Mundua helburu: Euskara 4. Lehen Hezkuntza. Lagina

Page 1

LEHEN HEZKUNTZA Euskara Lehen hiruhilekoa
DAUKA Munduahelburu 4
12HILEKO LIZENTZIA PROIEKTU DIGITALA

40 1

Konpondu daitezke arazoak hitz eginez? Gatazka bat modu baketsuan konponduko dugu, eta Bakearen hiztegia osatuko dugu.

Bakea, justizia eta erakunde sendoak

5 Goazen etorkizunera! Murgildu uretan Artea nonahi

9 Lekuan lekukoa Piztien lagun Inurri-lana eginez

3 7

2 6 Asmo onak Arakatu apalategiak Gero eta beroago

Nolakoa izango da zure herria hemendik urte batzuetara? Etorkizuneko gure herrian girotutako ipuinen bilduma osatuko dugu.

Zer kalte egiten dute kanpoko espezieek? Hausnarketa egin, eta espezie inbaditzaileen galeria osatuko dugu.

1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Nola babestu dezakegu itsasoko animalien eta landareen bizitza? Olerkiak idatziko ditugu, ideiak olerki-jaialdi batean aurkezteko.

Biodibertsitatea babestearen garrantziaz hausnartu, eta galzorian dauden animalien fitxak osatuko ditugu.

Pentsatu duzu inoiz zenbat gauza ikasten ditugun liburuen bidez? Jendea irakurtzera animatzeko kartelak egingo ditugu.

2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

HELBURUA AURRERA Bizi gaitezen bakean Tripazorririk gabe Teknologia bidelagun

Pentsatu nola hurbildu gaitezkeen gehiago artera eta kulturara, eta antolatu arte-erakusketa bat gustuko dituzuen artelanekin.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Lehorreko bizitza

Osasuna eta ongizatea

Goserik ez izatea

Uretako bizitza

Lehorreko bizitza

Kalitate oneko hezkuntza

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Hiri eta komunitate jasangarriak

Lanbide guztiek ikusgarritasun bera dute? Hausnartu. Gero, asmatu antzezlan bat; lanbide ikusezinen bat agertu beharko da istorioan.

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Nola eragingo die klima-aldaketak gure inguruko naturaguneei? Ibilbide bat antolatuko dugu naturagune bat ezagutzeko.

3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Klima babesteko ekintza

8 74 140 24 90 156 106 172 56 122 188 IKASKUNTZA-EGOERA
GJH OR. Zer ikasiko dugu?
10
11
Zerbait hobetu nahiko zenuke zure bizitzan? Hausnartu, eta egunkarian sarrera bat idatziko dugu. 12
4 8
Zer ezaugarri ditu dieta orekatu eta osasungarri batek? Hausnarketa egin, eta errezetak idatziko ditugu, ikasgelako errezeta-liburua osatzeko!
Berrikuntzak elikadura hobetzen nola lagundu digun hausnartuko dugu, eta sortu ditugun asmakizunei buruz eztabaidatuko dugu.

IRAKURGAIA KOMUNIKAZIOA EZAGUTU HIZKUNTZA EZAGUTU LITERATURA

• Irakurgaia: Kaixo, mundua! , Jonathan Litton.

• Ikasi hitzak: kortesiazko esapideak

• Irakurgaia: Trikimako gorriak , Éryc Puybaret

• Ikasi hitzak: herria

• Irakurgaia: Chomak, Guatemalako elezaharra.

• Ikasi hitzak: munduko biodibertsitatea

• Irakurgaia: Gizajo baten EGUNKARIA , Jeff Kinney.

• Ikasi hitzak: urteko egun bereziak

• Hizkuntzak

• Alfabetoak

• Irakurri baino lehen

• Testu idatziak (I): koherentzia

• Hitzik gabeko komunikazioa

• Testu idatziak (II): kohesioa

• Bizipenak

• Egunkaria

• Hiztegia

• Silaba eta diptogoa

• Komunikazioa

• Sinonimoak

• Letra larriaren erabilera

• Perpausa: ordena eta atalak

• Antonimoak

• Puntuazio-markak (I)

• Izena

• Hitz polisemikoak

• Puntuazio-markak (II)

• Adjektiboa: izenondoa eta izenlaguna

• Ahozko eta idatzizko literatura

• Narrazioa (I): osagaiak

• Narrazioa (II): motak

• Narrazioa (III): narratzailea

• Irakurgaia: Txokolatezko sumendia

• Ikasi hitzak: munduko elikagaiak

• Irakurgaia: Nola izan pirata , Ana Alonso.

• Ikasi hitzak: piraten mundua

• Irakurgaia: Izaki miresgarriak, J. M. Medina eta F. Moreno.

• Ikasi hitzak: animalia paregabeak

• Irakurgaia: Bastian liburuzalea , Michael Ende.

• Ikasi hitzak: liburuen mundua

• Nire janaririk gogokoena

• Errezeta

• Atzizkiak (I): lekua eta jatorria

• Puntuazio-markak (III)

• Izenordainak

• Hizkuntza-jolasak

• Solasaldia kontatu

• Ahozko aurkezpena

• Eskema

• Liburuei buruz mintzatu

• Laburpena

• Atzizkiak (II): produktua

• Txistukariak (I): s, x, z

• Determinatzaileak

• Aurrizkiak

• Txistukariak (II): ts, tx, tz

• Aditza (I)

• Hitz elkartuak

• h letra

• Aditza (II)

• Olerkiak (I): ezaugarriak

• Olerkiak (II): errima

• Literaturaren hizkuntza (I): aliterazioa

• Literaturaren hizkuntza (II): metafora

• Irakurgaia: Nola egiten da maskatzeko goma?, K. Wollard.

• Ikasi hitzak: teknologia sukaldean

• Irakurgaia: Margolanen ezkutuko sekretuak, C. Desnoëttes.

• Ikasi hitzak: artea eta museoak

• Irakurgaia: Mirarien Antzetokia

• Ikasi hitzak: artisten lana

• Irakurgaia: Hondartzako jokabidea

• Ikasi hitzak: Euskal Herriko naturaguneak

• Eztabaida

• Argudio-testua

• Margolanak komentatu

• Margolanak deskribatu

• Irakurketa dramatizatua

• Informazio-orria

• Gomendioak eman

• Arautegia

• Esapideak eta atsotitzak

• nb eta np kontsonante multzoak

• Aditza (III)

• Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• r letra

• Adberbioa: aditzondoa

• Onomatopeiak eta interjekzioak

• -a itsatsia

• Deklinabidea (I)

• Erdarakadak

• Bustidurak, in eta il

• Deklinabidea (II)

• Bertsolaritza

• Literatura-erretratua

• Antzerki-testuak

• Irakurketa-fitxa

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Ekoekintza aldizkaria : Ekolaguntza DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Plastic-free misioa: Landareak arriskuan DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Uraren isilpeko kutsadura: Birziklatu olio erabilia!

Honelakoa da zure proiektu digitala

Proiektu honek ikasturteko eduki guztiak eskaintzen dizkizu, bai liburu digitalaren bidez, baita era askotako jardueren bidez ere.

Ikasteko beste modu bat ezagutuko duzu, erraza, intuitiboa eta edozein plataforma eta gailurekin bateragarria.

Nola sartu?

Zure liburuko lehenbiziko orrialdearekin batera aurkituko dituzu proiektu digitalean sartzeko behar dituzun argibide guztiak.

Badakizu literatura-testuetan hizkuntza modu berezian erabiltzen dela. Metafora baliabide oso ohikoa da. Metaforan gauza bat antzeko ezaugarriak dituen beste batekin ordezten da. Adibidez:

Barre egitean, ahoko perlak ikusten zaizkio.

Metafora horretan, ahoko perlak hortzak dira.

1 zenbakidunak  Bilatu metaforak olerki hauetan eta erantzun galderei:

Errekak eta ibaiak, lurraren zainak: globulu zuri-gorriak, arrainak.

Barraskiloa lasai bere heldukoautomobilean: da datorren hilean.

Zerekin lotzen dira errekak eta ibaiak? Zeren antza dute biek? Zein da barraskiloaren automobila? Zer bihurtu da hostoa? Eta inurria?

metaforak.

Zure begiak Kilkerrak

Zure doministikua

Zure hankak Neguko eguzki­izpiak

trumoi beldurgarria da.

fideo luzeak dira.

laztan gozoak dira. izar dirdiratsuak dira. zelaietako kantariak dira.

Orain, aukeratu gauza edo animalia bat eta antzeko ezaugarriak dituen beste bat, eta asmatu metaforak.

h letra «Urrun bidaiatzeko, ez dago liburua baino itsasontzi hoberik». Emily Dickinson

Zuhaitzetik uretarakoan, hostoa bihurtu da batel: gainean inurri bat marinel.

J. M. Irigoien, Metak eta kometak. Elkar.

Literatura-baliabideak: edertasuna emateko erabiltzen

Aliterazioa: hotsak errepikatzea.

Kontzientzia

Hotzikara

Osatu zure hitz-bilduma Lotu hitz bakoitza bere definizioarekin. Hots leuna, Gure dugun Gorputzak hotz­ eta

Zurrumurrua

EZAGUTU LITERATURA eai 134 IKASI DUDANA ANTOLATU Osatu eskemak, «Ezagutu hizkuntza» eta «Ezagutu ataletan ikasitakoa gogoratuz. Baliabide­bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, bertsio inprimagarria duzu. Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak Literaturaren hizkuntza (II): metafora Metafora-lantegia Lotu eta osatu

Zer eskaintzen dizu?

Era askotako baliabideak ditu; paperezko liburuaren erreprodukzioa baino askoz gehiago da.

Honakoak egiteko aukera izango duzu:

Ariketak egin

ariketa elkarreragileak

Aztertu

laburpen elkarreragileak, eskemak...

Ikasi

audioak, bideoak, Game Room-ak...

Ebaluatu

autoebaluazioa, portfolioa...

Nolakoa da?

Erantzun globala era askotako hezkuntza-ingurune baterako.

Intuitiboa

Zuk erraz erabiltzeko modukoa.

Gailu anitzekoa

Edozein gailu motatan (ordenagailuan, tabletan, smartphonean…) egokitzen eta ikusten da, pantailaren edozein tamaina eta bereizmenetan.

Deskargagarria

Aukera ematen du Interneteko konexiorik gabe lan egiteko eta gailu batean baino gehiagotan deskargatzeko.

Sinkronizagarria

Erabiltzaileak egiten dituen aldaketak berez sinkronizatzen dira, lan egiteko erabilitako edozein gailu konektatzean.

Unibertsala

Bateragarria da ikastetxeetan gehien erabiltzen diren sistema eragileekin, ikaskuntzako inguru birtualekin (IIB) eta hezkuntza-plataformekin (LMS).

U8 135 «Ezagutu literatura» atalean, orrialde honen atalak baliabide­bankuan. leuna, nahasia eta jarraia. ekintzak epaitzeko dugun ahalmena. Gorputzak bat­batean izaten duen eta
Metafora: ... Literatura-baliabideak: testuei erabiltzen dira
dardara­sentsazioa.

1 Bizi gaitezen bakean

Baduzue harremanik beste kultura batzuetako pertsonekin? Munduko beste hizkuntza batzuk ezagutu, eta pertsonen arteko harremanak nola hobetu daitezkeen ikasiko dugu. Gutako bakoitzak mundua ulertzeko bere modua duen arren, garrantzitsua da guztiak errespetatzea eta besteekiko begirunea erakustea, gizarte baketsu eta inklusiboak lortzeko.

Kultura eta komunitate guztiak zaindu behar ditugu, gure planetan aberastasuna ez galtzeko.

Zer deritzozu?

Errespetatzen ditugu besteen iritziak?

Onartzen ditugu besteen hizkuntzak, kulturak eta pentsamoldeak?

Datua

Urtarrilaren 30ean indarkeriaren aurkako eta bakearen aldeko nazioarteko eskola-eguna ospatzen da; gatazkak modu baketsuan nola konpondu daitezkeen hausnartzeko eguna da.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Konpondu daitezke arazoak hitz eginez? Gatazka bat modu baketsuan konponduko dugu, eta Bakearen hiztegia osatuko dugu.

Irakurgaia: Kaixo, mundua!

Jarraitu hariari!

Nola komunikatzen gara beste lekuetako pertsonekin?

Ikasi hitzak

Badakizu errespetuz hitz egiten?

8

Hizkuntzak

Zer hizkuntza ezagutzen dituzu?

Alfabetoa

Nola adierazten dugu hizkuntza grafikoki?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Hiztegia

Silaba eta diptongoa

Komunikazioa

EZAGUTU LITERATURA

Ahozko eta idatzizko literatura

9 16
!
eai

Irakurgaia

Ezagutzen duzu zure hizkuntza ez dakien norbait? Zer egiten duzue elkarrekin komunikatzeko?

ULERTU

Kaixo, mundua!

Lagun berriei «kaixo» esaten zaie; hitz horrek ateak ireki, eta irribarreak sortzen ditu. «Kaixo» beste hizkuntza batzuetan esaten jakinda, aukera izango dugu lagunak egiteko eta urruneko lekuak hobeto ezagutzeko. Ikasi nahi duzu nola esaten duten «kaixo» munduko zenbait lekutan?

Kaixo! Zer moduz? Egun on!

Hizkuntza gehienek agurtzeko modu bat baino gehiago dute. Frantsesez, esate baterako, bonjour eta salut esaten dute. Beste hizkuntza batzuetan, hala nola tibeteran (Tibeteko hizkuntzan), ez dute hitzik «kaixo» esateko. Horren ordez, «zorionak» esaten dute: (tashi delek ahoskatuta).

Kaixo, Afrika!

Afrikan 2 000 hizkuntza baino gehiago daude. Iparraldetik hegoaldera, agurtzeko moduak asko dira. Gainera, hainbat alfabeto dituzte:

Arabiera: salam aleicum!

Bitxikeria!

Groenlandieraz «aluu» esaten da; baina agurtzeko beste modu batzuk ere badituzte, aho­korapiloen

antzekoak. Saiatu hutsik egin gabe ahoskatzen!

Qanoq ateqarpit?

(Zein da zure izena?)

Nuanneq naapillutit?

(Pozten nau zu ezagutzeak)

Tamazighta: azul!

Bitxikeria!

Erromako estatu txiki batean, Vatikanoan, latina erabiltzen dute jakinarazpen ofizialetarako.

Tigrera: selam!

Salve!

10
Irakurri aurretik

Kaixo, Asia!

Asia munduko kontinenterik handiena da. Txinak 1 300 milioi biztanle baino gehiago ditu, eta gehienak txineraz mintzatzen dira. «Kaixo» hitza idazten da, baina leku guztietan ez da berdin ahoskatzen:

ni hao! lei ho! li ha!

Kaixo, Ozeania!

Ozeanian eta Australian 1 300 hizkuntza daude, eta gehienak 1 000 hiztunetik beherakoak dira.

Hawaiiko aloha! hitzak erabilera asko ditu.

Errekorra Papua Ginea Berriak dauka: 800 hizkuntza. Izan ere, hizkuntza gehien dituen munduko herrialdea da.

Hizkuntzak bizirik!

Gaur egun, 7 000 hizkuntza daude munduan; adituek diotenez, mende amaierarako erdiak galduta egongo dira. Gaur egun, 14 egunean hizkuntza bat galtzen da. Hiztun asko edo gutxi izan, hizkuntza guztiak errespetatu behar dira.

Gero arte, mundua!

Ipar Amerikako siux hizkuntzan ez dute hitzik «agur» esateko. Horren ordez, doka erabiltzen dute, eta hitz horrek «Ikusi arte!» esan nahi du.

Jonathan Litton, ¡Hola, mundo!. Susaeta (moldatua).

Doka, lagunok!

Aloha kakahiaka! (Egun on)

Aloha ‘auinala! (Arratsalde on)

Aloha nui loa! (Gabon)

U1
11

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zer gertatzen da lagun berriei «kaixo» esaten diegunean?

2 Zertarako balio du beste hizkuntza batzuetan «kaixo» esaten jakiteak?

Idatzi testuari buruz

3 Zer bi hitz erabiltzen dituzte frantsesek agurtzeko?

4 Zer hitz erabiltzen dute Tibeten «kaixo» hitzaren ordez?

5 Non erabiltzen dituzte aho ­ korapiloen antzekoak agurtzeko?

6 Zenbat hizkuntza daude Ozeanian eta Australian? Zer ezaugarri dute?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

7 Bilatu testuan:

a) Zenbat hizkuntza dagoen Afrikan.

b) Afrikako hiru alfabetoren izenak.

c) Non eta zertarako erabiltzen den latina.

d) Zein den hizkuntza gehien dituen herrialdea munduan.

e) Nola esaten duten Hawaiin «arratsalde on».

f) Zer hizkuntzatan ez duten hitzik «agur» esateko.

8 Taldeka jarrita, marraztu munduko mapa kartoi mehe batean. Gero, kokatu irakurgaiko hizkuntzak bertan. Zer hitz erabiltzen dute Tibeten «kaixo» hitzaren ordez?

9 Zer dela eta diozu hori?  Orain, jarri taldeka eta eztabaidatu testuko esaldi honi buruz. Ados zaudete? Zergatik?:

« Hiztun asko edo gutxi izan, hizkuntza guztiak errespetatu behar dira»

Euskara, hizkuntza ofiziala

Euskarak erakundeen onarpena ere badu. Irakurri zer dioen Gernikako Estatutuak, eta hausnartu agiri horrek duen garrantziari buruz:

Euskara, Euskal Herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.

12

1  Entzun solasaldiak eta lotu bakoitza dagokion irudiarekin.

Ikasi hitzak: kortesiazko esapideak a b c d

2 Sailkatu esapide hauek:

Egun on! Barkatu, nahi gabe izan da!

Laster arte!

Mila esker!

Utziko didazu arkatza, mesedez? Kaixo! Unai naiz. Eta zu?

Agur esateko Aurkezteko Eskerrak emateko Barkamena eskatzeko Zerbait eskatzeko … …

3 Idatzi beste esapide bat kasu bakoitzerako.

Adeitasuna solaskideekin

Gure ingurukoekin harreman ona izateko eta gatazkarik ez sortzeko, adeitasunez eta errespetuz jokatu behar dugu. Hona hemen horretarako gomendio batzuk:

– Entzun arretaz; interesa agertu solaskideak dioenari buruz.

– Hitz egin modu argi eta ordenatuan.

– Ez eten solaskidea hitz egiten ari denean.

– Erakutsi hezibide ona eta saihestu hitz iraingarriak.

Orain, pentsatu egoera bat eta hitz egin horri buruz binaka, gomendio horiek kontuan hartuz. Gogoratu elkarri begirunez eta modu atseginean hitz egin behar diozuela.

Gogoan hartu!

Kortesiazko esapideek harreman atseginak izaten laguntzen digute, eta hori oso garrantzitsua da gizarte baketsuak lortzeko.

U1 13

Hizkuntzak KOMUNIKATU

Hizkuntza gizatalde bateko kideek komunikatzeko erabiltzen duten hitz eta arau multzoa da. Munduan 7 000 hizkuntza daude: batzuek hiztun asko dituzte; beste zenbait, berriz, hiztun gutxikoak dira. Euskal Herriko hizkuntza euskara da.

1  Entzun eta erantzun galderei.

• Non igaro ditu Elenek udako oporrak?

• Nongoak dira Elenek ezagutu dituen lagunak?

• Zer hizkuntza egiten du bakoitzak?

• Nola komunikatzen dira orain?

2 Elenek udako lagunekin hitz egin nahi du. Binaka jarrita, bilatu informazioa eta lagundu Eleneri esapide hauek lagunen hizkuntzetan esaten:

euskaraz katalanez frantsesez alemanez

gero arte … … …

mesedez

eskerrik asko

maite zaitut … … …

bai / ez

kaixo

Beste hizkuntza batzuk ezagutzen

Ikasgelan zenbat hizkuntza egiten diren ikertuko dugu:

• Zenbat hizkuntza dakizkizue? Jarri taldeka eta idatzi denen izenak.

Gero, komentatu talde handian, eta idatzi ikasgelako hizkuntza guztien izenak arbelean.

Taldeka jarrita, eztabaidatu:

• Non ikasi dituzue hizkuntza horiek? Etxean, eskolan, eskolatik kanpo...

• Zer hizkuntza erabiltzen duzue etxean? Eta lagunartean?

• Ikasi nahi duzue beste hizkuntzarik? Zein?

Azkenik, ikasgelako hizkuntza guztietan egun on nola esaten den ikasiko dugu.

euskaraz egun on

Hizkuntza asko jakiteak aberastu egiten gaitu, eta beste kultura batzuetako pertsonekin harremana izatea errazten digu.

14
Gogoan hartu!

Alfabetoak

KOMUNIKATU

Alfabetoa hizkuntza bat grafikoki adierazteko erabiltzen dugun zeinu multzoa da. Munduan hainbat alfabeto daude eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu.

a) Munduko alfabetorik erabiliena da. Letrak ditu eta Erroman asmatu zuten.

b) Silabak adierazten dituzten piktogramez osatuta dago. Goitik behera idazten da.

c) Munduko bigarren alfabetorik erabiliena da. Eskuinetik ezkerrera idazten da.

d) Antzinako Egipton erabiltzen zuten. Hieroglifoz osatuta dago.

3 Bilatu informazioa alfabeto zirilikoari buruz:

• Non erabiltzen dute alfabeto hori?

• Munduko zer hizkuntza idazten dira zirilikoz?

• Bilatu alfabeto zirilikoa, eta idatzi zure izen­abizenak alfabeto horretako letrak erabiliz.

Alfabeto hitza alfabeto grekoko lehen bi letren izenetik dator: alfa eta beta hitzetatik, hain zuzen ere.

U1 15
1 Lotu kultura bakoitza bere alfabetoarekin. 2 Adierazi ezaugarri bakoitza zer alfabetori dagokion. txinatarra arabiarra latindarra egiptoarra a b c d Gehiago jakiteko

Hiztegia

1 Osatu hiztegiaren atalak: gida ­ hitzak , sarrera , adiera

a: ...

b: ...

Hiztegian hizkuntza bateko hitzak ageri dira, ordena alfabetikoan. Hitz bat hiztegian bilatzeko, hitzaren lehen letra ri begiratuko diogu. Lehen letra bera duten hainbat hitz badaude, bigarren letra ri erreparatuko diogu. Bigarren letrarekin ere gauza bera gertatuz gero, hirugarrenari, etab. Adibidez: kanguru, kas ko, katu, ke men, kir ol…

c: ...

Kontuan hartu

Hiztegian:

• Izenak eta izenondoak mugagabean ageri dira: etxe, lore, polit…

• Aditzak partizipioan ageri dira: ikusi, margotu…

2 Bilatu hiztegian basamortu , hiztun eta irribarre hitzak, eta idatzi bakoitzarekin batera ageri diren gida ­ hitzak.

3 Jarri hitz hauek ordena alfabetikoan: abendu , abere, abeltzain , aberats , abantaila , abarka .

4 1-2-4  Nola aurkituko zenituzke hitz hauek hiztegian?: jolasten mendira

ikusiko haurrak

zaharretik ederraren

Deszifratu hitzak

Idatzi zenbaki bakoitzari alfabetoan dagokion letra. Gero, ordenatu hiru hitzak alfabetikoki.

Gogoan hartu!

Hiztegi elebidunak oso baliagarriak dira beste hizkuntzetako hitzak euskaraz nola esaten diren jakiteko, eta alderantziz.

¡ 16
EZAGUTU HIZKUNTZA
5-20-11-22 a 5-20-11-5-12-5-21-16 b 5-20-11-9-13-1-12 c

Silaba eta diptongoa

1 Idatzi koadernoan irudioi dagozkien hitzak, silabatan bananduta:

• Silaba ahots­kolpe batez ahoskatzen den bokala edo bokal eta kontsonante multzoa da. Esaterako: txakurra txa-ku-rra .

• Diptongoa silaba berean ahoskatzen den bokal parea da. Adibidez: oiloa oi -lo-a .

2 Zatitu hitz hauek silabatan eta sailkatu:

hodei kaixo

gai lehoi aingura tximeleta urmael

zail

Silaba bakarrekoak Bi silabakoak Hiru silabakoak Lau silabatik gorakoak

3 Idatzi koadernoan diptongoa dutenak: lehor, erraldoi, tipula, arrain, buru , saihets , urdai , hots , zain , esku .

Definizioekin jolasean

Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza.

kontinente d

Oiloaren arra: … Euskal Herriko hizkuntza: …

20 zenbakiaren izena: …

ahul errinozero maiz a b c g f e

Antzina desagertu zen

narrasti erraldoia: …

Pertsonak esertzeko altzari hankaduna: …

Hodeietatik erortzen den ura: …

U1 17
Egunsentitik eguerdira arteko tartea: …

Komunikazioa

1 Erreparatu irudiari eta erantzun galderei.

Nor ari da hitz egiten? Nor ari da entzuten? Zeri buruz ari dira, zure ustez?

Komunikatzea informazioa (ideiak, zirrarak…) trukatzea da. Komunikazioak elementu hauek ditu:

Igorlea: Mezua sortzen eta bidaltzen duena da.

Hartzailea: Mezua jasotzen duena da.

Mezua: Ematen duen informazioa da.

2 Identifikatu igorlea eta hartzailea egoera hauetan:

a) Ama telebistako albistegia ikusten ari da.

b) Azokara joan zara, barazkiak erostera.

c) Nereak gutuna bidali dio Jokini Paristik.

d) Andereño Maitek errieta egin die LH 4ko ikasleei.

e) Nekanek zer ordu den galdetu dio gizon bati kalean.

3 Asmatu igorleak hartzaileari bidaltzeko moduko mezu bana:

a) Udaltzainak gidari bati.

b) Medikuak kontsultan dagoen ume bati.

c) Entrenatzaileak jokalariei, partida hasi aurretik.

d) Ume batek beste bati, film bat ikusi ondoren.

e) Dendariak dendara sartu berri den bezeroari.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 18

• Badago komunikaziorik goiko egoeretan?

• Erabiltzen da hitzik? Nola sortzen da komunikazioa?

• Mezu bat hitzez bidaltzeari (ahoz zein idatziz) hitzezko komunikazio esaten zaio.

• Mezua hitzik gabe (keinuak, irudiak eta abar erabiliz) bidaltzea hitzik gabeko komunikazioa da.

5 Ispilua  Sailkatu komunikazio ­ egoera hauek:

a) Hitzaldia entzutea.

b) Begiarekin keinu egitea.

c) Suhiltzaileen sirena.

d) Egunkaria irakurtzea.

e) Ume baten negarra.

f) Kanpai­hotsa.

Hitzezko komunikazioa Hitzik gabeko komunikazioa

Gorputz-keinuak

munduan

Keinuen esanahia aldatu egiten da munduko leku batetik bestera. Adibidez, hatz lodia gorantz jartzeak

ez du gauza bera esan nahi

Euskal Herrian, Grezian eta Australian.

7

bide ­ seinaleak koadernoan, hauek adierazteko:

Ezin da zaborrik bota. Isilik egon behar da.

Zebra­bidea erabili behar da.

• Ikertu zer adierazten duen keinu horrek.

• Bilatu munduan zehar esanahi desberdina duten beste keinu batzuk.

U1 19
4 Talde izenduna  Taldeka jarrita, erreparatu irudiei, eta erantzun.
a b
6 Zer adierazten dute bide ­ seinale hauek?: Marraztu

Ahozko eta idatzizko literatura

Literatura latinezko littera hitzetik dator; hitz horrek letra esan nahi du. Literatura ahozkoa edo idatzizkoa izan daiteke.

Ahozko literatura: belaunaldiz belaunaldi transmititu da, ahoz. Egile ezezaguna du. Herri­kantek, kopla zaharrek… osatzen dute. Horietako asko, gero, idatzi eta bildu egin dira.

1 Erreparatu bi testu hauei eta erantzun galderei:

Hogwartseko tren espresa

Idatzizko literatura: ahozko literaturaren ostean sortu zen. Idazle baten lana izaten da: eleberria, antzerki­lanak…

Harryk joan zen urtean hartu zuen lehenengo aldiz

Hogwartseko tren espresa. Zailena bederatzi eta hiru

laurdeneko nasara iristea zen.

—Goazen biok batera, minutu bat bakarrik geratzen zaigu —esan zion Ronek.

Biak orgatxoen heldulekuen gainera makurtu, eta langara abiatu ziren, erabakitsu, gero eta abiadura handiagoan.

J. K. Rowling, Harry Potter eta sekretuen ganbera. Elkarlanean (moldatua).

• Nor da A testuaren egilea? Eta B testuarena?

• Noizkoa da B testua, zure ustez?

• Zer dakizu A testuaren istorioari eta idazleari buruz?

Liburutegia arakatzen

Liburutegira joan, eta hainbat hizkuntzatan idatzitako literaturalanak bilatuko ditugu.

• Bilatu beste hizkuntza batzuetan idatzitako bost liburu, eta idatzi haien izenburuak.

• Zer hizkuntzatan daude? Ulertzen duzue zer dioten?

B

Isil-isilik

Isil­isilik dago

kaia barrenean, ontzi zuri polit bat uraren gainean. Goizeko ordu bietan esnatutzen gara arrantzaleak beti joateko urrutira.

Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik?

Zergatik negar egin?

Herri-kanta

Liburu batzuk itzuli egiten dira, beste hizkuntzetako hiztunek ere ulertu ahal izateko. Era horretan, beste toki batzuetako literaturak ezagutzeko aukera dugu.

20
EZAGUTU LITERATURA eai
A
Gogoan hartu!

ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz.

Komunikazioa: ...

trukatzea da.

Elementu hauek ditu: Izan daiteke...

Hitzezkoa

Mezua ... bidaltzen da. ... edota ... erabiltzen baditu.

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Taldeka jarrita, lotu hizkuntzak eta agurtzeko erak.

latina hawaiiera arabiera siuxa txinera

Ni hao! Salve! Doka!

Salam aleicum! Aloha!

21 U1
I KASI DUDANA

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Ordenatu hitz ­zerrenda hauek alfabetoaren arabera:

mago – makulu – mozorro – mamu – manta

begi – begirale –behi – biolin – belaki

Gramatika

7 Erreparatu irudiari, eta identifikatu igorlea , hartzailea eta mezua .

2 Jarri bagoi eta begi hitzen artean dauden hitzak ordena alfabetikoan: beso, banpiro, basurde, bihotz, bainujantzi, babarrun, baratxuri, bakailao, baso.

3 Bilatu hitz hauek hiztegian eta idatzi adierak:

luma matrikula kopa

Ortografia

4 Sailkatu hitz hauek:

maila kapela oilasko

mezu arkatz eguerdi

saxofoi saltsa banana

Diptongoa dutenak Diptongorik ez dutenak … …

5 Kopiatu hitz hauek koadernoan eta inguratu diptongoak: sasoi, lauretan, zaindu, oroigarri, aita , euritako.

6 Zuzendu hitz hauek silabatan zatitzean egin diren akatsak:

ta ­ u ­ la g ­ a ­ i ­ lur aha ­ztu

ge ­ ra ­ nio gau ­za z ­ au ­ ri

8 Sailkatu komunikazio ­ egoera hauek:

a) Kartel bateko c) Arbitro bat txilibitua iragarkia. jotzen.

b) Txalo­zaparrada. d)Telebistako albistegia. Hitzezkoak Hitzik gabekoak …

9 Azaldu zer adierazten duten honako hauek:

10 Komunikazio­egoera hauetan, elementu batek huts egin du. Adierazi zein den:

a) Hitzaldia ematera joan zara, baina aretoa hutsik dago.

b) Antzokira joan gara, baina antzezleak gaixotu egin dira.

c) Bi hiztun hizkuntza desberdinak erabiltzen ari dira.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa

bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA 22
a
b c

Bakea eta justizia

Unitatean zehar ikusi dugunez, elkarbizitza baketsua izateko komunikatzeko modua zaindu behar dugu. Uste duzu hitz eginez konpondu daitezkeela gatazkak? Aukeratu egoera gatazkatsu bat, eta bilatu irtenbide baketsua, elkarrizketaren bidez. Arazo-bilatzailea teknikaren antolatzaile grafikoa lagungarria izan daiteke ideiak antolatzeko.

AZTERTU

Zer gertatu da? Non? Noiz? Zergatik?

Nor dira gatazkaren parte? Zer sentitu nuen?

Eta besteek? Ondo jokatu genuen?

Bakearen hiztegia

ERABAKIAK BALIOESTEA ETA MODU AKTIBOAN PROPOSATZEA

Nire ustez, aukera dago...

Saihesteko, hau egin daiteke: ... Berriz gertatuz gero, komeni da...

Orain, pentsatu bakearekin lotutako hitzekin, eta egin ideia ­ jasa. Hitz garrantzitsuenak hiztegi batean bilduko ditugu. Adibidez: bizikidetza, adiskidetu, elkarlan...

• Aukeratu hitz esanguratsuenak, eta idatzi bakoitza hiztegiko sarrera bat balitz bezala. Zehaztu kategoria gramatikala, esanahia...

• Ordenatu hitz guztiak alfabetoaren arabera, eta osatu hiztegia.

ola ikasi dut?

1 Adierazi unitate honetan zenbat ikasi duzun:

Ezagutzen ditut munduko hizkuntzak eta alfabetoak.

Badakit hiztegia erabiltzen.

Identifikatzen ditut diptongoak.

Badakit komunikazioaren oinarrizko ezaugarriak

identifikatzen: igorlea, hartzailea, mezua.

Gai naiz ahozko eta idatzizko literatura bereizteko.

2 Zaila ala erraza izan da unitatea? Idatzi eta arrazoitu.

• Unitateko gauzarik errazena: …

• Unitateko gauzarik zailena: …

23 U1
N
1. fasea 2. fasea

2 Goazen etorkizunera!

Gure herriak eta hiriak egunero erabiltzen ditugun gauzaz beteta daude: parkeak, eskola, liburutegia, dendak... Eta horiek guztiak aldatzen doaz denborarekin, herritarren beharretara egokitzeko.

Gainera, gero eta argiago dugu planeta zaindu behar dugula; hori dela eta, gure herri eta hirietan azpiegitura moderno eta jasangarriak eraikitzen dira, etorkizunean ingurumena errespetatuz hobeto bizi ahal izateko.

Zer deritzozu?

Nolakoa da bizi zareten herria?

Badago berdegunerik?

Zer da bertatik gehien atsegin duzuena?

Datua

Hirietako biztanleria hazten ari da, eta gune horietako beharrak ere aldatu egin dira: etxebizitzak, zerbitzuak, garraiobideak...

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Nolakoa izango da zure herria hemendik urte batzuetara?

Etorkizuneko gure herrian girotutako ipuinen bilduma osatuko dugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia:

Trikimako gorriak

Zer du berezia

Itsasgain hiriak?

Ikasi hitzak

Zuen herriko zer toki ezagutzen dituzue?

24

Irakurri baino lehen

Zeri erreparatuko diogu testuak irakurri aurretik?

Testu idatziak (I): koherentzia

Zerk ematen die koherentzia testuei?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Sinonimoak

Letra larriaren erabilera

Perpausa: ordena

eta atalak

EZAGUTU LITERATURA

Narrazioa (I): motak

25 11
! eai

Irakurgaia

Ibili zara inoiz trikimako gainean? Nola ikusten ote da mundua zeruraino heltzen diren trikimako batzuen gainetik? Irakurri testua eta jakingo duzu.

Trikimako gorriak

Uraren gainean altxatzen zen, dotore-dotore, Itsasgain hiria. Etxeak urpeko zutabe batzuen gainean eraikita zeuden; kaleak errekak ziren, eta etorbideak, berriz, ibai handi eta lasaiak. Biztanleek trikimakoak erabiltzen zituzten busti gabe ibiltzeko. Oreka oneko biztanleen trikimakoek kale-argien luzera zuten; besteak labur-laburrak ziren, eta pixka bat bakarrik irteten ziren uretatik.

Baina trikimakorik luzeenak, alde handiz, Martinenak ziren. Makal gorri handi baten zurez eginda zeuden. Trikimako luze-luzeak izanik, Martin txori eta hodei artean zebilen beti, beste biztanle guztien gainetik.

Urtero bezala, Itsasgaineko Jai Nagusia iritsi zen, neguko gau luzeena ospatzeko eguna, eta biztanle guztiak gaueko ekitaldiaren zain zeuden. Martinek, han goian hara eta hona, ez zuen hiriko zalaparta izugarria entzuten.

—Martin! —deitu zioten.

Baina Martinek ez zituen haurren ahotsak entzuten. Eta bere bideari jarraitu zion, hodei bati begira-begira.

26
Irakurri aurretik
ULERTU

Herritarrak, harro-harro jantzita, trikimakoak argi distiratsuz apaintzen ari ziren, kantaka eta barre-algaraka. Ilunabarrean, Martin bakarbakarrik sentitu zen hodei artean; haizeak eta izarrek ez zuten haren barruko hutsunea betetzen, eta hirira begira jarri zen. Bat-batean, oztaozta makurtuta eta etxeen hormei helduz, beste herritarren pareraino jaitsi zen.

Orduan, jendearen marmarra entzun zuen:

—Zorte txarra da, gero! Zur guztia uretara erori zaigu! Adar lehor bat ere ez daukagu iluntzeko su handia egiteko.

Urte hartan ez zen jairik izango! Martinek lur jota ikusi zituen biztanleak, kale hotzetan zehar etxera burumakur itzultzen.

Baina, halako batean, ke-usaina hartu zuten denek etxean, eta, harrituta, plazara joan ziren. Su handi bat ikusi zuten han! Suaren berotasun leuna, berotasun ezezagun hura, hiriko kale guztietara zabaldu zen. Herritarrak, elkarri eskutik helduta, dantzan hasi ziren trikimakoen gainean.

Dantza gehien Martinek egiten zuen, uretatik pixka bat bakarrik irteten ziren trikimako labur-labur batzuen gainean. Auzotarrak txundituta gelditu ziren! Bere trikimakoen zur ederra erabili zuen Martinek sua pizteko! Suak hirurogeita hamar gau iraun zuen.

Itsasgainen oraindik ere gogoan dituzte trikimako gorri ikusgarri haiek. Eta Martin hiriko biztanlerik ospetsuena izango da beti.

Éryc Puybaret, Trikimako gorriak. Edelvives (moldatua).

Trikimako : zurezko zango luzeak, akuilu-makuluak.

Oreka : lurrera erori gabe ibiltzeko gaitasuna.

Marmar: ahopeko hitzak, batez ere haserrea edo kexa adierazten dutenak.

Burumakur : burua makurturik.

U2
27

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Non gertatu zen istorioa?

2 Zergatik erabiltzen zituzten trikimakoak biztanleek?

3 Berdinak ziren trikimako guztiak?

Idatzi testuari buruz

4 Zer egiten zuten herritarrek urtero Jai Nagusia prestatzeko?

5 Zergatik ez zuen Martinek hiriko zalaparta entzuten?

6 Pozik sentitzen zen Martin hodei artean? Azaldu.

7 Esan esaldiok egia ala gezurra dioten. Zuzendu eta berridatzi gezurra diotenak:

a) Iluntzean herritarrak etxera joan ziren, nekatuta zeudelako.

b) Herritarrek ur­usaina hartu zuten etxean zeudela.

c) Plazara joan zirenean, sua ikusi zuten.

d) Martinek bere trikimakoen zura erabili zuen beste herritar batzuen trikimakoak konpontzeko.

e) Herritarrak, eskuak altxatuta, dantzan hasi ziren.

f) Ordutik, Martin hiritarrik ospetsuena da.

