuajos, Blanca Camell Galírena. Era berean, aurtengo hautagaien aurretiko zenbait lan biltzen dituen saio batez gozatu ahal izango du publikoak.
116
X Films epaimahaia
Gloria Vilches
doktorea da, eta espezialista da zinema abangoardistan, zinema esperimentalean eta artista zineman. 2009az geroztik, Xcèntric koordinatzen du, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroko zinema esperimentaleko programa, baita zentro bereko ikus-entzunezko beste proiektu batzuk ere. Programatzaile gisa kolaboratu du zenbait jaialdi eta arte zentrorekin, honako hauekin, besteak beste: S8 Mostra de Cinema Periférico (Coruña), Montehermoso (Vitoria-Gasteiz) edo Tabakalera (Donostia). Erregularki zinema esperimentalari buruzko eskolak ematen ditu irakasle gonbidatu gisa unibertsitate master eta graduondokoetan. Aldi berean (eta noizean behin), bere alderdi artistikoa garatzen du collagearen eta super-8aren eremuan.
Ramiro Ledo. 2021ean sortutako Atalante zinema arloko enpresa banatzailearen sortzailea eta zuzendaria. Enpresa banatzaile horren katalogoan autore-zinema eta zinema independente garaikidea, opera primak eta ondare filmak daude. Ledo NUMAX kooperatibaren sustatzailea, bazkide fundatzailea eta presidentea izan zen 2014tik aurrera; 2021era arte, berak zuzendu zituen emanaldien, banaketaren eta plangintza nahiz kudeaketa finantzarioaren arloak. 2019az geroztik DUPLEX Cinemako zuzendari gerentea eta programatzailea ere bada; horren bidez, gaur egun Ferrolen (Coruña) martxan dagoen zinema areto bakarraren berreskuratzea sustatu du. Próxima elkarteko presidenteordea da (autore-zinema eta zinema independentea jatorrizko bertsioan banatzen dituzten enpresen elkartea), eta Promio sareko presidentea (zinema independenteen sarea).
Komunikazioan lizentziaduna. Txintxua Films ekoiztetxearen sortzailea, eta enpresa horrek ekoitzitako lan guztien produktore exekutiboa. 8 film luze, fikziozko 2 telesail eta 13 film labur ekoitzi ditu. Azken ekoizpenen artean, nabarmentzekoak dira A los libros y a las mujeres canto filma, María Elorzarena (2022), Netflix-eko Intimidad telesaila (2022), 918 GAU filma, Arantza Santestebanena (2021), eta ETBrentzako Hondar ahoak telesaila, Koldo Almandozena (2020). Gaur egun, IBAIA Euskal Ekoizleen Elkarteko presidentea da, eta Kulturaren Euskal Kontseiluko eta Gipuzkoako Kulturaren Kontseiluko kidea da.
117
(Valentzia, 1978). Ikus-entzunezko Komunikazioan
Marian Fernández Pascal (Iruña, 1974). Ikus-entzunezko
Cineastas X Films
Daniela Delgado Viteri
Portoviejon jaio zen, Ekuadorren. FUC (Argentina), Le Fresnoy (Frantzia) eta Elías Querejeta Zine Eskola (Donostia) eskoletan egin zituen ikasketak. Dokumentalaren eta fikzioaren elementuak uztartzen dituzten zenbait film labur idatzi eta zuzendu ditu, besteak beste: Espectáculos variados para eventos varios (2016), Shortcuts (2019), Todxs queremos un lugar al que llamar nuestro (2022). Zinema jaialdi hauetan izan dira ikusgai haren lanak: IFFR, CPH-DOX, IDFA, True False FF, Valdivia IFF, Mar del Plata.
Aukeratutako filmografia
Todxs queremos un lugar al que llamar nuestro (2022), Antonio Valencia (2020), Atajos (2018), Language Exercise (2018)
Ilan Serruya zinemagilea eta muntatzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen, ikus-entzunezko muntaia, eta LAV masterrean graduduna da. Ez-fikzioa eta esperimentazio formala lantzen ditu. Gorputzaren presentziarekin lan egiten du, irudiaren atenporalitatearekin batera. Hizkuntza edo hizkuntzarik eza, isiltasuna edo paisaia erabiltzen ditu bizitzeko prest dauden espazioak sortzeko. Haren lehen film luzea, Reunión (2018), zenbait jaialditan aurkeztu zuen, hala nola: Doclisboa, Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia edo Mostra de Cinema Periférico. Bestalde, etxeko artxiboko materiala eskuratzen eta material horri beste esanahi bat ematen ere lan egiten du.