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

8 Martin, hodei artean, bakar ­ bakarrik sentitu zen. Sentitu zara inoiz horrela? Hitz egin horri buruz ikaskidearekin.

9  Taldeka jarrita, egin zuen herriko jaien zerrenda. Ondoren, azaldu zein den jai bakoitzeko ekitaldi nagusia.

Gure herriko zerbitzuak

Herri batzuk txikiak eta xumeak dira; beste batzuk oso handiak dira, eta ia denetik egoten da haietan. Nolakoa da zuena? Zerbitzu nahikoa dago, ala beste norabait joan behar izaten duzue gauza batzuk eskuratzera? Taldeka, pentsatu honako arlo hauetan zer eskaintza dagoen zuen herrian:

Osasungintza Hezkuntza Merkataritza Kirola

28

Iruñeko harresia

Oñatiko unibertsitatea

Donostiako katedrala

U2 29
1 Erreparatu eta lotu. Gero, azaldu eraikin historiko bakoitza nolakoa den eta zertarako eraiki zuten. 2 Irakurri, eta egin hitz gurutzatuak.
5 1 2 4 3 6
Ikasi hitzak: herria Ezkerretik eskuinera 1 Herriko eraikin nagusia. Alkateak bertan egiten du lan. 2 Liburuak maileguan hartzeko, irakurtzeko edota talde ­ lanak egiteko lekua. 3 Esku­pilotako, palako eta zestako partidak jokatzeko tokia. 4 Antzezlan, emanaldi eta beste ikuskizun batzuetarako aretoa. Goitik behera 5 Autobusa, trena, metroa edo tranbia hartzeko lekua.
1 a b c
3 2 4
6 Herriko berdegune nagusia, belarrez eta zuhaitzez betea. Lagunekin jolasteko, zabuetan ibiltzeko eta paseatzeko erabiltzen da.
d
Mendoza dorretxea

Irakurri baino lehen KOMUNIKATU

Testu baten izenburu ak, azpititulu ek eta irudi ek informazio garrantzitsua ematen dute. Testua irakurri aurretik, arretaz begiratu behar diogu, zentzua hobeto ulertzeko.

1 Lotu zenbait testuren irudi eta izenburu hauek:

Euskal Herriko mendiak Elikadura orekatua

2 Lotu azpititulu hauek goiko testuen izenburuekin:

Desagertzeko arriskuan dauden animaliak

Nafarroako tontorrik altuenak Gantzik gabeko elikagaiak Asiako elefantea

Frutak eta barazkiak Bizkaiko deiadar­mendiak Hartz zuria

Hiriak gero eta berdeago

Testu honi elementu garrantzitsu batzuk falta zaizkio. Kopiatu eta erantsi izenburua , bi azpititulu eta irudia

Hirietan parkeak, lorategiak eta zuhaitzak izatea oinarrizkoa da herritarrek bizikalitate ona izateko. Izan ere, berdeguneek onura asko dituzte ingurumenerako, gizarterako eta pertsonen osasunerako.

Bi azpititulu

Izenburua Irudia

Zuhaitzek hiriko tenperatura erregulatzen laguntzen dute: udan, freskatu egiten dute; neguan, berriz, etxebizitzak haizetik babesten dituzte. Beste onura bat hiriko aire-kutsadura murriztea da. Hori dela eta, biztanleen osasunerako mesedegarriak dira. Gainera, berdeguneek ongizate-sentsazioa ematen digutela diote adituek. Horrenbestez, hirietan berdegune gehiago behar ditugu; esaterako, teilatu berdeak, lorategi bertikalak, zuhaiztiak kaleetan, belarra eskoletako jolastokietan, parke txikiak han-hemenka... Garrantzitsua da berdeguneak herritarren bizilekuetatik hurbil eta irisgarri egotea, haien eguneroko bizimoduaren parte izan daitezen.

30
a b c

Testu idatziak (I): koherentzia

KOMUNIKATU

Testu bat koherentea izateko, ordena egokian idatzi behar ditugu ideiak eta gertakariak.

1 Ordenatu paragrafoak, testua koherentea izateko.

Neka­neka eginda, itsasertzera iritsi zen. Belar txikiko zelai batean etzan, eta loak hartu zuen.

Gulliver eta beste bost atera ziren bizirik. Txalupa uretara bota, eta arraun egin zuten lehertu arte.

Ekialdeko Indiara zihoala, Gulliverren belaontzia hondoratu egin zen, harrien aurka talka eginda.

Geroxeago, enbata bortitz batek irauli egin zuen txalupa, eta Gulliverrek igeri egin behar izan zuen.

Laura G. Corella, «Gulliverren bidaiak». 365 ipuin. Susaeta (moldatua).

2 Binaka jarrita, erantsi beste hiru paragrafo Gulliverren istorioari:

1. Zer ikusi zuen esnatu zenean.

2. Zer egin zuen bere burua halako leku batean ikusita.

3. Nola amaitu zen istorioa.

3 Asmatu beste amaiera bat unitatearen hasierako irakurgaiari.

U2 31
b
d a
c

EZAGUTU HIZKUNTZA

Sinonimoak

1 Idatzi koadernoan hitz hauekin sor daitezkeen sinonimo ­ bikote guztiak:

lirain erori gerizpe triste jostagarri dibertigarri goibel jausi lerden itzal

Sinonimoak esanahi bereko hitzak dira. Ahozko zein idatzizko testu aberatsak sortzeko, sinonimoak erabili behar dira.

2 Bilatu hitzon sinonimoak hiztegian: lasai , azalpen , poz , fereka

3 Ezabatu arrotza multzo bakoitzetik.

garrasi oihu

maiz agian sarri usu

makal ahul motel urduri

4 Berridatzi esaldiak, azpimarradunen ordez sinonimoak erabiliz: triste, argibide, poltsiko, onetsi, beldurtu, berritsu

– Irakasleek gure proiektua onartu dute.

– Onintza kopetilun etorri da gaur.

Andereño Maiteren ikasleak hitzontzi hutsak dira.

Zuzendariak jarraibideak eman dizkie langileei.

– Ikaratu egin nau garrasi horrek.

– Etxeko giltzak sakelan gorde ditut.

Aurkitu sinonimoak irakurgaian

Aurkitu hitz hauen sinonimoak hasierako irakurgaian:

Gogoratu

Sinonimo­hiztegietan esanahi bereko hitzak biltzen dira.

¡ 32
txantxa txilio

Letra larriaren erabilera

Letra larria kasu hauetan erabiltzen da:

• Testuaren hasiera n eta puntuaren oste an.

• Pertsonen izen , abizen eta ezizen etan.

• Leku-izen etan: kontinenteak, herrialdeak, ibaiak…

• Film eta liburuen izenburu etan.

• Erakunde eta elkarteen izen etan.

amak eta biok goazen telesaila ikusi dugu.

– zumarragako urola kirol elkarteak antolatu du txapelketa.

– gure aitona joseri handia esaten diote.

– eskolan nur eta denbora liburua irakurri dugu.

– goizean telefonoak jo du. izeba izan da.

– bikingoak eskandinavian bizi ziren, europako iparraldean.

gure herritik deba ibaia igarotzen da.

3 Idatzi adibide bana:

a) Irakurri duzun liburu baten izenburua: …

b) Herriko elkarte baten izena: …

c) Gogokoen duzun filmaren izenburua: …

d) Maite duzun senide baten izen­abizenak: ...

e) Erdi Aroko pertsonaia historiko baten izena: ...

U2 33
1 Erreparatu irudiei eta idatzi. a) Film baten izenburua: … b) Elkarte baten izena: … c) Liburu baten izenburua: … d) Pertsonaia historiko baten ezizena: …
2 Egiaztatu  Berridatzi esaldiak, letra larriak jarriz. Azaldu zergatik egin dituzun aldaketak.

Perpausa

1 Bost minutuko geraldia  Lotu zutabeetako elementuak, eta sortu perpausak.

zuek • • Bermeoko portuan • • etorri zarete.

Maialenek • • ariketa guztiak • • erosi dut.

LH 4ko ikasleek • • marrubi gozoak • • egin dituzte.

Itsasontziak • • kultura­aldizkaria • • jan ditu. Nik • • kiroldegitik • • daude.

Perpausa zentzu osoa duen hitz multzoa da. Perpausek aditza behar dute; adibidez: Zaloak jertse gorri bat erosi du. Euskaraz, perpauseko elementuek ordena jakin bat dute:

1. Subjektua; hau da, ekintza nork egiten duen: Zaloak

2. Objektua; (zer, non, nondik…): jertse gorri bat.

2 Erreparatu irudiei, eta osatu perpausak.

3. Aditza, ekintza, alegia: erosi du

3 Ordenatu hitzak, eta idatzi perpausak. Gero, jarri ezezko eran.

mendiko  Anek  ditu.  ibilbideak  atsegin

gozoa  du.  Peiok  prestatu  bazkari

– letagin  ditu.  zorrotzak  Marrazoak  erakutsi

– Begoña   enpresako   eta dira.   zuzendariak   Iñaki

– tximinian  etxeko  egin  habia  zikoinek  dute.

– dekretua  du.  alkateak  herriko  onartu

Ezezko perpausetan, elementuen ordena aldatu egiten da.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 34
Gogoratu
Martak harria … Zerbitzariak … ekarri du. … iturria konpondu du.

4 Erreparatu aurreko ariketako perpausei eta erantzun.

• Nor da enpresako zuzendaria?

• Nork egin du habia etxeko tximinian?

• Zer egin du marrazoak?

• Zer egin du Peiok?

• Nork atsegin ditu mendiko ibilbideak?

• Zer egin du herriko alkateak?

Subjektua eta predikatua

Perpausak bi zati ditu: subjektua eta predikatua.

• Subjektua

• Predikatua

Adibidez:

5 Kopiatu, eta inguratu subjektua eta predikatua, bakoitza kolore batez.

Bilboko lagunak hondartzara joan dira.

– Peio mutil alaia da.

– Idoia eta Josu berandu etorri dira.

– Lehoi gosetiek zebrak harrapatu dituzte.

6 Osatu perpausak, subjektuak edo predikatuak erabiliz.

Aitona Xabi …

– Atezaina …

– Nire herriko biztanleak …

– Dantzariek ...

Subjektuen bila

Aurkitu perpaus hauen subjektuak hasierako irakurgaian:

a. … uraren gainean altxatzen zen.

b. … trikimakoak erabiltzen zituzten.

c. … txori eta hodei artean zebilen beti.

d. … txundituta gelditu ziren

U2

Narrazioa (I): osagaiak

Narrazio etan istorioak kontatzen dira. Narrazio ­testuek osagai hauek dituzte:

Ekintza: istorioan zer gertatzen den.

Pertsonaiak: istorioan nork hartzen duen parte.

Lekua: istorioa non gertatzen den. Denbora: istorioa noiz gertatzen den.

Astoa bizkarrean

Antzina, Tolosako sarreran mikelete zeritzen poliziak egoten ziren. Herrira abereren batekin sartzeko, kate izeneko zerga ordaindu behar izaten zen. Behin batean, Pernando astoarekin

joan zen azokara, eta mikelete batekin egin zuen topo:

—Astoa daramazu, Pernando! Beraz, katea ordaindu behar duzu!

—Astoarena bai; eta neurea?

—Astoarena bakarrik, gizona; zeurerik ez.

—Eta bizkarrean zama handi bat eramango banu?

—Ezetz, bada! Zeurerik ez duzula ordaindu behar!

Hori entzun zuenean, astoa bizkarrean hartuta sartu zen Pernando, ordaindu gabe. Aho bete hortz utzi zuen mikeletea!

Joxantonio Ormazabal, Pernando Amezketarra. Elkar (moldatua).

2 Identifikatu narrazioaren osagaiak hasierako irakurgaian.

Etorkizuneko istorioak

Orain, hiruko taldetan jarrita, etorkizuneko gure herria irudikatuko dugu, eta hango txokoren batean girotutako narrazio labur bat asmatuko dugu:

• Taldeko kide bakoitzak gauza bat idatziko du paper zuri batean: batek, pertsonaiak ; beste batek, denbora ; hirugarrenak, lekua

• Ideia guztiak bilduta, istorio zoro bat idatziko duzue.

EZAGUTU LITERATURA eai 36
1 Irakurri eta identifikatu pertsonaiak , lekua , denbora eta ekintzak

DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzunarekin.

... osoa duen ... multzoa da.

Perpausa

Perpausek ... behar dute.

Perpausak bi zati ditu: ... eta ...

Perpauseko elementuek .... jakin bat dute: 1. 2. 3.

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Lotu irakurgaiko hitz bakoitza dagokion irudiarekin.

a b c

trikimakoak makala etorbidea

37 U2
I KASI

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Bilatu lau sinonimo ­ bikote testu honetan:

Turistek bidea gurutzatu zuten eta herrira heldu ziren, egarriak jota. Plazako iturriaren txorrota zabaldu zuten, baina lehor zegoen. Alkateak esan zien udaz geroztik zegoela siku. Orduan, plaza zeharkatu zuten, supermerkatu baten bila. Iritsi zirenean, atea ireki, eta barrura sartu ziren. Baina bertan ere lehorte handia, ez baitzegoen ur-botilen arrastorik ere!

2 Kopiatu, eta inguratu lehen hitzaren sinonimoa.

temati beldurti jolasti setati

maltzur gaizto azkar zuhur

zaindu erantzun jagon ireki

Ortografia

3 Zuzendu akatsak.

4 Azpimarratutako hitzak letra larriz hasita daude. Azaldu zergatik.

– Izeba June gaixorik dago. Bisita egin diogu.

Zazpi sarkofago aurkitu dituzte Egipton

– Bilboko Musika Eskolan kontzertua dago.

5 Idatzi koadernoan:

• Gipuzkoako bi ibairen izenak: …

• Europako hiru herrialderen izenak: …

• Mariasun Landaren bi libururen izenburuak: …

• Euskal Herriko hiru futbol­talderen izenak: …

• Nafarroako mendi baten izena: ...

Gramatika

6 Osatu koadernoan.

– … Balmasedan bizi dira.

Gure lagunek … egiten dute astero.

– Aitona­amonak Tuterara …

– … gitarra eta pianoa jo dituzte.

7 Esaldi hauen subjektuak nahatuta daude. Jarri bakoitza bere lekuan:

– Lekeitioko Udalak txokolatea maite du.

Deba eta Mutriku behiak sendatu ditu.

– Mirenen alabak errota zaharra konpondu du.

– Albaitariak herri politak dira.

Komunikazioa

8 Istoriolaukia Aukeratu subjektu eta predikatu bana, eta idatzi 4 lerroko testu labur bat.

Nork?

Astronauta bat

Behi batek

Andereñoak

Zer egin du?

haginetako mina du. txokolatea jan du. izarretara joan da.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
38

Etorkizuneko hiri jasangarriak

Unitate honetan herria izan dugu hizpide. Festei buruz eta bertako jendeari eta lekuei buruz aritu gara. Baina, badakizue nolakoa izan behar duen herri edo hiri jasangarri batek?

Pentsatu nolako herri eta hiriak eraiki behar ditugun, ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiteko. Nolakoak izango dira kaleak eta etorbideak? Oinezkoek ala ibilgailuek: nork izango du lehentasuna? Egongo da berdegunerik hirietan? Nolakoak izango dira eraikinak? Pentsatu eta binaka jarrita komentatu teknikaren bidez, gai horri buruz hausnartuko dugu.

Herriko ipuinen bilduma

Orain, 36. orrialdean taldeka idatzi dituzuen narrazioak bildu, eta Gure herriko ipuinen bilduma osatuko dugu, talde guztien istorioekin.

• Pasatu garbira testua kartoi mehe batean, eta egin istorioarekin lotutako marrazkiak.

• Kontatu zuen ipuina beste taldekideei.

• Azkenik, irakasleak kontakizun guztiak bilduko ditu, Gure herriko ipuinen bilduma osatzeko.

N ola ikasi dut?

1 Kopiatu taula koadernoan, eta adierazi zer ­ nolako zailtasunak izan dituzun:

Ez dut zailtasunik izan.

Zailtasunak izan, baina gainditu egin ditut.

Zailtasunak izan, eta oraindik ez ditut gainditu.

Testu baten izenburua, azpitituluak eta gaia identifikatzen.

Testuak modu koherentean idazten.

Esanahi bereko hitzak erabiltzen.

Letra larria ondo erabiltzen.

Perpauseko elementuak bereizten eta ordenatzen.

Narrazioaren ezaugarriak identifikatzen.

2 Zertarako balio dizu ikasitakoak? Idatzi koadernoan unitateko edukiak aplikatzeko moduko hiru egoera.

39 U2

3 Lekuan lekukoa

Munduan zehar askotariko paisaiak daude, leku bakoitzeko klimaren, erliebearen eta beste elementu askoren araberakoak.

Eta pertsonek ez dute beti haiekin arduraz jokatzen. Esaterako, dirua irabazteko aukera ematen duten landareak landatzen dituzte ez dagokien lekuan, edo urruneko espezieak etxera ekartzen dituzte, kontuan hartu gabe bertako espezieekin lehiatu eta nagusitu egingo direla.

Zer deritzozu?

Era guztietako animaliak eta landareak daude gure inguruan?

Ikusi duzu inoiz espezie bitxirik filmetan edo liburuetan? Ondo egokituko litzateke gure ingurunera?

Datua

Euskadin pinudiek eta eukalipto-sailek hartu dute bertako zuhaitzen lekua, hala nola haritzarena, pagoarena eta artearena.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Zer kalte egiten dute kanpoko espezieek? Hausnarketa egin, eta espezie inbaditzaileen galeria osatuko dugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia: Chomak Zer ote dira chomak?

Ikasi hitzak

Ezagutu nahi dituzu munduko paisaiak?

40

Hitzik gabeko komunikazioa Testu idatziak (II): kohesioa

Nola adierazten dugu nahi duguna hitzik egin gabe?

! eai

EZAGUTU HIZKUNTZA

Antonimoak

Puntuazio­markak (I)

EZAGUTU LITERATURA

Narrazioa (II): motak

Nola lotzen ditugu testuko elementuak?

Izena

41 15

Irakurgaia

Badakizu zer diren chomak?

Irakurri Guatemalako eleza­

har hau arretaz, eta miste­

rioa argituko duzu!

Chomak

Saiak ez dira beti hain itsusiak izan. Ez horixe! Antzina luma oso dotoreak zituzten, eta burua ere kizkurrez beteta zuten; baina, hain tripazainak zirenez, galdu egin zituzten bai luma ederrak, bai kizkurrak.

Elezaharrak dioenez, Uxmal erregeak itzelezko oturuntza antolatu zuen behin jauregian, biziaren jauna zen Hunab Ku jainkoari omenaldia egiteko. Egun hartan, erregeak soineko eta bitxi ikusgarriak jantzi zituen, eta, ezin galantago, terrazara igo zen hiriaren ikuspegi ederrez gozatzera. Halako batean, oturuntza terrazan bertan egitea bururatu zitzaion. Beraz, zerbitzariek dotore-dotore apaindu zuten lekua; zapi zoragarriak eta janari gozoenak jarri zituzten mahaietan. Terrazan dena prest utzita, zerbitzariak gonbidatuen bila joan ziren.

Bien bitartean, saiak –garai hartan chom esaten zieten eta luma politak zituzten– terrazaren gainetik igaro ziren, hegan.

ULERTU 42

Bat-batean, halako jaki gozoak ikusita, mahaietara jaitsi, eta dendenak jan zituzten.

Erregea, gonbidatuekin itzuli zenean, sutan jarri zen hango hondamena ikusita. Zin egin zuen chomak gogor zigortuko zituela, eta zigor bat pentsatzeko agindu zien apaizei.

Apaizak hausnartzen ari zirela, haietako bat chomei terrazan eroritako luma ederrak batzen hasi zen; lumak erre, eho, eta edabe lodi bat egin zuen.

Apaizek aginduta, zerbitzariek berriz jarri zuten janaria terrazan. Chomak, jaki gozoak ikusita, berehala jaitsi ziren zerutik, urdaila gehiago betetzeko asmoz. Apaizak ezkutaturik zeuden, eta, hegaztiak mahaietan pausatu zirenean, edabe beltza jaurti zieten araoak esaten zituzten bitartean. Apaizetako batek ozen esan zien aurrerantzean hondakinak eta animalia hilak bakarrik jango zituztela.

Ikaratuta, chomek hegoak astindu, eta ihesari eman zioten. Orduan, konturatu ziren luma beltz itsusiak zituztela, eta, kizkur dotoreak galduta, burusoilduta zeudela.

Guatemalako elezaharra.

Gloria Cecilia Díaz, Cuentos y leyendas de América Latina. Anaya (moldatua).

Tripazain: jatun.

Oturuntza: otordu oparoa eta bikaina.

Eho: birrindu, txikitu.

Arao: birao, madarikazio.

U3 43

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Aukeratu erantzun zuzena.

a) Elezaharraren protagonistak…

…Guatemalako jainkoak dira.

…Guatemalako errege­erreginak dira.

…saiak dira.

b) Nork antolatu zuen oturuntza?

Hunab Kuk jainkoak

Uxmal erregeak

Chomek

c) Zer egin zuen erregeak terrazara igo aurretik?

Soineko eta bitxi ikusgarriak jantzi.

Ikuspegi ederrez gozatu.

Zerbitzariei oturuntza antolatzeko esan.

d) Nolakoak ziren saiak antzina?

Tripazain itzelak ziren.

Luma dotoreak zituzten, eta burua, kizkurrez beteta.

Hegalari bikainak ziren.

Idatzi testuari buruz

2 Zer egin zuten saiek jaki gozoak ikusi zituztenean?

3 Zer erabaki hartu zuen erregeak halako hondamendia ikusita?

4 Nori eskatu zien erregeak chomen zigorra pentsatzeko?

5 Zertarako erabili zituzten saien lumak apaizek?

6 Saiak mahaietara berriro jaitsi zirenean, zer egin zuten apaizek?

7 Ikaratuta alde egin zutenean, zertaz jabetu ziren saiak?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

8 Benetan gertatu zen elezaharrak kontatzen duena? Binaka jarrita, eztabaidatu.

9  Gonbidatuekin itzuli zenean, erregea sutan jarri zen. Jarri zara zu inoiz sutan?

Zergatik? Zer egiten duzu oso haserre zaudenean?

44

Ikasi hitzak: munduko biodibertsitatea

• Zer ekosistematakoak dira landare hauek?: mangladia, sastraka, kaktusa, kokondoa, pagoa, palmondoa, haritza, belarra

2  Hona hemen munduko hamar animalia. Bilatu bakoitza non bizi den, eta sailkatu dagokion ekosisteman:

muskerra

loroa

ahatea

jirafa

basurdea

azeria

katagorria

krokodiloa

Naturarekin harremana duten herriak

gamelua

tximua

Munduko hainbat herri naturarekin harreman estuan bizi dira, oso inguru desberdinetan, gainera. Lotu herri hauetako bakoitza dagokion paisaiarekin:

tuaregak Saharako basamortua

kitxuak Ande mendiak

samiak

inuitak

Eskandinaviako lurralde hotzak

Artikoko tundra

tibetarrak Tibeteko goi­ordokia

Orain, aukeratu herri horietako bat eta osatu fitxa. Apaindu Interneteko argazki batekin.

• IZENA: …

• BIZITOKIA: …

• HIZKUNTZA: …

• BITXIKERIAK: …

U3 45
1 Egiaztatu  Zer ekosistema ageri dira argazkietan? Lotu.
a b c d
Baso hostoerorkorra Larrea
e
Oihan tropikala Basamortua Hezegunea

Hitzik gabeko komunikazioa KOMUNIKATU

Komunikatzea informazioa trukatzea da: igorle batek hartzaile bati mezu bat bidaltzea. Sarritan, hitzik gabe komunikatzen gara. Izan ere, keinuak, irudiak, mugimenduak eta soinuak erabiltzea beste modu batera «hitz egitea» da.

1 Gurpil logikoa  Zer adierazten dute argazki hauek? Azaldu:

Gogoratu

Hitz egiten duzunean, zaindu keinuak eta gorputzmugimenduak.

• Orain, pentsatu hitzik gabeko beste mezu batzuk:

a) Bide­seinale bat.

b) Soinuaren bidez adierazteko moduko mezu bat.

c) Udaltzainak egin dezakeen beste keinu bat.

2 Antzina, hitzik gabe komunikatzeko modu bereziak asmatu zituzten. Galdetu etxean elizako kanpaiak zertarako erabiltzen ziren, eta azaldu.

Keinuen esanahia

• Azaldu keinu hauek zer adierazten duten:

• Binaka jarrita, adierazi honako hauek keinuen bidez:

46
a b c d
«Egon
«Geldi
«Etorri
«Nolako
a b c
isilik!»
hor!»
hona!»
hotza!»

Testu idatziak (II): kohesioa

KOMUNIKATU

Testuak, koherentzia ez ezik, kohesioa ere behar du; hau da, ondo lotuta egon behar du.

Kohesioa lortzeko, lokailu izeneko hitzak erabiltzen ditugu. Mota askotakoak daude:

• Ordena adieraztekoak: lehenik , gero , ondoren , azkenik

• Informazioa gehitzekoak: gainera , halaber …

• Aurkakotasuna adieraztekoak: berriz , ordea , hala ere …

• Azalpenak ematekoak: izan ere , hau da , hots

Duela zenbait mende, Lur planetan askoz jende gutxiago bizi zen orain baino. Naturako baliabideak ustiatzen zituztenean, ez zuten ingurunea gehiegi aldatzen; hau da, baliabide gutxi erabiltzen zituztenez, ingurumenak denbora nahikoa zuen bere onera itzultzeko.

Azken urteetan, ordea, biztanleria ikaragarri hazi da, eta naturako baliabideak kontrolik gabe erabiltzen ditu gizakiak. Halaber, ekosistemetan aldaketa nabarmenak eragiten ditu; esaterako, animalia- eta landare-espezie askoren desagerpena.

Arazo horiei aurre egiteko, lehenik, kausak identifikatu behar ditugu, eta egoeraren diagnostikoa egin. Ondoren, neurriak hartu behar ditugu egoera hobetzeko eta gure planeta ahalik eta gehien babesteko.

Oso gogoko dut natura. Kirola egitea, …, ez. …, inguruak ezagutzeko gogoa dudanez, parte hartuko dut herrian egingo diren natura-jardunaldietan: …, ibilaldia egingo dugu animaliak eta landareak ezagutzeko; …, bizikletan herriari itzulia. …, askaria eta oroigarria emango digute amaieran.

U3 47
1 Irakurri testua, eta erreparatu letra lodia duten hitzei. 2 Zer motatakoak dira aurreko ariketako lokailuak? 3 Osatu testua lokailu hauekin: gainera, ordea, lehenik, hala ere, gero.

Antonimoak

Antonimoak elkarren aurkako esanahia duten hitzak dira.

1 Ordeztu letra lodiz daudenak antonimoekin.

Jogurt arruntak apal horretan daude. bereziak – osasungarriak – merkeak

– Zetazko oihal hori oso latza da. lodia – kizkurra – leuna

Jaialdia oso aspergarria izan zen. luzea – dibertigarria – tristea

2 Erantsi des ­ eta ez ­ aurrizkiak hitz hauei, eta osatu esaldiak: ezagun afinatuta ohiko

– Musikako irakaslearen gitarra … dago.

– Eskolako zuzendaria … da.

Bihar irakasleek … bilera egingo dute.

3 Osatu taula hitz hauekin: irazeki , azkar, umel , harroputz , itzali , lehor, apal , motel .

Hitza Sinonimoa Antonimoa umil geldo … … piztu … … heze

Antonimo-bikoteen bila

Aurkitu bost antonimo ­ bikote bunbuilo hauetan:

¡ 48
EZAGUTU HIZKUNTZA

Puntuazio-markak (I)

Komak eta puntu eta komak etenaldiak adierazten dituzte.

Komak ( ,) etenaldi laburra adierazten du. Erabili kasu hauetan:

• Hitz­zerrenda bateko elementuak bereizteko: Londres , Brusela , Paris eta Berlin bisitatu ditut

• baina hitzaren aurrean: Laranja gustuko dut , baina nahiago dut anana

• Lokailuak koma artean joaten dira: berriz, ordea, aldiz... Adibidez: Ni Bilbon bizi naiz Marta , aldiz , Donostian

Puntu eta koma k ( ; ) komak baino etenaldi luzeagoa adierazten du. Erabili kasu hauetan:

• Elkarren aurkako ideiak bereizteko: Atzo okela jan nuen ; gaur , arraina

• Nolabaiteko lotura duten perpausen artean: Berandu heldu naiz ; trena aspaldi irten da

1 Nire lehengo eta oraingo iritzia  Inguratu komak eta puntu eta komak . Gero, azaldu zergatik erabili den bakoitza.

– Dendan armairua, ohea, aulkiak eta mahaia erosi ditugu.

– Txirrinak jo du; jolas­ordua amaitu da.

Peruk ile luzea atsegin du; Jonek, aldiz, ile laburra.

Olerkiak maite ditut, baina komikiak ez.

2 Lotu esaldi zatiak puntu eta komak erabiliz.

Gaur hondartzan izan gara mutilak, aldiz, bost dira.

Lehenengo, euskara ikasi nuen bihar, berriz, etxean geldituko gara. Dantza­taldean neskak hamabi gara ni, berriz, hiri handi batean.

Kora naturaz inguratuta bizi da gero, gaztelania.

3 Jarri komak eta puntu eta komak.

– Eguraldi ona dago baina etxean geldituko naiz.

Ni poz­pozik nago Aitor ordea haserre bizian.

Gorka Leire Xabi eta Udane plazan daude. – Ni ados nago zurekin Ander aldiz ez.

U3
49
Koma; puntu eta koma

Izena

1 Sailkatu izen hauek, zer izendatzen duten kontuan hartuz: gorbata, izeba , arrosa , belea , katilua , otsoa , musikaria , mitxoleta . Gero, idatzi beste bina adibide.

pertsonak animaliak landareak gauzak

Izen bereziak eta izen arruntak

Izenak pertsonak, animaliak, landareak, gauzak… izendatzeko erabiltzen ditugu. Bi motatakoak izan daitezke:

Izen bereziak: izaki, leku eta gauza zehatzak izendatzen

dituzte. Adibidez: Basajaun, Amaia, Paris , Tafalla

Izen arruntak: mota guztietako izakiak, gauzak eta lekuak izendatzen dituzte.

Esaterako: dantzaria, sugea, bitxilorea…

2 Idatzi bi izen berezi izen arrunt bakoitzerako.

heroia idazlea herria

ozeanoa filma aktorea

3  Bilatu informazioa eta idatzi izen bereziak:

a) Europako erdialdean dagoen mendikatea: …

b) Bizkaiko eta Arabako mendirik garaiena: …

c) Obabakoak liburua idatzi zuen euskal idazlea: …

d) Ottawa hiriburu duen herrialdea: …

Lotu irakurgaiko izenak

Lotu irakurgaiko izen arrunt eta berezi hauek:

e) Donostian itsasoratzen den ibaia: …

f) Disneyren sagu ospetsua: …

g) Euskal mitologiako jainkosa: ...

h) Argentinako hiriburua: ...

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 50
erregea Uxmal jainkoa Hunab Ku

Izen bizidunak eta izen bizigabeak

Izenak bizidunak eta bizigabeak izan daitezke:

Izen bizidunak pertsonak eta animaliak dira: alkatea, neska, lehoia, tximeleta

Izen bizigabeak gainerako gauza guztiak dira: trena, sagarra, alkandora… Landareak, zuhaitzak eta loreak, euskaraz, bizigabeak dira.

4 Kopiatu taula koadernoan eta sailkatu esaldiotako izenak:

– Enekok ohe azpian utzi ditu zapatak.

– Zuek autobusa hartu duzue Bilbora joateko.

– Lorategian arrosak eta krabelinak daude.

– Amak emandako euritakoa galdu dut.

– Basahuntzak haitzetik haitzera saltoka dabiltza.

Junek gogoko du perretxikoak batzea.

Baserritarrak hiru azenario eman dizkio astoari.

Izen bizidunak Izen bizigabeak

5 Osatu esaldiak, parentesi barrukoa kontuan hartuz.

– Sei … (izen arrunta, bizigabea) landatu ditu basozainak.

– Non aurkitu dituzu … (izen arrunta, biziduna)?

… (izen berezia, biziduna) ziztu bizian sartu da trenera.

Gure … (izen arrunta, biziduna) onik heldu dira … (izen berezia, bizigabea).

– ... (izen arrunta, bizigabea) erein ditut balkoiko loreontzietan.

– Nire ... (izen arrunta, biziduna) kontzertu batera joan zen atzo.

1-2-4 Sortu lau izen bizidun, izen bizigabe hauetan sobera dauden silabak erabiliz:

U3 51
Jolastu silabekin

EZAGUTU LITERATURA eai

Narrazioa (II): motak

Ipuinak, alegiak eta elezaharrak narrazio ­testuak dira. Elezaharrak aspaldiko kontakizunak dira; gertakari bereziak azaltzeko erabiltzen ziren, hala nola munduaren sorrera.

1 Irakurri Euskal Herriko elezahar hau eta erantzun galderei:

Eguzki-lorea

Orain dela milaka urte, ez zen ez Eguzkirik, ez Ilargirik. Gizakiak ilunpetan bizi ziren, izututa. Egun batean, Lurrari laguntza eskatzea erabaki zuten, eta Lurrak izaki argitsu bat sortu zuen: Ilargia.

Hasieran, gizakiak haitzuloetan bizi ziren. Baina berehala ohitu ziren argitan ibiltzen. Lurpeko iratxoak, izakiak eta sorginak ere leizeetatik atera, eta gizakiei eraso egiten hasi ziren.

Hori ikusita, gizakiak berriro joan zitzaizkion Lurrari erreguka. Eta, horrela, Ilargia baino izaki distiratsuagoa sortu zuen: Eguzkia. Eguzkiak eguna egin zuen, eta Ilargiak, gaua. Eguzkia hain argia eta beroa zenez, mamuek eta sorginek ezin izan zuten ohitu, eta gauez bakarrik ibiltzen ziren. Lurrak, orduan, berriz lagundu zien gizakiei. Lore guztiz eder bat sortu zuen, mamuak izutzeko modukoa: eguzki-lorea. Gaur egun ere mamu, gaixotasun eta abarretik babesten ditu gure etxeak.

Toti Martínez de Lezea, Euskal Herriko leiendak. Erein (moldatua).

• Nola bizi ziren gizakiak hasieran?

• Zenbat aldiz lagundu zien Lurrak gizakiei? Nola?

• Zertarako erabiltzen da eguzki­lorea gaur egun?

Elezahar-lantegia

Binaka, asmatu gai hauetako bati buruzko elezahar labur bat:

52

DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz.

Izen ...: mota guztietako ..., ... eta ... izendatzen dituzte.

Izena

Izen bereziak: ...

Izen bizidunak: ... eta ... dira.

Izen ...: gainerako gauza guztiak dira. ..., .... eta ..., euskaraz, .... dira.

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Gogoratu irakurgaiko hitz hauen esanahia, eta idatzi esaldi bana:

53 U3
KASI
I
arao

Z er ikasi dut?

Lexikoa

Gramatika

5 Idatzi definizio hauei dagozkien izen arruntak:

a) Tabernan edariak zerbitzatzen dituen pertsona : …

argal ­ ulerkor jator ­ gizen

1 Hitz hauek nahasita daude. Egin antonimobikoteak: zurbil ­ zakar burugogor ­ koloretsu

2 Erreparatu eta idatzi lau antonimo ­ bikote.

Ortografia

3 Berridatzi esaldiak, komak jarriz.

– Liburuzalea naiz baina kirolzalea ere bai.

Leire Aitor Oier Ane eta Mikel falta dira.

– Gu beti lanean; zu ordea beti lo.

– Zuk herria atsegin duzu; nik aldiz hiria.

– Kalera joan nahi dut baina ikasi egin behar dut.

– Arrosak mitxoletak geranioak eta bitxiloreak erosi ditut.

4 Lotu eta idatzi koadernoan, puntu eta koma erabiliz.

a. Lisboa asko gustatu zait

b. Itziarrek antzerkia maite du

c. Gaur, musika ikasi dugu

1. Izarok, ostera, saskibaloia eta igeriketa.

2. Brusela, aldiz, batere ez.

3. bihar, berriz, ingelesa.

b) Itsasoan bizi den animalia erraldoia: …

c) Ezkurrak ematen dituen zuhaitza : …

d) Janari zatiak ahoratzeko balio duen tresna: …

6 Idatzi izen arrunt bat izen berezi bakoitzerako: Milan , Aladin , Xabier, Peru , Ebro

7 Kopiatu esaldiak eta azpimarratu izen bizidunak urdinez eta bizigabeak gorriz.

Irakasleak txokolate zuria nahi du.

– Iratik armiarma ikusi du txakurraren etxolan.

– Intxaurrondoek hosto handiak dituzte.

Arrantzaleak bi arrain ikusi ditu itsasoan.

8 Idatzi mota bakoitzeko hiru adibide.

a) Izen arrunta, biziduna: …

b) Izen arrunta, bizigabea: …

c) Izen berezia, biziduna: …

d) Izen berezia, bizigabea: …

Komunikazioa

9 Zer adierazten dute keinu hauek? Antzeztu, eta azaldu esanahia:

a) Hitz egitean eskuak etengabe marruskatzea.

b) Begiak asko irekitzea

c) Hasperenka hastea.

d) Kokotsa hatzekin igurztea.

e) Kopeta zimurtzea.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
54

Kanpoko espezieak gurean

Irakurri landare ­ espezie inbaditzaileei buruzko albiste hau:

Panpako luma-erratza, banbu japoniarra eta kanabera arrunta gero eta ohikoagoak gurean

Landare exotiko inbaditzaileak asko ugaritu dira, eta kasu askotan, landare autoktonoei aurrea hartzen diete.

Panpako luma-erratza, adibidez, xx. mendearen erdialdean ekarri zuten Europara apaingarri gisa erabiltzeko. Baina 80ko eta 90eko hamarkadetan, lorategietatik ihes egin eta bertakotu egin zen, eta izugarri hedatu da Euskal Herrian.

Zer kalte eragiten dute espezie inbaditzaileek gure ekosistemetan? Zergatik da garrantzitsua espezieak beste lekuetara ez eramatea? Erabili Alderdi guztiak aztertu teknika, horri buruz hausnartzeko.

Irudi-galeria

Orain, Euskal Herrian ditugun espezie inbaditzaileak aukeratuko ditugu, eta haien fitxak osatuko ditugu.

• Esan nongoa den jatorriz, zer ezaugarri dituen, noiz hedatu zen...

• Zer ondorio izan dezakete espezie horiek gure inguruko landareetan?

N ola ikasi dut?

1 Adierazi zertan ibili zaren ondo eta zertan hobetu behar duzun:

• Hitzik gabeko komunikazioa.

• Antonimoak.

• Koma; puntu eta koma.

• Izen motak: arrunta/berezia, biziduna/bizigabea.

• Gero, erantzun galdera hauei:

Ondo ibili zaren edukiei buruz Hobetu behar duzunari buruz

Zergatik ibili zara hain ondo eduki horretan?

Aukeratu ondo ibili zarela frogatzen duen ariketa bat.

Zergatik hobetu behar duzu eduki horretan?

Aukeratu hobetu behar duzula frogatzen duen ariketa bat.

55 U3

4 Asmo onak

Denoi gustatzen zaigu egin nahi dugun hori ondo egitea, baita ingurukoekin ondo konpontzea ere; baina beti ez dugu geure alderik onena erakusten, eta akatsak egiten ditugu. Hala ere, geure buruari erronkak jartzeak eta hobetzeko asmoa izateak aurrera egiten laguntzen digu.

Gure jokabidea, ohiturak, elikadura… hobetzen saiatzeko jarrera badugu, hobeto eta zoriontsuago biziko gara!

Zer deritzozu?

Jartzen dizkiogu erronkak geure buruari?

Zaintzen dugu geure burua, ondo egoteko?

Datua

Jende askok, urtea amaitzean, erronkak jartzen dizkio bere buruari, urte berrian bizitzan aldaketak egiteko.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Zerbait hobetu nahiko zenuke zure bizitzan? Hausnartu, eta egunkarian sarrera bat idatziko dugu.

Irakurgaia: Urte berrirako

asmo onak

Jarraitu hariari!

Zer asmo ditu Gregoryk urte berrirako?

Ikasi hitzak

Urteko zer egun dira bereziak zuretzat?

56

Bizipenak

Nola eragiten digute bizi izandako esperientziek?

! eai

EZAGUTU HIZKUNTZA

Egunkaria

Baduzu idazteko ohiturarik?

Hitz polisemikoak

Puntuazio-markak (II)

Adjektiboa: izenondoa

eta izenlaguna

EZAGUTU LITERATURA

Narrazioa (III): narratzailea

57 3

Irakurgaia

Idatzi duzu inoiz egunkaririk? Zer kontatuko zenioke zure egunkariari?

Urte berrirako asmo onak

Urtarrila

Urteberri eguna

Urte-hasieran jendeak urte berrirako «asmo onen» zerrenda egiten du, pertsona hobeak izateko. Badakizu, ezta?

Bada, nekez bururatuko zait niri pertsona hobea izateko ezer, neu bainaiz ezagutzen dudan pertsonarik onena.

Urte honetarako, hala ere, asmo on hau hartu dut: BESTEEI pertsona hobeak izaten laguntzea. Konturatzen hasita nago, ordea, jendeak gutxi estimatzen duela laguntza.

Beste kontu batez ere jabetu naiz: etxekoek ez diete kasu handirik egiten urte berrirako BEREN asmoei.

Ama, adibidez, gimnasioan hastekoa zen gaur, baina telebistaren aurrean eman du arratsalde osoa.

Aitak, berriz, hitzeman zuen dieta zorrotza egingo zuela, eta hara non harrapatu dudan afalostean, garajean, txokolatezko bizkotxoz bete-bete egiten.

58
ULERTU
Irakurri aurretik

teko patata frijituak jaten, hara zer erantzun didan: «Denok ez gara zu bezain perfektuak, Gregory». Eta, inguruan ikusi dudana kontuan hartuta, arrazoia du.

Jeff Kinney, Gizajo baten EGUNKARIA. Hauxe besterik ez nuen behar! Alberdania (moldatua).

Estimatu: eskertu, atsegin izan.

Jabetu: konturatu.

U4 59

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nork idatzi du testua?

2 Beste zer pertsonaia aipatzen ditu? Zer lotura du haiekin?

3 Zeri buruz idatzi du Urteberri egunean?

Idatzi testuari buruz

4 Zer pertsonaiari dagokio asmo hauetako bakoitza?:

Haur txikien ohiturak uztea

Dieta zorrotza egitea Ezer ere ez egitea

Gimnasioan hastea

Besteei pertsona hobeak izaten laguntzea

5 Bete du amak urte berrirako asmoa? Zer dio Gregoryk horri buruz?

6 Zertan harrapatu du Gregoryk aita?

7 Zer bota du anaia txikiak zaborrontzira? Zertarako?

8 Zer egin nahi du Gregoryk Rodrick pertsona hobea izateko?

9 Zer dela eta egon da Gregory bere asmo ona bertan behera uzteko zorian?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

10 Zergatik daude testuko hitz batzuk letra larriz idatzita? Binaka jarrita, eztabaidatu.

11 Jarri diozu inoiz urte berrirako asmorik zeure buruari? Zein? Bete zenuen?

Datorren urterako asmoak

Laster urtea bukatuko da. Pentsatu eta proposatu zeure buruari urte berrirako asmo on bat, bizitza osasungarriarekin zerikusia duena. Zer hobetu dezakegu datorren urtean sasoi onean egoteko? Jarri binaka, eta komentatu ikaskidearekin.

60

Ikasi hitzak: urteko egun bereziak

1 Zer ospatzen da inguratuta dauden egunetan? Erreparatu eta erantzun.

• Noiz ospatzen da bakoitza?

• Egiten duzue zerbait berezia egun horietan?

• Beste zer egun berezi daude urtean zehar?

Egun bereziak eskolan

Eskolako egun bereziei buruz pentsatuko dugu.

• Jarri taldeka, eta zerrendatu ikasturtean zehar eskolan izaten dituzuen egun bereziak. Zer ospatzen edo gogoratzen da egun bakoitzean?

• Nola ospatzen dituzue?

• Nola sentitzen zarete egun horietan?

U4 61
2 Taldeka jarrita, bilatu informazioa egun berezi hauei buruz:

Bizipenak

Bizipenak pertsona batek bizi izandako gertaera garrantzitsuak dira. Txikitakoek eragin handia dute gugan.

1  Entzun Peruren bizipena eta erantzun:

• Zer bizipen kontatu du?

• Zer esan zion amak Peruri, ezustean?

• Zergatik joan zen Peru korrika mapa baten bila?

• Non igarotzen zituen ordura arte oporrak?

• Zer kontatu zioten lagunek?

• Zer galdetzen zion Peruk bere buruari behin eta berriz?

• Zure ustez, zer-nolako zirrarak sortzen dizkio Peruri bizipen hura gogoratzeak?

2 Gogoratzen duzu txikitako bizipenen bat? Jarri taldeka eta kontatu: zer gertatu zen , norekin eta non zeunden

Bizipenen eragina gure bizitzan

Hirunaka jarrita, erreparatu Gregoryren bizipen hauei:

Eskolako lehen eguna Eskiatzen ikasi zuen eguna Anaia txikia jaio zen eguna

• Aukeratu bizipen bana eta kontatu Gregoryk egingo lukeen bezala.

• Nola sentituko zen une horietako bakoitzean?

• Egin eztabaida txiki bat. Zer motatako bizipenak gordetzen ditugu oroimenean errazago: bizipen onak ala txarrak?

62
KOMUNIKATU

Egunkaria

KOMUNIKATU

Egunkaria norberak idazten duen kontakizuna da. Lehen pertsonan idazten da, eta zirrarak, kezkak, beldurrak eta abar kontatzen dira.

Azaroaren 25a, ostirala

Egunkari maitea:

Gaur goizean erlojuak jo orduko jaiki naiz, urduri, Naturako lana aurkeztu behar dudala burutik kendu ezinik. Eskolara joan baino lehen, berriz egin diot aurkezpena amari, badaezpada… Baina egindako lanak merezi izan du; andereño Edurnek zoriondu egin nau!

Arratsaldean, etxera iritsi naizenean, gurasoak nire opariari buruz ari zirela iruditu zait. Zer ote da?

Pozak zoratzen nago! Ikaragarri atsegin dut nire

urtebetetze-eguna: lagunak, jolasak, janari gozoa, eta… etxekoen opariak!

Jota nago! Aste gogorra izan da. Bihar egun handia da, eta banoa ohera. Ea gaur ondo lo egiten dudan!

• Noren egunkaria da?

• Noiz idatzita dago?

• Zer dio Arkaitzek testua idatzi zuen egunari buruz?

• Zer zirrara kontatzen dira?

2  Nola sentituko zinateke norbaitek zure egunkaria irakurriko balu? Zer deritzozu hori egiteari? Azaldu.

Gogoan hartu!

Egunkarian gure sentipenak idaztea lagungarria izaten da zirrarak kudeatzeko eta gaizki gaudenean lasaitzeko.

U4 63
1 Taldeka irakurri  Irakurri egunkaria eta erantzun galderei. 3 Bilatu Gregoryren beste pasarte bat Gizajo baten egunkaria saileko beste liburu batean. Ekarri eskolara eta azaldu ikaskideei. Arkaitz

Hitz polisemikoak

1 Irakurri arretaz eta erantzun.

begi 1. iz. Ikusmenaren organoa. 2. iz. Jostorratz batean, haria sartzeko zuloa. 3. iz. Gaztaren eta ogiaren mamian geratzen den hutsunea. 4. iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea.

• Zenbat esanahi ditu begi hitzak?

• Nola adierazten dira esanahiak hiztegian?

Hitz polisemikoak esanahi bat baino gehiago duten hitzak dira. Hiztegian, esanahiak zenbakien bidez adierazten dira.

2 Ideiabiltzarra Begi hitzaren zer esanahiri dagokio marrazki bakoitza? Marraztu falta den esanahia koadernoan.

3 Irakurri esaldiak, eta bilatu azpimarratutako hitz polisemikoak hiztegian; gero, kopiatu bakoitzari dagokion esanahia.

Leizearen ahoan otsoak dabiltza.

Matrikula egiteko epea bihar amaitzen da.

– Monasterioko liburutegian balio handiko lumak daude.

– Saguek zuloa egin dute mahaiaren hankan.

– Metroa hartu dugu Bilbotik Algortara joateko.

– Fruitu honek azal lodia eta mami gutxi du.

– Sukaldeko mahaiak hankak kolokan ditu.

4 Idatzi esaldi bat hitz polisemiko horietako baten beste esanahi batekin.

¡ 64
EZAGUTU HIZKUNTZA
a b c

Puntuazio-markak (II)

1 Erreparatu, eta idatzi koadernoan testu honetako puntuazio-marka guztiak:

Aita:

Gaur gauean antzokiko musika-kontzertura

joango naiz. Dantza-taldeko lagun guztiak joango

dira: Jon, Eider, Edorta…

Izebaren etxean geratuko naiz lo egiten. Beraz, ez kezkatu.

Bihar arte.

Jone

Puntua, bi puntuak, etenpuntuak

Testuak ondo antolatzeko eta irakurtzean pausaldiak nola egin jakiteko, hainbat puntuazio-marka erabiltzen ditugu.

Puntuak (.) etenaldi luzea adierazten du. Esaldien, paragrafoen eta testuen amaieran jartzen da.

Etenpuntuak (…) esaldia amaitu gabe uzten denean erabiltzen dira. Hiru puntu dira beti.

Bi puntuak (:) kasu hauetan erabiltzen dira:

• Gutunen hasieran.

• Zerrendetan.

• Hitzez hitzezko aipamenetan.

2 Lotu esaldiak, eta jarri puntua , bi puntuak eta etenpuntuak

Kirol-dendan denetik saltzen dute Aspaldiko! Zer moduz?

Hizlariak hau esan zuen botak, zorroak, kantinplorak

Uxue maitea ez naiz batere fidatzen

Hori esaten dute, baina Mila esker zure erantzunagatik

Alkate andrea «Isilik, mesedez»

3 Berridatzi, puntuazio-marka eta letra larri egokiak jarriz.

– hau galdetu zidan mutilak «Non dago geltokia?»

– Hainbat lagun etorri dira nagore, ander, irati

Kaixo, uxue Zer moduz berlinen?

amak beti esaten dit «kontuz ibili!»

– hirian gauza asko dago zinemak dendak antzokiak

– «lehenago jakin izan bagenu» erantzun zidan aitak

U4 65

Adjektiboa: izenondoa eta

1 Erreparatu urdinez dauden hitzei.

izenlaguna

Adjektiboak izena nolakoa den adierazten duten hitzak dira. Bi motatakoak izan daitezke:

Izenondoak: izenaren atzean jartzen dira. Artikuluak ( -a , - ak ) eta deklinabide-markak hartzen dituzte. Adibidez: txokolate gozoa , etxe dotorea mahai

Izenlagunak: izenaren aurrean jar tzen dira. Izenlagunak sortzeko, -ren (Noren) eta -ko (Nongo) deklinabide-markak erabiltzen dira. Esaterako: herriko jaiak, neskaren betaurrekoak

2 Gurpil logikoa  Izen-izenondo hauek nahasita daude; idatzi izenondo bakoitza dagokion izenaren ondoan:

Matematika ikasgai … da.

Suteak kalte … eragin ditu.

– Ixone neska … da.

– Tenperatura … egongo da gaur.

– Itsaso ... iragarri dute biharko.

Indarra emateko, izenondoa errepikatu egiten da. Adibidez: Zapata hauek berriberriak dira.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 66
3 Osatu esaldiak izenondo hauekin: jator, handi, txar, epel, zail. Gero, indartu izenondoak, laukian bezala.
Gehiago jakiteko Anaia txikiak txupete gorria du. Etxeko giltzak ahaztu ditut.
motor
pastel
basatia besaulki argia ikasle biribila suge erosoa
gozoa
zaratatsua
U4
67
4 Kopiatu esaldiak koadernoan, eta sailkatu adjektiboak.

Narrazioa (III): narratzailea

Mila zortziehun eta ez dakit zenbatga­

rren urtean, mezu misteriotsu bat heldu

zitzaion Baptiste Lizarragari. Gizon ho­

rren ogibidea besteen gauzak beregana­

tzea zen; hau da, lapurra zen. Gau har­

tan, Baionako bitxigilerik aberatsenak

bere dendara joateko esan zion. Hotz egiten zuen Baionan, eta ilun zegoen. Bitxigileak, Lizarraga ikusi orduko, atea ireki zion, eta gero kisketaz itxi zuen.

Pako Aristi, Din, dan, don… Kanpai­lapurrak non? Elkar (moldatua).

Kostatu egin zitzaigun Hego Polotik ate­ ratzea. Une batzuetan, izotz­blokeetan harrapatuta, airerik gabe geratuko gine­ la pentsatzen genuen; baina, azkenean, azalera atera ginen. Iparralderantz gin­ doazen, Atlantikoan zehar. Malvina uharteetarantz jarraitu genuen. Apirilaren 3ra arte, ez ginen Patagoniako toki haietatik joan; urpean eta uraren azalean nabigatu genuen.

Jules Verne, Hogei mila legoako bidaia itsaspetik. Anaya/Haritza (moldatua).

Narratzailea istorioa kontatzen duen pertsona da. Bi modutan egin dezake hori:

Lehen pertsonan: narratzailea istorioko pertsonaia bat da.

Hirugarren pertsonan: narratzaileak badaki istorioan zer gertatzen den, baina ez da pertsonaia bat.

2 Zer narratzaile mota dago goiko testuetan?

3 Irakurri berriro unitateko irakurgaia. Pertsona bera dira narratzailea eta protagonista? Arrazoitu, testu zati bat erabiliz.

Asmatu abentura bat

Idatzi lau lerroko abentura labur bat:

• Lehenik, idatzi protagonista bazina bezala: nor zaren, zer gertatu zaizun…

• Gero, berridatzi testua, istoriotik kanpo kontatuko bazenu bezala.

Egunkariak lehen pertsonan idazten dira, idazleak norbere bizipenak eta zirrarak azaltzea delako helburua.

EZAGUTU LITERATURA eai 68
1 Zer dela eta diozu hori?  Irakurri eta esan bakoitza nork kontatzen duen. Gogoratu

DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasitakoa kontuan hartuz.

Adjektiboa

Izenaren ... jartzen dira. ... eta ... hartzen dituzte.

Izenaren ... jartzen dira. Izenlagunak sortzeko, ... eta ... deklinabide-markak erabiltzen dira.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Lotu esapide bakoitza dagokion marrazkiarekin. Gero, idatzi esaldi bana.

Bete-bete

Zer arraio!

Huts egin

69 U4 I KASI
a b c
egin

Lexikoa

1 Bilatu hiru hitz polisemiko marrazki hauetan; gero, azaldu bakoitzaren bi esanahiak, zure hitzak erabiliz:

Gramatika

6 Irakurri deskribapena, kopiatu izen-izenondo bikoteak eta erantzun: zer lanbide du pertsonaiak?

Itsasora begira gogoratzen dut, txistuka ari zen bitartean; bat­batean, betiko kanta zaharrari ekiten zion. Ahots ozena eta pixka bat latza zuen. Egia esan, arropa lorrinduak eta hizkera arrunta izan arren, ez zuen marinel soilaren itxurarik. Gizon isila zen.

2 Zer hitz polisemikori dagozkio definizio hauek?:

– Zerbaiti buruz hitz egin, ulertarazteko.

– Leku jakin batean agertu.

3 Bilatu hiztegian gutxienez bi esanahi dituen hitz bat, eta idatzi koadernoan.

Ortografia

4 Esan esaldiok egia (E) ala gezurra (G) dioten:

a) Gutunen hasieran puntua jarri behar da.

b) Bi puntuak zerrenden aurretik idazten dira.

c) Etenpuntuak bi puntu dira.

d) Testuaren amaieran puntua idazten da.

5 Idatzi baldintza hauek betetzen dituzten esaldiak:

a) Gutun baten hasiera, bi puntuak erabiliz.

b) Atsegin dituzun janarien zerrenda, bi puntuak, komak eta etenpuntuak erabiliz.

c) Gurasoek sarritan esaten dizuten zerbait, bi puntuak eta puntua erabiliz.

7 Berridatzi esaldiak, letra lodiz dauden izenondoen antonimoak erabiliz.

– Gela hotz eta ilun batean sartu ninduten.

– Mutil hori zekena eta goibela da.

– Haize zakarra eta hezea daukagu.

– Film luze eta aspergarri bat ikusi genuen atzo.

8 Berridatzi esaldiak izenlagunak erabiliz, ereduan bezala:

– Europan dauden hainbat hiritan egon naiz. Europako hainbat hiritan egon naiz .

– Elizan dagoen kanpandorrean zikoinak pausatu dira.

– Bihar egingo den txapelketan parte hartuko dut.

– Ikasleek idatzi dituzten ipuinak bildu ditugu.

– Debekatuta dago basoan bizi diren hegaztiak ehizatzea.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA Z er ikasi dut? 70
Robert L. Stevenson, Altxorraren uhartea. Anaya/Haritza (moldatua).

Bizitzan zehar aldatu egiten gara, eta askotan hobetu egiten ditugu gure gabeziak. Eta zuk, zertan hobetu nahiko zenuke? Erabili Denbora-bidaiak teknika, eta hausnartu zeure buruari jartzen dizkiozun erronkei buruz.

Denbora-bidaiak

Iragana

Nolakoa nintzen lehen? Zer nuen hobetzeko?

Oraina Nolakoa naiz orain? Zer hobetu dut?

Urte berriko asmoen bilakaera

Etorkizuna

Nolakoa izan nahi dut? Zer aldatu beharko nuke?

Gogoan dituzu 60. orrialdean urte berrirako zehaztu zenituen asmo osasungarriak?

Demagun urte berria hasi dela, eta hilabete batzuk igaro direla dagoeneko. Bete dituzu bizitza osasungarria izateko idatzi zenituen asmoak?

• Pentsatu erantzuna. Gero, azaldu urte berrirako jarri zenuen erronka bete duzun ala ez.

N ola ikasi dut?

1 Zure ustez, zer izan da unitate honetako zailena? Eta errazena?

Edukirik zailena:

Edukirik errazena:

2 Aurreko ariketan erantzun duzuna kontuan hartuz, idatzi hiru konpromiso hurrengo hiruhilekoan hobetzeko. Bigarren

71 U4
Gero eta hobeak
• • •
hiruhilekoan hobetzeko proposamenak

Begiratu argazkiei

Erreparatu bi argazki hauei:

Burdin zati bat sutan berotu, eta lepoan sartu zion herensugeari. Harrezkero, herensugearen mehatxurik gabe bizi dira herrian.

Herensugea ez haserretzeko, neskatila bat eman behar izaten zioten urtero, eta herensugeak betiko eramaten zuen neskatila hori.

Antzina, herri txiki-txikia zen Arrasate. Herritarrak, nekazariak denak, ikaratuta bizi ziren, herensuge maltzur bat bizi baitzen inguruko mendietan.

Urte batean, errementariaren emaztegaia eraman nahi izan zuen herensugeak, baina errementariak ideia bat izan zuen halakorik ez gertatzeko.

Osatu Txinako herensugeari buruzko testua, lokailu hauek erabiliz: gainera , adibidez , hau da , hala nola .

Txinatar kulturak herensugeari buruzko kontakizun ugari ditu, … elezaharrak, ipuinak eta alegiak. …, herensugea eguraldiaren jainkoa da, eta naturaz gaindiko ahalmenak ditu: hodei artean ezkutatzea, ur edo su bihurtzea, ilunetan dir-dir egitea, etab. …, txinatar horoskopoaren barruan, alegiazko animalia bakarra da; …, benetakoa ez den animalia bakarra.

72 BERRIKUSPENA 1
Ordenatu Arrasateko herensugeari buruzko elezaharra, koherentea izan dadin.
2
Arrasateko herensugea Arrasateko herensugea Txinako herensugea

Adierazi zer motatakoak diren izen hauek: herensuge, Arrasate, errementari , burdina , mendi , Txina , hodei , herritar, su

4

Identifikatu eta sailkatu esaldi hauetako adjektiboak:

– Txinako kulturak antzinako ipuin miresgarriak ditu.

– Errementari ausartak ez zion beldurrik herensuge gaiztoari.

Herensugeak sugearen enborra eta tigrearen oinak omen ditu.

5

Azaldu letra lodiz dagoen hitz polisemikoaren esanahiak.

Gazte ausarta kobazulora heldu zen.

– Nekazariak pozik zeuden: fruta goiz heldu zen, urte hartan.

6

Berridatzi esaldi hauek, puntuazio-markak eta letra larriak jarriz:

txinako horoskopoan hainbat animalia daude arratoia txaku rra zaldia

herritarrak etxean ezkutatu ziren errementaria berriz heren sugearen leizera joan zen

errementariak hau esan zuen «alde hemendik»

Jolasen txokoa

Lagundu herensugeari beheko hitzen sinonimoak edo antonimoak aurkitzen. Horretarako, jauzi egin beharko duzu laukitxoetan zehar, zenbakiei jarraituz:

73 HIRUHILEKOA 1 3
ausart herensuge ezkutatu on berotu nekazari leize 3 KO 14 KOL 5 ZU 19 TZUR 15 DAR 8 BO 18 MAL 10 RI 4 BA 13 TU 2 GOI 16 HOZ 11 A 9 RA 12 GER 6 LO 7 LA 17 TU 1 DRA

ITZALAPROIEKTUAK UZTENDUTEN

EZAGUTU DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA Ekoekintza aldizkaria

EKOLAGUNTZA

Zer galdera interesgarri egin nahi dituzu konpostatzeari buruz?

Erantzun modu argi eta zuzenean!

Zer dira maiz egiten diren galderak?

Ikusi duzu inoiz FAQ nonbait idatzita? Non?

Zertarako izan daiteke erabilgarria ohiko galderen zerrenda bat egitea?

Uste duzu gainerako ikaskideek konposta egiteari buruzko zalantzak izango dituztela?

Zer galdera errepikatuko dira gehien?

Konpostaren FAQ zerrenda osatzeko ideia-jasa egingo dugu denon artean.

Maiz egiten diren galderen zerrenda osatutakoan, adostu talde bakoitzak zer galdera aztertuko dituen.

Hainbat iturritan bilatu behar duzue informazioa, egiazkoa dela ziurtatzeko.

Konpostarekin lotutako beste galdera edo argibide batzuk aurkitzen badituzue, idatzi oharrak; geroago kendu dezakegu erabilgarria ez den informazioa!

1 T hink P ENTSATU D esign 2 DISEINA T U

Prest dago zuen aldizkari digitala?

Ondo berrikustea funtsezkoa da. Beraz, elkarlanean, berrikusi beste talde batzuen lana.

Beste gela batzuetako ikasleak gonbidatu ditzakezue aldizkariaren aurkezpenera.

Ilusioz helarazi zuen lana. Horrela, agian, beste ikasle batzuk animatuko dira aldizkariaren hurrengo alea idaztera.

Zabaldu zuen ezagutza! Planeta zaintzen lagunduko duzue!

Talde guztiek erantzun diezue galderei?

Agian konpostarekin loturiko beste aholku edo arazoen konponbide batzuk aurkituko zenituzten. Erabaki zuen aldizkari digitalera gehitzeko modukoak diren!

Testuari forma emateko ordua da. Gehitu elementu bisualak, hala nola argazkiak edo grafikoak, mezua indartzeko.

Gogoratu zuzentzaile ortografikoa pasatu behar zaiola testuari, eta erabili dituzuen iturriak aipatu behar dituzuela. Jabetza intelektuala errespetatu behar dugu!

EGIAZTAT U 5

Lankidetzan aritzeak honetan laguntzen dit: …

1. HIRUHILEKOA
3 M
EGIN
T est
aker
4 PRESENTA S tage AURKEZTU

Deklinabidea

Izen arruntaren deklinabidea

• Izen bizigabeak: kale (bokala amaieran); haran (kontsonantea amaieran).

• Izen bizidunak: asto (bokala amaieran); lagun (kontsonantea amaieran).

IZEN ARRUNTA

MUGATU SINGULARRA MUGATU PLURALA MUGAGABEA

NOR astoa laguna kalea harana astoak lagunak kaleak haranak asto lagun kale haran

NORK astoak lagunak kaleak haranak astoek lagunek kaleek haranek astok lagunek kalek haranek

NORI astoari lagunari kaleari haranari astoei lagunei kaleei haranei astori laguni kaleri harani

NOREN astoaren lagunaren kalearen haranaren astoen lagunen kaleen haranen astoren lagunen kaleren haranen

NOREKIN astoarekin lagunarekin kalearekin haranarekin astoekin lagunekin kaleekin haranekin astorekin lagunekin kalerekin haranekin

NORENTZAT astoarentzat lagunarentzat kalearentzat haranarentzat astoentzat lagunentzat kaleentzat haranentzat astorentzat lagunentzat kalerentzat haranentzat

NON ––kalean haranean ––kaleetan haranetan ––kaletan haranetan

NONDIK ––kaletik haranetik ––kaleetatik haranetatik ––kaletatik haranetatik

NORA ––kalera haranera ––kaleetara haranetara ––kaletara haranetara

NONGO ––kaleko haraneko ––kaleetako haranetako ––kaletako haranetako

NORENGAN astoarengan lagunarengan ––astoengan lagunengan ––astorengan lagunengan ––

NORENGANA astoarengana lagunarengana ––astoengana lagunengana ––astorengana lagunengana ––

NORENGANDIK astoarengandik lagunarengandik ––astoengandik lagunengandik ––astorengandik lagunengandik ––

ZEREZ astoaz lagunaz kaleaz haranaz astoez lagunez kaleez haranez astoz lagunez kalez haranez

Erakusleen deklinabidea

SINGULARRA PLURALA

Hurbil Tartean Urrun Hurbil Tartean Urrun

NOR hau hori hura hauek horiek haiek

NORK honek horrek hark hauek horiek haiek

NORI honi horri hari hauei horiei haiei

NOREN honen horren haren hauen horien haien

NOREKIN honekin horrekin harekin hauekin horiekin haiekin

NORENTZAT honentzat horrentzat harentzat hauentzat horientzat haientzat

NON honetan horretan hartan hauetan horietan haietan

NONDIK honetatik horretatik hartatik hauetatik horietatik haietatik

NORA honetara horretara hartara hauetara horietara haietara

NONGO honetako horretako hartako hauetako horietako haietako

NORENGAN honengan horrengan harengan hauengan horiengan haiengan

NORENGANA honengana horrengana harengana hauengana horiengana haiengana

NORENGANDIK honengandik horrengandik harengandik hauengandik horiengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ honetaz horretaz hartaz hauetaz horietaz haietaz

Izenordainen deklinabidea

Ni Hura Gu Zu Zuek Haiek

NOR ni hura gu zu zuek haiek

NORK nik hark guk zuk zuek haiek

NORI niri hari guri zuri zuei haiei

NOREN nire haren gure zure zuen haien

NOREKIN nirekin harekin gurekin zurekin zuekin haiekin

NORENTZAT niretzat harentzat guretzat zuretzat zuentzat haientzat

NORENGAN ni(re)gan harengan gu(re)gan zu(re)gan zuengan haiengan

NORENGANA ni(re)gana harengana gu(re)gana zu(re)gana zuengana haiengana

NORENGANDIK ni(re)gandik harengandik gu(re)gandik zu(re)gandik zuengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ nitaz hartaz gutaz zutaz zuetaz haietaz

Deklinabidea

Aditzak

Aditz trinkoak

IZAN

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

ETORRI

Orainaldia Lehenaldia

ni nator nentorren

hura dator zetorren

gu gatoz gentozen

zu zatoz zentozen

zuek zatozte zentozten

haiek datoz zetozen

EGON

Orainaldia Lehenaldia

ni nago nengoen

hura dago zegoen

gu gaude geunden

zu zaude zeunden

zuek zaudete zeundeten

haiek daude zeuden

EDUKI

JOAN

Orainaldia Lehenaldia

ni noa nindoan

hura doa zihoan

gu goaz gindoazen

zu zoaz zindoazen

zuek zoazte zindoazten

haiek doaz zihoazen

IBILI

Orainaldia Lehenaldia

ni nabil nenbilen

hura dabil zebilen

gu gabiltza genbiltzan

zu zabiltza zenbiltzan

zuek zabiltzate zenbiltzaten

haiek dabiltza zebiltzan

ERAMAN

Orainaldia Lehenaldia Orainaldia Lehenaldia

nik daukat dauzkat neukan neuzkan daramat daramatzat neraman neramatzan

hark dauka dauzka zeukan zeuzkan darama daramatza zeraman zeramatzan

guk daukagu dauzkagu geneukan geneuzkan daramagu daramatzagu generaman generamatzan

zuk daukazu dauzkazu zeneukan zeneuzkan daramazu daramatzazu zeneraman zeneramatzan

zuek daukazue dauzkazue zeneukaten zeneuzkaten daramazue daramatzazue zeneramaten zeneramatzaten

haiek daukate dauzkate zeukaten zeuzkaten daramate daramatzate zeramaten zeramatzaten

Ortografia- arauak

Hiztegia

Hiztegian edozein hitz bilatzeko, hitzaren lehen letrari erreparatuko diogu. Lehen letra bera duten bi hitz egonez gero, bigarren letrari begiratuko diogu.

Silaba eta diptongoa

Silaba ahots-kolpe bakarrean ahoskatzen den letra multzoa da. Esaterako, hauek dira hondartza hitzaren silabak: hon-dar-tza.

Diptongoa silaba berean ahoskatzen den bokal parea da. Adibidez: euria eu-ri-a

Koma ( , )

Komak etenaldi laburra adierazten du. Erabili kasu hauetan:

• Zerrenda bateko elementuak bereizteko.

• baina hitzaren aurrean.

• Lokailuen aurrean eta atzean.

Puntu eta koma (;)

Puntu eta komak komak baino etenaldi luzeagoa adierazten du. Erabili kasu hauetan:

• Elkarren aurkako ideiak bereizteko.

• Nolabaiteko lotura duten perpausen artean.

Puntua ( . ) eta letra larria

Esaldiaren amaieran, puntua jarri behar da. Puntuak zera adierazten du: irakurtzen denean, etenaldi luzea egin behar dela.

Letra larria kasu hauetan erabili behar da:

• Testu baten hasieran.

• Puntuaren ostean.

• Izen berezietan (pertsona- eta leku-izenetan).

• Film eta liburuen izenburuetan.

• Erakunde eta elkarteen izenetan.

Bi puntuak ( : )

Bi puntuak kasu hauetan erabiltzen dira:

• Hitzak zerrendatzean. Esaterako: Lau lagun etorri dira: Iker, Marta, Eider eta Gorka.

• Gutunen hasieran. Adibidez: Kaixo, Marta: Zer moduz?

Etenpuntuak (…)

Etenpuntuak perpaus bat amaitu gabe uzten dugunean erabiltzen dira.

Marratxoa ( - )

Marratxoa lerro baten amaierako hitzak zatitzeko erabiltzen da, baita hitz-errepikapenetan eta zenbait hitz elkartutan ere.

r letra

r letrak bi soinu ditu:

• Soinu leuna: beti doa bokalen artean, eta r idazten da. Adibidez: koroa, madaria, euria…

• Soinu gogorra: bi modutara agertzen da:

– Kontsonante baten aurrean, r idazten da. Esaterako: argia, urdina, garbitu…

– Bokalean artean, rr idazten da. Adibidez: sagarra, gogorra, gerrikoa…

Euskaraz ez dago hitzaren hasieran r letra duen hitzik (robot bezalako hitzak salbu). Hitzaren amaieran, r idazten da (gaur, eder), rr inoiz ez. h

letra

h letra ez da ahoskatzen. Kasu hauetan erabiltzen da:

• Bokal berdinen (ahate, ohore) eta bokal desberdinen (aho, ohe) artean.

• Hitz batzuen hasieran, bereziki zenbakietan (hamar, hogei) eta erakusleetan (hau, horiek)

Ts, tx eta tz txistukariak

Euskaraz ez dago hitzaren hasieran tz edo ts duen hitzik; tx idazten da beti. Esaterako: txalupa, txori, txiki…

-a itsatsia

Euskaraz hitz batzuek berezko -a dute amaieran, eta

-a hori ezin zaie inoiz ere kendu. Adibidez: eskola, botila, gauza Deklinatzeko orduan ere ezin zaie kendu: eskolatik, botilaren, gauzarik...

3 7

Konpondu daitezke arazoak hitz eginez? Gatazka bat modu baketsuan konponduko dugu, eta Bakearen hiztegia osatuko dugu.

Nolakoa izango da zure herria hemendik urte batzuetara? Etorkizuneko gure herrian girotutako ipuinen bilduma osatuko dugu.

Zer kalte egiten dute kanpoko espezieek? Hausnarketa egin, eta espezie inbaditzaileen galeria osatuko dugu.

Zerbait hobetu nahiko zenuke zure bizitzan? Hausnartu, eta egunkarian sarrera bat idatziko dugu.

Bakea, justizia eta erakunde sendoak

Hiri eta komunitate jasangarriak

Lehorreko bizitza

Osasuna eta ongizatea

Zer ezaugarri ditu dieta orekatu eta osasungarri batek? Hausnarketa egin, eta errezetak idatziko ditugu, ikasgelako errezeta-liburua osatzeko!

Nola babestu dezakegu itsasoko animalien eta landareen bizitza? Olerkiak idatziko ditugu, ideiak olerki-jaialdi batean aurkezteko.

Biodibertsitatea babestearen garrantziaz hausnartu, eta galzorian dauden animalien fitxak osatuko ditugu.

Pentsatu duzu inoiz zenbat gauza ikasten ditugun liburuen bidez? Jendea irakurtzera animatzeko kartelak egingo ditugu.

Goserik ez izatea

Uretako bizitza

Lehorreko bizitza

Kalitate oneko hezkuntza

Berrikuntzak elikadura hobetzen nola lagundu digun hausnartuko dugu, eta sortu ditugun asmakizunei buruz eztabaidatuko dugu.

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Pentsatu nola hurbildu gaitezkeen gehiago artera eta kulturara, eta antolatu arte-erakusketa bat gustuko dituzuen artelanekin.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Lanbide guztiek ikusgarritasun bera dute? Hausnartu. Gero, asmatu antzezlan bat; lanbide ikusezinen bat agertu beharko da istorioan.

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Nola eragingo die klima-aldaketak gure inguruko naturaguneei? Ibilbide bat antolatuko dugu naturagune bat ezagutzeko.

Klima babesteko ekintza

8 74 140 24 90 156 106 172 56 122 188 IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA
GJH OR. Zer ikasiko dugu?
10
11
12 Bizi gaitezen bakean Tripazorririk gabe Teknologia bidelagun Goazen etorkizunera! Murgildu uretan Artea nonahi Lekuan lekukoa Piztien lagun Inurri-lana eginez Asmo onak Arakatu apalategiak Gero eta beroago
AURRERA
5 9 2 6
4 8
1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA 2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
1 40
3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

IRAKURGAIA KOMUNIKAZIOA EZAGUTU HIZKUNTZA EZAGUTU LITERATURA

• Irakurgaia: Kaixo, mundua! , Jonathan Litton.

• Ikasi hitzak: kortesiazko esapideak

• Irakurgaia: Trikimako gorriak , Éryc Puybaret

• Ikasi hitzak: herria

• Irakurgaia: Chomak, Guatemalako elezaharra.

• Ikasi hitzak: munduko biodibertsitatea

• Irakurgaia: Gizajo baten EGUNKARIA , Jeff Kinney.

• Ikasi hitzak: urteko egun bereziak

• Hizkuntzak

• Alfabetoak

• Irakurri baino lehen

• Testu idatziak (I): koherentzia

• Hitzik gabeko komunikazioa

• Testu idatziak (II): kohesioa

• Bizipenak

• Egunkaria

• Hiztegia

• Silaba eta diptogoa

• Komunikazioa

• Sinonimoak

• Letra larriaren erabilera

• Perpausa: ordena eta atalak

• Antonimoak

• Puntuazio-markak (I)

• Izena

• Hitz polisemikoak

• Puntuazio-markak (II)

• Adjektiboa: izenondoa eta izenlaguna

• Ahozko eta idatzizko literatura

• Narrazioa (I): osagaiak

• Narrazioa (II): motak

• Irakurgaia: Txokolatezko sumendia

• Ikasi hitzak: munduko elikagaiak

• Irakurgaia: Nola izan pirata , Ana Alonso.

• Ikasi hitzak: piraten mundua

• Irakurgaia: Izaki miresgarriak, J. M. Medina eta F. Moreno.

• Ikasi hitzak: animalia paregabeak

• Irakurgaia: Bastian liburuzalea , Michael Ende.

• Ikasi hitzak: liburuen mundua

• Nire janaririk gogokoena

• Errezeta

• Hizkuntza-jolasak

• Solasaldia kontatu

• Atzizkiak (I): lekua eta jatorria

• Puntuazio-markak (III)

• Izenordainak

• Atzizkiak (II): produktua

• Txistukariak (I): s, x, z

• Determinatzaileak

• Ahozko aurkezpena

• Eskema

• Liburuei buruz mintzatu

• Laburpena

• Aurrizkiak

• Txistukariak (II): ts, tx, tz

• Aditza (I)

• Hitz elkartuak

• h letra

• Aditza (II)

• Irakurgaia: Nola egiten da maskatzeko goma?, K. Wollard.

• Ikasi hitzak: teknologia sukaldean

• Irakurgaia: Margolanen ezkutuko sekretuak, C. Desnoëttes.

• Ikasi hitzak: artea eta museoak

• Irakurgaia: Mirarien Antzetokia

• Ikasi hitzak: artisten lana

• Irakurgaia: Hondartzako jokabidea

• Ikasi hitzak: Euskal Herriko naturaguneak

• Eztabaida

• Argudio-testua

• Margolanak komentatu

• Margolanak deskribatu

• Irakurketa dramatizatua

• Informazio-orria

• Gomendioak eman

• Arautegia

• Esapideak eta atsotitzak

• nb eta np kontsonante multzoak

• Aditza (III)

• Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• r letra

• Adberbioa: aditzondoa

• Onomatopeiak eta interjekzioak

• -a itsatsia

• Deklinabidea (I)

• Erdarakadak

• Bustidurak, in eta il

• Deklinabidea (II)

• Narrazioa (III): narratzailea

• Olerkiak (I): ezaugarriak

• Olerkiak (II): errima

• Literaturaren hizkuntza (I): aliterazioa

• Literaturaren hizkuntza (II): metafora

• Bertsolaritza

• Literatura-erretratua

• Antzerki-testuak

• Irakurketa-fitxa

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Ekoekintza aldizkaria : Ekolaguntza DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Plastic-free misioa: Landareak arriskuan DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Uraren isilpeko kutsadura: Birziklatu olio erabilia!

5 Tripazorririk gabe

Osasuna zaintzeko, garrantzitsua da elikadura orekatua izatea. Eta adituek diote elikatzeko modu osasungarrienetako bat dieta mediterraneoa dela. Zer dakizue horri buruz?

Dieta horren oinarriak barazkiak, zerealak, fruta, fruitu lehorrak, oliba-olioa eta arraina dira, besteak beste, eta Mediterraneo itsasoaren inguruko herrialdeetako sukaldaritza tradizionalean du jatorria. Obesitateari aurre egiteko eta osasuntsu bizi tzeko egoki-egokia da!

Zer deritzozu?

Astean zenbat aldiz jan behar ditugu barazkiak?

Eta gozokiak, badakizu zenbatean behin jatea komeni den? Behar baino gehiago jaten dituzu?

Datua

2010ean, UNESCOk dieta mediterraneoa Gizateriaren ondare ez-material izendatu zuen, balio kultural handia duelako.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Zer ezaugarri ditu dieta orekatu eta osasungarri batek? Hausnarketa egin, eta errezetak idatziko ditugu, ikasgelako errezetaliburua osatzeko!

Irakurgaia: Txokolatezko

sumendia

Jarraitu hariari!

Nola egiten da txokolatezko gutizia hau?

Ezagutzen dituzu munduko beste lekuetako elikagaiak?

74

Nire janaririk gogokoena

Zein da zure janari maiteena?

! eai

EZAGUTU HIZKUNTZA

Errezeta

Zer urrats egin behar ditugu janaria prestatzeko?

Atzizkiak (I): lekua eta jatorria

Puntuazio-markak (III)

Izenordainak

EZAGUTU LITERATURA

Olerkiak (I): ezaugarriak

75 2

Irakurgaia

Ez zara txokolatezalea

izango, ezta? Bada, ezingo diozu tentaldiari eutsi! Irakurri adi-adi eta ikasi postre gozo hau egiten; agian, egunen batean zeuk egingo duzu!

Nola egin?

Txokolatezko sumendia

Txokolatezko sumendia deritzon postrea Michel Bras

frantses sukaldariak asmatu zuen, 1981ean. Jatorrizko

izena coulant edo fondant da, baina gehienek «sumendi» esaten diote.

Nondik datorkion izen hori? Hara: kanpotik txokolatezko bizkotxo hutsa iruditu arren, txokolate-saltsa gozoa ateratzen zaio barrutik, zatitzen dugunean. Nolako ezuste polita! Sumendi baten antza du, txokolatezko laba dariola.

Gainera, ez da inondik ere errezeta zaila.