Aukeratutako filmografia
Quedará el paisaje (2021), ¿Para qué sirve un zeide? (2018), Reunión (2018), La distancia perdida (2015)
Anna López Luna 1983. urtean Bartzelonan jaiotako artista bisuala da. Paris-Cergyko Goi Mailako Arte Eskola Nazionalean egin zituen ikasketak, Frantzian. Frantzia eta Espainia artean bizi da eta lan egiten du. Madrilgo Casa de Velázquez etxean artista egoiliarra izan zen 20212022 ikasturtean. Haren lanen erakusketak eta proiekzioak egin ditu Avignongo Lambert bilduman, Nogent-sur-Marneko MABAn, Bretainiako FRACen, Valentziako Octubre Centre de Cultura Contemporánea zentroan, Jafreko Bienalean, Donostiako Tabakaleran, Aljerreko Les Ateliers Sauvages tailerrean, BilbaoArte Fundazioan, Münsterreko Westfälischer Kunstverein galerian, Luxenburgoko Mudam museoan, Bartzelonako Centre Civic de San Andreu zentroan eta La Casa de la Paraula zentroan, besteak beste.
Aukeratutako filmografia
Sistema de errores (pantaila anitzeko instalazioa, 2020), Peau de mémoire (2019), Ramasser les douilles (2019), Which Future?! (2018), Sous le manteau (2018), Enterrar y callar (2014)
X Films 118
Aurretiko lanen saioa
Antonio Valencia
Daniela Delgado Viteri, Ekuador-Espainia, 2020, 6 min, 16mm-tik digitalera, koloretan, espainera
Antonio Valenciarekin elkarrizketa, behar duen moduan amaitzen dena: gol oihu batekin.
Todxs queremos un lugar al que llamar nuestro
Daniela Delgado Viteri, Espainia, 2020, 13 min, 16mm-tik digitalera, koloretan, espainera
Madrilgo ile-apaindegi bat Quincheko Ama Birjinaren erreplika bat ikustera eta ukitzera datorren jendez betetzen da. Orduan, apaiz batek irudia eliza batera eramatea proposatzen du. Ondoren, Ama Birjinaren erreplika bueltan eramaten dute ile-apaindegira, jende ugari haserre dagoelako apaizaren jokabidearekin. Apaizari gutun bat idaztea erabakitzen dut, eta hortxe hasten da film laburra.
¿Para qué sirve un zeide?
Ilan Serruya, Argentina, 2018, 16 min, digitala, koloretan, espainera
Osaba Gustavoren filmagailua filmatzen hasten da. Zeide iristen da, eta familiak ospatu egiten du. Norbaitek dio: «Buenos Aires erdia erretzen ari da». Haurrek abestu egiten dute; ondoren, burkoen gudua, eta aitonarentzat gutuna: Zertarako balio du zeide batek? Argiak itzaltzen dira; kandelak itzaltzeko ordua da.
Quedará el paisaje
Ilan Serruya, Espainia, 2021, 10 min, digitala, koloretan, hebreera-espainera
Ideia bat bakarrik da / lerro hura / hartzen dudan lekua / ez naizela zu / lurralde paketatua / marruskadura hau. Gaur esan didate han hobeto dela niretzat, eta ez dut jakin nire hizkuntzan erantzuten. Hau neu naiz, galderak egituratzen, edo identitatearen territorializazioaren gainean probak egiten.
Which Future?!
Anna López Luna, Espainia, 2018, 21 min, digitala, koloretan, frantsesa-ingelesa
Which Future?! (Zein etorkizun?!) 2003an G8ak Evianen bilera egiten zuen bitartean alpinismoko soka batekin Aubonneko (Suitza) zubitik zintzilikatu ziren bi aktibistei buruzko bideo bat da. 2018an, Suitzako erakusketa batean parte hartzera gonbidatu nindutenean, gertaera haiek etorri zitzaizkidan burura.
Peau de mémoire
Anna López Luna, Frantzia, 2019, 9 min, digitala, koloretan, frantsesa
Peau de mémoire Gerra Zibilean Frantziara joandako Pablito izeneko zurgin errefuxiatu aragoiar batek fabrikatutako loteria gurpil bati buruzko bideo bat da.