76
1. Jarri arrautzak ontzi batean. Bota azukrea eta irabiatu ondo guztia. 2. Berotu txokolatea eta gurina sutan edo mikrouhin-labean, urtu arte. 3. Igurtzi moldeak gurinez eta hautseztatu irin apur bat, bizkotxoa errazago ateratzeko moldetik. 4. Gero, bota txokolate urtua arrautza- eta azukre-nahastera.
ULERTU

Osagaiak

• 4 arrautza

• 80 g azukre

• 220 g txokolate

• 220 g gurin

• 60 g irin

Tresnak

• bi ontzi

• koilara

• bi molde txiki (laberako)

• irabiagailua

• labana

• eskuzorroa (moldeak labean sartzeko)

*Beste aukera

batzuk!

txokolate zuria

gazta-krema

U5 77
7. Sartu nahastea labean 5 minutuz, 220 graduko tenperaturan. 8. Azkenik, atera moldeak labetik eta sumendiak moldeetatik. Jan berehala, eta ikusiko duzu zatitzean txokolatezko laba ateratzen dela sumendi barrutik! 5. Gehitu irina nahasteari. Irabiatu dena poliki-poliki, bi minutuz, ondo nahasita gelditu arte.
egin!
6. Bete moldeen bi heren nahastearekin. Kontuan hartu bolumena handitu egingo dela labean, eta ez dugu nahi sumendiak moldetik kanpo gera daitezen.
On

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nork asmatu zuen txokolatezko sumendia? Noiz?

2 Zein da txokolatezko sumendiaren benetako izena? Zer hizkuntzatan dago?

3 Zenbat mahai-tresna eta zenbat etxetresna elektriko behar dira errezeta egiteko? Saiatu buruz gogoratzen.

4 Zer proposatzen da «Beste aukera batzuk!» atalean?

Idatzi testuari buruz

5 Moldeak gurinez igurtzi eta irinez hautseztatu behar dira. Zertarako?

6 Zertaz babesten gaitu eskuzorroak?

7 Irina gehitu ondoren, zenbat denbora irabiatu behar dira osagaiak?

8 Zer bi gauza hartu behar dira kontuan labea erabiltzeko?

9 Zer egin behar da sumendia moldetik kanpo ez gelditzeko?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

10 Lagundu duzu inoiz etxean janaria prestatzen? Jarri binaka eta kontatu elkarri.

11  Pentsatu nork egiten dituen etxeko lanak zure etxean, eta osatu taula hau. Gero, taldeka, eztabaidatu: ondo banatuta daude lanak etxean?

Etxeko lanen banaketa

Lana Nork egiten du?

Euskal supazterrean

Euskal sukaldaritzak ospe handia du munduan. Zer berezitasun ditu? Ezagutzen duzu euskal janari edo sukaldari ospetsurik?

Taldeka, kontatu elkarri zein den euskal sukaldaritzako zuen plater gustukoena.

78

Ikasi hitzak: munduko elikagaiak

1  Irudiotan munduko postre ezagunenetako batzuk ageri dira. Interneten bilatuta, lotu irudi bakoitza dagokion postrearekin. Gero, taldeka, eztabaidatu zer ikasi duzuen horiei buruz:

Alfajorra (Argentina) Kantena (Japonia)

2 Gure sukaldaritzan ohikoak diren janari askok beste herrialde batzuetan dute jatorria. Irakurri definizioak eta asmatu zer elikagai diren.

a) Landare tropikal baten hazia da. Eho ondoren lortutako hautsetik ur beroa iraganarazita, edaria prestatzen da: K F

b) Mexikon du jatorria. Fruitu biribila eta gorria da: T E

c) Izen bereko landarearen lurpeko zati jangarria. Perukoa da: P T

d) Zuhaitz tropikala da eta txokolatea egiteko balio du: K

e) Jatorriz, Australiako eta Asiako fruta da. Kolore horia du: N N

3 Aukeratu aurreko ariketako bi janari eta azaldu:

a) Inoiz hartu dituzun: noiz, non, nola...

b) Gure sukaldaritzan noiz erabiltzen diren. Aipatu bi plater.

Beste lekuetako elikagaiek gure sukaldaritza aberasten dute, eta beste usain eta zapore batzuk ezagutzeko aukera ematen digute.

U5 79
a e b f c g d h Gogoan hartu!

Nire janaririk gogokoena KOMUNIKATU

1  Entzun arretaz eta esan esaldiok egia (E) ala gezurra (G) dioten:

Lorentzok sukaldean aritzea maite du.

Herriko jatetxerik ospetsuenera joaten da sarri.

– Jatekoari dagokionez, ohitura bitxiak ditu.

– Larunbata egun berezia da Lorentzorentzat.

– Lorentzok Boloniako eran prestaturiko espagetiak maite ditu.

– Lorentzoren espagetiek ahatea, barazkiak eta sagar-saltsa dituzte.

Jatetxeko bezeroek harrituta begiratzen diote Lorentzori.

2 Zein da zure janaririk gogokoena? Jarri binaka eta kontatu elkarri.

Zer osagai ditu? Non jaten duzu?

Errezeta osasungarriak

Demagun sukaldaria zarela eta jaki hauek asmatu dituzula. Binaka jarrita, aukeratu bat eta azaldu ikaskideari zer osagai dituen eta nola egin duzun:

Fruta-broxeta

Barazki-sandwicha

Pasta-entsalada

Orain, asmatu zure ametsetako platera. Jarri taldeka eta komentatu ideia guztiak.

80

Errezeta

KOMUNIKATU

Jarraibide-testu etan, zerbait egiteko urratsak azaltzen dira. Errezeta n, adibidez, plater bat nola egin azaltzen da. Testua ulergarria izateko:

• Eman azalpenak modu koherente an, urratsez urrats.

• Erabili lokailuak , ordena adierazteko.

Koloretako poloak

Osagaiak

• angurri laurden bat • 5 kiwi

• 90 g azukre • 3 mertxika

Nola egin?

Kolore gorrirako, atera mamia angurriari, kendu haziak eta irabiatu, 30 g azukrez nahasita. Lortu duzun zukuarekin, bete poloak egiteko moldearen herena. Gero, sartu izozkailuan ordu eta erdi.

Kolore horirako, zuritu mertxikak eta irabiatu mamia, 30 g azukrerekin batera. Pure moduko bat lortuko dugu: sartu poloak egiteko moldean, izoztuta dagoen pure gorriaren gainean. Orain, moldearen bi herenak egongo dira beteta. Ondoren, jarri izozten gogortu arte.

Kolore berderako, zuritu kiwiak eta irabiatu mamia, azukrearen azken 30 g-ak gehituta. Haziak kendu nahi izanez gero, iragazi zukua. Amaitzeko, bete poloak egiteko moldearen azken herena, jarri makilatxoa erdian eta sartu izozkailuan.

Pirritx eta Porrotx, Sukaldean. Errezetak eta ipuinak. Elkar (moldatua).

Liburu-dendetan, mota askotako errezeta-liburuak daude: postreenak, janari beganoarenak, hasiberrientzakoak...

baten

U5 81
1 Irakurri arretaz errezeta hau: 2 Binaka jarrita, irakurri berriz errezeta eta zerrendatu koloretako poloak egiteko behar diren tresnak. Adi ibili: testuan ez dira tresna guztiak aipatzen. 3 Bilatu lokailuak testuan, eta adierazi zer motatakoak diren. 4 Adierazi hauetako zein diren jarraibide-testuak: Gogoan hartu!
Magia-trukoa Mahai-joko
erabilera-orria Egitaraua Ipuina

Atzizkiak (I)

Hitz bakunei atzizkiak erantsiz, hitz eratorriak sortzen dira.

-tar atzizkiak jatorria adierazten du: eibartar, paristar

-di atzizkiak multzoa adierazten du: pagadi. Kontsonantez amaitutako hitzek -ti hartzen dute: harizti

2 Lotu hitz bakoitza bere definizioarekin.

sagasti  zuhaitzez beteriko lekua.

-tegi atzizkiak tokia adierazten du: liburutegi

Amaieran n letra duten hitzek -degi hartzen dute: arrandegi.

behitegi  behiak gordetzen diren tokia.

zuhaizti  zura lantzen den lekua.

zurgindegi  sagarrondoz landaturiko saila.

3 Egiaztatu  Berridatzi, -tar duten hitzak erabiliz.

– Mirenen izeba Barañaingoa da.

– Asiako sukaldaritza oso maite dugu.

– Galesko lagunak Londresen bizi dira.

– Nepaleko musika entzun dugu aretoan.

Tolosako neskak Donostiara joan dira.

Hitz eratorri zoroak

Asmatu -tegi atzizkia duen hitz dibertigarri bat eta azaldu esanahia. Adibidez:

askaltegi askariak ematen dituzten jatetxea

Gogoratu

-tar atzizkiak hainbat forma hartzen ditu:

• Amaieran n edo l duten hitzekin, -dar erabiltzen da: beasaindar , israeldar

• Bokalez amaitutako hitzek -ar hartzen dute, bi silabatik gorakoak badira: marokoar .

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 82
txinatar jatetxea mahasti ederra erlategiko eztia 1 Irakurri, eta erreparatu lodiz dauden hitzei.

Puntuazio-markak (III)

1 Ikusi-pentsatu-neure buruari galdetu  Irakurri olerkia eta erreparatu gorriz dauden puntuazio-markei. Gero, erantzun galderei:

Bene-benetan

Bene-benetan?

Katua eta sagua berbetan.

Egi-egia?

Saguak katuaren belarrian berbetan.

Serio-serio?

Katuak saguari musu eman dio.

Anjel Lertxundi, Aizak eta aizan elkarrekin dantzan. Elkarlanean.

Marratxoa eta marra luzea

Kasu hauetan erabiltzen dira:

Marratxoa ( -)

• Lerro-amaierako hitzak zatitzeko.

• Hitz-errepikapenetan: bero - beroa

• Zenbait hitz elkartutan: seme - alabak , porru - patatak

• Solasaldietan, norbaitek hitz egiten duenean.

• Esaldi baten barruan azalpenak txertatzen direnean.

2 Berridatzi, falta diren marratxoak eta marra luzeak jarriz.

Gaur mara mara ari du elurra. Anek eta Enekok e

txean geratu behar izan dute. Hori dela eta, amak hau esan die:

Aizue! Ikusiko dugu film bat?

Zein? galdetu du Enekok.

Nik nahiago dut elurretan jolastu! esan du Anek.

3 Sortu bikoteak hitzokin eta osatu esaldiak: garbi, tipi, zehatz, neska, garbi , mutilak , tapa , mehatz .

Gizona … abiatu zen etxerantz.

Herriko … mendira joan dira.

Nekanek … kontatu digu filma.

Txukundu ostean, logela … geratu da.

U5 83
Marra luzea ( —) • Zertarako erabili da marratxoa (-)? Eta marra luzea (—)?

Izenordainak

1 Begiratu arretaz urdinez dauden hitzei.

Neuk jarriko dut mahaia!

Pastel hauek zuentzat dira! Nik entsalada ekarri dut!

Zuei gustatzen zaizue edari hau?

Izenordainak izenaren ordez erabiltzen ditugun hitzak dira.

Esaterako: Ibai eta Nekane sukaldari onak dira Haiek sukaldari onak dira. Izenordainak hauek dira:

Singularrekoak Pluralekoak ni gu hi / zu zuek hura haiek

Izenordainak deklinatu egiten dira. Adibidez: Niri asko gustatu zait. Opari hau zuretzat da.

2 Ordeztu azpimarratutako hitzak izenordainekin, eta alderantziz.

Herriko gazteek parte hartu dute lehiaketan.

Nire lagun mina bertsolari ezaguna da.

– Ane eta biok zinemara joan gara.

3 Idatzi aditz hauei dagozkien izenordainak:

Zuek Berrizko tren-geltokian zaudete.

Hark sagar-pastela jan du.

– Zu, etor zaitez berehala!

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 84

4 Osatu esaldiak, izenordainak deklinatuz. Kontuan hartu parentesi barruko oharrak.

– Josu! Gutun hauek … omen dira. (zu, Norentzat)

Neskak! Hauek al dira … jertseak? (zu, Noren)

LH 4ko ikasleak… etorriko dira. (gu, Norekin)

– … hamar urte egin ditut aurten. (ni, Nork)

– Zer iruditu zaizu … film hori? (zu, Nori)

– … hiru neba-arreba ditu. (hura, Nork)

– Brokolia da ... (ni, Noren) barazki gustukoena.

– Ume guztiak ... joan dira. (haiek, Norengana)

Izenordain indartuak

Kasu batzuetan, izenordainak indartu egiten dira:

• Aditzaren aurrean: Geuk garbituko dugu sukaldea.

• ere hitzaren aurrean: Neuk ere gauza bera uste dut.

Hauek dira izenordain indartuak: neu , heu , bera , geu , zeu , zeuek , berak /eurak .

5 Indartu esaldiotako izenordainak, beharrezkoa denean:

Zer ordutan jaiki zara zu gaur?

Azkenean, guk jaso beharko dugu mahaia.

– Hark domina irabazi du.

– Zuek ere bilbotarrak zarete.

– Haiek mendira joango dira.

– Ni naiz eskolako komikigilerik onena.

– Zu ere berandu etorri zara bazkaltzera.

6 Nire lehengo eta oraingo iritzia  Azaldu zergatik indartu dituzun aurreko ariketako izenordainak.

7 Erantzun galderei, izenordain indartuak erabiliz.

• Nor joan da hondartzara?

• Nork irakurri ditu bi liburuak?

• Nor etorri da berandu?

• Norentzat prestatu duzu afaria?

• Zeinekin elkartu zen atzo Idoia?

• Nork ekarri ditu masustak eskolara?

U5 85

Olerkia: ezaugarriak

Olerkia bertsoz idatzitako literatura-lana da. Olerkietan, idazleak zirrarak eta sentimenduak adierazten ditu, hizkuntza modu berezian erabiliz.

Olerkiek egitura jakin bat dute:

• Olerkien lerroei bertso-lerro deritze.

• Hainbat bertso-lerrok ahapaldia osatzen dute.

1 Lapitzak erdira  Irakurri olerkia eta erantzun galderei:

Sagarra zuhaitzean

Sagarra zuhaitzean heldu

eta erortzeko zorian, abarrak eutsi egin dio

laztan gozoen arian.

Sagarra zuhaitzean heldu, dilindan adar-puntan, bera erortzeko zorian eta ni irrikan.

Xabier Olaso, Tximeletrak. Pamiela.

• Zenbat ahapaldi ditu olerkiak? Zenbat bertso-lerro ditu ahapaldi bakoitzak?

• Zer bertso-lerrok du silaba gehien? Eta gutxien?

• Zer sentitu duzu olerkia irakurri duzunean?

Urtaroak I

Isilka-misilka

Irakurri «Urtaroak I» olerkiaren lehen ahapaldia. Gero, binaka jarrita, idatzi bertso-lerro kopuru bera duen beste ahapaldi bat; mantendu bertso-lerro bakoitzaren silaba-kopurua ere:

sartu da barrura

isilka-misilka

hostoetan ura

isilka-misilka

joan zaigu

isilka-misilkauda

negua heldu da.

Leire Bilbao, Xomorropoemak

etabestepiztiabatzuk. Pamiela.

eai 86
EZAGUTU LITERATURA
Osatu olerkia Olerkietako bertso-lerroak silabaka zenbatzen dira. Abar: adar txikia.

DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz eta adibideak jarriz:

Atzizkiak

-tar -tegi -di

... adierazten du. Hainbat forma hartzen ditu:

• -ar: ...

• -dar: ...

... adierazten du.

... adierazten du.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Osatu esaldiak irakurgaiko hitz hauekin:

– Erretilua labean sartzeko, ez ahaztu … jartzea.

– Gurina ogian hedatzeko, erabili … .

– Krispetak … egitea gomendatzen dizut.

– Zukua egiteko, sartu fruta guztiak … .

87 U5
KASI
I

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Berridatzi, azpimarratutako hitzen ordez -tegi edo -ti dutenak erabiliz.

– Gaur haritzez betetako basoan egon gara.

– Jatetxe askok okela erretzeko lekua dute.

– Izozkiak saltzen dituzten dendan erosi dugu postrea.

– Pagoak dauden tokian hartuko dugu atseden.

2 Sortu hitz eratorriak, -tar, -dar edo -ar atzizkiak erantsiz:

baserri Eibar Andoain

India lur kale

Italia Madril Irlanda

3 Osatu hiztegia, definizio bakoitzari dagokion hitz eratorria idatziz.

a) …: leku bateko arauen multzoa.

b) …: belarra hazten den tokia.

c) …: epaiketak egiteko erabiltzen den eraikina.

d) …: liburu-bilduma handia duen lekua.

e) …: oiloak gordetzen diren tokia.

f) …: leku bateko legeen multzoa.

Ortografia

4 Berridatzi, azpimarratutako hitzen ordez hitz elkartuak edo hitz-errepikapenak erabiliz.

– Idatzi izena eta abizena orrialde honetan.

– Eztia oso gozoa da; limoia, berriz, guztiz garratza

– Jaunak eta andreak , entzun arretaz!

– Nora daramazu kutxa oso handi hori?

– Oso apurka ari da ingelesa ikasten.

5 Asmatu bi pertsonaia hauen arteko solasaldia:

Gramatika

6 Esan esaldiotako izenordainak arruntak ala indartuak diren:

– Eurek ere parte hartuko dute.

– Nik badakit txirula jotzen. Eta zuk?

– Zeuek zarete ikaslerik azkarrenak.

– Nora zoazte zuek bide horretatik?

7 Osatu esaldiak izenordainekin.

– Iñaki! … dantzaria zara, ezta? … esan digu lehen.

– Maitek uste du … tentelak garela.

– … Iruñera joan dira, eta … Baionara joan zarete.

– … ez dut parte hartuko biharko jaialdian.

8 Aukeratu izenordain egokia kasu bakoitzean.

– Nik / Neuk garbitu dut autoa.

– Gu / Geu musika-gelara joan gara.

– Zuk / Zeuk ere ekarri duzu bizkar-zorro berdea?

– Haiek / Eurek kiroldegian entrenatzen dute.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
88

Ondo jan, hobeto bizi

Badakigu nolakoa den dieta orekatu eta osasungarri bat? Zer elikagai kontsumitu behar ditugu gehien, eta zein gutxien? Bilatu elikadura-piramideak Interneten, eta hausnartu Ikusi, pentsatu, neure buruari galdetu teknikaren bidez.

Nolakoa da elikadura osasungarria?

IKUSI PENTSATU NEURE BURUARI GALDETU

Ikasgelako errezeta-liburua

Orain, taldeka jarrita, errezetak pentsatuko ditugu.

• Talde bakoitzak eguneko otordu baterako errezeta bat pentsatuko du. Kontuan hartu errezetak osasungarria izan behar duela.

• Errezeta urratsez urrats idatziko du kartoi mehe batean, eta amaieran errezetaren marrazkia edo argazkia gehituko du.

• Talde guztien errezetekin, ikasgelako errezeta-liburua osatuko dugu!

N ola ikasi dut?

1 Idatzi koadernoan eduki hauei buruz zer zenekien lehen eta zer dakizun orain:

Zer nekien lehen? Zer dakit orain?

Munduko janariak

Jarraibide-testuak

-tegi, -tar, -ti atzizkiak

Marratxoa eta marra luzea … …

Izenordaina

Olerkia

2 Zertarako balio dizu ikasitakoak? Idatzi koadernoan unitateko edukiak aplikatzeko hiru egoera.

89 U5

6 Murgildu uretan

Itsas inguruneak elikagaiak ematen dizkigu, baita lehengaiak eta energia ere. Gainera, ozeanoek munduko klima erregulatzen laguntzen dute. Gure planetarako eta bertako bizidunentzako oso garrantzitsuak direnez, itsasoak eta ozeanoak arduraz erabili eta zaindu behar ditugu.

Zer deritzozu?

Egoera onean daude munduko itsasoak eta ozeanoak?

Nolako harremana dugu gizakiok itsasorekin: ondo zaintzen dugu ala kalte egiten diogu?

Datua

Itsasora iristen diren zaborrak eta plastikoek kalte egiten diete uretan bizi diren animaliei eta landareei.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Nola babestu dezakegu itsasoko animalien eta landareen bizitza?

Olerkiak idatziko ditugu, ideiak olerki-jaialdi batean aurkezteko.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia:

Nola izan pirata

Zer dakizu piratei buruz?

Murgilduko gara itsasoko abenturetan?

90
Ikasi hitzak

Hizkuntza-jolasak Solasaldia kontatu

Jolastuko gara hizkuntzarekin? Nola kontatzen ditugu hizketaldiak?

! eai

EZAGUTU HIZKUNTZA

Atzizkiak (II): tresna eta produktua

Txistukariak (I): s, x, z

Determinatzaileak

EZAGUTU LITERATURA

Olerkiak (II): errima

91 14

Irakurgaia

Irakurri aurretik

Pirata izatea ez da lan erraza. Olerki hauek irakurrita, zenbait pista aurkituko dituzu abentura bila itsasoratzeko!

Nola izan pirata

Pirata izateko

Pirata izateko, lehena da bandera; hezurrak eta garezurra mastaren goiko aldera.

Bigarrena, munduko mapa, aurkitzeko itsaso tropikalak eta ur gardenetan era askotako koralak.

Hirugarrena, ontzi eder beladuna, oso aspergarria baita ontzi bat motorduna.

Laugarrena, begian jarrita txaplata, gerritik zintzilik ezpata, itsasoko olatuen zarata.

Bosgarrena, Karibeko papagaia, hizketan dakien txori alaia; itsasaldi luzeetan poztuko dizu bidaia. Azkenik, botila bete ron; itsasoratu, eta hor konpon! Gozatuko duzu kresalaz, goizaldeko haize leunaz, itsaslaminen algaraz.

92
ULERTU

Piraten maskotak

Pirata bazara Karibekoa, maskota behar duzu

ganorazkoa: ez txakurrik, ez behi zintzarridunik, horrela ez baita pirata taxuzkorik.

Katua ere ez da aproposa, gorroto baitu itsasoa, olatu bortitzen erasoa; zorabiatu egiten da, eta sumindu, itsasoak egiten badu zipriztindu.

Beste aukerarik bada; hain zuzen, tximinoa.

Oihuka eta keinuka, leku guztietatik zabuka, xarma berezia dauka.

Barregarria dela ezin uka!

Baina maskotarik egokiena, denetatik eroena –jostalari, bizkor, zaratatsuena–zera da, papagaia: sorbaldan dotore jarrita, beti izango duzu jaia.

Ana Alonso, Versos piratas, piratas en verso. Anaya (moldatua).

Masta: ontziaren belari eusten dion makila luzea.

Txaplata: begia estaltzeko erabiltzen den oihal edo larru zatia.

Kresala: itsasoko ur gazia.

Zintzarri: abereek lepotik zintzilik eramaten duten kanpai txikia.

Sumindu: haserretu.

U6 93

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Azaldu, zure hitzak erabiliz, olerki bakoitzaren gaia zein den.

2 Zenbat ahapaldi ditu olerki bakoitzak?

3 Bertso ­ lerro kopuru bera dute ahapaldi guztiek?

4 Nork idatzi ditu olerkiok?

Idatzi testuari buruz

Pirata izateko

5 Zer ageri da piraten banderan? Non jarri behar da?

6 Zertarako balio du munduko mapak?

7 Zergatik aukeratu behar du piratak ontzi beladuna?

8 Idatzi ahapaldi bakoitzean errima duten hitzak.

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

Piraten maskotak

9 Zer animalia ez dira aproposak piraten maskota izateko? Zergatik?

10 Zer du papagaiak piraten maskota egokia izateko?

11 Banandu lehen ahapaldiko bertso­lerroak silabaka.

12 Zenbat errima desberdin ditu bigarren ahapaldiak?

13 Ikuspegizirkulua  Sarritan, piratak pertsonaia beldurgarriak izaten dira. Hala ere, olerkiak modu dibertigarrian deskribatzen ditu. Zer iritzi duzu horri buruz?

14  Euskal Herrian ere pirata beldurgarriak izan ditugu. Bilatu informazioa Ixtebe Pellot piratari buruz eta azaldu zergatik esaten zioten «euskal azeria».

15 Baduzu maskotarik? Zer maskota eduki nahiko zenuke? Jarri taldeka eta eztabaidatu.

Itsasoa bizimodu

Piratak ez dira itsasoarekin lotura duten pertsona bakarrak. Munduko milioika lagun itsasoarekin lotura estuan bizi dira. Taldeka, pentsatu zer lotura duten beheko arloek itsasoarekin, eta zer egiten dugun itsasoan horietako bakoitzean.

energia­iturriak

pertsonen elikadura turismoa kirola garraioa

94

Ikasi hitzak: piraten mundua

1 Osatu piraten munduari buruzko hitz gurutzatu hauek, eta pirata ospetsu baten izena aurkituko duzu:

Ezkerretik eskuinera:

- Piraten ikurra duen oihal zatia.

- Ur gainean ibiltzen den ibilgailua.

- Punta eta aho zorrotzak dituen arma.

- Egurrezko hanka, benetako hankaren ordezkoa.

- Urez inguratutako lur-eremua.

- Buruko hezurdura, piraten banderan ageri dena.

- Punta zorrotzeko metalezko pieza; zerbaiti eusteko erabiltzen da.

- Piraten maskota kutuna.

- Atzamarrean janzten den apaingarria.

- Kokotsean hazten den ile luzea.

2  Aukeratu pirata hauetako bat, bilatu informazioa eta kontatu, taldeka jarrita:

Kaliko Jack Bizarbeltz Francis Drake

Jack Sparrow Anne Bonny Mary Read

U6 95

Hizkuntza-jolasak KOMUNIKATU

Hizkuntzak aukera ematen digu jolasteko, ondo pasatzeko eta sormena lantzeko; horretarako, errimak, hitz­jokoak eta beste baliabide batzuk erabiltzen ditu.

Gauaren ilunean, kox-kox ate joka:

—Nor da orduotan?

—4tadako 2delapurra

kri6luaren 2la.

Xabier Olaso, Pupuan trapua. Pamiela.

Antton bat eta Antton bi, erori bazen erori, ez da behingoan ageri.

Kro egin zuen igelak , Gora gora KO ta me .

ko koriko jarri zen, Aire aire ta me ko .

di -da igarri ez nuenez, Hegan hegan me ta ko .

loa k hartu ninduen. Pentsa pentsa igartzeko .

Bat: Matxin Parrat.

Bi: Mitxel Eperdi.

Hiru: kolko bete diru.

Haurra egizu lotxo bat: emango dizut goxo bat, aitak bat eta amak bi, Jaun zerukoak hamabi, lo.

Lau: iko melau. Sardina bat, bi sardina, elkartu ziren izkina batean. Atxi, txi, txi, txi, txi, txi, guagua, agua, gua, gua, gua, gua, gua, txitxi!

Sortu esaldi errimadunak

• Taldeka jarrita, idatzi hiru hitz. Ondoren, sortu errima-segidak, adibideotan bezala:

pirata patata, zapata, botata...

bizitza urpekaritza, ekaitza, harkaitza...

• Gero, aukeratu hitz-segida bat eta sortu esaldi errimadun jostagarriak. Adibidez:

Piratak, zapata botata, jan du patata!

96
J. M. Irigoien, Metak eta kometak. Elkarlanean. 2 Taldeka interpretatu  Zertarako erabiliko zenituzke hizkuntza­jolas hauek?: 1 Olerkitxo hauek bereziak dira. Saiatu deszifratzen, eta idatzi koadernoan: Xabier Olaso, Nik papaita, zuk papaita. Pamiela.

Solasaldia kontatu

KOMUNIKATU

Solasaldi bat bi modutan

Estilo zuzena erabiliz; hau da, solaskideen esanak hitzez hitz adieraziz. Adibidez: Amak esan zidan: «Kalera noa»

Zeharkako estiloa erabiliz; kasu honetan, solaskideen esanak kontatu egiten ditugu, aditzak eta beste hitz batzuk aldatuz. Esaterako: Amak esan zidan kalera zihoala.

Peru poz-pozik heldu da etxera.

Kaixo, ama!

Pozik zatoz, gero! Zer berri dakarzu?

Olerki-jaialdia antolatuko dugu eskolan!

Ederto! Eta zeri buruzkoa izango da?

Bada, itsasoari buruzkoa izango da!

Gai polita iruditzen zait! Olerkiak bilatzen hasi behar dugu lehenbailehen!

Peru poz-pozik heldu da etxera. Ama agurtu du. Amak zer berri dakarren galdetu dio.

Peruk erantzun dio olerki-jaialdia antolatuko dutela eskolan, eta amak galdetu dio zeri buruzkoa izango den.

Peruk kontatu dio jaialdia itsasoari buruzkoa izango dela. Amak esan dio gai polita iruditzen zaiola, eta lehenbailehen hasi behar dutela olerkiak bilatzen.

U6 97
2 Binaka jarrita, idatzi irudiotan zer ageri den: batek estilo zuzenean idatziko du; besteak, zeharkakoan. Gero, kontatu elkarri: konta daiteke: 1 Irakurri arretaz, eta azaldu nola dagoen kontatuta bakoitza.
a b
... ...

Atzizkiak (II)

1 Kopiatu hitz hauek koadernoan eta inguratu atzizkiak. Gero, azaldu bakoitza zer den:

gozoki hozkailu egunkari pizgailu

Hitz bakunei atzizkiak eransten dizkiegu amaieran, hitz eratorriak sortzeko. Atzizkiek hainbat esanahi dituzte:

gailu atzizkiak tresna adierazten du: berogailu, iratzargailu

ki eta ­ ( k ) ari atzizkiek produktua adierazten dute: esneki , egunkari

2 Idatzi koadernoan irudi hauei dagozkien hitzak: a b c

3 Osatu esaldiak, aurreko ariketako hitzak erabiliz.

Sukaldariak … erreko ditu afarirako.

Gaur … ez du jo, eta berandu heldu naiz eskolara.

Hainbat … erosi ditugu: zukuak, freskagarriak…

4 Idatzi definizio hauei dagozkien izenak:

– Matematika­eragiketak egiteko tresna: …

Esnez egindako jakiak: …

Aldizka kaleratzen den argitalpena: …

– Saihetseko haragia: …

– Eguerdiko otordua: ...

Asmakizun bitxiak

Asmakizunak  Zer ote dira asmatutako gauza hauek?:

Kontsonantez amaitutako hitzetan, -kailu erabiltzen dugu: izotz + ­gailu izozkailu

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 98
Gogoratu
marrazoki
olatugailu arraunkari igerigailu

asti/azti soro/zoro sail/zail jausi/jauzi

Denbora: …

– Salto: …

Departamentua: …

– Erori: …

Etorkizuna igarri eta magia egiten duena: …

– Erraza ez dena: …

– Eroa, zentzua galdu duena: …

– Landuta dagoen lur zatia: …

…tikada …tor hai… …matzaile

he… ka… …kar …ba

…ta …gandila …balina …rrara

Deszifratu kodeak

Jarraitu kodeei eta aurkitu irakurgaiko bost hitz.

A ta kre mas ma

B xar ez ta ko

C sal rra mas pa

U6
Txistukariak (I): s , x , z 99 –
1 Erreparatu argazkiei, eta idatzi esaldi bana. 3 Osatu taulako hitzak, silaba hauek erabiliz: xa , zi , os , as , ze, su , sa 2 Lotu hitz bakoitza bere definizioarekin. Behar izanez gero, begiratu hiztegian.
C3­A1 A2­C1 B1­A4 B2­C4­B3
2 3 4
A3­B4­C2
1
a b c d

Determinatzaileak

1 Erreparatu irudiei eta esaldietan lodiz dauden hitzei.

Determinatzaile ek izen arruntak eta izenondoak zehazten dituzte. Bi motatakoak daude:

Mugatzaileak bi motatakoak izan daitezke:

• Artikuluak: ­ a, ­ ak.

• Erakusleak: hau, hori, hura, hauek, horiek, haiek.

Zenbatzaile ek kopurua adierazten dute.

• Zehaztuak: lau, hamar… Kopuru zehatza adierazten dute.

• Zehaztugabeak: asko , gutxi , hainbat … Kopuru zehaztugabea adierazten dute.

2 Kopiatu esaldiotako determinatzaileak eta esan mugatzaileak ala zenbatzaileak diren.

– Guk kafea hartuko dugu gosaltzeko.

– Lur, ekar itzazu bi liburu eta sei koaderno!

Hango etxe hura oso zaharra da.

Lagunek hainbat fosil aurkitu dituzte.

– Hegoak eskolan egindako marrazkiak eraman ditu etxera.

3 Esan esaldiotako mugatzaileak artikuluak ala erakusleak diren:

– Mendi­puntako etxe zahar hura izebarena da.

– Amak barazkiak, haragia eta arraina erosi ditu.

– Horma horretako margolan horiek Parisen erosi nituen.

– Neska­mutil haiek txangoa egingo dute Iruñera.

– Parkeko zuhaitzek sustrai sendoak dituzte.

Hondartza hau da guztietan politena.

Erakusleek

hurbiltasun-maila

adierazten dute: hurbil (hau, hauek), tartean (hori, horiek), urrun (hura, haiek).

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 100
Gogoratu Loroak piraten maskota kutunak dira. Koral asko daude itsasoan.

4 Osatu, artikulu egokia jarriz.

– Oholtza gainean dauden dantzari… bilbotarrak dira.

Udalekuetan ezagutu nituen bost lagun… etorri dira.

Herrira etorri den emakume… mediku… da.

– Ezpata­arrain... oso azkar egiten dute igeri.

– Umetako une gozo... ez dira sekula ahazten.

5 Berridatzi, erakusle egokiak erabiliz.

– Hango tren­geltoki hau oso zaharra da.

– Hemengo neska horiek aktore ospetsuak dira.

Horma horietako margolan hauek garestiak dira.

Hor duzun katu honek begi urdinak ditu.

– Urruneko mendi hauek Pirinioak dira.

– Horko mutil hura Amaiaren lehengusua da.

6 Zer hurbiltasun­maila adierazten dute aurreko ariketako erakusleek: hurbil , tartean ala urrun?

7 Ordenatu hitzak, idatzi esaldiak eta inguratu zenbatzaileak.

bat azukre bota kafeari apur mesedez

– sagar azokan ditut hiru erosi kilo

– euro Ikerrek hamabost gastatu kromotan ditu

– etorri gazte dira hainbat kontzertura

– daukat gutxi arropa armairuan

– hilabete ditu hamabi urteak

8 Esan aurreko ariketako zenbatzaileak zehaztuak ala zehaztugabeak diren.

9 Osatu esaldiak, zenbatzaile hauek erabiliz: zenbait , makina bat , gutxi , batzuk , ugari , pixka bat , asko

– Donostiako akuarioan arrain … ikusi ditugu.

– … musikazale bildu ziren jaialdian.

… ikasleren ustez, txango gehiago egin behar da.

Antzerki­lan … idatzi zituen Shakespearek.

– … gehiago ikasiz gero, nota hobea aterako duzu.

– Jendea arduratuta dabil; aurten euri … egin du.

– Ikasle ... soilik joaten dira eskolara autobusez.

Zenbatzaile zehaztugabe batzuk (hainbat, zenbait, makina bat) izenaren aurrean doaz beti.

U6 101

EZAGUTU LITERATURA eai

Olerkiak: errima

Olerkiek musikaltasun berezia dute. Hori, besteak beste, errimari esker lortzen da. Errima bi bertso ­ lerro edo gehiagoren artean dagoen hots-errepikapena da. Olerki batean, errima bakarra edo bat baino gehiago egon daitezke.

Inurria uretan

Igoko luke zuhaitzik altuena

baina ez luke pasatuko

errekarik txikiena.

Inurri batek

eman dit gaur pena.

Urak zeraman

errekan behera.

Hankak mugitu arren alde batetik bestera, ezin irten lehorrera. Nik ez dut nahi ikus inurririk uretan, ez malkorik begietan ez penarik bihotzean.

Joxantonio Ormazabal

Itsas paisaiak aztertzen

Orri birakaria  Olerki honi errimak falta zaizkio. Binaka jarrita, osatu ahapaldietako hutsuneak, hitz hauek erabiliz:

Labarrera irten nintzen udako eguerdian ...

Margo-pintzelak hartuta neure buruari ...

Zer ote da zailago pintatzen: harkaitzetan aparra ala kaioen ...?

Leial jaso nuen paisaia, mihisean lotuz izadia eta ...

Margolanean uger dabiltza itsas belarrak, itsas ..., baina, nahastean, botila puskak, lata herdoilak, oroigai ...

• Itsasoarekin lotutako zer arazo ageri da olerkiaren azken ahapaldian? Hitz egin binaka, eta esan zer egin behar dugun arazo hori konpontzeko.

102
1 Irakurri olerkia, eta kopiatu koadernoan errima duten hitzak. Miren Agur Meabe, Begiak zerumugan . Elkar. nekez izarrak hegada zatarrak galdez begirada

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz.

Artikuluak: ...

Determinatzaileak

Zenbatzaileak

Zehaztugabeak: ...

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Irakurri berriz irakurgaiko hiztegiko hitzak, saiatu

esanahia ahoz azaltzen eta osatu esaldiok:

– … leiho guztiak herdoildu ditu.

– Altxorra galdu zuela ikusita, pirata … egin zen.

– Artzainak … jarri die ardiei.

– Piratek bandera eseki zuten ontziaren …

– Ixtebe Pellotek ... jarri zuen, begia estaltzeko.

U6
103
...: ... ...: ...

Lexikoa

1 Sortu hitz berriak, ­gailu, ­ki edo ­(k)ari atzizkiak erantsiz.

4 Idatzi baldintza hauek betetzen dituzten hitzak, beheko letrak erabiliz:

a) Hitz barruan z letra duten lau hitz.

b) Hitz barruan s letra duten bost hitz.

ahate

hilabete jan atertu

garbitu

lehortu egun

irabiatu urte

2 Osatu esaldiak, aurreko ariketako hitzak erabiliz.

– Gaurko … azken orduko albisteak daude.

– Euria egingo du gaur. Ez ahaztu …!

– … sartu ditut arropa bustiak.

– Behikiak, txerrikiak eta … daude hozkailuan.

– Aurtengo ... iazkoa baino interesgarriagoa da.

Ortografia

3 Bilatu letra ­zopan definizio hauei dagozkien hitzak:

a) Hariak lotuz prestatzen den arrantza­tresna.

b) Ile gorrixka eta belarri zorrotzak dituen ugaztuna.

c) Likidoak gorputzean sartzeko balio duen tresna.

d) Harresiz eta dorrez inguratutako antzinako eraikina.

c) Hitzaren hasieran ez silaba duten hiru hitz.

d) x letra duten hiru hitz.

b i n s

Gramatika

5 Sailkatu esaldiotako determinatzaileak, mugatzaileak ala zenbatzaileak diren kontuan hartuta:

– Ehun metroko hesia jarri dute herrian.

– Nekazariak hainbat barazki bildu ditu.

– Zenbait lagun bizi dira herri horretan.

– Parkeko zuhaitzak sustrai sendoak ditu.

6 Osatu esaldiak, parentesi barruko determinatzaileak erabiliz.

– (zenbatzaile zehaztua) … arrautza behar dira tortilla egiteko.

– Artalde (erakuslea, tartean) … osabarena da.

– Txistulari (zenbatzaile zehaztugabea) … bildu ziren plazan eta (zenbatzaile zehaztugabea) … pieza jo zituzten.

7 Idatzi zenbatzaile zehaztugabe hauek dituzten esaldiak:

makina bat zenbait hainbat

batzuk gutxi pitin bat

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA Z
104
er ikasi dut?
A X I L X O X G A Z T E L U N D T E G U A I R E Z A K Z R O K R T O E I M Z T A G K X E S X D S E
e
k
r t a p z
o m
l
x

Itsasoak eta ozeanoak zaintzen

Unitate honetan itsas munduan murgildu gara. Badakizu gure planeta sasoi onean egoteko itsasoen osasuna zaindu behar dugula? Pentsatu zer modutan zaindu dezakegun itsaspeko eta kostaldeetako bizitza. Horretarako, egin ideia-jasa

Plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea

Olerki-jaialdia

Hondartzako zaborra jasotzea

Itsas hondoko zaborra biltzeko tresna bat asmatzea

Idatzi itsasoak zaintzearekin lotutako olerki laburrak, pentsatu dituzuen ideiak eta errimari buruz ikasi duzuena kontuan hartuz.

Oso dibertigarria izango da ikaskideen aurrean errezitatzea! Jarri olerkiak korridoreetan edo argitaratu eskolako webgunean.

1 Kopiatu taula koadernoan eta adierazi nolako bilakaera izan duzun kasu bakoitzean.

Ozen irakurriz intonazio eta ahoskera egokia erabiltzen.

Ortografia-akatsak egiten.

Txukun idazten.

Zalantzak ditudanean ulertzen ez dudana galdetzen.

Irakaslearen azalpenak arretaz entzuten.

2 Idatzi koadernoan zer unetan sentitu duzun hau:

Lasaitasuna

105 U6
N
ola ikasi dut?
Nekea
eza
Segurtasuna Poza Asperdura
Segurtasunik

7 Piztien lagun

Munduan animalia asko daude eta geu ere haien artean bizi gara.

Baina pertsonok ez dugu beti ondo jokatzen animaliekin, eta gure ekintza batzuek kalte egiten diete espezie askori: adibidez, gehiegizko arrantzak eta ehizak, edo haien bizilekuetan aldaketak egiteak.

Zer dakigu Lurrean gurekin batera bizi diren beste animaliei buruz?

Zer deritzozu?

Zer esan nahi du animaliak galzorian egoteak? Badakizu zein dauden galzorian?

Zer egin dezakegu guk haien egoera hobetzeko?

Datua

Gure planetan 7 milioi animalia-espezie baino gehiago daude; horien % 20 galzorian daude, 1,5 milioi inguru, hain zuzen ere.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Biodibertsitatea babestearen garrantziaz hausnartu, eta galzorian dauden animalien fitxak osatuko ditugu.

Irakurgaia: Izaki miresgarriak

Jarraitu hariari!

Zer izaki miresgarri ezagutzen dituzu?

Ikasi hitzak

Ezagutuko ditugu animalia paregabeak?

106

Ahozko aurkezpena

Animaliei buruzko zer azalpen emango dituzu?

Eskema

Nola adieraziko ditugu grafikoki ideia nagusiak?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Aurrizkiak

Txistukariak (II): ts, tx, tz

Aditza (I)

EZAGUTU LITERATURA

Literaturaren

hizkuntza (I): aliterazioa

107 15
!
eai

Irakurgaia

Erreparatu testuaren egiturari. Irakurri atal bakoitzaren azpititulua eta begiratu arretaz irudiei, zeri buruzko testua den jakiteko.

Izaki miresgarriak

Non daude animaliak?

Animaliak asko dira eta leku guztietan daude, ikusten ez baditugu ere. Ez duzu jakingo, baina etxe barruan ere animaliak dituzu. Izan ere, txakurrak edo zaldiak ez ezik, euliak eta eltxoak ere animaliak dira; oso gogaikarriak, gainera. Zizareak, sugandilak, inurriak eta horrelako animaliak ere badira, baita lupa handi batekin bakarrik ikusten direnak ere.

Zer egingo genuke animaliarik gabe?

Animalietatik lortutako gauza asko erabiltzen ditugu egunero. Esaterako, bazenekien jertseak ardien ileaz egiten direla? Zeta artilea baino dotoreagoa da, eta zeta­beldarrek sortzen dute. Zetaz zapiak, blusak, gorbatak eta abar egiten dira.

Eta zure gerrikoa, zure zapatak…? Ziur asko, larruzkoak dira; hau da, behien, ahuntzen eta beste animalia batzuen larruz eginda daude. Gainera, jantzietarako materialak ez ezik, animaliek janariak ere ematen dizkigute; adibidez, haragia, arrautzak, esnea…

Harriak ala izakiak dira?

Munduko itsasorik beroenetan, koralezko uharriak daude. Itsaspeko harresi erraldoien modukoak dira, eta forma eta kolore ikusgarriak dituzte.

Uharrietan ostadarraren kolore guztietako arrain distiratsuak bizi dira. Uharriek harrien antza dute, baina animaliak dira.

Izan ere, uharriak polipo izeneko milaka animaliatxoren eskeletoez osatuta daude. Polipoek kanpotik dute eskeletoa, eta, eskeleto guztiak multzokatuta, urte askoan eta askoan, polipo txikiek uharri handiak eratzen dituzte.

108
ULERTU
Irakurri aurretik

Nola dakigu ez direla harriak?

Harriek ez bezala, polipoek «bizi­funtzioak» betetzen dituzte, gainerako izaki bizidunen moduan:

Elikatu egiten dira, bizitzeko; harriek, berriz, ez dute ezer jaten. Elikatzeari esker, hazi egiten dira, zeure moduan.

Ugaldu egiten dira. Nagusitan, landareek eta animaliek kumeak izaten dituzte. Harri batek, ostera, ezin du kumerik izan.

Azkenik, zaharrak direnean, hil egiten dira.

Geu ere animaliak gara?

Mozorro­jaietan arratoien, pinguinoen, oiloen eta beste hainbat animaliaren mozorroak janzten ditugu. Baina, animalien antza edukitzeko, ez dugu zertan mozorrorik jantzi, geu ere animaliak baikara!

Gure gorputza eta txinpantzeena, esate baterako, nahiko antzekoak dira. Baina haiek ez dira gure modukoak. Txinpantzea ez da inoiz Ilargira joan, ez du inoiz olerkirik idatzi, ez du hautsitako besorik sendatu… Izan ere, gizakiok adimen handiagoa dugu; hau da, pentsatzeko eta arazoak konpontzeko gai gara.

Zeta: zenbait intsekturen larbek egiten duten haria edo oihala.

Beldar: tximeleten eta intsektu batzuen larba.

Uharri: itsas azpiko harria edo harri multzoa.

Abaraska: erleek eztia gordetzeko egiten duten eraikuntza, gelatxo hexagonalez osatua.

Animaliek ere adimena dute, jakina. Adibidez, erleek etxe ikusgarriak eraikitzen dituzte, abaraskak alegia; baina modu berean egiten dituzte beti, eta aurrerantzean ere horrelaxe egingo dituzte. Gauzak egiteko modu horri sen esaten zaio.

Izan ere, animaliak ez bezala, gizakia gai da hausnartzeko, bere kabuz pentsatzeko alegia. Eta gaitasun horri kontzientzia deritzo.

Juan Ignacio Medina eta Félix Moreno, ¡Me encantan los animales!, SM (moldatua).

U7 109

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zenbat galderari erantzuten dio irakurgaiak?

2 Zein da gai nagusia? Laburbildu esaldi batean.

3 Zeri buruzkoa da atal bakoitza? Lotu.

1. atala Gizakion eta animalien arteko desberdintasunak

2. atala Animaliak ezinbestekoak ditugu

3. atala Nonahi daude animaliak

4. atala Harri­itxurako animaliak

5. atala Animalien bizi­funtzioak

Idatzi testuari buruz

4 Zeinek sortzen du zeta? Zer jantzi egin daiteke material horrekin?

5 Zer dira uharriak? Zeren antza dute?

6 Zer dakizu polipoei buruz?

7 Zein dira gizakion bizi ­ funtzioak?

8 Zertan gara desberdinak gizakiok eta txinpantzeak?

9 Nolakoa da animalien adimena? Eta gizakiona?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

10 Zergatik dute animalia batzuek harri ­ itxura? Jarri binaka eta eztabaidatu.

Kontrolik gabeko ehiza

Gizakiaren eraginez, hainbat animalia ­ espezie galtzeko zorian edo egoera txarrean daude. Elefanteen ehiza, adibidez, arazo bilakatu da. Izan ere, ezkutuko ehiztariek elefante asko ehizatzen dituzte, haien bolizko letagin luzeak eskuratzeko, bolia oso preziatua baita produktu asko ekoizteko.

• Ondo iruditzen zaizu elefanteak ehizatzea bolia lortzeko?

• Animaliak kaltetzen dituzten beste zer adibide bururatzen zaizue? Taldeka jarrita, hausnartu eta hitz egin.

• Zer egin daiteke halakorik ez gertatzeko?

110

Ikasi hitzak: animalia paregabeak

1 Zer animalia dira? Irakurri definizioak eta idatzi koadernoan.

a) Munduko hegaztirik handiena da, baina ezin du hegan egin: O

b) Kolorez aldatzen da eta mihi luzea du: K M L

c) Itsasoan bizi den ugaztun erraldoia da: L

d) Habiarik egiten ez duen txori kantaria da: U U

2 Zer dela eta diozu hori?  Binaka jarrita, aukeratu Euskal Herriko animaliak. Arrazoitu erantzuna.

orkatza marmoka amuarraina

gamelua saia tarantula

muskerra pottoka hartz zuria

• Non bizi dira aukeratu dituzun animaliak?

3 Erreparatu irudiari, irakurri deskribapena eta asmatu zer animalia den.

Zeelanda Berriko hegazti bitxi hau ez da oso ezaguna gurean. Fruta exotiko berde, garratz eta haziz beteriko baten izena du. Badakizu zer animalia den?

Tokian tokiko espezieak

Iberiar katamotza Iberiar penintsulako espezie endemikoa da. Azken urteetan haren egoerak hobera egin badu ere, desagertzeko arriskuan dago, eta animalia horren 1.365 ale inguru bakarrik daude.

• Bilatu Interneten zer diren endemismoak

• Aukeratu espezie endemiko bat, eta aztertu non bizi den, zenbat ale dauden...

Gogoratu: espezie endemikoak oso garrantzitsuak dira gure planetarentzat, eta bereziki zaindu behar ditugu, galtzeko arrisku handiagoa baitute!

U7 111

Ahozko aurkezpena KOMUNIKATU

Ahozko aurkezpen ean gai bati buruzko informazioa ematen da, modu ordenatu an. Egitura hau izan behar du:

• Sarrera: aurkezpenaren gaia azaltzen da.

• Garapena: gaiari buruzko informazioa ematen da.

• Ondorioa: edukia laburbiltzen duten esaldiak ageri dira.

1  Entzun arretaz eta osatu esaldi hauek:

… egin du aurkezpena.

– Aurkezpenaren gaia animalien inguruko … izan dira.

– Arrainek gogoratzeko gaitasun … dute.

– Gameluek ez daramate … konkorren barruan, … baizik.

– Euskal Herrian, … buruzko sineskeria bat dago.

– Zaharrek diotenez, … lehenengo aldiz kantatzean poltsikoan … duenak ez du diru faltarik izango.

– Saguek ez dute … gehiegi … Nahiago dituzte janari …, hala nola … edo …

2 Nola hasi eta nola amaitu du Anek aurkezpena?

3 Irakurri atsotitz hauek eta azaldu esanahia:

«Kukuaren hotsa adituz gero, poza».

«Katuak maite du etxea, txakurrak etxeko jabea».

«Azeriarekin ez behin ere fida».

Aurkeztu zuen gustuko animaliak

Jarri binaka eta prestatu ahozko aurkezpen labur bat, aurreko orrialdeko animalia bati buruz:

• Idatzi gidoia. Zehaztu bakoitzak zer esango duen. Hona hemen ideia batzuk: animaliaren ezaugarriak , bizimodua , elikadura , habitata ...

• Praktikatu zuen artean behin eta berriz, ozen.

• Aurkezpena egiteko, kontuan hartu «Gomendioak» laukiko jarraibideak.

Gomendioak

Ahozko aurkezpenak egiteko:

• Ahoskatu ondo hitzak.

• Begiratu ikusleei begietara.

112

Eskema

KOMUNIKATU

Eskema testu bateko ideia nagusien adierazpen grafikoa da. Eskemak egitea oso erabilgarria da testuak hobeto ulertzeko eta gogoratzeko. Ahozko aurkezpenak egin aurretik ere, komeni da eskemak egitea.

Kameleoia

Narrasti honek, espeziearen arabera, 7 cm-tik 60 cm-ra bitarteko luzera izan dezake. Kameleoiaren ezaugarri nagusia kolorea da: ingurunearen kolorea hartzen du, eta, horrela, ikusezin bihurtzen da.

Kameleoiak oso animalia bakartiak dira. Izan ere, ez dute harremanik beste kameleoi batzuekin. Bestalde, kameleoi emeak arrautzak errun, eta 8-12 hilabete geroago, kumeak jaiotzen dira.

Kameleoiak intsektuak jaten ditu, batez ere. Intsektuak ehizatzeko, begiak eta mihia erabiltzen ditu. Kameleoiaren begiak oso bereziak dira: begi batekin aurrean duen harrapakinari begira egon daiteke, eta, bien bitartean, bestearekin inguruan arriskurik dagoen ikusi. Gero, mihi luze eta likatsua jaurti, eta intsektua oso-osorik irensten du! Nire entziklopedia: animaliak. Ttarttalo (moldatua).

1. paragrafoa

2. paragrafoa

3. paragrafoa

Antolatu ideiak eskema batean

Osatu eskema, aurreko ariketako informazioa erabiliz.

Kameleoia

U7 113
1 Taldeka irakurri Irakurri testua arretaz. 2 Zein da paragrafo bakoitzaren ideia nagusia? Osatu taula koadernoan.
… … … …

Aurrizkiak

Hitz bakunei hasieran aurrizkiak jarriz, hitz eratorriak sortzen

dira. Aurrizkirik ohikoenek honako hau adierazten dute:

ber-/birErrepikapena Adibidez, berreraiki

desAurkakotasuna Esa terako, desegin.

ezUkazioa Adibidez, ezjakin

sasiBenetakoa ez izatea Esaterako, sasimediku

1 Kopiatu koadernoan aurrizkia duten hitzak.

sasitza bertsolari ezurte desoreka

birlandatu ezezagun deskribatu desertu

sasijakintsu eztarri birika birramona

2 Aukeratu aurrizkiak, sortu hitz eratorriak eta osatu taula:

Hitz bakuna Aurrizkia Hitz eratorria Esanahia

ehun

agertu

moldatu izen

biloba

3 Osatu esaldiak, aurreko ariketako hitzak erabiliz.

– … zenetik, ez dugu berriro ikusi osabaren katua.

Euskarako lana … behar izan dut.

Gure lehengusuari Belan … jarri zioten.

– Elenaren lehen ... jaio da gaur.

– … laguneko taldea etorri da jatetxera.

4 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza: desestali , sasiaktore, berreskuratu , ezuste

– Galdutakoa berriz eskuratu: …

– Estalita dagoen zerbait agerian utzi: …

– Benetako aktorea ez dena: …

– Espero ez den gauza edo gertaera: …

¡ 114
EZAGUTU HIZKUNTZA

Txistukariak (II): ts , tx , tz

1 Ezabatu multzo bakoitzean hitz arrotza, eta osatu beste multzo bat. Zeri buruzkoak dira hitz horiek?

txistu igeltsero txirula txalaparta

gatz arrautza izotz txirrindulari

2 Osatu hitz hauek ts , tx eta tz erabiliz:

bara…uri el…e …imeleta

o…ara hau… orra…

abera… jer…e i…aso

…alupa al…ari …orimalo

on...i ...rikorda gogo...u

…lo uniber…itate agen…ia

3 Idatzi hitz egokia kasu bakoitzean.

etzi/etsi

– Ez …, lortu egingo duzu eta!

… izango da entrenamendua.

hotz/hots

– … arraroak entzun nituen basoan.

– Hartu berokia, … handia dago eta!

Osatu hitzak txistukariekin

arrantzale otso

mortsa sits

Gogoratu

Euskaraz ez dago hasieran ts edo tz duen hitzik.

atzo/atso

– Bi … dabiltza txutxu­mutxuka.

… museora joan ginen.

iritzi/iritsi

– Zer … duzu gertatutakoari buruz?

– Etxera joateko ordua … da.

Entzulearen eskaria  Osatu sei hitz, multzo bakoitzeko silaba bat aukeratuz eta tsa edo tza gehituz.

U7
115
tsa tza bil do bi kai ma hin i ra ki ha e ho

Aditza (I)

Aditz trinkoak eta perifrastikoak

Aditzek ekintzak, egoerak edo gertaerak adierazten dituzte. Bi motatakoak izan daitezke:

Aditz trinkoak: hitz bakarrekoak dira. Esaterako: gatoz, zarete , doa

Aditz perifrastikoak: bi hitzez osatuta daude. Adibidez: entzun dut, erori da. Aditz perifrastikoek bi atal dituzte:

• Aditz nagusiak ekintza adierazten du: ikusi dugu

• Aditz laguntzaileak pertsona eta denbora adierazten ditu: poztu zen .

1 Identifikatu esaldiotako aditzak, eta esan zer motatakoak diren:

– Bost kiloko katua daukat.

– Galder, beti zabiltza kexaka!

Arratsaldean Baionako lagunak etorriko dira.

Lapurrek eskolako ordenagailuak eraman dituzte.

– Oso bizkar­zorro astuna daramazue.

– Jauregi hori XVII. mendean eraiki zuten.

– Bazkalostean mendira goaz txakurrarekin.

2 Aztertu aurreko ariketako aditz perifrastikoak:

• Bereizi aditz nagusia eta laguntzailea.

• Adierazi aditz laguntzailearen pertsona eta denbora.

3 Osatu esaldiak, aditz trinkoak erabiliz.

Ane eta biok antzerki­saiora … (joan).

Aizue! Zer ... (jakin) Josuri buruz?

– Zuek jaietako zapia … (eraman).

– Non … (egon) amaren belarritakoak?

– Tarta gozoa … (ekarri) nik jairako.

– Eskuineko belauna minduta ... (daukat).

– Elixabet eta Unai laster ... (etorri) etxera.

Eneko dantzan … (ibili) oholtza gainean.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 116
Aditzak lehenaldian, orainaldian edo geroaldian egon daitezke. Gogoratu

4 Idatzi esaldi bana aditz perifrastiko hauekin:

erosi genituen

ahaztu zaio

iritsi zait

ezagutu dut ekarri dizuegu irakurri duzu

Aditz perifrastikoak: NOR eta NOR-NORI

Perpauseko elementuen arabera, aldatu egiten da aditz laguntzailea:

Subjektua NOR kasuan badago, aditz laguntzailea NOR motakoa izango da:

Peru berandu heldu da

Subj. (NOR) Aditza (NOR)

Subjektua NOR kasuan badago, eta perpausean NORI kasuko hitzen bat egonez gero, NOR-NORI motako aditz laguntzailea erabili behar da:

Laguna guri etorri zaigu.

Subj. (NOR) Hitza (NORI) Aditza (NOR­ NORI)

5 Osatu esaldiak aditz hauekin: etorri zaizu , bizi dira , heldu zen , zulatu zaizkigu . Adierazi zer motatako aditz laguntzailea erabili den kasu bakoitzean.

– Iker oso nekatuta … gailurrera.

– Autoko gurpilak … guri.

– Atsedenaldian zuri aita … eskolara.

Ekainen lagunak poz­pozik … Leitzan.

6 Berridatzi esaldiak pluralean, adibidean bezala.

Etxeko giltza galdu zait Etxeko giltzak galdu zaizkit

– Ikasleari bururatu zaio ideia hori

– Xabati eta Gontzali filma aspergarria iruditu zaie.

– Bart Frantziako lehengusua etorri zaigu.

– Zuei koadernoa ahaztu zaizue jolastokian.

– Irakaslea lasterka etorri da.

7 Osatu esaldiak, aditz egokiak erabiliz. Gero, berridatzi lehenaldian.

– Amaiari komikia gustatu …

LH 3ko ikasleak basoan galdu …

Neska­mutilok! Heldu … gutuna etxera?

– Bihar gu ez … zinemara joango.

U7 117

Literaturaren hizkuntza (I): aliterazioa

Idazleek, olerkiak idazteko, ezohiko baliabideak erabiltzen dituzte. Horrela, edertasuna ematen diete literatura-testu ei. Aliterazioa sarri erabiltzen da olerkietan. Baliabide hori hotsak (bereziki kontsonanteak) errepikatzean oinarritzen da. Bitoriano Gandiagaren bertso ­ lerro honetan, adibidez, z eta r hotsak errepikatuz, bidearen sigi ­ saga adierazten da:

Zeharkako bide zeharkariak zeha r ka meha r ka

1 Pentsatu

jarrita komentatu  Irakurri olerkitxo hauek, identifikatu aliterazioak eta azaldu bakoitzaren esanahia:

Nire idazmakina zaharra

Nire idazmakina zaharrak triki­traka­triki­traka

Olivetti du marka, eta triki­traka­triki idazten du poliki.

Xabier Olaso, Tximeletrak. Pamiela.

Idatzi aliterazioak

Esku bat Balantzaka noa aurrera atzera eta berriz ere lurrera. Antton Kazabon, Anpolai gorriak. Ibaizabal.

Binaka jarrita, asmatu aliterazioak . Jarraitu urratsoi:

1. Aukeratu gauza edo animalia bat. Adibidez: haizea, lehoia.

2. Pentsatu gauza horrek hotsik edo onomatopeiarik duen: haizearen kasuan, firin-faran ; lehoiaren kasuan, grr

3. Egin hitz ­zerrenda bat hots hori duten hitzekin: fereka fin ; orro

4. Idatzi aliterazioa:

Piztia beldurgarriaren orroak gortu dit belarria.

Haizeak firin-faran ferekatu du nire aurpegi fina.

Sugea

Sudur­zuloan suge bat daukat sigi­saga mugitzen.

Sudur­zuloan suge bat narrasa bezain bizkorra.

Leire Bilbao, Xomorropoemaketabestepiztiabatzuk. Pamiela (moldatua).

EZAGUTU LITERATURA eai 118
eta binaka

ANTOLATU

1 Osatu aurrizkiei buruzko eskema, bakoitzaren esanahia azalduz eta adibideak jarriz.

ber- / bir-: ...

sasi-: ...

des-: ... ez-: ...

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Ordenatu letrak eta idatzi bakoitzari dagokion izena.

U7 119
I KASI DUDANA
h a s z r d r e a l a a a a t i b k r r u e b a
Aurrizkiak

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Ordenatu alfabetikoki hitz hauek eta azpimarratu aurrizkirik ez dutenak: birsortu , ezgai , berezi, ezkontza, bereganatu, desilusio, berridatzi , desafinatu , desinfektatu , desfile

2 Idatzi hitz hauen antonimoak, aurrizkiak erabiliz: konektatu , behar, atsegin , ikusi . Gero, idatzi esaldi bana.

Ortografia

3 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza.

a) Guztiz iluna den kolorea: …

b) Ekaitzetan hodeietatik sortzen den distira elektrikoa: …

c) Apurtu hitzaren sinonimoa: …

d) Solido bihurtutako ura: …

4 Osatu hitzak, silaba hauek erabiliz:

7 Osatu esaldiak, honako hau kontuan hartuz:

T = Trinkoa P = Perifrastikoa

– Arrainak itsasoan … (P)

– Ixonek galdera guztien erantzuna … (T).

– Detektibeak misterioak … (P)

– Aspaldiko, Ekaitz! Zer moduz …? (T)

– Idoiak sarrera guztiak … (P)

– Nora … Jon bide horretatik? (T)

8 Osatu esaldiak NOR ­ NORI motako aditzekin, orainaldian eta lehenaldian:

– Zuei marrazkia ez … ondo gelditu.

– Txakurrari ile guztia erori …

– Zeuri ere arkatza ahaztu …?

– Paris guri hiri ederra iruditu …

– Ama haserretu egin … eta errieta egin dit.

– Haiei landareak zimeldu …

9 Erreparatu irudiei eta idatzi esaldiak, NOR­NORI motako aditzak erabiliz.

txu tzi tza

txe tse

tso txi txa

jan ... eran ... poste ...

in ... ktu ber ... bi ...

bul ... tu sal ... ... i ... ra

5 Osatu esaldiak aurreko ariketako hitzak erabiliz.

– Hainbat gutun jaso behar ditut ...an.

– Ane! Zer duzu? ... txarra daukazu.

– Bero bazara, ... jaka hori.

– Kameleoiak ... guztiak irentsi ditu.

Gramatika

6 Idatzi esaldi bana aditz trinko hauekin:

dakizkizue zebilen doaz nenkarren

erori gustatu

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
120

Animaliak galzorian

Denon ahotan dago animalia batzuek, hala nola iberiar katamotzak eta itsas dortokak, desagertzeko duten arriskua. Baina badakizu intsektu batzuk ere kinka larrian daudela? Txime letak, mariorratzak, kakalardoak eta erleak, besteak beste, desagertzeko arriskuan daude.

Intsektuak ezinbestekoak dira, landare batetik bestera polena eramaten dutelako, eta horrela sortzen direlako loreak, eta loreetatik, fruituak. Ekoizten ditugun elikagai gehienek intsektu polinizatzaileen beharra dute, eta haien desagerpenak eragin handia izango luke gure elikaduran eta bizi ­ kalitatean.

Zer egin dezakegu horren kontra? Erabili Pentsatu eta binaka jarrita komentatu teknika, arazoarentzat konponbideak proposatzeko.

Babestu beharreko animalien liburuxka

Orain, galzorian dauden animalien fitxak egingo ditugu.

• Taldeka, aukeratu galzorian dagoen animalia bat, eta osatu haren fitxa kartoi mehe batean.

• Guztion fitxak ordena alfabetikoan jarrita, Babestu beharreko animalien liburuxka osatuko dugu.

N ola ikasi dut?

1 Eskatu ikaskide bati zu ebaluatzeko, 1etik 4ra, honako alderdi hauetan:

Eskoletan parte hartu dut.

Zuzen jokatu dut irakaslearekin eta ikaskideekin.

Ozen irakurtzen dut, intonazio eta abiadura egokia erabiliz.

Talde-lanean ondo aritu naiz.

• Ados zaude ikaskideak egindako ebaluazioarekin?

• Uste duzu zerbaitetan hobetu behar duzula? Idatzi konpromiso bat, gutxienez.

121 U7
1 Bikain 2 Ondo 3 Hala-hola 4 Txarto

8 Arakatu apalategiak

Irakurtzea oso ohitura osasungarria da, eta onura asko ditu gure ongizaterako.

Izan ere, mundua eta inguratzen gaituzten gauzak ulertzen laguntzen digu. Gainera irudimena martxan jartzeko bikaina da, eta oso ondo pasa tzen dugu irakurtzean! Mundu zoragarrietan murgiltzen gara, gauza berriak ikasten ditugu, urrun joan gabe bidaiatzen dugu...

Zer deritzozu?

Joaten zara udal liburutegira? Eta etxean, baduzu liburutegirik?

Nolako liburuak irakurtzea atsegin duzu? Baduzu liburu kuttunik?

Datua

Badakizu irakurtzeak estresa gutxitzen eta memoria hobetzen laguntzen digula?

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Pentsatu duzu inoiz zenbat gauza ikasten ditugun liburuen bidez?

Jendea irakurtzera animatzeko kartelak egingo ditugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia:

Bastian liburuzalea

Zer abentura biziko du Bastianek?

Ikasi hitzak

Murgilduko gara liburuen munduan?

122

Liburuei buruz

mintzatu

Zer kontatu nahi duzu

irakurritako liburuei buruz?

Laburpena

Badakizu ideia nagusiak laburbiltzen?

eai

EZAGUTU HIZKUNTZA

Hitz elkartuak

h letra

Aditza (II)

EZAGUTU LITERATURA

Literaturaren

hizkuntza (I): metafora

123 4
!

Irakurgaia

Liburuek abentura itzelak bizi izateko aukera ematen digute. Agian, zeu ere irakurgaiko protagonista bezain liburuzale handia izango zara!

ULERTU

Bastian liburuzalea

Bastian Baltasar Bux liburuzale amorratua zen.

Ez baduzu inoiz arratsalde osorik eman liburu baten aurrean, irakurtzen eta irakurtzen, mundua ahaztuta, goseari edo hotzari kasurik egin gabe…

Ez baduzu inoiz burusi azpian irakurri, esku-argia hartuta, gurasoek lo egiteko ordua dela-eta argia itzali dizutelako…

Ez bazara inoiz negar-malkotan urtu istorio zoragarri baten amaieran, pertsonaiei agur esaterakoan, haiekin itzelezko abenturak izan ondoren…

Ez baduzu horrelakorik bizi izan, nekez ulertuko duzu Bastianek egin zuena.

Liburuaren izenburuari begira, Bastianek hotzikara sentitu zuen, eta berotasun gozo bat, aldi berean. Hainbeste aldiz amestutako liburua zen, liburuzale sutsua bihurtu zenetik bila ari zena: inoiz amaitzen ez zen istorio bat. Liburu guztien liburua!

Lortu egin behar zuen liburu hura, kosta ahala kosta!

Hiru marko zituen; baina, horiek eta gehiago emanda ere, Koreander jaunak argi esan zion ez ziola libururik salduko. Arazoak ez zuen irtenbide errazik... Baina Bastianek bazekien ezin zuela liburu hura han utzi; bazekien haren bila sartu zela dendara, liburuak dei misteriotsu bat egin baitzion. Azken batean, liburu hura berarena zen, betidanik!

124
Irakurri aurretik

Arretaz entzun zuen liburu-dendako bulegotik zetorren zurrumurrua.

Konturatu orduko, beroki azpian zuen liburua, bi eskuekin gorputzaren kontra gogor eutsita. Geldiro, atzeraka, bulegoko ateari begirabegira, kanpoko aterantz joan zen. Heldulekua kontu handiz altxatu –letoizko kanpaitxoek zaratarik ez egiteko–, eta ireki egin zuen kristalezko atea; apur bat, bitartetik irteteko beste. Gero, isil-isilik, kanpotik itxi zuen.

Orduan, korrika hasi zen. Koadernoek, eskolako liburuek eta arkatzkutxak, jauzika eta elkar joka, zarata handia ateratzen zuten.

Euriak irrist egiten zion aurpegitik behera, lepo barruraino. Hotza eta hezetasuna beroki azpira sartzen ziren, baina Bastianek ez zuen ezer nabaritzen.

Bat-batean, esnatu egin zitzaion kontzientzia. Ordura arte sinesgarriak izandako arrazoi guztiak, halako batean, sinestezinak ziren; elurrezko panpinak dragoiaren arnasan bezala urtzen ziren.

Lapurtu egin zuen. Lapurra zen!

Beste edozein lapurreta baino larriagoa zen, gainera. Liburua, ziur aski, ale bakarra zen, Koreander jaunaren altxorrik handiena. Biolinjotzaileari biolina edo erregeari koroa kentzea, izan ere, banketxean dirua lapurtzea baino okerragoa zen.

Korrika, gorputzaren kontra estutzen zuen liburua, beroki azpian. Ez zuen galdu nahi, larrutik ordaindu behar bazuen ere. Munduan gelditzen zitzaion gauza bakarra zen.

Michael Ende, Amaigabeko istorioa. Alfaguara (moldatua).

Hotzikara: hotza eta dardara nahasten dituen sentsazioa; sukarrak edo ikarak sor dezake.

Marko: Alemaniako lehengo moneta.

Letoi: zenbait material elkarrekin urtuz lortzen den metala.

U8 125

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nor da istorioko protagonista? Zer zaletasun du?

2 Beste zer pertsonaia ageri da testuan? Zer dakigu hari buruz?

3 Bastianek egin duena ulertzeko, hiru baldintza bete behar dira. Lotu. Arratsalde osoa irakurtzen eman negar­malkotan urtuta. Burusi azpian irakurri goseari eta hotzari kasurik egin gabe. Istorio zoragarri bat amaitu esku­argia hartuta.

Idatzi testuari buruz

4 Zer ikusi zuen Bastianek Koreander jaunaren dendan? Zer sentitu zuen?

5 Zergatik iruditu zitzaion Bastiani «liburu guztien liburua» zela?

6 Zenbatean erosi zuen liburua Bastianek?

7 Zergatik altxatu zuen atearen heldulekua kontu handiz?

8 Liburua lapurtu ondoren, nola sentitu zen Bastian?

9 Zergatik zen lapurreta hura beste edozein baino larriagoa?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

10  Koreander jaunak bere altxorrik handiena galdu zuen. Galdu duzu zuk inoiz zuretzat balio handia zuen zerbait? Zer egin zenuen?

11 Etxean dituzun gauzetatik, zein da zure altxorra?

12 Arazobilatzailea  Koreander jauna eta Bastian ez ziren ados jar tzen. Pentsatu, eta proposatu biak pozik gelditzeko moduko konponbide bat.

Bisitaldia liburutegira

Baduzue liburutegira joateko ohiturarik? Gauza berriak ikasteko eta ondo pasatzeko leku bikaina da. Liburutegira joango gara, liburuak maileguan hartzera.

• Liburu jakin bat irakurtzeko gogoz bazaude, hauxe da zure aukera! Bilatu edo galdetu liburuzainari non dagoen.

• Bestela, eskatu gomendioak liburuzainari. Nolako liburuak atsegin ditugun esan, eta ziur aholku erabilgarriak emango dizkigula.

Gogoan hartu!

Liburuzainaren lanbidea oso garrantzitsua da: materiala antolatuta izaten du erraz bilatu ahal izateko, irakurgaiei buruz aholkuak ematen dizkigu...

126

Ikasi hitzak: liburuen mundua

1 Liburu batek hainbat atal ditu. Erreparatu eta lotu atal bakoitza bere izenarekin.

bizkarra portada laburpena azala

a b c d

2 Lotu lehen multzoko hitz bakoitza bigarren multzoko batekin, eta aurkitu liburuekin zerikusia duten bost hitz. Gero, lotu hitz bakoitza bere definizioarekin.

irakurri liburu inprimatu ­le denda ­tzaile ­zain

idatzi liburu

a) Liburuak irakurtzen dituen pertsona.

b) Liburuak inprimatzen dituena.

c) Liburutegian lan egiten duen pertsona.

d) Liburua idazten duena.

e) Liburuak saltzen diren lekua.

Inprentaren iraultza kulturala

Inprenta asmatzeak asko lagundu zuen liburuak herritarren artean zabaltzen. Zer dakizu asmakizun horri buruz?

•  Bilatu informazioa inprentari buruz: nork asmatu zuen, non eta noiz asmatu zen...

• Inprenta asmatu zenetik, uste duzu jende gehiagok ikasiko zuela irakurtzen eta idazten? Zergatik? Hausnartu, binaka.

U8 127

Liburuei buruz mintzatu KOMUNIKATU

Liburu bati buruz mintzatzean , aditzera emango dugu: zein diren liburuaren izenburua eta egilea, zer motatako liburua den (eleberria, komikia…) eta zer argumentu duen. Gure iritzia ere azalduko dugu.

1  Entzun arretaz eta esan esaldi bakoitza zer libururi dagokion.

Gregorio Katarrino A Nemesioren elefantea B

Paularen seigarren atzamarra C

A B C

Pertsonaia nagusiari, jaiotzean, zerbait berezia gertatu zitzaion.

Herri batean izandako gertakari bat kontatzen du.

Protagonistak ispiluaren beste aldera egiten du jauzi.

Ertzainek laguntza eskatu dute arazoa konpontzeko.

Protagonistak ahalmen harrigarri bat du.

Tximino bihurtzen da protagonista.

2  Nor da liburu bakoitzaren idazlea? Bilatu idazle bakoitzaren beste lan bat.

3 Hiru liburu horiei buruz zer dakizun kontuan hartuz, zein irakurriko zenuke? Zergatik? Jarri binaka eta kontatu elkarri.

Irakurle-kluba

Gogoratu atsegin duzun libururen bat, eta mintzatu hari buruz, beheko gidoiaren laguntzaz. Aukera baduzu, ekarri liburua ikasgelara, ikaskideren batek irakurri nahi izanez gero hari uzteko.

- Izenburua: ...

- Egilea: ...

- Ilustrazioak: ...

- Istorioaren laburpena: ...

- Iritzia: ...

• Ikaskideek aurkeztu dituzten liburuetatik, zein nahiko zenuke irakurri? Zergatik?

Gogoan hartu!

Badago zure antzeko zaletasunik duen ikaskiderik? Ziur elkar hobeto ezagutzeko balioko dizuela ariketak.

128

Laburpena

KOMUNIKATU

Laburtzea testu baten ideia nagusiak labur­ labur biltzea da. Laburpena egiteko, ideia nagusiak azpimarratzea komeni da.

Kiboko hipopotamoa

Orain dela urte asko, Oihaneko Jaunak animaliak sortu, eta han-hemen banatu zituen, nork bere tokia izan zezan. Horrela, gorilak haran epeletara bidali zituen; bufaloak eta tximinoak, basoetara; antilopeak eta ostrukak, lautadetara, eta Kiboko hipopotamoa, sabana eta larredietara, elefantearekin eta errinozeroarekin batera.

Baina han ibilaldi luzeak egin behar izaten ziren, Eguzki kiskalgarriaren azpian, euriak bustiriko landare berdeak ahoratzeko. Laster, eltxoen ziztadek saltxitxa baten moduan puztu zuten Kibokoren gorputza, eta Eguzkiak erre-erre egin zion arrosakoloreko azal guztia.

Egun batean, Kibokok ibaietara bidaltzeko eskatu zion Oihaneko Jaunari, gorputza behar bezala freskatzeko. Oihaneko Jaunak baietz esan zion; baina, jakina, ibaietako arrainik ez jatekotan. Kibokok, beraz, hitza eman zion gauero aterako zela larredietara bazkatzera.

Oihaneko Jaunak, orduan, ibai eta aintziretara bidali zuen hipopotamoa. Eta Kibokok hitza bete, eta harrezkero gauero ateratzen da bazkatzera.

Antton Irusta, Munduari itzulia 18 ipuinetan. Elkar (moldatua).

Liburuei esker, beste leku eta garai batzuetan gertatzen diren abentura zoragarriak bizitzeko aukera dugu.

U8 129
1 Irakurri arretaz Munduari itzulia 18 ipuinetan liburuko ipuin hau: 2 Erreparatu azpimarratutakoari eta idatzi laburpena koadernoan. Gogoan hartu! Testua azpimarratu orduko, zentzua ondo hartzeko, behin baino gehiagotan irakurri behar da.

EZAGUTU HIZKUNTZA

Hitz elkartuak

Hitz elkartuak bi hitz bakun elkartuta sortutako hitzak dira: buru + handi buruhandi ; eseri + leku eserleku

1 Sortu hitz elkartuak hitz bakun hauekin:

lore zuri ardi egon igeri gela leku ontzi gorri kume

2 Osatu esaldiak, aurreko ariketako hitz elkartuak erabiliz.

– … errea jan genuen erretegian. –

Jauregian … dotorea dago.

Anerrek arrosak landatu ditu … handian.

Kamiseta … jantzi du Aitziberrek. – Ikastaro bat egin dut Leioako …

3 Ikusi-pentsatu-neure buruari galdetu  Lotu hitz bakoitza irudi batekin eta sortu hitz elkartuak.

kafe tren aire

Bilatu hitzak irakurgaian

Gogoratu

Idatzi irudi bakoitzari dagokion irakurgaiko hitza. Hitz elkartu batzuk marratxoz idazten dira.

¡ 130
a b c a b c

1 Erreparatu hitz hauei eta osatu teoria ­ laukia koadernoan:

hirurogei zuhaitz mahats hamalau hauek

horrek sehaska ehun ohola haiek

h letra kasu hauetan erabiltzen da:

• Bokal berdin en artean: …, …

• Bokal desberdin en artean: …, …

• Erakusle etan: …, …, …

• Zenbaki en hasieran: …, … . Salbuespena: …

2 Idatzi definizio hauei dagozkien hitzak:

a) Lo egiteko balio duen altzaria: …

b) Eskuaren barrualdea: …

c) Zuhaitzen adarretan hazten diren zati berdeak: …

d) Gizakiek ahoan dituzten hezur zuriak: …

e) Josteko erabiltzen den zuntz mehea: …

f) Txoriei hegan egiteko balio dien gorputz atala: …

3 Berridatzi esaldiak, h letra jarriz.

– Gelako ormek kolore oria dute.

– Baserri orretan auntzak beorrak beiak eta txaalak daude.

– Aate auei egoak autsi zaizkie.

– Amabost aur etorri dira oiuka.

iztegi onek eun orrialde ditu.

Zer ote da?

Asmatu igarkizun hauen erantzuna:

Berba-lapiko galanta, berba-alerik ez dut falta; niregana jotzen dute zalantzarik badute.

Koba batean galdetu?

Inortxo den ala ez, eta ahots batek, ozenki, erantzungo dizu: eeezzzz!

Gogoratu

Hitz batean hiru bokal jarraian daudenean, h letra tartekatzen da: oihu, leiho, oihan…

U8
Xabier
Olaso, Nik papaita, zuk papaita. Pamiela.
erdian nago
Mahai
eta mutua naiz; herrian eta hirian ikusiko nauzu maiz.
h letra
131

EZAGUTU HIZKUNTZA

Aditza (II)

1 Erreparatu irudiei eta osatu esaldiak.

Aditz perifrastikoak: NOR-NORK

Bost minutuko geraldia Perpauseko elementuen arabera, aldatu egiten da aditz laguntzailea .