119
X Films 2022ko proiektua
Renacuajos
Blanca Camell
Espainia, 2023, 15 min, HD, koloretan, espainera-frantsesa-katalana
Muntaia Melisa Liebenthal
2000ko hamarkadaren hasieran, aurrenerabe nintzelarik, familiarekin bidaiatu nuen Nafarroara. Hogei urte geroago, bidaia horretako argazkiak bilatzen hasi, eta ez ditut aurkitzen. Familiako pasadizo bat abiapuntutzat hartuta, Renacuajos lanak familiaren memoriaren transmisioari eta familia irudien metaketari buruz hausnartzen du. Nola filmatu edo fotografiatu nire seme edo alaba? Zer oroitzapen uzten ari natzaio, etengabe sortzen ditudan irudiekin? Zer nolako harremana dugu familia irudiekin?
X Films 120
121
Bitartekaritza-programa
Zer soinu dute irudiek?
Esperimentazio sentsorialeko tailer bat, soinuaren eta irudiaren arteko erlazioan sakontzeko eta haiekin jolasteko. Soinua funtsezko dimentsioa da esperientzia zinematografikoan, baina, askotan, ez du jasotzen merezi besteko arretarik.
Tailer honetan, belarriak zorroztuko ditugu bistakoa denetik haratago entzuteko, eta elkarlaneko praktikak egingo ditugu soinu eraikuntzari ekiteko.
Drac Màgic gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, 1971n sortua, eta ikus-entzunezkoen kultura aztertu eta haren zabalkundea egiten du. Gure egitekoa irudiaren inguruan pentsamendua eta ekintza sortzea da, kultura bisualan eta iruditeriak sortzeko duen zereginean arduratsua, aktiboa eta sortzailea den gizarte bat eraikitzeko. Gure ekimen nagusiak honakoak dira: Construir Mirades, ikus-entzunezko hizkuntzetan trebatzeko hezkuntza proiektua; Mostra Internacional de Films de Dones (Bartzelona), emakumeek zuzendutako zinemari buruzko jaialdia; eta Pack Màgic, haurrentzako zinema banatzailea, beste jarduera askoren artean.
Bitartekaritza-programa 124
Naturako izakiak: landareak, gizakiak eta beste animalia batzuk
Publiko guztiarentzako hamar film laburren
hautaketa bat da, naturako izakien arteko
harremanari buruz. Saioak bidaia batean
murgilduko gaitu, gure planetak eta bizikide
ditugun espezieek eskaintzen dizkiguten
askotariko ekosistemak aztertzeko. Programak
ikuspegi ekologista dauka, eta gizakien ekintzek
ingurumenean duten ondorioei buruzko gogoeta
egitera gonbidatzen du.
Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroaren programa, Gloria Vilchesek aurkeztuta, saioaren programatzailea
Bitartekaritza-programa 126
Animal Movie
Grant Munro
Kanada, 1966, 9 min
Haur bat ohartzen da ezin dela lehiatu tximino, suge, zaldi edo matxinsalto batekin haien mugimenduak imitatzeari dagokionez. Bestalde, ordea, gizakia beste modu batzuetara lekualdatzeko teknologiak garatzeko gai da.
Sea Song
Richard Reeves
Kanada, 1999, 4 min
Artisau lan fin honek marrazkiak (eta soinuak!) ditu margotuta zuzenean filmaren gainean. Gauez itsasoko bizitzaren ikuspegi fantastiko eta aztoratua erakusten du.
Paradise Lost
Evelyn Lambart
Kanada, 1970, 4 min
Film honek erakusten du nola amore ematen duten hegazti, tximeleta eta basoko beste izaki batzuek gizakiek eragindako kutsadura atmosferikoaren aurrean. Animaliek poluziorik gabeko habitat batean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.
Walk-in-the-Forest
Diane Obomsawin
Kanada, 2009, 3 min
Sendalari bat basoan dabil lore sendagarri baten bila. Bidaian, propietate sendagarriak dituen aintzira bat aurkitzen du, eta, aldi berean, lakua jasaten ari den narriaduraren lekuko da.
127
Madrugada en Lobeke
Aurora Gasull
Espainia, 2022, 3 min
Animazio abstraktuko lan sentsoriala da, Eloïsa Matheuk, naturako soinuen dibulgatzaile ezaguna, Kamerungo Lobeke oihan tropikalean grabatu zuen soinu eszenan inspiratua.
Bouquet écologique 26
Rose Lowder
Frantzia, 2003, 1 min
Italiako etxalde ekologiko batean hartutako ortu eta animalien irudiak. Egilearen filmazio estilo bereziak, fotogramaz fotograma, bibrazio efektu harrigarria sortzen du.
A Man and His Dog Out for Air
Robert Breer
Estatu Batuak, 1957, 3 min
Gizon bat txakurrarekin paseatzen ari dela, soinu eta zirrimarra sotilen dantza baten bitartez irudikatuta.
Dog Duet
William Wegman
Estatu Batuak, 1975, 2 min
Zergatik mugitzen dira bi txakur hauek misteriotsuki sinkronizatuta? William Wegman bideo-artistak askotan lan egin du bere txakurrarekin, Man Ray, eta lan honetan beste txakur bat ere badu lagun.
Bitartekaritza-programa 128
Historia Naturae (Suita)
Jan Švankmajer
Txekoslovakia, 1967, 9 min
Stop-motion teknikaren bitartez, animatzaile txekiar ospetsuak fauna bitxi baten erretratua egiten du. Lana osatzen duten zortzi kapituluetako bakoitza espezie jakin bati buruzkoa da (arrainak, hegaztiak, narrastiak, ugaztunak...) eta estilo desberdineko musika lanak ditu.
Persona
Gloria Vilches
Espainia, 2019, 3 min
Bideoklip hau, Galiziako Islas Atlánticas parke nazionalean filmatuta, aurkezten duen Lorena Álvarezen abestiak espezieen ausazkotasunari buruzko gogoeta egiten du: zergatik egokitu zitzaion artistari, zorizko banaketa honetan, gizakia izatea, hartz bat edo pikondo bat izan beharrean.
129
Zinema martxan.
Lumièretarren gaurkotasuna
Gaur egungo mundu honetan, berehalako irudiz beteta eta erabat urbanizatuta, beharbada zaila egingo zaigu gogoratzea duela mende bat pasatxo —bigarren industria iraultzarekin eta hiri modernoen jaiotzarekin batera— sortu zela zinema. mundu berri hori ulertzeko hizkuntza berri bat, eta haren oinordeko gara.
Lumière anaien kameralariek mundu osoan barrena
bidaiatzen zuten, eta, pixkanaka-pixkanaka, hizkuntza berri haren aukera formalak eta
sintaktikoak egiaztatzen joan ziren. Eta munduko irudiak ez ezik, ikuspuntu bat, enkoadraketa bat, angelu bat ere ekartzen zuten, kamera aurreko bizitzari begiratzeko. Kameraren begi hark beste ezerk baino hobeto islatzen zuen hiri berriaren
espazio disruptiboa eta mugimendu ezin aurreikusia. Eta, horrekin batera, errealitate berri bat, hizkuntza berri batean kontatu beharrekoa aztertu eta esploratu ahal izateko. Lumière anaien kameralariek Parisko kaleetan filmatutako plano zinematografiko bakar
batean ikus ditzakegu burgesa eta proletarioa elkarren
ondoan oinez, emakumezko langileak fabrikatik irteten, eta eskalea eta aristokrata hiriko espazio bera partekatzen, baina, horrekin batera, erradikalagoa
den hipotesi bat ere bai agian: une jakin batean paperak aldatu daitezkeela, eta, funtsean, destinoak oso aldakorrak direla. Garai hartako ikusleentzat, errealitate sozial berri hari buruzko edozein eleberrik baino hobeto adieraz zezakeen horrelako plano batek errealitatea.
Bitartekaritza-programa 130
Azken mendean, Lumière anaien Paristik Blade Runnereko hiri futuristara, zinemaren gramatika eta kameraren begirada eboluzionatzen joan ziren, erretratatzen zuten espazio urbanoaren konpasean; izan ere, bai ametsen makina gisa, bai errealitatearen dokumentu gisa, ikusia eta ulertua izateko asmoz jaio zen zinema.
«Zinema martxan. Lumièretarren gaurkotasuna» saioaren bidez —haien filmografiako zatien proiekzioarekin batera—, zinemaren historiarekiko interesa piztu nahi da bigarren hezkuntzako ikasleengan, zinemaren hastapenak eta haren hizkuntzaren bilakaera barne. Horren bidez, Punto de Vistaren berri emanen diegu ikasleei, ikus dezaten jaialdiaren asmoa dela zinemaren alderdi artistikoa eta poetikoa uztartzea dokumentala eta errealitatearen erretratua lantzeko bokazioarekin.