Perpausean subjektua NORK kasuan badago, eta hitzen bat NOR kasuan egonez gero, NOR-NORK motako aditza erabili behar da:

Bastianek liburua irakurri du Subj. Hitza Aditza

(NORK) (NOR) (NOR­NORK)

Koreander jaunak gu ikusi gaitu

Subj. Hitza Aditza

(NORK) (NOR) (NOR­NORK)

2 Lotu atalak, perpausak sortzeko.

Subjektua (NORK) Hitza (NOR) Aditza (NOR-NORK)

Garesko ikasleek zorroa irakurri dugu

Nik koloretako paperak ikusi dute

Amonak irratia ahaztu duzu

Ainhoak eta zuk fantasiazko eleberria amaitu ditut

Zuk etxerako lanak entzun du Andonik eta biok filma erosi dituzue

3 Berridatzi esaldiak pluralean, ereduan bezala.

Zuk bonboia jan duzu. Zuk bonboiak jan dituzu

– Anttonek apartamentuko giltza ahaztu du.

– Loreak eta Janirek lepokoa erosi dute.

– Zuek gelako ordezkaria aukeratu duzue.

– Etxeko leihotik zalgurdi bat ikusi dugu.

¡ 132
Bastianek liburua lapurtu ... Bastianek hainbat liburu irakurri ...

4 Osatu, NOR ­ NORK motako aditz hauek erabiliz: zaituztet , dut , dituzte, gaituzte, du , zaitu , nauzue.

Mikelek eta Anek gu hondartzan ikusi …

Nork eramango … zu tren­geltokira?

– Anek, etxerako bidean, osaba agurtu …

– Aizue! Telebistan agertu naiz. Ikusi …?

– Ikasleek tarta ederrak prestatu … jairako.

– Mutilok! Arratsaldean hondartzara eramango …

– Nik gaur eskolako jangelan bazkalduko ...

5 Aurkitu aditz hauen iraganeko forma letra ­zopan: gaitu , nauzu , zaitut , ditut .

6 Osatu esaldiak aurreko ariketako aditzekin.

– Nik asteartean praka berriak erosi …

– Irakasleak gu jolastokira bidali …

– Zuk ni ez … ikusi kontzertuan, ezta?

– Ikerne! Txano horrekin atzo ez … ezagutu.

7 Zuzendu esaldi hauetako aditzak:

– Nik Peru bizikletaz eraman nau.

Gurasoek zu parkean ikusi duzu.

Zuek iragarkia entzun dute.

Sendagileak gu sendatu zaitu.

– Zuk ez dut poesia irakurtzeko ohiturarik.

8 Idatzi esaldi bana aurreko ariketan zuzendu dituzun aditzekin.

U8 133
N U Z U D N I N O N E L U A N A E Z T Z Z E E Z T U A T U R G E Z I N T U D A N A T N E U T I N Z I E N T A L A G N U Z E N O Z

Literaturaren hizkuntza (II): metafora

Badakizu literatura-testu etan hizkuntza modu berezian erabiltzen dela. Metafora baliabide oso ohikoa da.

Metaforan, gauza bat antzeko ezaugarriak dituen beste batekin ordezten da. Adibidez:

Barre egitean, ahoko perlak ikusten zaizkio.

Metafora horretan, ahoko perlak hortzak dira.

Errekak eta ibaiak, lurraren zainak: globulu zuri-gorriak, arrainak.

Barraskiloa lasai bere automobilean: helduko da datorren hilean.

• Zerekin lotzen dira errekak eta ibaiak? Zeren antza dute biek?

• Zein da barraskiloaren automobila?

• Zer bihurtu da hostoa? Eta inurria?

Metafora-lantegia

• Lotu eta osatu metaforak.

Zure begiak

Kilkerrak

Zure doministikua

Zure hankak

Neguko eguzki­izpiak

trumoi beldurgarria da.

fideo luzeak dira.

laztan gozoak dira.

izar dirdiratsuak dira.

zelaietako kantariak dira.

«Urrun bidaiatzeko, ez dago liburua baino itsasontzi hoberik».

Dickinson

Zuhaitzetik uretarakoan, hostoa bihurtu da batel: gainean inurri bat marinel.

• Orain, aukeratu gauza edo animalia bat eta antzeko ezaugarriak dituen beste bat, eta asmatu metaforak.

134
EZAGUTU LITERATURA eai
1 Buru zenbakidunak  Bilatu metaforak olerki hauetan eta erantzun galderei: J. M. Irigoien, Metak eta kometak. Elkar.

IKASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskemak, «Ezagutu hizkuntza» eta «Ezagutu literatura» ataletan ikasitakoa gogoratuz.

Literatura-baliabideak: testuei edertasuna emateko erabiltzen dira

Aliterazioa: hotsak errepikatzea.

Metafora: ...

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Lotu hitz bakoitza bere definizioarekin.

Kontzientzia

Hotzikara

Zurrumurrua

Hots leuna, nahasia eta jarraia.

Gure ekintzak epaitzeko dugun ahalmena.

Gorputzak bat­batean izaten duen hotz­ eta dardara­sentsazioa.

U8 135
h
letra

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Bereizi hitz elkartu hauek eta idatzi definizioak, ereduan bezala:

Hitz elkartuak Hitz bakunak Esanahia eskulan esku + lan Eskuz egindako lana.

idazmakina

asmaezin

artalde

biltoki

jostorratz

2 Sortu hitz elkartuak hitz bakun hauekin: solastu itsaso txerri heldu korta kide muga ertz

3 Lotu aurreko ariketako hitz bakoitza bere definizioarekin.

a) Itsasotik hurbil dagoen lurra: …

b) Lasterketa bukatzen den lekua: …

c) Elkarrizketa batean parte hartzen duena: …

d) Txerrien ukuilua: …

Ortografia

4 Aukeratu hitz egokia kasu bakoitzean.

– Nire katua arra/harra da.

– Kilo bat ur/hur jan dugu.

– Zorionak! Ariketa guztiak ondo/hondo egin dituzu.

– Kaixo! Eskolako zuzendaria naiz/nahiz

– Aizu, Mikel, zertan hari/ari zara?

– Hontza/ontza ikusi dugu Gorkaren teilatupean.

5 Idatzi hitz hauen antonimoak: busti, bero, txiki , apala .

6 Ordenatu letrak eta idatzi bost hitz: itohu , theoke, urhuz , eohrb, ihara

Gramatika

7 Aukeratu aditz egokiak.

– Nik gurasoak asko maite dut / ditut

– Irakasleek ni zoriondu egin nau / naute

– Detektibeak pista guztiak arakatu du / ditu.

– Zuk irakaslea tabernan ikusi duzu / zaitu .

8 Berridatzi esaldiok lehenaldian:

– Postariak amonaren postala ekarri du.

– Ibonek zu motorrean ekarri zaitu.

– Ikasleek ez dituzte ariketak ulertu.

– Plazan ikusi zaitugu, lagunekin jolasean.

9 Osatu esaldiak NOR­NORK motako aditzekin.

– Bermeoko arrantzaleek …

– Nik alkandora …

– Iaz Xabik …

– Zuek beti …

Komunikazioa

10 Laburtu gehiago liburu honen laburpena: Hamaika urteko neska da Atxu. Urtero bezala, aitonaren baserrian igaroko ditu oporrak, kostaldean, Manu lehengusuarekin. Aurten, Laiterdi pirataren kontuak ezagutuko dituzte. Altxorraren berri izan orduko, misterioa nagusituko da egunero, eta bi lehengusuak ikerketan murgilduko dira. Atxuk oporretako lehen egunean erositako koadernoan idatziko ditu guztiak.

Aizpea Goenaga, Lauterdi pirataren altxorra. Txalaparta.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
136

Denok irakurtzera!

Irakurzaletasuna gauza ederra dela ikusi dugu unitatean zehar. Baina, badakizu zergatik den garrantzitsua irakurtzea? Txandaka, erantzun galderari arbelean, eta eman zure erantzuna defendatzeko argudioak. Zer dela eta diozu hori? teknika erabiliko dugu horretarako. Hona hemen erantzun posible bat:

Zergatik da garrantzitsua irakurtzea?

Kartel-lantegia

Liburuak irakurriz gauza asko ikasten direlako.

Zer dela eta diozu hori?

Izebak oparitu zidan liburuari esker dinosauroei buruz gauza asko ikasi ditudalako.

Orain, aukeratu gehien gustatu zaizkizuen erantzunak, eta idatzi kartoi meheetan. Apaindu kartelak gogoko dituzuen liburuen azalen irudiekin, idazleen aipuekin...

Jarri kartelak ikasgelan eta korridoreetan, ikaskideei eta eskolako jende guztiari gogorarazteko zergatik den garrantzitsua irakurtzea

N ola ikasi dut?

1 Pentsatu zer­nolako lana egin duzun bigarren hiruhilekoan. Adierazi zertan hobetu duzun eta zertan ez, eta arrazoitu.

Hobetu dut Ez dut hobetu Zergatik?

Hitz egiten dudanean, argi azaltzen ditut ideiak.

Errespetatzen ditut ikaskideen iritziak.

Ondo antolatzen dut lana eta ikasteko denbora.

Egiten ditut etxerako lanak.

2 Aurreko ariketako erantzunak kontuan hartuz, idatzi koadernoan hiru konpromiso edo gehiago, hirugarren hiruhilekoan hobetzeko. Gero, sinatu.

Hirugarren hiruhilekorako konpromisoak

U8
137
• • •

Begiratu liburuen azalei

Etxetresna elektrikoak pozik daude. Izan ere, familia hondartzara joango da oporretan. Eta haiek ere, behingoz, oporrak izango dituzte: ez dute goiz jaiki beharko, ez dute jabeen irrati gogaikarria entzungo…

Basoko animaliak batzartu egin dira. Kezkaturik da- biltza, desagertu egin bai- ta negurako gordeta zuten janaria. Norbait lapurretan ari da. Marraskilo-Kilo jau- na eta haren laguntzailea, Eustakio Zizarea, ikertzen hasi dira…

Kikek, bat-batean, zarata izugarri bat entzun du. Ikaratuta, etxea zeharkatu du zer izan den jakiteko. Zulo bat ikusi du logelako leihoko kristalean; jaurtigai oso bitxi batek egin du…

Idazle

– Tenperatura hotza

138 BERRIKUSPENA
2
Berridatzi esaldiak, -ti , -tegi , -ki eta -gailu atzizkiak dituzten hitzak erabiliz. ospetsu bat etorriko da gaur liburu asko dauden tokira Animaliak haritzez beteriko baso batean bildu dira. duen etxetresna elektrikoa eta irabiatzeko balio duen etxetresna elektrikoa ez dira lagun onak. – Ahatearen haragiz egindako produktuak sukaldean daude. Jarri binaka eta erreparatu irudiei. Izenburuak aintzat hartuta, azaldu liburu bakoitza zuen ustez zeri buruzkoa den.
1
Lotu laburpentxo hauek goiko liburuekin. Gero, asmatu jarraipena:
a b c

Idatzi definizio hauei dagozkien hitz elkartuak:

a. Zango labur ugari dituen zomorro luzea: …

b. Lurra mugiarazten duen dardara handia: …

c. Etxe batean, lotarako erabiltzen den gela: …

d. Txoriak soroetan uxatzeko jartzen den panpina: …

4

Osatu hitz hauek, txistukariak erabiliz:

…amurai …urgagailu …i…are iker…aile …igorgailu hau… telebi…ta i…o…kailu

5

Osatu esaldiak aditz laguntzaileekin.

– Ikasleok! Gustatu … Oporrak sukaldean liburua?

– Bihar animaliak berriz bilduko … basoan.

– Anek gu liburutegian ikusi …

Marraskilo-Kilori mezu bat heldu …

– Kikek zarata bitxiak entzun … etxean.

– Basoko janari guztia desagertu…

Jolasen txokoa

• Aurkitu sei herrialde, kolore bereko silabak lotuz. Gero, erantsi -tar atzizkia eta sortu hitz eratorriak.

• Orain, lotu janari hauek goiko hitz eratorriekin:

udaberri-biribilkia

139 HIRUHILEKOA 2
3
kuskusa sushia feijoada totopoa
humusa

ITZALAPROIEKTUAK UZTENDUTEN

EZAGUTU DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA

Plastic-free misioa

LANDAREAK ARRISKUAN

Nola eragiten diete plastikozko hondakinek landareei?

Ikertu eta jakinarazi, harritu egingo zara!

Ikaskide guztiok bilduko gara galdera hauei buruz hitz egiteko:

Zer-nolako kutsadura eragiten du plastikoak landareetan?

Nola eragiten die landareei?

Zer landarek nabaritzen dute plastikozko hondakinen eragin handiena?

Zenbat denbora behar du plastikoak degradatzeko?

Nola xurgatzen dute plastikoa landareek?

Gure bideoa nolakoa izatea nahi dugu?

Eztabaidatu iraupenari buruz, informazio kantitateari buruz, aukeratu beharreko irudiei buruz...

Gogoan hartu: gutxi, ondo azalduta, asko da!

Zer landareri eragiten diete gehien plastikozko hondakinek?

Bideo bat egiteko, lehenengo, informazioa bilatu behar dugu. Hala, bilatu informazioa ulertzen lagunduko duten irudiak, eragin handiagoa izan dezan. Ezarri hurrenkera bat, informazioa ordenatua eta ulerterraza izan dadin.

Taldeka, banatu ardurak, gaiari buruz gehiago ikasteko.

1 T
P ENTSATU
hink
D esign 2 DISEINA T U

Bideoa editatuta dago jada! Orain, aurkezteko unea iritsi da.

Nola egingo dugu?

Familiei eta eskolako gainerako ikaskideei aurkeztu diezaiekegu. Urrunago ere joan gaitezke, eta pentsa dezakegu gai hau edozeinentzat dela interesgarria.

Zer bitarteko erabiliko ditugu? Bideoa partekatzea lagungarria izango da kontzientzia hartzeko eta gure eguneroko bizitzan zerbait egiteko!

Bildutako informazioarekin eta irudiekin bideoa egiteko garaia da.

Kontuan hartu zenbat denbora daukazuen.

Grabatu aurretik, berrikusi testuaren idazkera taldean, eta egiaztatu emango dugun informazioa ulertzen dela, bideoa ikusten duen edonork zerbait gehiago ikas dezan gai honi buruz.

Ahotsa off ean ala zuzenean grabatuko dugu?

Zer ardura hartuko ditugu gure gain: irakurri, editatu, berrikusi? Zer izenburu jarriko diogu?

Musika jarriko diogu?

Zer musika mota?

U 5

Gehien kostatu zaidana hauxe izan da: ...

2. HIRUHILEKOA
3 M aker EGIN 4 PRESENTA
EGIAZTAT
S tage AURKEZTU T est

Eranskina

Izen arruntaren deklinabidea. Erakusleen eta izenordainen deklinabidea. Aditz laguntzailea.

Aditz trinkoak. Ortografia-arauak.

Deklinabidea

Izen arruntaren deklinabidea

• Izen bizigabeak: kale (bokala amaieran); haran (kontsonantea amaieran).

• Izen bizidunak: asto (bokala amaieran); lagun (kontsonantea amaieran).

IZEN ARRUNTA

MUGATU SINGULARRA MUGATU PLURALA MUGAGABEA

NOR astoa laguna kalea harana astoak lagunak kaleak haranak asto lagun kale haran

NORK astoak lagunak kaleak haranak astoek lagunek kaleek haranek astok lagunek kalek haranek

NORI astoari lagunari kaleari haranari astoei lagunei kaleei haranei astori laguni kaleri harani

NOREN astoaren lagunaren kalearen haranaren astoen lagunen kaleen haranen astoren lagunen kaleren haranen

NOREKIN astoarekin lagunarekin kalearekin haranarekin astoekin lagunekin kaleekin haranekin astorekin lagunekin kalerekin haranekin

NORENTZAT astoarentzat lagunarentzat kalearentzat haranarentzat astoentzat lagunentzat kaleentzat haranentzat astorentzat lagunentzat kalerentzat haranentzat

NON ––kalean haranean ––kaleetan haranetan ––kaletan haranetan

NONDIK ––kaletik haranetik ––kaleetatik haranetatik ––kaletatik haranetatik

NORA ––kalera haranera ––kaleetara haranetara ––kaletara haranetara

NONGO ––kaleko haraneko ––kaleetako haranetako ––kaletako haranetako

NORENGAN astoarengan lagunarengan ––astoengan lagunengan ––astorengan lagunengan ––

NORENGANA astoarengana lagunarengana ––astoengana lagunengana ––astorengana lagunengana ––

NORENGANDIK astoarengandik lagunarengandik ––astoengandik lagunengandik ––astorengandik lagunengandik ––

ZEREZ astoaz lagunaz kaleaz haranaz astoez lagunez kaleez haranez astoz lagunez kalez haranez

Erakusleen deklinabidea

SINGULARRA PLURALA

Hurbil Tartean Urrun Hurbil Tartean Urrun

NOR hau hori hura hauek horiek haiek

NORK honek horrek hark hauek horiek haiek

NORI honi horri hari hauei horiei haiei

NOREN honen horren haren hauen horien haien

NOREKIN honekin horrekin harekin hauekin horiekin haiekin

NORENTZAT honentzat horrentzat harentzat hauentzat horientzat haientzat

NON honetan horretan hartan hauetan horietan haietan

NONDIK honetatik horretatik hartatik hauetatik horietatik haietatik

NORA honetara horretara hartara hauetara horietara haietara

NONGO honetako horretako hartako hauetako horietako haietako

NORENGAN honengan horrengan harengan hauengan horiengan haiengan

NORENGANA honengana horrengana harengana hauengana horiengana haiengana

NORENGANDIK honengandik horrengandik harengandik hauengandik horiengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ honetaz horretaz hartaz hauetaz horietaz haietaz

Izenordainen deklinabidea

Ni Hura Gu Zu Zuek Haiek

NOR ni hura gu zu zuek haiek

NORK nik hark guk zuk zuek haiek

NORI niri hari guri zuri zuei haiei

NOREN nire haren gure zure zuen haien

NOREKIN nirekin harekin gurekin zurekin zuekin haiekin

NORENTZAT niretzat harentzat guretzat zuretzat zuentzat haientzat

NORENGAN ni(re)gan harengan gu(re)gan zu(re)gan zuengan haiengan

NORENGANA ni(re)gana harengana gu(re)gana zu(re)gana zuengana haiengana

NORENGANDIK ni(re)gandik harengandik gu(re)gandik zu(re)gandik zuengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ nitaz hartaz gutaz zutaz zuetaz haietaz

Deklinabidea

Aditzak

Aditz laguntzailea

NOR

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

NOR-NORI

Orainaldia hura Orainaldia haiek Lehenaldia hura Lehenaldia haiek

niri zait zaizkit zitzaidan zitzaizkidan

hari zaio zaizkio zitzaion zitzaizkion

guri zaigu zaizkigu zitzaigun zitzaizkigun

zuri zaizu zaizkizu zitzaizun zitzaizkizun

zuei zaizue zaizkizue zitzaizuen zitzaizkizuen

haiei zaie zaizkie zitzaien zitzaizkien

NOR-NORK

ni hura gu zu zuek haiek

nik – dut – zaitut zaituztet ditut

hark nau du gaitu zaitu zaituzte ditu

guk – dugu – zaitugu zaituztegu ditugu

zuk

nauzu duzu gaituzu

dituzu

zuek nauzue duzue gaituzue – – dituzue

haiek naute dute gaituzte zaituzte zaituztete dituzte

ni hura gu zu zuek haiek

nik – nuen – zintudan zintuztedan nituen

hark ninduen zuen gintuen zintuen zintuzten zituen

guk – genuen – zintugun zintuztegun genituen

zuk ninduzun zenuen gintuzun

– zenituen

zuek ninduzuen zenuten gintuzuen – – zenituzten

haiek ninduten zuten gintuzten zintuzten zintuzteten zituzten

– –
- ORAINALDIA
NOR-NORK - LEHENALDIA

Aditzak

NORK-NORI-NOR (HURA) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – diot – dizut dizuet diet

hark dit dio digu dizu dizue die

guk – diogu – dizugu dizuegu diegu

zuk didazu diozu diguzu – – diezu

zuek didazue diozue diguzue – – diezue

haiek didate diote digute dizute dizuete diete

NORK-NORI-NOR (HAIEK) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – dizkiot – dizkizut dizkizuet dizkiet

hark dizkit dizkio dizkigu dizkizu dizkizue dizkie

guk – dizkiogu – dizkizugu dizkizuegu dizkiegu

zuk dizkidazu dizkiozu dizkiguzu

zuek dizkidazue dizkiozue dizkiguzue

dizkiezu

dizkiezue

haiek dizkidate dizkiote dizkigute dizkizute dizkizuete dizkiete

NORK-NORI-NOR (HURA) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nion – nizun nizuen nien

hark zidan zion zigun zizun zizuen zien

guk – genion – genizun genizuen genien

zuk zenidan zenion zenigun – – zenien

zuek zenidaten zenioten zeniguten – – zenieten

haiek zidaten zioten ziguten zizuten zizueten zieten

NORK-NORI-NOR (HAIEK) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nizkion – nizkizun nizkizuen nizkien

hark zizkidan zizkion zizkigun zizkizun zizkizuen zizkien

guk – genizkion – genizkizun genizkizuen genizkien

zuk zenizkidan zenizkion zenizkigun – – zenizkien

zuek zenizkidaten zenizkioten zenizkiguten – – zenizkieten

haiek zizkidaten zizkioten zizkiguten zizkizuten zizkizueten zizkieten

– –
– –

Aditzak

Aditz trinkoak

IZAN

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

ETORRI

Orainaldia Lehenaldia

ni nator nentorren

hura dator zetorren

gu gatoz gentozen

zu zatoz zentozen

zuek zatozte zentozten

haiek datoz zetozen

EGON

Orainaldia Lehenaldia

ni nago nengoen

hura dago zegoen

gu gaude geunden

zu zaude zeunden

zuek zaudete zeundeten

haiek daude zeuden

EDUKI

JOAN

Orainaldia Lehenaldia

ni noa nindoan

hura doa zihoan

gu goaz gindoazen

zu zoaz zindoazen

zuek zoazte zindoazten

haiek doaz zihoazen

IBILI

Orainaldia Lehenaldia

ni nabil nenbilen

hura dabil zebilen

gu gabiltza genbiltzan

zu zabiltza zenbiltzan

zuek zabiltzate zenbiltzaten

haiek dabiltza zebiltzan

ERAMAN

Orainaldia Lehenaldia Orainaldia Lehenaldia

nik daukat dauzkat neukan neuzkan daramat daramatzat neraman neramatzan

hark dauka dauzka zeukan zeuzkan darama daramatza zeraman zeramatzan

guk daukagu dauzkagu geneukan geneuzkan daramagu daramatzagu generaman generamatzan

zuk daukazu dauzkazu zeneukan zeneuzkan daramazu daramatzazu zeneraman zeneramatzan

zuek daukazue dauzkazue zeneukaten zeneuzkaten daramazue daramatzazue zeneramaten zeneramatzaten

haiek daukate dauzkate zeukaten zeuzkaten daramate daramatzate zeramaten zeramatzaten

Ortografia- arauak

Hiztegia

Hiztegian edozein hitz bilatzeko, hitzaren lehen letrari erreparatuko diogu. Lehen letra bera duten bi hitz egonez gero, bigarren letrari begiratuko diogu.

Silaba eta diptongoa

Silaba ahots-kolpe bakarrean ahoskatzen den letra multzoa da. Esaterako, hauek dira hondartza hitzaren silabak: hon-dar-tza.

Diptongoa silaba berean ahoskatzen den bokal parea da. Adibidez: euria eu-ri-a

Koma ( , )

Komak etenaldi laburra adierazten du. Erabili kasu hauetan:

• Zerrenda bateko elementuak bereizteko.

• baina hitzaren aurrean.

• Lokailuen aurrean eta atzean.

Puntu eta koma (;)

Puntu eta komak komak baino etenaldi luzeagoa adierazten du. Erabili kasu hauetan:

• Elkarren aurkako ideiak bereizteko.

• Nolabaiteko lotura duten perpausen artean.

Puntua ( . ) eta letra larria

Esaldiaren amaieran, puntua jarri behar da. Puntuak zera adierazten du: irakurtzen denean, etenaldi luzea egin behar dela.

Letra larria kasu hauetan erabili behar da:

• Testu baten hasieran.

• Puntuaren ostean.

• Izen berezietan (pertsona- eta leku-izenetan).

• Film eta liburuen izenburuetan.

• Erakunde eta elkarteen izenetan.

Bi puntuak ( : )

Bi puntuak kasu hauetan erabiltzen dira:

• Hitzak zerrendatzean. Esaterako: Lau lagun etorri dira: Iker, Marta, Eider eta Gorka.

• Gutunen hasieran. Adibidez: Kaixo, Marta: Zer moduz?

Etenpuntuak (…)

Etenpuntuak perpaus bat amaitu gabe uzten dugunean erabiltzen dira.

Marratxoa ( - )

Marratxoa lerro baten amaierako hitzak zatitzeko erabiltzen da, baita hitz-errepikapenetan eta zenbait hitz elkartutan ere.

r letra

r letrak bi soinu ditu:

• Soinu leuna: beti doa bokalen artean, eta r idazten da. Adibidez: koroa, madaria, euria…

• Soinu gogorra: bi modutara agertzen da:

– Kontsonante baten aurrean, r idazten da. Esaterako: argia, urdina, garbitu…

– Bokalean artean, rr idazten da. Adibidez: sagarra, gogorra, gerrikoa…

Euskaraz ez dago hitzaren hasieran r letra duen hitzik (robot bezalako hitzak salbu). Hitzaren amaieran, r idazten da (gaur, eder), rr inoiz ez.

h letra

h letra ez da ahoskatzen. Kasu hauetan erabiltzen da:

• Bokal berdinen (ahate, ohore) eta bokal desberdinen (aho, ohe) artean.

• Hitz batzuen hasieran, bereziki zenbakietan (hamar, hogei) eta erakusleetan (hau, horiek)

Ts, tx eta tz txistukariak

Euskaraz ez dago hitzaren hasieran tz edo ts duen hitzik; tx idazten da beti. Esaterako: txalupa, txori, txiki…

-a itsatsia

Euskaraz hitz batzuek berezko -a dute amaieran, eta

-a hori ezin zaie inoiz ere kendu. Adibidez: eskola, botila, gauza… Deklinatzeko orduan ere ezin zaie kendu: eskolatik, botilaren, gauzarik...

9 Teknologia bidelagun

Azken mendean aurrerapen handiak egin dira teknologian, eta horrek gure eguneroko bizitza asko erraztu du. Pentsatu duzue inoiz nola moldatuko ote ziren gure arbasoak garbigailurik gabe? Eta gailu elektronikorik eta Internetik gabe?

Sukaldaritzan ere aurrerapauso handiak egin dira, eta gero eta etxetresna sofistikatuagoak ditugu.

Zer deritzozu?

Nola laguntzen digu teknologiak sukaldean?

Badakizu nola prestatzen diren egunero jaten dituzun elikagaiak?

Zer tresna erabiltzen dira kozinatzeko?

Datua

Zientziari eta teknologiari esker, elikagai-industria asko aurreratu da; horrek hobeto elikatzen laguntzen digu.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Berrikuntzak elikadura hobetzen nola lagundu digun hausnartuko dugu, eta sortu ditugun asmakizunei buruz eztabaidatuko dugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia:

Nola egiten da mastekatzeko goma?

Zerez eginda daude

jaten ditugun elikagaiak?

Ikasi hitzak Zer asmakizun erabiltzen ditugu sukaldean?

140

Eztabaida

Emango dugu iritzia gai bati buruz?

Argudio-testua

Idatziko ditugu arrazoiak gure ikuspuntua defendatzeko?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Esapideak eta atsotitzak

nb eta np kontsonante multzoak

Aditza (III)

EZAGUTU LITERATURA

Bertsolaritza

141 9
! eai

Irakurgaia

ULERTU

Ahora eramaten ditugun gauzak zerezkoak diren jakin nahi izaten dugu. Badakizu zerez eginda dagoen mastekatzeko goma?

Nola egiten da mastekatzeko goma?

Haurrek oso gogoko dute. Irakasleek, baita dentistek ere, ilundu egiten dute betondoa, ikusten duten bakoitzean. Batzuek zinema-aretoetako eserleku azpian uzten dute; gogor-gogor eginda gelditzen da. Inoiz oinetakoen zolan itsatsita ere aurkituko dugu! Zenbait lekutan, mastekatzea delitua da.

Mastekatzeko goma munduko bazter guztietan saltzen da; forma eta tamaina guztietakoak daude (haga, bola, pilula...), eta zaporeak ere askotarikoak dira: menda, limoia, kanela eta hainbat eta hainbat fruta. Bioleta-zaporekoak ere badira.

Puzgarria bada, mastekatu, puztu eta leherrarazi egiten da, batzuetan aurpegian bertan! Baina izatez ez da elikagaia; ez da irentsi behar, hainbatetan nahi gabe irensten bada ere. Mastekatu eta mastekatu egiten da, harik eta lurrina desagertu eta ahoan zaporerik gabeko kautxu zati bat gelditu arte.

Mastekatzeko goma ez da oraingo asmakizuna. Izan ere, antzinako greziarrek eta maiek aspalditik ezagutzen zuten; baina 1860an hasi zen gaurko moduan fabrikatzen.

Zein da mastekatzeko gomaren osagai nagusia? Txiklean oinarrituz egiten da; hau da, hosto erorkorra duen zuhaitz baten azalaren izerdian oinarrituz. Zientzialariek Achras zapota deritzote zuhaitz horri, eta Erdialdeko Amerikan hazten da.

142
Irakurri aurretik

Makinek latexarekin (kautxuarekin), argizariekin eta beste osagai batzuekin nahasten dute txiklea, gomaren oinarria egiteko, behin eta berriz mastekatu arren egoera solidoan gelditzen den oinarria. Fabrikatzaile bakoitzak, dena dela, bere formula dauka.

Gomaren oinarria eho, urtu, esterilizatu eta araztuta, jarabe lodi eta garden bat sortzen da. Beste makina batzuek zenbait osagai gehitzen dituzte, hala nola azukrea, arto-jarabea, gozagarriak, koloratzaileak eta lurringarriak.

Goma upel handi batzuetan nahasten da, harik eta ogi-orearen trinkotasuna lortu arte. Gero, arrabolak erabiliz, maindire mehetan lautzen da; horiek, ondoren, hozten eta gogortzen uzten dira, zati txikitan moztu baino lehen. Jarraian, paketetan sartzen dira.

Zergatik mastekatzen da txiklea? Jostagarria delako, lurrin-eztanda leuna eta freskagarria sortzen duelako, eta ahoa lanpetuta uzten digulako. Zenbaitek diotenez, txiklea mastekatzeak kontzentrazioa hobetu, asperdura arindu, eta lasaitu egiten du. Goazen, bada, gozoki-dendara!

Kathy Wollard, El libro de los porqués 2. Oniro (moldatua).

Esterilizatu: infekzioa sor ditzaketen germenak suntsitu.

Araztu: garbitu, zikinkeria kendu.

Arrabol: zilindro ­ itxurako tresna edo pieza.

U9 143

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nor dira mastekatzeko gomaren zale amorratuenak? Eta nork ez du batere atsegin?

2 Zer motatako txikleak daude? Zer zaporetakoak? Saiatu gogoratzen.

3 Noiz uzten diogu txiklea mastekatzeari?

Idatzi testuari buruz

4 Noiz asmatu zuten mastekatzeko goma? Beti egin da modu berean? Azaldu bilakaera, labur-labur.

5 Zer osagai ditu mastekatzeko gomak? Idatzi zerrenda.

6 Zer da Achras zapota ?

hosto baten izena.  Amerikako zuhaitz baten izena.  Amerikan erortzen den hosto baten izena.

7 Denboralerroa  Idatzi ordena egokian mastekatzeko goma fabrikatzeko prozesua:

a) Arrabolarekin maindire mehetan lautu.

b) Gomaren oinarria eho, urtu, esterilizatu eta araztu, jarabea sortzeko.

c) Hoztu eta gogortu ondoren, paketetan sartu.

d) Oinarriari azukrea, arto-jarabea eta beste osagai batzuk gehitu.

e) Goma nahastu, trinkotu arte.

8 Azaldu esapide honen esanahia: «Irakasleek eta dentistek ilundu egiten dute betondoa ».

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

9 Zinema-aretoetako eserleku azpian, lurrean… hainbat lekutan uzten ditu jendeak txikleak itsatsita. Zer deritzozu horri?

Elikagaiak fabrikatzea

Irakurgaian txiklea nola fabrikatzen den ikusi dugu. Orain, aukeratu elikagai hauetako bat, eta erantzun galderei:

jogurta gelatina ogia

• Zer tresna behar dira elikagai hori fabrikatzeko?

• Nolakoa da fabrikazio ­ prozesua?

144
Amerikako

Ikasi hitzak: teknologia sukaldean

1 Mota guztietako asmakizunak egin dira sukaldaritza hobetzeko eta errazteko. Hona hemen gure sukaldeetan ohikoak bihurtu diren zenbait. Lotu bakoitza bere definizioarekin.

Sukaldeko tresneria asko aldatu da azken mende eta urteetan. Asmakizun batzuek asko errazten dizkigute oinarrizko lanak. a b

1. Kazola hermetikoa da, elikagaiak ohiko eltzeetan baino hiruzpalau aldiz azkarrago egosteko gai dena, barruan presio handia eta tenperatura altuak mantenduz.

2. Elikagaiak erraz irabiatzeko eta saltsak egiteko balio duen etxetresna elektrikoa da.

3. Uraza garbitu ondoren, haren hostoetan geratzen den ura erraz eta segundo gutxitan kentzen duen tresna da.

4. Ura oso denbora gutxian irakiten jartzen duen gailu elektrikoa da.

2 Binaka jarrita, jolastu zer asmakizun den asmatzen.

– Batek asmakizun bat deskribatuko du, haren izena aipatu gabe.

– Besteak bai/ez motako galderak egingo ditu.

Berrikuntza sukaldean

Orain, zeuek izango zarete asmatzaileak. Taldeka jarrita, pentsatu zer izango litzatekeen lagungarria sukaldeko lanen bat errazago egiteko. Sortu asmakizun bat eta osatu fitxa.

U9 145
c d

Eztabaida KOMUNIKATU

Eztabaid etan, parte-hartzaileek txanda ka hitz egiten dute, gai bati buruzko iritzia emateko. Moderatzaileak eztabaida gidatzen du. Eztabaidak oso ohikoak dira telebista n eta irrati an.

1  Entzun arretaz eta erantzun galderei.

• Non egin da eztabaida?

• Zein da gaia?

• Zer proposatu du Mikelek? Eta Irenek?

• Zer argudio erabili du bakoitzak?

• Zer esaldi erabili du aurkezleak eztabaidari hasiera emateko? Eta amaiera emateko?

2 Binaka jarrita, komentatu eztabaida. Zein da zuen iritzia? Zer partehartzailek konbentzitu zaituzte?

Gogoratu

Eztabaidetan, partehartzaile guztien iritziak errespetatu behar dira.

Zer iritzi duzu?

Hiruko taldetan jarrita, gai hauetako bati buruz zer iritzi duzuen kontatuko diezue elkarri:

Etxean egindako janaria ala aurrez prestatua?

Barazkiak dendan erosi eta zuk zeuk landatu?

Sardexkarekin ala txinatar makilekin jan?

Elikagaiak mikrouhin-labean ala sutan berotu?

• Hiruron artean lau gaietako bat aukeratuko duzue, eta bakoitzak zer iritzi duen pentsatuko du minutu batzuez.

• Txandaka, bakoitzak zer iritzi duen azalduko du.

• Besteen iritziak entzundakoan, haiek esandakoarekin ados ez bagaude, aurkako argudio bat emango dugu.

146

Argudiatzea gai bati buruzko arrazoiak ematea da, beste pertsona batzuk konbentzitzeko. Argudio-testu etan, gai baten inguruko arrazoiak ematen dira. Horrelako testuek egitura hau dute:

Sarrera: gaia aurkezten da.

Garapena: gaiari buruzko aldeko edo aurkako ideiak azaltzen dira.

Ondorioa: testua laburbiltzen duen esaldiren bat azaltzen da.

Sukaldeko robotak: bai ala ez?

Azken urteotako aurrerapenek asko erraztu dute lanak egitea. Sukaldean ere aurrerapen handiak egin dira, eta gaur egun, ia automatikoki prestatu daiteke janaria, sukaldeko roboten bidez. Baina, merezi du tresna horiek erostea?

Alde batetik, ulertzen dut sukaldeko lan batzuk errazago eta esfortzu gutxiagorekin egiteko aukera ematen dutela: barazkiak txikitu, oreak nahastu... Gainera, denbora aurrezten dugu! Beste alde batetik, alde txarrak ere ikusten dizkiot. Izan ere, tramankulu handiak dira, eta etxea bestela ere trastez beteta daukagu. Gauza gutxiagorekin ere berdin-berdin moldatuko ginatekeela pentsatzen dut. Azkenik, prezioari ere begiratu behar zaio. Izan ere, oso garestiak dira. Pentsa zenbat elikagai osasungarri eros daitezkeen tresna horietako baten prezioan!

Hortaz, norberak erabaki dezala zer komeni zaion. Lekua eta dirua sobera duenarentzat ederra asmakizuna. Besteok eskuak nekatu beharko ditugu otorduak prestatzeko!

• Zeri buruzkoa da testua?

• Zer argudio eman du Goizanek?

• Zer esaldik laburbiltzen du testua?

2 Demagun nahiago duzula modu tradizionalean kozinatu. Zerrendatu horren aldeko argu dioak koadernoan eta azaldu ikaskideari.

U9 147
1 Irakurri Goizanek idatzitako testua.
KOMUNIKATU Argudio-testua

Esapideak eta atsotitzak

1 Erreparatu irudiei eta irakurri teoria-laukia; gero, esan zein den esapidea eta zein atsotitza

arrats

Esapideak eta atsotitzak esanahi bereziko esaldiak dira.

• Esapideak hitz multzo adierazkorrak dira. Ahoz sarritan erabiltzen ditugu: Burutik jota egon

• Atsotitzak tradizio luzeko esaldiak dira. Ahoz heldu zaizkigu, eta errima eta irakaspena izaten dute: Kalean uso, etxean otso

2 Osatu esapideak ibili , sartu , egon , eman eta egin aditzekin. Gero, azaldu esanahia.

Kale … Norbaiten ahotan … Izerdi-patsetan …

Ziria …

Hanka ... Amore ...

3 Berridatzi esaldiak, esapide hauek erabiliz:

ez ikusiarena egin prakak bete lan kontakatilua izan

Irakasleak azkenaldian oso lanpetuta dabiltza.

– Ane nire ondotik igaro zen eta ez ninduen agurtu

– Xabatek ez daki isilik egoten, sekretu guztiak kontatzen ditu.

4 Lotu atsotitz bakoitza bere esanahiarekin.

a) Adiskide onarekin, orduak labur.

b) Ogi gogorrari, hagin zorrotza.

c) Esana da erraz eta egina garratz.

d) Non gogoa, han zangoa.

Esapideek eta atsotitzek aberastu egiten dute gure hizkera.

1. Erraza da zerbait esatea, baina zaila egitea.

2. Gustukoa dena gogoz egin ohi dugu.

3. Arazoei gogor egin behar zaie aurre.

4. Lagunekin egonda, azkar igarotzen da denbora.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 148
a
b
Goiz gorri, euri Nagiak atera

Gogoratu a b c d

lanpara hanburgesa kantinplora lanbroa

a) Ura eramateko erabiltzen den ontzia: …

b) Itsasotik datorren lainoa: …

c) Haragiz egindako xerra biribila: …

d) Argitzeko balio duen tresna: …

4 Aurkitu letra-zopan esaldiak osatzeko falta diren hitzak.

Garbitzaileak … erabili du gela garbitzeko.

Etxeko … trastez beteta dago.

– … eginez irabazi duzu partida. – Oporretan … batera joango gara.

U9
1 Idatzi koadernoan honako hauen izenak: 2 Asmatu perpaus bana aurreko ariketako hitzekin. 3 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza.
nb eta np kontsonante multzoak 149
5 Zer onomatopeia dagokio irudi bakoitzari? Idatzi.
Euskaraz, b eta p letren aurrean n idazten da: tranbia, konpas N B G O A L U S A N K A K A N P I N A N B E N B T R A N P A N B R B O S N P A P T A a b

Aditza (III)

1 Erreparatu irudiei, eta osatu esaldiak.

Kimikariak jarabeari azukrea bota ... Irakasleak ikasleei gozokiak eman ...