Mercedes Álvarezen programazioa eta testuak
131
Moving Cinema Programatzaile
Gazteak X Punto de Vista
A Bao A Qu 2004an sortutako kultur elkarte bat da, eta sorkuntza eta hezkuntza lotzen dituzten proiektuak lantzen ditu espezifikoki, haur eta gazteak, sortzaileak (zinemagileak, argazkilariak, artistak...) eta irakasleak inplikatuta. Elkarteak garatutako programen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, «Cine en curso», «Fotografía en curso», «Creadores en residencia en los institutos de Barcelona», eta Moving Cinema, Inside Cinema eta CinEd Europako proiektuak.
Bitartekaritza-programa 132
Bigarren urtez jarraian, Punto de Vista jaialdiak
Moving Cinema Programatzaile Gazteak proiektua garatuko du, 16 eta 20 urte bitarteko gazteen esku egongo den programazio espazio bat. Haiek arduratuko dira jaialdiko parte izango den film laburren programazio bat aukeratzeaz eta laguntzeaz. Zenbait egunetan, A Bao A Qu elkarteko taldeak lagunduta, X Filmsen parte hartu duten zinemagileen film labur batzuk ikusi eta aztertuko dituzte, aukeraketa bat egiten dute, programa bat prestatzen dute, eta zinemagile batzuekin batera aurkeztuko dute jaialdian.
Zinema programazio bat diseinatzeko, arretaz ikusi behar dira filmak; zinemagileen lanak ezagutu behar dira; loturak ezarri behar dira; ikusleengan esperientzia berdingabea sor dezaten lanak nola aurkeztu pentsatu behar da, eta horiek sustatzeko eta komunikatzeko moduak pentsatu behar dira, jendeak ezagutu eta balioetsi ditzan. Prozesu horiek garatuz, programatzaile gazteek oso lotura berezia ezartzen dute ikusi eta programatzen duten zinemarekiko, eta beste gazte batzuei transmititzen diete.
Moving Cinema Programatzaile Gazteak X Punto de Vista ekimena Civivox Sarearen laguntzari esker garatzen da; 2014az geroztik A Bao A Qu elkarteak zuzentzen duen Moving Cinema Europako proiektuaren baitan dago, eta aurretik ere garatu da beste jaialdi batzuetan: Sevillako Zinema Jaialdia, D’A Film Festival, l’Alternativa, BelDocs (Serbia), Kino Otok (Eslovenia) eta Vilnius Film Festival (Lituania).
Saioaren programa osoa eskuragarri dago hemen: www.puntodevistafestival.com
133
Irudien jatorria
or. 11
Loechesko monasterioa.
Misha Bies Golas
orr. 12, 34
Misha Bies Golas
orr. 40-41
Die Donau rauf filmaren fotograma (Peter Nestler eta Zsóka Nestler, 1992)
or. 43
Pachamama-Nuestra tierra filmaren fotograma (Peter Nestler, 1995)
or. 44
Spanien! filmaren fotograma (Peter Nestler, Zsóka Nestler eta Taisto Jalamo, 1973)
or. 47
Die Nordkalotte filmaren fotograma (Peter Nestler, 1991)
or. 49
Unrecht und Widerstand filmaren fotograma (Peter Nestler, 2022)
or. 51
Ödenwaldstetten filmaren fotograma (Peter Nestler, Kurt Ulrichekin elkarlanean, 1964)
or. 53
Stoff (1) filmaren fotograma (Peter Nestler, 1974)
or. 55
Kovacicako gaztea Martin Jonašen margolanen artean. Peter Nestlerren argazkia, c. 1964
or. 59
Moana filmaren fotograma (Robert J. Flaherty eta Frances H. Flaherty, 1926)
or. 60
Lu tempu di li pisci spata filmaren fotograma (Vittorio de Seta, 1954)
or. 62
Det stora äventyret filmaren fotograma (Arne Sucksdorff, 1953)
or. 64
Jamal filmaren fotograma (Ibrahim Shaddad, 1984)
or. 66
Trilla filmaren fotograma (Sergio Bravo, 1959)
or. 68
Zum Vergleich filmaren fotograma (Harun Farocki, 2009)
or. 70
Misha Bies Golas
or. 82
Ana Poliak eta Willi Behnisch ¡Que vivan los crotos! filmaren filmazioan (1990)
or. 83
Caracol filmaren storyboard-a, Ana Poliaken artxiboa orr. 84, 88-91
Katsu Someya andrearen argazkiak (Fukuda Katsuhiko)
or. 92
Misha Bies Golas
or. 100
Guillermo López Fernández Zúñigaren
La flor de Irupé filmaren filmazioa Chacon (Argentina), 1954. Guillermo López Fernández Zúñiga fondoa.
or. 106
Misha Bies Golas
or. 107
Kosmogoníaren film-zerrenden erakusketa. Deneb Martosen argazkia.
or. 113
La Montagne infidèleren hiru fotograma saila (Jean Epstein, 1923)
or. 114
Misha Bies Golas
or. 121
Renacuajos filmaren fotograma (Blanca Camell, 2023)
or. 122
Misha Bies Golas
or. 125
Cache Cache, Judit Oroszena, 2020
or. 129
Historia Naturae (Suita) filmaren fotograma (Jan Švankmajer, 1967)
or. 131
Lumière! L’aventure commence filmaren fotograma (2016)
Proiekzio-kopien jatorria
orr. 40-52
Die Donau rauf, Zeit, Chilefilm, Mi país, Spanien!, Von Griechenland, Zigeuner sein, Fos-sur-Mer, Das Warten, Die Nordkalotte, Unrecht und Widerstand, Der offene Blick, Am Siel, Ödenwaldstetten, Die Judengasse eta Stoff (1). Deutsche Kinematekek hornitutako kopiak.
or. 42
Pachamama-Nuestra tierra. Strandfilm Produktionsek hornitutako kopia.
or. 52
Die Römerstraße im Aostatal SWRek (Südwestrundfunk) hornitutako kopia.
or. 60
Lu tempu di li pisci spata. Cineteca di Bolognak hornitutako kopia.
or. 66
O Pão. Cinemateca Portuguesak hornitutako kopia.
or. 68
L’industria dell’argilla in Sicilia. Museo Nazionale del Cinema di Torinok hornitutako kopia.
pp. 79-80
Suco de sábado eta El Eco. ENERCk hornitutako kopiak.
or. 79-81
¡Que vivan los crotos!, La fe del volcán y Parapalos. INCAAk hornitutako kopiak
or. 127
Animal Movie, Paradise Lost eta Walk-in-the-Forest. National Film Board of Canadak hornitutako kopia.
140
Filmen aurkibidea Zinemagileen aurkibidea
Abnoudy, Atteyat al-, orr. 66-67
Achard, Juliette, or. 19
Agüero, Ignacio, or. 29
Alberdi, Tomás, or. 101
Audiopradif, or. 103
Bagnat, Christian, or. 32
Barjol, Jean-Michel, orr. 64-65
Bodet, Pascale, orr. 72-75
Bravo, Sergio, orr. 66-67
Breer, Robert, or. 128
Burillo, Patxi, or. 95
Calvo de Cabrera, Javier, or. 96
Camell, Blanca, or. 120
Chahbazian, Comes, or. 30
Charles, Miryam, or. 20
Colectivo Silencio, or. 24
Delgado Viteri, Daniela, orr. 118-119
Diago, Alassane, or. 26
Domínguez López, Sara, or. 98
Dvortsevoy, Sergei, orr. 64-65
Elorza, Maria, or. 16
Elzerman, Marieke, or. 98
Epstein, Jean, orr. 112-113
Eustache, Jean, orr. 64-65
Farocki, Harun, orr. 68-69
Flaherty, Frances H., orr. 58-59
Flaherty, Robert J., orr. 58-59
Fuentes, Oier, or. 94
Gábor, Varga, or. 28
Galbete, Peru, or. 18
Gasull, Aurora, or. 128
Gleyzer, Raymundo, orr. 68-69
Godard, Jean-Luc, or. 108
Grierson, John, orr. 60-61
Harvey, Sylvia, or. 103
Jalamo, Taisto, orr. 44-45
Jimenez Bohoyo, Iñigo, or. 94
Katsuhiko, Fukuda, orr. 84-91
Kleinhans, Chuck, or. 103
Komers, Rainer, or. 27
Lambart, Evelyn, or. 127
Landa, Mikele, or. 95
Lechosa, Luis, or. 96
Levaufre, Emmanuel, or. 74
Lockhart, Sharon, or. 25
López Luna, Anna, orr. 118-119
Lowder, Rose, or. 128
Lumière, hermanos, orr. 130-131
Marelli, Pietro, orr. 68-69
Marker, Chris, orr. 60-61
Martos, Deneb, orr. 106-107
Matthews, Wade, orr. 106-107
Maurer, Monica, or. 103
Menoyot, Ian, or. 19
Miéville, Anne-Marie, or. 108