Aditz perifrastikoak: NOR-NORI-NORK

NOR-NORI-NORK motako aditza erabiliko dugu:

• Perpauseko subjektua NORK kasuan badago.

• Perpauseko hitz bat NOR kasuan badago.

• Perpauseko beste hitz bat NORI kasuan badago.

Kimikariak jarabeari azukrea bota dio.

Subj. (NORK) Hitza (NORI) Hitza (NOR) Aditza (NOR-NORI-NORK)

2 Osatu esaldiak, falta den hitza jarriz.

– Abeslariak … ez digu diskoa sinatu.

– Guk Peiori … erosi diogu.

Aitorrek … berokia zikindu dit.

Zuek umeei marrazki ederra egin...

– Anek amari lore sorta erosi ...

3 Berridatzi aurreko ariketako esaldiak, aditzak pluralean jarriz.

4 Osatu NOR-NORI-NORK motako aditzekin. Gero, berridatzi lehenaldian:

– Guk haiei gaia azaldu …

– Izebak niri oinetako berriak erosi …

– Nik Gaizkari liburu sorta bat utzi …

– Irakasleak zuei besarkada eman …

Gontzalek guri erroskillak ekarri …

Atezainak pilota bota … jokalariei.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 150

5 Zer alde dago irudi batetik bestera? Zer aditz mota erabili da kasu bakoitzean?

6 Lapitzak erdira  Zuzendu esaldiotako akatsak:

– Peruk guri autoz ekarri digu eskolara.

– Luki! Azkenean aurkitu dizut!

– Mikeli ikusi nion atzo kalean.

– Nola eramango diozu txakurrari kaiolan?

Aditzak nahasita

7 Osatu esaldiak, aditz hauek erabiliz: heldu zaio, maite gaitu , eman die, abiatu da , bidaliko dizuet

– Zaudete lasai! Marokotik postala …

– Moderatzaileak hitza … parte-hartzaileei.

– Aitonak gu asko …

Joni berri txarra … Amerikatik.

Iruñeko trena bostetan … geltokitik.

8 Osatu esaldiak, aditz laguntzaile egokiak erabiliz.

– Amonak hainbat aholku eman … ilobei.

Oporretan gu Andaluziara joango …

Jokin! Nola bururatu … ideia hori?

– Umeak ostikoz jo … zakarrontzia.

– Mikelek gu ezkutatuta harrapatu …

– Ikasleok! Behar … guztia emango …

NOR-NORK eta

NOR-NORI-NORK motako aditzak ez dira nahasi behar.

U9 151
Gogoratu Anek Martin ikusi du. Anek Martini kamiseta ikusi dio.

EZAGUTU LITERATURA eai

Bertsolaritza

Bertsoek, bat-batean kantatu arren, egitura jakin bat dute:

• Ahapaldi tan eta bertso-lerro tan banatuta daude.

• Bertso-lerroek neurri eta errima jakin bat dute.

«Sagua gelan» gaitzat

dugu hautatua eta kontatuko dut

atzo gertatua:

aspalditxo baitugu

ohol zati zartatua

sartu zitzaigun sagu

malapartatua

hara matematika festa suertatua!

• Zenbat silaba ditu bertso-lerro bakoitzak?

• Bilatu zortziko txikia zer den. Zer lotura du goiko bertsoarekin?

Bertso-lantegia

1-2-4 Osatu bertsoa bertso-lerro hauek erabiliz, eta kantatu:

sartu da eta rau

gauza gozoenak

hobea zegok hau

kendu dizkit denak

Gosaldu ohi ditugun

ez al dira donutsak

eta madalenak?

Mixino katu beltzak

inor ohartu gabe

gelan sartu denak.

Gai-jartzaileak gaia jartzen die bertsolariei, jendaurrean kantatzen dutenean.

Sagu mutur luzea

bibote eta guzti

kopeta argi eta buztana itsusi, laster egin zitzaigun gelako nagusi. Irakasleak, berriz, mahai gainera jauzi… politagorik ez dut sekula ikusi!

Jesus Mari Mendizabal, Bertsoz bertso. Elkar.

Leiho zirrikitutik

hark gosaldu du baina

ni oraindik barau.

Katuak berekiko

zioen. «Miau, miau, sagu-okela baino

Anjel Mari Peñagarikano, Bertsoz bertso. Elkar.

152
1 Irakurri «Sagua gelan» bertsoa, eta erantzun galderei.

ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» eta «Ezagutu literatura» ataletan ikasitakoa erabiliz.

Esanahi bereziko esaldiak Esapideak

Atsotitzak ... luzeko esaldiak dira. ... heldu zaizkigu, eta ... eta ... izaten dute.

Bertsolaritza

Hitz multzo ... dira. ... sarritan erabiltzen dira.

• …: gaia jartzen die bertsolariei.

• Bertsolaria: …

• Egitura: bertsoak … eta … banatuta daude.

• Bertso-lerroak: … eta … jakin bat izaten dute.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Ordenatu irudi hauek, eta osatu mastekatzeko goma sortzeko prozesua:

U9 153
I KASI DUDANA

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Kopiatu esaldiak eta osatu esapideak gorputz atalen izenekin.

– Ainhoa buru-… dabil azterketa prestatzen.

– Txirrinak jo zuenean, … egin zuen Unaik.

– Albistea entzundakoan, … bete … gelditu ziren.

– Irakasle berriak …tan hartu nau ni.

2 Osatu atsotitzak eta lotu bakoitza bere esanahiarekin.

Txapela buruan… … ez dagoenean egon.

Lan lasterra… … eta ibili munduan.

Dagoenean bon-bon... … lan alferra.

Gezurrak... ... hanka motza.

a) Dagoenarekin konformatu behar da.

b) Presaka egindako lanak ez du emaitza onik izaten.

c) Gezurtiari erraz antzematen zaio.

d) Zoaz mundu zabalera, leku berriak ezagutzera.

Ortografia

3 Idatzi nb edo np duten gauzen izenak.

Gramatika

4 Idatzi esaldiak, zutabeetako elementuak konbinatuz eta NOR-NORI-NORK motako aditzak erabiliz.

Subjektua (NORK) Hitza (NORI) Hitza (NOR)

Guk loreei opariak

Zuk abereei galdera

Haiek umeei pentsua

Nik irakasleari ura

5 Berridatzi esaldiak, azpimarratutako hitzak eta aditzak pluralean jarriz.

– Zuek txiste bat kontatu diguzue.

– Liburuzainak hiztegia utzi dit.

– Tabernariari pintxoa eskatu diogu.

– Kazetariak albistea eman digu.

– Udaltzainak azalpena eman dio gidariari.

6 Erantzun galderei, parentesi barrukoa kontuan hartuz.

• Nori jarri diote domina? (kirolariari)

• Nori eramango dizkiogu eskutitzak? (postariei)

• Nork eman dizu musua? (amonak)

• Nori esan diozue gezurra? (gurasoei)

• Nork kontatu dizu sekretua? (Jonen arrebak)

7 Idatzi esaldi bana aditz hauekin:

erori zaizkigu zabaldu duzue

saldu genion ikertu dute

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
154

Berrikuntzak sukaldean

Jakinekoa da teknologia asko aurreratu dela azken urteotan, eta egundoko asmakizunak egin direla. Pentsatuko dugu berrikuntzak zer hobetu duen sukaldaritzan? Hausnartu gai hauei buruz, Aztertu eta lotu teknikaren bidez:

– Hobetu da gure elikadura?

– Errazago kozinatzen dugu orain?

Zer aldatu da elikagaien kontserbazioan?

Asmakizunen aurkezpena

Gogoratu sukalderako zer makina asmatu duzuen 145. orrialdean, eta, taldeka, aurkeztu zuen asmakizuna telebista-saio batean.

• Eman zuen makinari buruzko xehetasunak: zertarako balio duen, nola erabiltzen den, zergatik uste duzuen baliagarria dela...

• Antolatu lanak: Nor izango da aurkezlea? Zer esango du bakoitzak?

Gero, denon artean, eztabaidatu ikasgelako asmakizunei buruz. Azaldu zein iruditu zaizuen erabilgarriena, zein den bitxiena, zein erosiko zenuketen...

N ola ikasi dut?

1 Azaldu unitateko eduki hauek zertarako balio izan dizuten:

• Eztabaidaren ezaugarriak ikastea.

• Argudio-testua idazten jakitea.

• Esapideak eta atsotitzak ezagutzea.

• nb eta np duten hitzak ikastea.

• NOR-NORI-NORK motako aditz laguntzaileak erabiltzea.

• Bertsoak identifikatzea.

2 Adierazi kasu bakoitzean nola sentitu zaren.

Irakurgaia ozen irakurtzen.

Gai bati buruzko zure iritzia azaltzen.

Bertsoak ikaskideen aurrean kantatzen.

155 U9

1 40

Konpondu daitezke arazoak hitz eginez? Gatazka bat modu baketsuan konponduko dugu, eta Bakearen hiztegia osatuko dugu.

Bakea, justizia eta erakunde sendoak

5 Goazen etorkizunera! Murgildu uretan Artea nonahi

9 Lekuan lekukoa Piztien lagun Inurri-lana eginez

3 7

2 6 Asmo onak Arakatu apalategiak Gero eta beroago

Nolakoa izango da zure herria hemendik urte batzuetara? Etorkizuneko gure herrian girotutako ipuinen bilduma osatuko dugu.

Zer kalte egiten dute kanpoko espezieek? Hausnarketa egin, eta espezie inbaditzaileen galeria osatuko dugu.

1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Nola babestu dezakegu itsasoko animalien eta landareen bizitza? Olerkiak idatziko ditugu, ideiak olerki-jaialdi batean aurkezteko.

Biodibertsitatea babestearen garrantziaz hausnartu, eta galzorian dauden animalien fitxak osatuko ditugu.

Pentsatu duzu inoiz zenbat gauza ikasten ditugun liburuen bidez? Jendea irakurtzera animatzeko kartelak egingo ditugu.

2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

HELBURUA AURRERA Bizi gaitezen bakean Tripazorririk gabe Teknologia bidelagun

Pentsatu nola hurbildu gaitezkeen gehiago artera eta kulturara, eta antolatu arte-erakusketa bat gustuko dituzuen artelanekin.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Lehorreko bizitza

Osasuna eta ongizatea

Goserik ez izatea

Uretako bizitza

Lehorreko bizitza

Kalitate oneko hezkuntza

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Hiri eta komunitate jasangarriak

Lanbide guztiek ikusgarritasun bera dute? Hausnartu. Gero, asmatu antzezlan bat; lanbide ikusezinen bat agertu beharko da istorioan.

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Nola eragingo die klima-aldaketak gure inguruko naturaguneei? Ibilbide bat antolatuko dugu naturagune bat ezagutzeko.

3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Klima babesteko ekintza

8 74 140 24 90 156 106 172 56 122 188 IKASKUNTZA-EGOERA
GJH OR. Zer ikasiko dugu?
10
11
Zerbait hobetu nahiko zenuke zure bizitzan? Hausnartu, eta egunkarian sarrera bat idatziko dugu. 12
4 8
Zer ezaugarri ditu dieta orekatu eta osasungarri batek? Hausnarketa egin, eta errezetak idatziko ditugu, ikasgelako errezeta-liburua osatzeko!
Berrikuntzak elikadura hobetzen nola lagundu digun hausnartuko dugu, eta sortu ditugun asmakizunei buruz eztabaidatuko dugu.

IRAKURGAIA KOMUNIKAZIOA EZAGUTU HIZKUNTZA EZAGUTU LITERATURA

• Irakurgaia: Kaixo, mundua! , Jonathan Litton.

• Ikasi hitzak: kortesiazko esapideak

• Irakurgaia: Trikimako gorriak , Éryc Puybaret

• Ikasi hitzak: herria

• Irakurgaia: Chomak, Guatemalako elezaharra.

• Ikasi hitzak: munduko biodibertsitatea

• Irakurgaia: Gizajo baten EGUNKARIA , Jeff Kinney.

• Ikasi hitzak: urteko egun bereziak

• Hizkuntzak

• Alfabetoak

• Irakurri baino lehen

• Testu idatziak (I): koherentzia

• Hitzik gabeko komunikazioa

• Testu idatziak (II): kohesioa

• Bizipenak

• Egunkaria

• Hiztegia

• Silaba eta diptogoa

• Komunikazioa

• Sinonimoak

• Letra larriaren erabilera

• Perpausa: ordena eta atalak

• Antonimoak

• Puntuazio-markak (I)

• Izena

• Hitz polisemikoak

• Puntuazio-markak (II)

• Adjektiboa: izenondoa eta izenlaguna

• Ahozko eta idatzizko literatura

• Narrazioa (I): osagaiak

• Narrazioa (II): motak

• Narrazioa (III): narratzailea

• Irakurgaia: Txokolatezko sumendia

• Ikasi hitzak: munduko elikagaiak

• Irakurgaia: Nola izan pirata , Ana Alonso.

• Ikasi hitzak: piraten mundua

• Irakurgaia: Izaki miresgarriak, J. M. Medina eta F. Moreno.

• Ikasi hitzak: animalia paregabeak

• Irakurgaia: Bastian liburuzalea , Michael Ende.

• Ikasi hitzak: liburuen mundua

• Nire janaririk gogokoena

• Errezeta

• Hizkuntza-jolasak

• Solasaldia kontatu

• Ahozko aurkezpena

• Eskema

• Liburuei buruz mintzatu

• Laburpena

• Atzizkiak (I): lekua eta jatorria

• Puntuazio-markak (III)

• Izenordainak

• Atzizkiak (II): produktua

• Txistukariak (I): s, x, z

• Determinatzaileak

• Aurrizkiak

• Txistukariak (II): ts, tx, tz

• Aditza (I)

• Hitz elkartuak

• h letra

• Aditza (II)

• Olerkiak (I): ezaugarriak

• Olerkiak (II): errima

• Literaturaren hizkuntza (I): aliterazioa

• Literaturaren hizkuntza (II): metafora

• Irakurgaia: Nola egiten da maskatzeko goma?, K. Wollard.

• Ikasi hitzak: teknologia sukaldean

• Irakurgaia: Margolanen ezkutuko sekretuak, C. Desnoëttes.

• Ikasi hitzak: artea eta museoak

• Irakurgaia: Mirarien Antzetokia

• Ikasi hitzak: artisten lana

• Irakurgaia: Hondartzako jokabidea

• Ikasi hitzak: Euskal Herriko naturaguneak

• Eztabaida

• Argudio-testua

• Margolanak komentatu

• Margolanak deskribatu

• Irakurketa dramatizatua

• Informazio-orria

• Gomendioak eman

• Arautegia

• Esapideak eta atsotitzak

• nb eta np kontsonante multzoak

• Aditza (III)

• Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• r letra

• Adberbioa: aditzondoa

• Onomatopeiak eta interjekzioak

• -a itsatsia

• Deklinabidea (I)

• Erdarakadak

• Bustidurak, in eta il

• Deklinabidea (II)

• Bertsolaritza

• Literatura-erretratua

• Antzerki-testuak

• Irakurketa-fitxa

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Ekoekintza aldizkaria : Ekolaguntza DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Plastic-free misioa: Landareak arriskuan DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Uraren isilpeko kutsadura: Birziklatu olio erabilia!

10 Artea nonahi

Artelanez inguratuta bizi gara. Ikusten dituzu zure inguruan? Kaleetan, etxean, eskolan, museoetan... modu asko daude arteaz eta kulturaz gozatzeko! Gure hiriak ere museoak direla esan daiteke.

Ondarea kontserbatzea garrantzitsua da, eta museoak horretarako baliagarriak dira. Gainera, mota askotakoak daude: arte-museoak, historiamuseoak, arkeologiari buruzkoak...

Zer deritzozu?

Atsegin duzu artea? Bisitatu duzu inoiz museorik?

Nola bisitatu ditzakegu beste leku batzuetako museoetan dauden artelanak?

Zer erakusten digute antzinako lanek?

Datua

Artelanen bitartez, antzinako garaietako herri eta gizarteei buruzko informazioa jasotzen dugu; horrela, gure historia hobeto ulertzen dugu.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Pentsatu nola hurbildu gaitezkeen gehiago artera eta kulturara, eta antolatu arte-erakusketa bat gustuko dituzuen artelanekin.

Irakurgaia: Margolanen ezkutuko

sekretua

Jarraitu hariari!

Zer ikusten duzu margolanetan?

Ikasi hitzak

Hurbilduko gara artera eta museoetara?

156

Margolanak komentatu

Zer dugu esateko

margolanei buruz?

Margolanak

deskribatu

Osatuko ditugu margolanen fitxak?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Eremu semantikoa eta familia lexikoa

r letra

Adberbioa: aditzondoa

EZAGUTU LITERATURA

Literaturaerretratua

157 11
! eai

Irakurgaia

Irakurri aurretik

Zenbat aldiz begiratzen diozu margolan bati?

Aurkitzen duzu gauza berririk begiratzen diozun bakoitzean?

ULERTU

Margolanen ezkutuko sekretuak

Margolanei buruz asko jakitea ez da beharrezkoa haiei begiratuz izugarri gozatzeko. Ondo begiratzen badakizu, dena den, askoz gehiago gozatuko duzu. Izan ere, artistek askotariko aztarnak ezkutatzen dituzte beren lanetan. Ondoren, hiru artelan ikusiko dituzu, bakoitza garai batekoa. Ireki ondo begiak, begiratu arretaz, eta arteak uste baino informazio gehiago ezkutatzen duela ikusiko duzu.

Zeru­sabaian, zodiakoaren

Nekazariak lan eta lan ari dira, garia biltzen; bainulariak, ibaian, poz­pozik igerian.

Leo zeinua dago. Badakizu zergatik? Zein urtarori dagokio zeinu hori? Margolan hau urteko hilen ilustrazioa da. Apaingarri eta xehetasun naturalistak ditu; horiei esker, badakigu zer hiletan gauden.

Abuztua: ehizan belatzarekin, Jean Limbourg (xiv. mendea)

• Margolana eskuz idatzitako liburu batetik aterata dago, garai hartan ez baitzegoen inprentarik.

• Erdi Aroan liburuak pergaminoz egiten ziren; hau da, ardi, behi edo ahuntzen larruz.

• Eskuizkribu baten orriak ilustratzen eta apaintzen dituen margolanaren izena «miniatura» da.

• Miniatura hau bost mendetik gora egon da eskuizkribu batean babestuta; liburua benetako babesa izan da denborak eragiten dituen kalte handien aurka.

Bost zaldizko ageri dira, bi zalditan. Begiratu nola dauden jantzita eta zertan ari diren. Erreparatu emaku­

meei: zaldi gainean doaz, hankak alde bakarrean jarrita; hirurek dute buruko berdina.

158
Erdi Aroko margolana Eskuizkribu: eskuz idatzitako testua.

Erreparatu kartajokoan ari diren hiru pertsonaiei.

Saiatu pertsonaien begien mugimenduari jarraitzen. Zer gertatuko dela uste duzu?

Errenazimenduko margolana

Tranpatia diamanteen batekoarekin, Georges de la Tour (xvi. mendea)

• Lan hau oihalean margotuta dago.

• Karta­partida baten eszena da. Pertsonaiek 1630eko janzkera dute, margolana urte horretakoa baita. Dena dago bikain margotuta: oihal ederrak, zeta distiratsuak, lumak eta zilarrezko brodatuak.

Erreparatu tranpatiaren eskuei eta keinuari. Berak bakarrik dauka aurpegia ilunduta.

Mahai gainean, urrezko txanpon asko daude, eta, agian, azpijokoren bat ere bai. Esku­jokoa, zitalen jokoa!

Inpresionismoko margolana

Esan gelako gauza guztien izenak. Batzuk errepikatuta daude. Logela, Vicent Van Gogh (xx mendea)

Begiratu zenbat zertzelada dauden mihisean.

Begiratu nolako argi ederra duen logelak. Erreparatu leihoko argi berde arraroari.

• Margolana egin zen garaian, logela gutxik zuten komuna; horrexegatik ikusten dira higienerako hainbat gauza.

• Vicent Van Goghek ez zituen bere margolan guztiak sinatzen, ariketa modura margotzen baitzituen sarritan. Baina, sinatu gabe egon arren ere, haren margolanak erraz identifikatzen dira.

Behatu arretaz gizonaren erretratuari. Badakizu nor den? Van Goghen autorretratua da.

U10 159
Caroline Desnoëttes, Mirar la pintura a través de los siglos. Faktoría K de libros (moldatua).

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zer behar da artelanen sekretuak aurkitzeko?

2 Binaka jarrita, komentatu margolan bakoitzari buruz gogoratzen duzuen guztia.

Idatzi testuari buruz

Abuztua: ehizan belatzarekin

3 Zer berezitasun dute margolaneko emakumeek?

4 Zodiakoaren zer zeinu dago? Zergatik?

5 Nola dakigu uda dela?

6 Zergatik heldu da hain egoera onean margolana gure garaira?

Iruzurtia diamanteen batekoarekin

7 Zertan ari dira pertsonaiak?

8 Zer diote pertsonaien begiek?

9 Zer ari da gertatzen?

10 Noizkoa da margolana? Nola jakin dezakegu?

Logela

11 Margolariarekin zerikusia duen zer gauza dago margolanean?

12 Zergatik ageri dira higienerako gauzak?

13 Van Goghek ez zituen bere lan guztiak sinatzen. Zergatik?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

14 Gogoko duzu margotzea? Saiatu zara inoiz margotzen? Kontatu ikaskideari.

Ondarea zaintzea

Irakurgaian ageri diren margolanak antzinakoak dira, eta gaur egun arte kontserbatu dira, historian zehar baliotsutzat jo baitira.

Garrantzitsua iruditzen zaizue antzinako liburuak, artelanak eta ondarea zaintzea? Jarri hirunaka, eta kontatu elkarri.

160

Ikasi hitzak: artea eta museoak

1 Hona hemen historiako artelan garrantzitsu batzuk. Lotu bakoitza bere izenarekin eta egilearekin: a b

Meninak, Velázquez Pentsalaria, Rodin Gioconda, Leonardo Da Vinci

2  Ordenatu kronologikoki:

Gernika, Pablo Picasso Diskoboloa, Miron

Kapera Sistinoa Santimamiñeko labar-pinturak

Munduko museoak

Museoek kultura herritarren esku jartzen dute. Ikertu gehiago:

• Lotu museo hauetako bakoitza dagokion hiriarekin:

Museoak Hiriak

British Museum

Hermitage

Louvre Guggenheim

Uffizi Galeria

MOMA

Londres

Florentzia

Bilbo

San Petersburgo Paris

New York

• Taldeka, osatu fitxa bat museo horietako bati buruz: non dagoen, hango lanik garrantzitsuenak zein diren, webgunerik duen, bisita birtuala egin daitekeen...

• Joan zara inoiz museoren batera? Jarri hirunaka eta kontatu elkarri: zer museotan egon zareten, zer ikusi duzuen han, zeinetara joango zinateketen gustura...

U10 161
c
Bilboko Arte Ederren Museoa Gasteizko Artium museoa

Margolanak komentatu KOMUNIKATU

Margolanak komentatzen ditugunean, ikusten duguna azaltzeaz gain, zer zirrara sortzen diguten ere adieraziko dugu.

1 Binaka jarrita, erreparatu margolanari eta erantzun galderei.

Nor ageri da?

Non dago?

Zertan ari da?

Zer-nolako jantziak ditu?

Noizko artelana da, zure ustez?

2  Orain, entzun margolanaren deskribapena arretaz eta komentatu. Bat dator zuen iruzkinarekin?

Artista bikainak

Artean, beste arlo askotan bezala, gizon artistak dira ezagunenak. Izan ere, historian zehar, emakume bikain asko alboratuak eta gutxietsiak izan dira. Ezagutuko ditugu horietako batzuen lanak?

• Jarri binaka eta begiratu arretaz margolan honi; azaldu zer ikusten duzuen eta zer zirrara sortzen dizuen.

• Bilatu artista horren beste lan batzuk Interneten. Atsegin dituzue?

• Ezagutzen duzue beste emakume artistarik? Taldeka, aukeratu atsegin duzuen artelan bat eta erakutsi beste ikaskideei.

Isabel Villar, Saskiratzen.

Artelanek pertsonak, paisaiak, eszenak… deskribatzen dituzte.

162

Margolanak deskribatu

KOMUNIKATU

Deskribatzea gauzak nolakoak diren azaltzea da. Margolanak deskribatzeko, oso erabilgarria da fitxak egitea. Horietan hau jasoko dugu: artelanaren izenburua, egilearen izena, deskribapen labur bat eta iritzia

• Izenburua: Emakumea eserita.

• Egilea: Maria Blanchard.

• Estiloa: Kubismoa.

• Deskribapena: Margolanean jostun bat ageri da, oihal­biribilki bat esku artean duela. Alboan, saski bat dago, mahai baten gainean. Barrualdeko eszena da, nahiko iluna, eta ez du espazioaren sakonera erakusten. Forma geometrikoen erabilera nabarmena da, eta formetako asko sinplifikatuta daude, hala nola soinekoa, eskuak eta oihalak. Egileak kolore­paleta iluna erabili du.

• Iritzia: Margolan goibela eta serioa da, eta tristura eta nahigabea islatzen ditu, egileak garai hartan bizitako une zailen eraginagatik. Zalantzarik gabe, artelan bikaina da.

Emakumeak gizonak baino gehiago dira artearekin lotutako goi-mailako ikasketetan; hala ere, gizon artistek ospe handiagoa dute.

U10 163
1 Irakurri fitxa hau: 2 Binaka jarrita, erantzun galderei eta eztabaidatu goiko margolanari buruz: Gustuko duzue? Zergatik? Zer zirrara sentitu duzue margolana ikustean? Ados zaudete goiko iritziarekin? 3  Sakondu Maria Blanchard artistari buruz: Zer dakizue Maria Blanchardi buruz? Zer ezaugarri ditu kubismoak? Bilatu estilo horretako beste margolan batzuk, eta aztertu. 4 Orain, bilatu Juan Grisen Picassori omenaldia margolana eta idatzi deskribapen labur bat. Gogoan hartu!

Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• Eremu semantikoa: esanahiaren aldetik lotura duten hitzen multzoa da. Adibidez, margolari, eskultura, artelan eta museo hitzak arte aren eremu semantikoari dagozkio.

• Familia lexikoa: hitz batek eta haren eratorriek osatzen dute.

Esaterako: ikusle , ikuskizun eta ikusmen hitzak ikusi hitzaren familiakoak dira.

1 Ideia-jasa  Binaka jarrita, pentsatu eta idatzi museo hitzaren eremu semantikoko sei hitz.

2 Adierazi zein diren hitz multzo hauen eremu semantikoak, eta erantsi hitz bana:

planeta, asteroidea, izarra, zulo beltza

bihurkina, mailua, torlojua, aliketak

triangelua, karratua, erronboa, laukizuzena

3 Sailkatu hitz hauek, familia lexikoaren arabera: lurperatu , jokaera , iluntze, lurrikara , jokalari , lurtar, ilunpe, jokatu , iluntasun .

4 Osatu esaldiak kirol hitzaren familia lexikoko hitzekin.

Herriko … hainbat ikastaro daude.

– Puntako … lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan.

– Nire lehengusina Maddi … amorratua da.

Aurkitu eremu semantikoak

Zer adierazten dute marrazkitxo hauek? Zer eremu semantikori dagozkio?:

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 164
a b c ilun lur joko … … …

r letra

1 Irakurri olerkia eta sailkatu r letra duten hitzak.

Harri biribil hori

Eguzkiaren beroa jasotzen; halaxe oroitzen dut amaren begirada: bazkaria egiten ari zela nigana burua jiratu eta ni, harri­koxkor biribil haurra epel sentitzen nintzela.

• Bokalen arteko r leuna dutenak: …

• Bokalen arteko r gogorra dutenak: …

• Hitzaren amaierako r gogorra dutenak: …

2 Azaldu, zure hitzak erabiliz, honako hauen esanahia: hari / harri bare / barre sari / sarri gori / gorri

3 Lotu hasieran r letra duten hitz hauek beren esanahiarekin eta

erantzun:

rally Kanabera destilatuz sortzen den edaria. ranking Autoak eta motoak lehiatzeko proba. rock 60ko hamarkadan sortutako musika-estiloa. ron Sailkapena.

• Zer hizkuntzatatik datoz hitz horiek?

Bilatu hitzak irakurgaian

Egiaztatu Bilatu irakurgaian definizio hauei dagozkien hitzak. Kontuan hartu denek dutela r edo rr :

• Lurretik ikusten dugun espazio zatia.

• Jokatzeko erabiltzen den kartoi mehe txikia.

• Animalien azal gogorra eta lodia; gerrikoak, poltsak eta abar egiteko erabiltzen da.

• Bitxigintzan erabiltzen den material preziatua.

• Urtea bereizten den hiru hilabeteko lau zatietako bakoitza.

Gogoratu

Euskaraz ez dago hitzaren hasieran r letra duen hitzik. Salbuespen bakarrak beste hizkuntza batzuetatik hartutako hitzak dira: robot, re

U10
165
Juan Kruz Igerabide, Txikimundi. Elkar.

Adberbioa: aditzondoa

1 Irakurri arretaz eta erreparatu lodiz dauden hitzei.

Ederto margotuta dago. Margolan ederra dago han!

Adberbio ek aditzaren ekintza non , noiz , nola … gertatu den azaltzen dute. Bi motatakoak daude: aditzondoak eta adizlagunak . Maila honetan aditzondoak bakarrik ikasiko ditugu.

• Aditzondoak aditzaren ondoan jartzen dira eta ez dute deklinabide-markarik hartzen. Ematen duten informazioaren arabera, zenbait mota daude:

Denbora-aditzondoak: orain, laster, maiz

Leku-aditzondoak: urrun, han, edonon

Modu-aditzondoak: gaizki, bakarrik, honela…

2 Sailkatu aditzondo hauek: gertu, antzina, egunero, arin, ondo, gero, gaur, txarto, hor

Denbora Lekua Modua

3 Talde izenduna  Osatu esaldiak, parentesi barrukoa kontuan hartuz.

Igandeetan … (denbora) jaikitzen naiz.

… (lekua) topatuko dituzu perretxikoak.

– … (denbora) ere ez dut horrelako arrainik jan!

– Matematikako azterketa … (modua) egin dut.

– Eskolatik alde egin nuen, lagunak … (lekua) utzita.

– Ikasiz gero, … (modua) gaindituko duzu guztia.

– Postariak ... (lekua) utzi ditu gutun guztiak.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 166
Bai polita!

4 Idatzi aditzondo hauen antonimoak:

berandu polito hurbil inoiz ez hemen astiro

5 Osatu esaldiak aditzondoekin eta esan bakoitza zer motatakoa den.

– Alazne eta Ibai Bilbotik … bizi dira. – … dauden margolanak Goyarenak dira.

Entzun arretaz! Ariketa … egin behar duzue.

– Gorka … joaten da zinemara.

– Kaxak … helduko dira eskolara.

– Lana berridatziko dut, … egin baitut.

– Nire gurasoak ... atera dira erakusketatik.

6 Sortu aditzondoak, hitz hauei - ka edo - ki erantsiz:

leun kexa hobe eder moko hasperen

7 Berridatzi esaldiak, aditzondo atzizkidunak erabiliz.

Garazik lana presa handiz egin du.

– Ibon dar-dar eginez atera zen uretatik.

– Liburu-azokan bueltak ematen ibili naiz.

– Umeak eztul egiten igaro du gaua.

– Hizlariak oso ozen hitz egin die entzuleei.

– Nor dabil zarata egiten?

Pausoz pauso egin dugu bidea.

8 Erreparatu irudiei eta idatzi esaldi bana, aditzondo hauek erabiliz:

-ka eta -ki atzizkiekin ere aditzondoak sortzen ditugu. Adibidez: poliki (polit + -ki), garrasika (garrasi + -ka)…

U10 167
a b c itzulipurdika txistuka zurrungaka

EZAGUTU LITERATURA eai

Literatura-erretratua

Badakizu erretratua pertsona bat irudikatzen duen margolana dela. Literaturan ere erretratuak egin daitezke; horretarako, pertsonaiaren itxura eta izaera deskribatzen dira. Askotan, alderdi bitxiak nabarmentzen dira.

1 Irakurri Phileas Fogg-en erretratua eta erantzun galderei:

Phileas Fogg gizon adeitsua zen, biboteduna eta gazteitxurakoa. Begi onez ikusita zegoen Ingalaterrako goi mailako gizartean. Reform Club elkarte ospetsuko kidea zen.

Aberatsa omen zen, baina inork ez zekien nondik zetorkion dirutza. Nahiko eskuzabala zen, eta beti laguntzen zuen egitasmo zintzoetan. Hitz gutxikoa zen, misteriotsu samarra, baina bizimodu ordenatua eta garbia zuen.

Bidaia luzeak egindakoa zen, antza, beste inork baino hobeto ezagutzen baitzuen mapamundia. Haren zaletasunik handienak egunkaria irakurtzea eta whistean jokatzea ziren.

Jules Verne, Munduari itzulia 80 egunean. Susaeta (moldatua).

Wist: Ingalaterrako kartajoko tradizionala.

• Zer dakizu Phileas Foggen itxurari buruz?

• Eta haren ohiturei buruz?

• Pertsona arrunta zela esango zenuke? Zergatik?

Jolastu literaturako pertsonaiekin

Hirunaka jarrita, aukeratu literaturako pertsonaia ezagun bat eta idatzi haren erretratua: Matilda , Tom Sawyer, Willy Wonka , Printze Txikia , Alizia …

Irakurri testua ikaskideei, baina pertsonaia nor den esan gabe. Ea asmatzen duten!

Literatura ere artea da: hitzaren bidezko adierazpenean oinarritzen den artea, hain zuzen ere.

168
Gogoan hartu!

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasitakoa erabiliz.

Adberbioak: aditzaren ekintza ..., ... eta ... gertatu den azaltzen dute.

Aditzondoak: ez dute ... hartzen.

Adizlagunak

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Irakurgaiko zer hitz erabiliko zenuke hauetako bakoitza izendatzeko?:

U10
169
a b c d

Lexikoa

1 Irakurri olerkitxo hau eta aurkitu eremu semantiko bereko hitzak:

Joan nintzen bizikletaz: jo nuen lurra kopetaz.

Joan nintzen automobilez: bidez irtenda justuan hil ez.

Joan nintzen trenez: beste batek jo aurrez.

J. M. Irigoien, Metak eta kometak. Elkar (moldatua).

2 Idatzi eremu semantiko bakoitzeko bost hitz.

Etxetresna elektrikoak: … Zirrarak: …

Hegaztiak: …

3 Ezabatu familia lexiko bakoitzari ez dagokion hitza.

– berotegi, berogailu, berantiar, beroki.

– janzkera, jangela, jantzigintza, jantzitegi.

– menditsu, menda, mendizale, mendixka.

– liburutegi, liburuzain, liluragarri, liburukote.

Ortografia

4 Osatu, r edo rr erabiliz. ha…ea zapa…ada u…txintxa sudu… tonto… lo…e hase…e zi…imi…i so…balda do…e olaga…o go…osti

5 Osatu esaldiak aurreko ariketako hitz batzuekin.

– Herritarrak … antzean dabiltza alkatearekin.

– Piratak loro polita darama …

– … itsas hondoko haitzen azpian ezkutatu da.

– Hondartzan geundela, … itzela bota zuen.

Gramatika

6 Inguratu esaldiotako aditzondoak eta esan zer motatakoak diren:

– Ikasleek ederto kantatu dituzte bertsoak.

– Jone maiz etortzen da nirekin jolastera.

– Dortoka poliki-poliki iritsi zen helmugara.

– Makina bat jende bizi da hemen.

7 Berridatzi, letra lodiz dauden hitzen antonimoak erabiliz.

– Txirrinak beti jotzen du ordu berean.

– Eskolak oso goiz hasi dira gaur.

– Egurgileak gogor jo zion enborrari.

– Langileek azkar amaitu dute lana.

8 Lotu esanahi bereko aditzondoak.

gertu sasoiz ongi azkar

garaiz hurbil

bizkor ondo

9 Idatzi esaldi bat irudi bakoitzari dagokion aditzondoarekin.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA Z
170
er ikasi dut?

Artez inguratuta

Unitatean zehar ikusi dugu museoak gauza berriak ikasteko eta gozatzeko tokiak direla. Baina museoak ez dira artearekin harremanetan egoteko leku bakarrak; artea eta kultura beste leku askotan dago: gure herriko kaleetan, eskolan, Interneten... Bururatzen zaizu artera eta kulturara hurbiltzeko beste modurik? Erabili Nire lehengo eta oraingo iritzia teknika, gai horretaz hausnartzeko.

Nola hurbildu gaitezke artera eta kulturara?

Lehen uste nuen...

- Artea museotan soilik zegoela.

Orain uste dut...

- Beste leku batzuetan ere badaudela artelanak.

Arte-erakusketa

Arrazoiak

Orain, taldeka, aukeratu gustuko duzuen artelan bat (margolan bat, kaleko eskultura bat, eraikin bereziren bat...), bilatu hari buruzko informazioa eta aurkeztu ikaskideei. Aurkezpenak egin ondoren, erakusketa bat osatuko dugu, talde guztien artelanekin.

N ola ikasi dut?

1 Adierazi unitateko zer ariketarekin gozatu duzun gehien eta zeinekin gutxien.

• Ariketa honekin gozatu dut gehien: …

• Ariketa honekin gozatu dut gutxien: …

2 Nolako talde-lana egin duzu? Erantzun galdera hauei:

Zer zailtasun izan dut talde-lanean aritzeko?

Zer ikasi dut taldekideengandik?

Zer gustatu zait gehien? Eta zer gutxien?

Zer ikasi dute taldekideek nigandik?

171 U10

11

Inurri-lana eginez

Hartu duzu inoiz parte ikuskizun batean? Dibertigarria izan daiteke antzerkia bat egitea, bertsotan aritzea, edo dantza-ikuskizun baten parte izatea. Gainera, oholtza gainera igo gabe ere izan gaitezke ikuskizunen parte, lan asko baitago atzetik.

Jendaurreko lanak, lehen lerrokoak, izaten dira ezagunenak, baina gogoan izan behar dugu haien jarduna posible izateko, beste pertsona askok ere egiten dutela isileko lana.

Zer deritzozu?

Badakizu zer lanbidetako jendeak hartzen duen parte antzezlanak prestatzen?

Eta beste arte-diziplinetan?

Gustatuko litzaizuke horrelako lanen bat egitea?

Datua

Lan asko dago agertoki baten atzean: argitzaileek, eszenografoek, jantzien arduradunek, makillatzaileek... antzerkigileen ametsak posible egiten dituzte.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Lanbide guztiek ikusgarritasun bera dute? Hausnartu. Gero, asmatu antzezlan bat; lanbide ikusezinen bat agertu beharko da istorioan.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia: Mirarien antzeztokia

Zer gauza miragarri egingo dituzte antzezleek?

Ikasi hitzak

Zertan egiten dute lan artistek?

172

Irakurketa dramatizatua

Irakurriko ditugu testuak aktoreek bezala?

Informazio-orria

Zer informazio ematen digu?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Onomatopeiakinterjekzioaketa

-a itsatsia

Deklinabidea (I)

eai

EZAGUTU LITERATURA Antzerkitestuak

173 8
!

Irakurgaia

Irakurri aurretik

Gogoratzen duzu nolakoak diren antzerkitestuak? Bada, irakurri Mirarien Antzeztokia eta ez duzu inoiz ahaztuko.

ULERTU

Mirarien Antzeztokia

(Gezurti eta iruzurti herrira iristen ari dira.)

iruzurti: Ez ahaztu, Gezurti, esan dizudana; batez ere hurrengo iruzurrari buruzkoa.

Gezurti: Ezta xehetasunik txikiena ere.

iruzurti: Hor dago herria; baina, hara!, begiratu han nor datorren!

Ez dago zalantzarik: gobernaria, alkatea eta idazkaria dira.

(Gobernaria, alkatea eta idazkaria irten dira.)

iruzurti: Zuetako zein da, jaunok, herriko gobernaria?

Gobernaria: Neu naiz. Zer nahi duzu?

iruzurti: Antton naiz, eta Mirarien Antzeztokia dakart.