Mokhtari, Ebrahim, orr. 60-61
Morla, Luis, or. 98
Munro, Grant, or. 127
Nestler, Peter, orr. 40-53
Nestler, Zsóka, orr. 40-47, 52-53
Obomsawin, Diane, or. 127
Oliveira, Manoel de, orr. 66-67
Otero, José, or. 97
Péo, Sérgio, or. 103
Pirritano, Paul, or. 21
Poliak, Ana, orr. 76-83
Reeves, Richard, or. 127
Richard Tamayo, Julius, or. 17
Rossellini, Roberto, or. 108
Ruiz, Alberto, or. 98
Ruspoli, Mario, orr. 60-61
Salaberria, Iñigo, or. 16
Sánchez Poxon, Elvira, or. 32
Schnell, Reinald, orr. 44-45
Serruya, Ilan, orr. 118-119
Seta, Vittorio de, orr. 60-61
Shaddad, Ibrahim, orr. 64-65
Strand, Chick, orr. 58-59
Sucksdorff, Arne, orr. 62-63
Švankmajer, Jan, or. 129
Teper, Clara, or. 21
Ulrich, Kurt, orr. 50-51
Unidad de Montaje Dialéctico, or. 33
Vilches, Gloria, or. 129
Wegman, William, or. 128
Wisshaupt-Claudel, Lydie, or. 23
Zambrani, Malena, or. 31 Zhu, Yunyi, or. 22
Zúñiga, Guillermo, orr. 100-101
10 watts bakarrik (Oier Fuentes), or. 94
Al borde del agua (Maria Elorza e Iñigo Salaberria), or. 16
Al-Sandawich (Atteyat al-Abnoudy), orr. 66-67
A Man and His Dog Out for Air (Robert Breer), or. 128
Am Siel (Peter Nestler en colaboración con Kurt Ulrich), orr. 50-51
Animal Movie (Grant Munro), or. 127
Antonio Valencia (Daniela Delgado Viteri), orr. 118-119
APOCALIPSIS 20 21 22 (Julius Richard), or. 17
Atti degli apostoli [episodio 2] (Roberto Rossellini), or. 108
Bardauri (José Otero), or. 97
Bide bazterrean hi eta ni kantari (Peru Galbete), or. 18
Boulevards de la Senne (Juliette Achard e Ian Menoyot), or. 19
Bouquet écologique 26 (Rose Lowder), or. 128
Caracol (Ana Poliak), or. 81
Ceramiqueros de Traslasierra (Raymundo Gleyzer), orr. 68-69
Cette maison (Miryam Charles), or. 20 Chaylla (Clara Teper y Paul Pirritano), or. 21
Chilefilm (Peter Nestler y Zsóka Nestler), orr. 42-43
Cile, 1972 (Monica Maurer), or. 103
Das Warten (Peter Nestler), orr. 46-47
De songes au songe d’un autre miroir (Yunyi Zhu), or. 22
Der offene Blick (Peter Nestler), orr. 48-49
Det stora äventyret (Arne Sucksdorff), orr. 62-63
Dictatorship of the Proletariat (Chuck Kleinhans), or. 103
Die Donau rauf (Peter Nestler y Zsóka Nestler), orr. 40-41
Die Judengasse (Peter Nestler), orr. 50-51
Die Nordkalotte (Peter Nestler), orr. 46-47
Die Römerstraße im Aostatal (Peter Nestler), orr. 52-53
141
Dog Duet (William Wegman), or. 128
Drifters (John Grierson), orr. 60-61
Éclaireuses (Lydie Wisshaupt-Claudel), or. 23
El andamio / La Bastida (Javier Calvo de Cabrera), or. 96
El eco (Ana Poliak), or. 80
El polvo ya no nubla nuestros ojos (Colectivo Silencio), or. 24
Eventide (Sharon Lockhart), or. 25
Fos-sur-Mer (Peter Nestler y Zsóka Nestler), orr. 46-47
France / tour / détour / deux / enfants [episodios 1A y 1B], (Jean-Luc Godard y Anne-Marie Miéville), or. 108
Historia de una segadora (Fukuda Katsuhiko), orr. 86-91
Historia Naturae (Suita), (Jan Švankmajer), or. 129
Infernuan (Iñigo Jimenez Bohoyo), or. 94
Jamal (Ibrahim Shaddad), orr. 64-65
Kosmogonía. Film performance para un planetario (Deneb Martos y Wade Matthews), orr. 106-107
La fe del volcán (Ana Poliak), or. 80
La Montagne infidèle (Jean Epstein), orr. 112-113
La voz rosa (Marieke Elzerman), or. 98
Le carré de la fortune (Pascale Bodet y Emmanuel Levaufre), or. 74
Le Cochon (Jean-Michel Barjol y Jean Eustache), orr. 64-65
Les espagnols ont ils conquis les Andes? (Audiopradif), or. 103
L’industria dell’argilla in Sicilia (Pietro Marelli), orr. 68-69
Lu tempu di li pisci spata (Vittorio de Seta), orr. 60-61
Maayo Wonaa Keerol (Alassane Diago), or. 26
Madrugada en Lobeke (Aurora Gasull), or. 128
Mal siglo haya (Luis Lechosa), or. 96
Mi país (Peter Nestler), orr. 42-43
Miyama, Kyoto Prefecture (Rainer Komers), or. 27
Moana (Robert J. Flaherty y Frances H. Flaherty), orr. 58-59
Mosori Monika (Chick Strand), orr. 58-59
Nagyapám kertje (Varga Gábor), or. 28 No conozco la historia del fuego (Sara Domínguez López, Luis Morla y Alberto Ruiz), or. 98
Noizko basoa (Mikele Landa), or. 95
Notas para una película (Ignacio Agüero), or. 29
Notre village (Comes Chahbazian), or. 30
O Pão (Manoel de Oliveira), orr. 66-67 Ödenwaldstetten (Peter Nestler en colaboración con Kurt Ulrich), orr. 50-51
Pachamama-nuestra tierra (Peter Nestler), orr. 42-43
¿Para qué sirve un zeide? (Ilan Serruya), orr. 118-119
Paradise Lost (Evelyn Lambart), or. 127 Parapalos (Ana Poliak), or. 81
Peau de mémoire (Anna López Luna), orr. 118-119
Persona (Gloria Vilches), or. 129 Pira (Sérgio Péo), or. 103
Porte sans clef (Pascale Bodet), or. 74 Presque un siècle (Pascale Bodet), or. 75
¡Que vivan los crotos! (Ana Poliak), or. 79
Quedará el paisaje (Ilan Serruya), orr 118-119
Rank and File, (Sylvia Harvey), or. 103 Renacuajos (Blanca Camell), or. 120 Riotinto, una modesta experiencia de reforma educativa (Tomás Alberdi), or. 103
Safare sayadi (Ebrahim Mokhtari), orr 60-61
Schastye (Sergei Dvortsevoy), orr 64-65
Sea Song (Richard Reeves), or. 127 Spanien! (Peter Nestler en colaboración con Zsóka Nestler y Taisto Jalamo), orr. 44-45
Stoff (1) (Peter Nestler y Zsóka Nestler), orr. 52-53
Suco de sábado (Ana Poliak), or. 79
Teléfono, Navidad (Malena Zambrani), or. 31
Tembiapo pyharegua (Trabajo nocturno), (Christian Bagnat y Elvira Sánchez Poxon), or. 32
Todxs queremos un lugar al que llamar nuestro (Daniela Delgado Viteri), orr. 118-119
Tótem (Unidad de Montaje Dialéctico), or. 33
Trilla (Sergio Bravo), orr. 66-67
Unrecht und Widerstand (Peter Nestler), orr. 48-49
Vive la baleine (Chris Marker y Mario Ruspoli), orr. 60-61
Von Griechenland (Peter Nestler en colaboración con Reinald Schnell), orr. 44-45
Walk-in-the-Forest (Diane Obomsawin), or. 127
Which Future?! (Anna López Luna), orr. 118-119
Y arquitectura un sueño de palmera (Patxi Burillo), or. 95
Zeit (Peter Nestler y Zsóka Nestler), orr. 40-41
Zigeuner sein (Peter Nestler y Zsóka Nestler), orr. 44-45
Zum Vergleich (Harun Farocki), orr. 68-69
142