Gobernaria: Eta zergatik esaten diozu Mirarien Antzeztokia?

iruzurti: Gauza miragarriak egiten dituelako. Tontolapiko jakintsu handiak egin zuen, astroek, konstelazioek eta izarrek aginduta; eta badu berezitasun bat: tentelek ezin dituzte han antzezten direnak ikusi.

idazkaria: Eta Tontolapiko izena zuen Antzeztokiaren egileak?

Gezurti: Tontolapiko, bai; ospe eta itzal handikoa bera, eta Tonterrin jaioa.

Gobernaria: Neuk erabakita, Antton jaunak Mirarien Antzeztokia

aurkeztuko digu gauean alkatearen etxean.

iruzurti: Bai pozik ere! Baina, lana aldez aurretik ordaindu ezean, txotxongiloak ez dira irtengo.

alkatea: Nahikoa duzu aldez aurretik dozena erdi dukat ematen badizut?

iruzurti: Nahikoa dut.

174

(Badoaz hirurak. IruzurtI eta GezurtI Antzeztokia prestatzen gelditu dira. Gauean, Gobernaria, alkatea, idazkaria eta herritar batzuk alkatearen etxean sartu dira.)

iruzurti: Entzun, jaun-andreok! Oi, zu, Mirarien Antzeztokiaren asmatzaile eta egile zaren Tontolapiko handi hori: dei egiten dizut mirari zoragarriak egin ditzazun, ikusleen gozamenerako.

Begiratu, begiratu hara! Sanson tenpluko zutabeak mugitzen! (Sanson ez da inon ageri.)

alkatea: Eutsi gogor, Sanson jauna! (Zalaparta itzela ikusleen artean.)

Gobernaria (Bere kolkorako): Nola liteke? Ez dut ezer ikusten. Tentela ote naiz, bada?

Gezurti: Han dagoen sagu talde hura jendartera jaisten ari da!

alkatea: Ene bada! Saguak! Ai ene!; mila baino gehiago dira! (Ez da inon sagurik ageri.)

Gobernaria (Bere kolkorako): Zer arraio? Ez dago zalantzarik, tentela naiz...!

Gezurti: Han, hara!, bi dozena lehoi eta hartz. Kontuz, gero!

alkatea: Piztiaz bete behar didazu etxea, ala?

idazkaria: Behintzat irten daitezela txotxongilo atseginagoak!

(Izugarrizko zalaparta ikusleen artean. Korrika eta oihuka irten dira etxetik, guztiz izututa. Gezurtik oihala jaitsi du.)

iruzurti: Gertakari harrigarria, benetan! Kanta dezagun garaipena: «Gora Gezurti eta Iruzurti! Gora Mirarien Antzeztokia!».

Iruzur: pertsona sineskorrei sartutako ziria.

Mirari: naturaren legeek azaldu ezin dituzten gertakari harrigarriak.

Dukat: antzinako urrezko edo zilarrezko dirua.

Bere kolkorako: pertsona batek bere buruari hitz egin.

U11 175

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zenbat pertsonaia daude antzezlanean?

2 Non gertatzen dira ekintzak?

Idatzi testuari buruz

3 Zer esan dio Iruzurtik Gezurtiri herrira iritsi direnean?

4 Zer da Mirarien Antzeztokia? Zer berezitasun dauka?

5 Nor da antzeztokiaren asmatzailea? Benetakoa da, zure ustez?

6 Zer baldintza jarri dio Iruzurtik gobernariari Mirarien Antzeztokia aurkezteko?

7 Non bildu dira antzezlana ikusteko?

8 Nor «agertu» da Antzeztokian? Ordenatu, testua kontuan hartuz:

Sagu taldea jendartera jaisten.

Sanson tenpluko zutabeak mugitzen.

Bi dozena lehoi eta hartz.

9 Zer gertatzen zaio gobernariari?

10 Zergatik irten dira denak korrika alkatearen etxetik?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

11 Pentsatu eta binaka jarrita komentatu  Alkateak eta idazkariak ez dute ezer ikusi, baina baietz esan dute. Zergatik jokatu dute horrela?

12 Gustatu zaizu antzezlana? Taldeka jarrita, eztabaidatu eta azaldu zuen iritziak.

Lanbideak aztertzen

Irakurgaian hainbat lanbide ageri dira. Binaka jarrita, haiei buruz pentsatuko dugu.

• Zer lanbide ageri dira? Zein da bakoitzaren egitekoa?

• Zuen ustez, ondo egiten dute beren lana?

• Zein da Gezurtiren eta Iruzurtiren lanbidea?

176

Ikasi hitzak: artisten lana

1 Orri birakaria  Zer arte-diziplina dagokio irudi bakoitzari? Deskribatu hirurak koadernoan, labur-labur.

2 Osatu esaldiak zirkuko artista hauekin:

orekari malabarista pailazoa trapezista

a) Barre eragiten duen janzkera eta itxura xelebreko artista … da.

b) Airean jarritako soka batetik dabilen artistari … deritzo.

c) Trapezioan jauziak egiten dituen artistak … izena du.

d) Objektuak airera jaurtiz bitxikeriak egiten dituen artista … da.

3 Opera ere arte-diziplina da. Ordenatu letrak eta aurkitu Tolosako soprano ospetsu baten izena.

T T I O E

A N A A A

R H

4 Bilatu informazioa beste artista hauei buruz, eta esan zer artediziplinatan aritzen diren: Miren Arrieta , Iker Galartza , Eneko Sagardoy eta Izaro Andres .

Gogoan hartu!

Artearekin eta ikuskizunekin lotutako lanbideak sarritan bigarren mailakotzat hartzen dira, baina oso garrantzitsuak dira guztion ongizaterako eta gozamenerako.

U11 177
c b a

Irakurketa dramatizatua KOMUNIKATU

Testu baten irakurketa dramatizatua egiteko, hizkera eta intonazio egokia erabili behar dira. Gorputz-keinuak ere egin daitezke, bizitasun handiagoa emateko.

narratzailea: Tximeletak eta Beldarrak etengabe egiten zioten iseka Harrari.

beldarra (Barreari eutsi ezinik): Nondik atera duzu halako soineko itsusia?

tximeleta (Ironia zorrotzez): Nik ez dut jakin nahi zure jostunaren helbiderik...

Harra (Haserretu gabe, ahots gozoz): Beste jantzi bat ere badut; etorri gaur gauean eta erakutsiko dizuet.

narratzailea: Tximeleta eta Beldarra, Eguzkia sartu ondoren, Harrak esandako lekura joan ziren.

tximeleta (Harra ez dagoela ikusirik, hegaldi urduriak eginez): Hara, azaldu ere ez! Alferrik etorri gara.

beldarra: Alferrik ez, begira adar horretara! Badirudi izar bat dagoela dir-dir. Ikusgarria da!

Harra (Barreka): Ez dakizue nor naizen, ala? Zer iruditzen zaizue nire soinekoaren distira?

narratzailea: Gaua zenez, ezin zen Tximeletaren eta Beldarraren lotsa ikusi; izan ere, iseka egin zioten eurak baino ederragoa zenari.

Laura G. Corella, 365 ipuin. Susaeta (moldatua).

Pertsonaia baten urduritasuna.

Aktore lanetan

Pertsonaiak barreka ari direla.

Pertsonaien hitz egiteko modua.

Gogoan hartu!

Lauko taldetan, goiko testuaren irakurketa dramatizatua egingo dugu.

Kontuan hartu testuko oharrak, eta erabili gorputz-keinuak, irakurketari bizitasuna emateko.

Edozein lanetan prestakuntza behar izaten da gauzak ondo egiteko, baita antzerkian ere.

178
2 Aurkitu goiko testuan eta kopiatu hau adierazten duten oharrak: 1 Irakurri antzerki-testu labur hau bakarka eta isilean:

Informazio-orria

KOMUNIKATU

Informazio-orri ak ekitaldi, produktu edo zerbitzu baten berri ematen du, labur-labur.

Antzerki-lan baten informazio-orrian, hau jasoko dugu: lanaren izenburua , laburpena eta fitxa artistikoa (aktoreak, soinuak, jantziak…); baita ikuskizuna noiz eta non izango den ere.

1 Irakurri arretaz eta erantzun galderei.

Uda-gau bateko ametsa

William Shakespeare. Egokitzapena: Iker Etxeberria.

Sinopsia

William Shakespeare idazle handiaren komedia ezaguna. Ikusleak hainbat istorio ikusiko ditu, bata bestearekin elkartzen: antzerki-lan bat prestatzen ari den aktore taldea, maitagarri eta iratxo jostagarri batzuk, eta maiteminduta dauden pertsonaia ugari. Maitasunak, nahasteak eta umoreak bat egiten dute istorio magiko honetan. Den-dena udako ametsezko gau batean…

Zuzendaria: Miren Artola

Aktoreak: Unai Agirre, Paule Beitia, Jon Perez, Lore Garai, Iker Garcia, Marta Zumeta, Maialen Posada.

Argiak: Kattalin Bereziartua

Jantziak: Aimar Garai

Emanaldiak: Maiatzak 7 eta 8. Lekeitioko Kultura Aretoan.

Ordua: 20:00etan. Prezioa: 2 €

• Zenbat pertsonak lan egiten dute antzerki-lan horretan?

• Jatorrizko testua antzeztuko dute? Nola dakizu?

• Noiz eta non antzeztuko da lana?

2 Binaka jarrita, eztabaidatu. Ikusiko zenukete Uda-gau bateko ametsa ikuskizuna? Zergatik?

Antzezlanetan ez ezik, beste lanetan ere profesional askok hartzen dute parte. Begiratu, adibidez, liburu honen kreditu-orriari!

U11 179
F
itxa artistikoa Gogoan hartu!

Onomatopeiak eta interjekzioak

Ixo!

• Onomatopeiak hotsak eta zaratak imita tzen dituzten hitzak dira. Asko erabiltzen dira komiki, abesti eta olerkietan. Esaterako: plisti-plasta (uretan ibiltzea).

• Interjekzioak esaldi laburrak dira, eta zirrarak adierazten dituzte: ustekabea, poza... Adibidez: Arraioa! (harridura), Ai! (mina)...

2 Azaldu onomatopeia hauen esanahia:

tipi-tapa bor-bor kri-kri glu-glu

3 Sailkatu interjekzio hauek, zer adierazten duten kontuan hartuz:

Segi! Arranopola! Ja-jai! Aurrera! Ene! Iufa!

Ustekabea Poza Adorea ematea

Zer adierazten dute?

Azaldu, zure hitzak erabiliz, irakurgaiko interjekzio hauen esanahia:

Eutsi gogor! Ai ene! Oi! Hara!

Pentsatu zer egoeratan erabil daitekeen interjekzio bakoitza.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 180
1 Binaka jarrita, antzeztu egoera hauek:

-a itsatsia

Hitz batzuek berezko -a dute amaieran. Izenondoak edo erakusleak jartzen dizkiegunean, hitzok ez dute amaierako -a galtzen:

nesk a alaia nesk alaia

bale a hori

bale hori

1 Lotu hitz bakoitza izenondo batekin, goiko adibidean bezala, eta esan zeinek duten -a itsatsia :

harea etxea makila ilea

arnasa hitza egia eliza

koroa egurra haizea plaza

2 Sortu -a itsatsi ko hitzak, honako hauei -kada , -keria , -kuntza edo -keta erantsiz:

alfer ebaki kendu bete asto lelo ikasi zikin esku

3 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza.

a) Zentzu gutxirekin egiten zein esaten den gauza.

b) Zenbaki bati beste bat kenduta burutzen den eragiketa matematikoa.

c) Esku barruan sartzen den zerbaiten kantitatea.

d) Gauzak egiteko eta lanerako gogorik ez edukitzea.

Jolastu hitz gurutzatuekin

Osatu hitz gurutzatuak -a itsatsia duten hitzekin:

1. Guraso bereko semeak elkarrekiko zer diren.

2. Mozteko erabiltzen den altzairuzko tresna zorrotza.

3. Metal sendo eta gogorra.

4. Herri bateko bizilagunek komu nikatzeko erabiltzen duten sistema.

Gogoratu

Amaieran -kada, -keria, -kuntza eta -keta atzizkiak dituzten hitzek beti dute -a itsatsia

U11
181
1 2 3 4

Deklinabidea (I)

1 Irakurri eta erreparatu letra lodiz dauden hitzei.

Bost minutuko geraldia Deklinabide-kasu batzuek lekua eta denbora adierazten dituzte. Leku-denborazko kasuak erabiltzeko, kontuan hartu behar dugu izena bizigabea ala biziduna den.

Izen bizigabe ekin kasu hauek erabiltzen dira:

NON: denbora ( Antzez pena arratsaldean izango da) edo kokalekua ( Alkatea udaletxe an dago ) adierazten du.

NORA: norabidea adierazten du ( Umeak eskola ra joan dira ).

NONDIK: abiapuntua ( Aktoreak Laudiotik datoz ) edo igarobidea ( Bidea herri tik pasatzen da ) adierazten du.

NONGO: jatorria adierazten du ( Base rri ko gazta jan dugu ).

2 Osatu esaldiak, leku-denborazko kasuak erabiliz.

– Amona belaun… minez dago.

– Garabiak autoa eraman du biltegi…

Tximinoa zuhaitz… jaitsi da.

Non bilduko gara: ikastetxe… ala kale…?

– Bilbo… jaiak oso ospetsuak dira.

3 Aztertu azpimarraturiko hitzak, adibidean bezala.

– Umeak hainbat herritakoak dira. NONGO, mugagabea

– Zarauzko aterpetxera joan nahi dugu.

– Zer etxetan bizi dira gure lehengusuak?

– Ama zazpietan atera da bulegotik.

Bart hainbat tabernatara joan dira.

Landareak eta loreak euskaraz bizigabeak dira.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 182
Herriko alkatea etxetik dator. Alkateak Anttonengan du konfiantza. Leku-denborazko kasuak

Izen bizidun ekin kasu hauek erabiltzen dira:

NORENGAN (NON kasuaren baliokidea): Gurasoengan dut itxaropena

NORENGANA ( NORA kasuaren baliokidea): Izeb arengana bazoaz , eman musu handi bat .

NORENGANDIK (NONDIK kasuaren baliokidea): Ikasle engandik asko ikasi dut .

4 Nire lehengo eta oraingo iritzia  Osatu esaldiak, dagozkien deklinabide-kasuak erabiliz.

Zer lagun… duzu konfiantzarik handiena? Mikel…

Umeak korrika joan dira ama…

Antzezleek gorespenak jaso dituzte ikusle…

– Gehiago espero nuen irakasle…

– Arazoak dituenean, Peru gu... etortzen da.

5 Osatu esaldiak, parentesi barrukoak kontuan hartuz.

– Beldur naiz! Ez urrundu … (ni).

– Zoaz … (Eneko) eta esan etortzeko!

– Asko ikasi dut hainbat … (pertsona).

… (ikasle) ez dut itxaropenik.

Anaia ikaratu egin da eta … (aita) eraman dut.

– Zenbait ... (lagun) ez dut itxaropenik.

6 Erantzun galderei, leku-denborazko kasuak erabiliz.

• Norengana doaz umeak? (hainbat pottoka)

• Norengandik ikasi duzu esaera hori? (aitona)

• Nora egingo duzue bidaia? (zenbait hiri)

• Norengan ez duzu konfiantzarik? (gezurtiak)

• Nongo lagunak etorri dira? (Elorrio)

• Non joko dute musikariek? (herriko aretoa)

7 Berridatzi, azpimarratutako hitzen ordez esapideok erabiliz: irrikan egon , ezti-mamitan bizi , izarretan egon , lekutan egon

– Nerearen baserria oso urrun dago

– Azkenaldian Gorka nahiko despistatuta dabil

– Gogo handia dut oporretan joateko.

– Gaur egungo umeak ederto bizi dira.

Esapide askok mugagabean dituzte leku-denborazko markak: izerditan egon, lotara joan

U11 183
Gehiago jakiteko

EZAGUTU LITERATURA eai

Antzerki-testuak

Antzerki-testuak idazle batek idazten ditu, baina aktore ek antzezten dituzte, ikusleen aurrean.

Antzerki-testuetan oharrak egoten dira, parentesi barruan. Horietan azalpen osagarriak ematen dira: dekoratua, janzkera…

Antzezlanak ekitalditan banatzen dira; ekitaldiak, aldi berean, eszenatan.

(Ostatua. Fabrizio morroia, bi ostalari iritsi berrirekin.)

Fabrizio: Gela hau lo egiteko da; hango hura, berriz, jateko, harrera egiteko edo nahi duzuen beste edozertarako.

Hortentsia: Ederto, ederto. Nor zara zu, ugazaba ala zerbitzaria?

Fabrizio: Zerbitzaria. Zure aginduetara, andre txit prestu hori.

deianira (Ahapeka Hortentsiari, barreari eutsi ezinik): Andre txit prestuak garela uste du honek.

Hortentsia (Ahapeka Deianirari): Ixo!, adarra jo behar diogu eta. (Ozen). Zerbitzari!

Fabrizio: Laster etorriko da ugazabandrea. (Badoa.)

deianira: Andre txit prestua! Ez da izen makala!

Hortentsia: Kasurik ere ez! Horrela, tratu hobea emango digu.

deianira: Garestiago kobratu ere bai...

Hortentsia: Utzi diru-kontuak nire esku. Kondesen, markesen eta printzesen papera sarri antzeztuta gaude antzokian. Beste edozein paper ere erraz antzeztuko dugu ostatu honetan.

Carlo Goldoni, La locandiera (moldatua).

Osatu antzerki-testua

Idatzi jarraipen labur bat testuari, ugazabandrea heltzen den unetik aurrera:

• Idatzi pertsonaia horren hizketaldia.

• Erantsi haren itxurari buruzko oharrak.

Aktoreek sekulako lana egiten dute pertsonaien bizimoduak eta lanbideak irudikatzeko eta haien lekuan jartzeko.

184
1 Hirunaka jarrita, irakurri testua ozen, oharrak kontuan hartuz. Gogoan hartu!

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, deklinabide-kasuen adibideak jarriz.

Leku-denborazko deklinabide-kasuak

Bizigabeak

• Non: …

• ...:

...: ...

Bizidunak

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Irakurgaiko hitz hauetatik, zeinek dute -a itsatsia? Aukeratu eta idatzi esaldi bana:

garaipena konstelazioa iruzurra

zalaparta

dozena

berezitasuna miraria

gozamena

U11 185
• Norengana: … ...
...: ...
...: ...
...: ...
zalantza

Lexikoa

1 Lotu onomatopeia bakoitza dagokion definizioarekin.

Karrask! Tarrat!

Zurrut! Glin-glin-glin!

a) Oihalak urratzean sortzen den hotsa.

b) Likidoak zurrupatzean ateratzen den zarata.

c) Topa egitean ateratzen den hotsa.

d) Zerbait haustean egiten den zarata.

2 Zer interjekzio erabiliko zenuke kasu bakoitzean? Aukeratu.

• Edalontzia apurtu duzu, nahigabe.

Ai ene! Aizu!

• Lagun bat agurtu duzu.

Arranopola! Eup!

• Txakurra aske dago.

Bai zera! Adi ibili!

• Kartetan irabazi duzu.

Iufa! Ekin!

Ortografia

3 Sailkatu hitz hauek: alaba , izarra , habia , ekaitza , balea , salda

-a itsatsia dutenak -a itsatsia ez dutenak

Gramatika

5 Esan zer kasutan dauden azpimarratutako hitzak.

– Galduta nengoenez, udaltzainarengana jo nuen.

– Xubanek neskengan du konfiantza handiena.

– Ikasleak sarritan ibiltzen dira liburutegian

– Igandeetan txangoa egiten dugu mendira.

– Arrantzaleak portura joan ziren.

6 Kopiatu taula eta osatu hitz hauekin:

M. singularra M. plurala Mugagabea Nondik eskolatik … …

Norengan katuengan Non etxetan

Norengandik izebarengandik

7 Osatu esaldiak, parentesi barrukoak kontuan hartuz.

– Madari hauek … (zuhaitz, Nondik) erori dira.

– … ( Gaztelu , Non ) jaia egingo dute.

– … (Ane, Norengandik) ikasi dut dakidan guztia.

– … ( Baso , Nongo ) … ( errekak , Nongo ) ura gardena da.

– Herri … (haiek, Nora) joango gara oporretan.

– … ( Goizak , Noiz ) kirola egiten dut.

8 Zuzendu txarto deklinatuta daudenak.

– Ikaslea arbelarengana joan da.

– Hainbat jatetxerengan egon ginen.

– Aitari etxearen giltzak ahaztu zaizkio.

– Mendiarengandik nekatuta heldu ginen.

4 Zuzendu, -a itsatsia behar den tokian jarriz.

– Iratiko basoan animali asko daude.

– Pailazoek lelokeri mordoa egiten dute.

– Pertson asko etorri dira kontzertura.

– Aitak gauz asko ekarri dit Paristik.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa

bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
186
Z er ikasi dut?

Lanbide guztiak beharrezkoak

Lanbide batzuk ikusezinak irudituko zaizkigun arren, oso garrantzitsuak dira gure gizarteak aurrera egiteko. Uste duzu lanbide guztiek prestigio bera dutela, ala batzuek ospe hobea dute beste batzuek baino? Zer lanbide iruditzen zaizu daudela begi onez ikusita, eta zein ez? Zergatik izango da hori? Egin horri buruzko galderak, Zer dela eta diozu hori? teknikaren bidez.

Zer lan dira ikusezinak gure gizartean? Zer lanek daukate prestigio txikiagoa?

Justifikazioa eta ebidentziak

Lan ikusezinak antzerkian

Zer dela eta diozu hori?

Orain, taldeka, antzezlan bat asmatu eta antzeztuko duzue. Baina baldintza bat bete beharko du zuen obrak: lanbide ikusezin bateko langile bat behintzat agertu beharko da antzerkian.

N ola ikasi dut?

1 Adierazi eduki hauei buruz zenbat ikasi duzun:

Zer nekien lehen? Zer dakit orain?

Interjekzioei eta onomatopeiei buruz ? ?

-a itsatsiari buruz ? ?

Leku­denborazko deklinabide­kasuei buruz ? ?

Informazio­orriei buruz ? ?

Antzerki­testuei buruz ? ?

2 Nolakoa izan da unitatea? Hausnartu eta osatu koadernoan, adibideak jarriz.

• Gehien gustatu zaidana: …

• Gutxien gustatu zaidana: …

187 U11

12 Gero eta beroago

Lurreko klima aldatzen ari da, eta horrek eragina du munduko paisaietan. Euskal ekosistemetan ere nabarituko da, hala nola Urdaibaiko eta Txingudiko paduretan, Zarauzko eta Lagako hareatzetan...

Klima-aldaketaren ondorio batzuk atzera-bueltarik gabeak badira ere, pertsonok arduraz jokatzea garrantzitsua da, ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiteko.

Zer deritzozu?

Gure esku dago klima-aldaketa?

Zer egin dezakegu itsas maila horrenbeste ez igotzeko? Eta

Lurreko tenperaturak gora ez egiteko?

Datua

Animalia batzuk gorputz-ezaugarriak aldatzen ari dira, tenperatura altuagoetara egokitzeko; adibidez, lehen baino moko, hanka zein belarri handiagoak dituzte.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Nola eragingo die klima-aldaketak gure inguruko naturaguneei?

Ibilbide bat antolatuko dugu naturagune bat ezagutzeko.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia: Hondartzako

jokabidea

Ondo zaintzen ditugu kostaldeak?

Ikasi hitzak

Ezagutzen dituzu

Euskal Herriko naturaguneak?

188

Gomendioak eman

Badakizu gomendioak ematen?

Arautegia

Zertarako balio dute arauek?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Erdarakadak

Bustidurak, in eta il

Deklinabidea (II)

EZAGUTU LITERATURA

Irakurketafitxa

189 13
!
eai

Irakurgaia

Edozein txango egiteko, oinarrizko informazioa behar da. Hondartzara joateko, adibidez, jakin behar duzu hondartza horrek zer arau, zerbitzu eta ezaugarri dituen.

ULERTU

Hondartzako jokabidea

Laga • Hondartza

Informazioa bisitarientzat

Zerbitzuak

• Sorosleak: BAI

• Hondartzainak: BAI

• Dutxak: 3 gune ...............................................................................................

• Komunak: BAI

• Aparkalekua: 250 leku

• Desgaituentzako aparkalekua: 70 leku

• Garraio publikoa: Bizkaibus, A-3526 linea ............

Bainu-denboraldia

Data: ekainaren 1etik irailaren 30era

Ordutegia: 11:00 - 20:00

Banderak

Bainatzea debekatuta

Bainatu arretaz

Bainatu lasai

Ezaugarri orokorrak

• Kokalekua: Ibarrangelu (Bizkaia)

• Luzera: 574 m

• Olatuen neurria: ertaina

• Uraren kalitatea: oso ona

Arau orokorrak

Hondartza natura-eremu publikoa da. Denok erabili ahal izateko, ezinbestekoa da gunea zaintzea eta gainerako erabiltzaileekin begirune z jokatzea.

190
Irakurri aurretik
Xaboiz dutxatzea
Debekatuta dago Kanpatzea Hondakinak lurrera botatzea
Zaratak
egitea
Sua
piztea Etxe-abereak sartzea

Ezagutu ingurua…

Urdaibai Biosferaren Erreserba

Laga hondartza Bizkaian dago, Urdaibai natura-parkearen barruan. Parkea Biosferaren Erreserba izendatu zuten 1984an, balio handiko gunea baita ekologiaren, zientziaren, naturaren eta kulturaren aldetik. Hori dela eta, babes-neurri bereziak ditu. Izan ere, Urdaibai Euskal Herriko ekosistemarik aberatsena da: beste inon ez dauden animaliak, landareak, zuhaitzak eta abar daude.

Urdaibain 20 udalerri daude eta horiek interes handiko guneak dituzte. Hona hemen aipagarrienak:

Urdaibaiko mapa

Desgaitu: ezintasun fisikoa edo psikikoa duen pertsona.

Begirune: errespetua.

Informazio Gehiago:

Bermeo. Herri arrantzalea da. Portu handia du, baita monumentu interesgarriak ere. Herriko dorretxe zahar batean, Arrantzalearen Museoa dago.

Elantxobe. Xarma handiko herria da. Etxeak malda handi batean «zintzilik» daude, eta kaleek labirinto aldapatsua osatzen dute.

Uztailaren 22a Madalena Eguna da, jaiegun handia Elantxoben.

Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Batzar Etxean Bizkaiko herri guztietako ordezkariak biltzen ziren, antzina. Gernikako Arbola ere bertan dago.

Santimamiñe eta Omako basoa. Santimamiñe haitzuloan, duela 15 000 urteko labar-pinturak daude, Historiaurreko gizakien maisulanak: bisonteak, zaldiak… Santimamiñetik hurbil, Omako basoa dago. Baso horretan, Agustin Ibarrolak egindako margolana dugu: artistak zuhaitzetan egindako marrazki bereziak.

Busturialdea-Urdaibai Turismoa: www.turismourdaibai.com

Gernikako turismo-bulegoa: Artekale, 8. 48300. Gernika-Lumo (Bizkaia)

U12 191

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Non dago Laga hondartza?

2 Badago garraio publikoz joateko aukerarik?

Idatzi testuari buruz

3 Noiztik noiz arte luzatzen da bainu-denboraldia?

4 Zer eduki behar da kontuan uretara sartu orduko? Eta dutxatzeko?

5 Zer zerbitzu daude Lagan? Azaldu bakoitza, labur-labur.

6 Zergatik izendatu zuten Urdaibai, 1984an, Biosferaren Erre serba? Zer dela eta da ekosistema aberatsa?

7 Bermeon eta Gernikan eraikin aipagarri bana dago. Zein dira? Zer berezitasun du bakoitzak?

8 Zergatik da Elantxobe «xarma handiko herria»?

9 Zer dela eta da hain interesgarria Santimamiñeko haitzuloa?

10 Artezalea izanez gero, zer egin daiteke Santimamiñetik hurbil?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

11 Irakurgaian aipatzen diren Urdaibaiko leku guztietatik, zein bisitatuko zenuke? Arrazoitu erantzuna 2-3 lerrotan.

12 Bainu-denboraldian, debekatuta dago abereak hondartzara eramatea. Zure ustez, zergatik da hori?

Kostaldeak zaintzen

Hondartzak inguru naturalak dira eta denok zaindu behar ditugu. Kostaldeen egoera hobetzeko, hainbat lekutan ekimenak jarri dira martxan. Erreparatu izenburu hauei:

Bartzelonako hondartza guztietan erretzea debekatu dute

Deba eta Zumaia arteko itsaslabarra garbitzeko auzolana egiten dute urtero

Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek? Hartuko zenuke parte kostaldeak garbitzeko ekintza batean?

192

Ikasi hitzak: Euskal Herriko naturaguneak

Gure inguruko naturaguneak

Aukeratu bigarren

Naturagunea:

Kokalekua: ...

naturagune bat,

Paisaiaren ezaugarriak: ...

Interesguneak: ...

• Egon zara horietakoren batean? Zeinetara joan nahiko zenuke?

• Badago naturagune babesturik zuek bizi zareten inguruan?

U12 193
1 Irakurri deskribapenak eta lotu bakoitza dagokion irudiarekin. 2  Zer naturagunetan daude Lekanda , Txindoki , Beriain eta Anboto mendiak? Bilatu informazioa eta erantzun. Bardeak Nafarroan daude. Eremu lehorra da, landaredi eta prezipitazio urrikoa. Lurra buztinezkoa eta igeltsuzkoa da. Euskal Herriko basamortua da. Iratiko oihana Euskal Herriko basorik handiena da, eta Europako handienetako bat. Nafarroako Zaraitzu ibarrean dago eta milioika zuhaitz ditu.
1 a b c 2 3
Euskal Kostaldeko Geoparkea Gipuzkoako Zumaia, Deba eta Mutriku herrien artean dago. Itsaslabar ikusgarriak ditu. ariketako eta osatu hari buruzko fitxa labur bat:
F
itxa

Gomendioak eman KOMUNIKATU

Gomendioak zerbaiti buruzko aholkuak edo iritziak dira. Gomendioak emateko, honelako esapideak erabiltzen ditugu:

Nik hau egingo nuke: … Nik neuk… Komeni da…

Zu banintz… Zure lekuan banengo...

1  Osatu, audioa kontuan hartuz.

Mendian ibiltzeko gomendioak

• Ondo … txangoa, eta … ibilbideari buruzko informazioa.

• Kontuan hartu … iragarpena.

• Ez joan bakarrik. Esan etxean … zoazen eta … itzuliko zaren. Eraman … ondo kargatuta.

• Aukeratu … eta … egokiak. Eraman … arropa.

• Neguan, ez ahaztu …; udan, …

• Eraman … eta …, behar duzunean edateko edo jateko.

• Zaindu … eta ez bota ezer … Zakarrontzirik egon ezean, gorde … bizkar-zorro barruan.

• Errespetatu … eta … Haien etxean zaude!

2 Erantsiko zenukete beste gomendiorik? Taldeka jarrita, eztabaidatu.

Eman gomendioak

Ideiabiltzarra Binaka jarrita, idatzi bost gomendio egoera bakoitzerako:

Hondartzako sorosleek, zinemako aretozainek... leku bakoitzean ondo jokatzeko gomendioak ematen dizkigute.

194
Hondartzara joateko Zinema-aretora joateko Gogoan hartu!

Arautegia

KOMUNIKATU

Arau ek gauzak nola egin behar diren azaltzen dute. Ezinbestekoak dira leku publikoetan, hala nola liburutegi, garraiobide edo kiroldegietan.

1

Euskalbusa erabiltzeko arauak

1. Ordaindu bidaiaren zenbatekoa sartu eta batera. Bidaia-txartela edo eskudirua erabil dezakezu. 6 urtetik beherako umeek ez dute zertan ordaindu.

2. Debekatuta dago maskotak eramatea.

3. Ez jan ez edan ezer autobusaren barruan.

4. Ez erabili haurdunen eta adinekoen eserlekuak, erabateko lehentasuna baitute.

5. Sartu atzeko atetik aulki gurpildunak, haur-kotxeak eta zama astunak.

6. Hartu kontuan gidariaren oharrak.

7. Errespetatu bidaideak: ez egin oihurik, ez jarri musikarik, ez hitz egin ozen.

Eta, batez ere, gogoratu: Ez zoaz zu bakarrik!

Denok elkarrekin… Euskalbusa Aurrera!

2 Erantzun galderei:

• Zer dago debekatuta autobusean?

• Nork du erabateko lehentasuna autobusean? Zergatik uste duzu dela horrela?

• Zer egin behar da bidaideak errespetatzeko?

• Nondik sartu behar dira aulki gurpildunak? Zergatik izango da?

• Zergatik egongo da debekatuta autobusean jatea eta edatea?

3 Zer gertatuko litzateke?  Zer gerta daiteke bidaiariek arauak bete ezean?

Gogoratu

Elkarbizitza ona izateko, ezinbestekoa da arauak betetzea.

Natura zaintzeko arauak

Orain, imajinatu naturaparke batera txangoa egingo duzuela. Zer arau bete beharko dituzue?

Begiratu beheko adibi

deari, eta idatzi koadernoan zuen txangorako beste arau batzuk.

U12 195
Irakurri autobusa erabiltzeko arautegia.

Erdarakadak

1 Erreparatu irudiei, eta aukeratu erantzun zuzena kasu bakoitzean.

a) Gernika Bizkaian aurkitzen da.

b) Gernika Bizkaian dago.

a) Ondo eramaten gara.

b) Ondo konpontzen gara.

Hizkuntzek egiturak eta esapideak hartzen dituzte beste hizkuntza batzuetatik. Baina batzuetan, jatorrizko hizkuntzak bereak izan arren, esapide arrotzak hartzen dira. Euskaraz, esapide arrotz horiei erdarakada esaten zaie.

2 Kopiatu esaldi egokia kasu bakoitzean.

– Konortea berreskuratu zuen. / Bere onera etorri zen.

– Min hartu dut sorbaldan. / Min egin naiz sorbaldan.

– Da nirea. / Nirea da.

– Hasiko naiz irakurtzen? / Hasten naiz irakurtzen?

– Bero asko dago. / Bero handia dago.

Berlin Alemanian kokatzen da. / Berlin Alemanian dago.

Gol berri bat sartu dute. / Beste gol bat sartu dute.

3 Osatu esaldiak.

Ama, non … utziko / uzten dut hau?

– Egunero … noa / joaten naiz eskolara.

– Eneko … jendea/jendeari zirikatzen ari da.

4 1-2-4  Irakurri esapide hauek eta pentsatu nola esan euskara

jatorrean:

Jonek ilea hartu dit! Bingen ederto erortzen zait!

Albisteak atentzioa deitu dit.

a) Hori alfer hutsa da!

b) Hori alfer bat da!

Gogoratu

Hobe da euskarazko egiturak erabiltzea.

¡ 196
EZAGUTU HIZKUNTZA

Bustidurak, in eta il

• Bustidurak ( dd eta tt ) eta ñ letra ez dira oso ohikoak euskaraz. Hitzei gozotasuna emateko erabiltzen dira. Adibidez: Anton An tt on , tanta tt an tt a , maite maite ñ o …

• ll letra gaztelaniatik hartutako hitzetan erabiltzen da: torti ll a , bonbi ll a …

• Gainerako kasuetan, in eta il letra multzoak erabiltzen dira: sorg in a , za il a …

1 Osatu hitzak dd , tt , ll edo ñ erabiliz. on…o pa…al Ka…alin Be…at

Iru…ea Ma…i …ua pi…in

Ma...in ...un...un o...atiar ga...eta

2 Osatu esaldiak, irudiei dagozkien hitzak erabiliz.

Postariak bitan jo du …

3 Osatu hitz hauek, in edo il erabiliz: …urria panp…a bot…a ga…ur uzta…a ma…ua mak…a sard…a orkat...a abanta...a gur...a gazta...a

Zer dela eta zer dela?

Asmatu igarkizun hauen erantzuna:

Sukaldean bizi naiz ni txoko batean sartuta; tripa beterik nago eta hotzak akabatuta.

Igerilekura orduko

jantziko dut, bai, bai!; uretara orduko

geldituko zait blai-blai!

Kontuan hartu

in eta il letra multzoak [ñ] eta [ll] ahoskatzen dira, hurrenez hurren.

Bide laburra dut nik, hortz ñimiñoz beteta:

batzuetan ez naiz mugitzen, guztiz trabatzen naiz eta.

Xabier Olaso, Nik papaita, zuk papaita. Pamiela (moldatua).

U12
– Pablo Sarasatek … jotzen zuen. … ez du kukurruku egin gaur.
197

Deklinabidea (II)

1 Adierazi azpimarratutako hitzak zer deklinabide-kasutan dauden.

ZEREZ NORENTZAT NONGO NOREKIN NORK

– Liburu hauek Andurentzat dira.

– Busturialdeko herrietako alkateak bildu dira Bilbon.

– Ikasleekin egingo dugu txangoa Lagara.

Txerriak ezkurrak jan ditu.

Baserri asko harriz eta egurrez eginda daude.

2 Osatu esaldiak, parentesi barruko argibideak kontuan hartuz eta aditz egokiak erabiliz.

Lagun… (Nork) zu… (Nori) gozoki… (Nor) erosi …

Zure ikaskide… (Nori) patinete… (Nor) apurtu …

– Ikusle… (Nork) antzezle… (Nori) txalo… (Nor) jo …

– Guraso… (Nori) pitxer… (Nor) hautsi …

– Aita… (Nork) ordenagailu… (Nor) kendu … Ander… (Nori).

– Zaldi... (Nork) azenario... (Nor) oso gustuko dituzte.

– Hainbat gutun... (Nor) bidali dizkiet lau lagun... (Nori).

Beste deklinabide-kasu batzuk

• Noren kasuak jabetza adierazten du. Esaterako: Sorosle en salbamendu-txalupa oso azkarra da

• Norentzat kasuak hartzailea nor den adierazten du. Adibidez: Irakasleek hainbat ekintza prestatu dituzte ikasle entzat

• Norekin kasuak laguntza adierazten du. Esaterako: Lagunekin joan naiz mendira

3 Osatu esaldiak, NOREN, NORENTZAT eta NOREKIN erabiliz.

– … (txakur) etxola da hau.

– Ikasle … (batzuk) gurasoak ez daude ados.

– … (zenbait neska) joango naiz hondartzara.

– Postariak gutunak ekarri ditu … (hainbat bizilagun).

Irakasle … (guzti) telefono-zenbakiak idatzi ditut.

… (senideak) batera egingo dut bidaia.

– Eskaintza bereziak egin dituzte ... (bezeroak).

Eranskinetan

Deklinabide-taulak aurkituko dituzu.

Gogoratu

Hitzak mugatu singularrean, mugatu pluralean eta mugagabean deklinatzen dira.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 198

4 Berridatzi esaldiak, ZEREZ kasua erabiliz.

– Katilua esnea botaz beteko dut.

– Hegazkina edo trena hartuta joango gara Errusiara.

– Igluak izotza erabiliz eginda daude.

– Jertsea eskuekin igurtziz garbitu dut.

Lan guztiak idazten ditut arkatza erabiliz.

Buztingileak buztina erabiliz egin zuen pitxerra.

5 Osatu esaldiak, parentesi barrukoa deklinatuz.

Hainbat (edalontzi, Non) ura bota dut.

– Bidegurutzean, (ezker, Norantz) hartu behar duzu.

– Ainhoa (autobus-geltoki, Noraino) eraman genuen.

– (Epaile, Norengan) ez dut batere konfiantzarik.

– Nekatuta gaude, baina (helmuga, Nora) heldu behar dugu.

Kafea (lur, Nora) erori zait.

6 Erantzun galderei, parentesi barrukoa kontuan hartuz.

• Nondik nora joango da hegazkina? (Paris-Bilbo)

• Noren bizkar-zorroa da hori? (Alain)

• Nongo kanpandorrea puskatu da? (hainbat eliza)

• Nork kontatu dizu sekretua? (lagunak)

• Norekin dantzatuko zara? (lehengusina)

• Norenganantz doa txakurra? (katuak)

ZEREZ kasua

ZEREZ kasuak zerbait egiteko tresna, bitartekoa edo modua adierazten du.

U12 199

EZAGUTU LITERATURA eai

Irakurketa-fitxa

Ikasturtean zehar, mota guzti etako testuak irakurri dituzu: narrazio - testuak , olerkiak , antzerki - testuak … Irakurri ahala, autore, gai eta liburu interesgarriak ezagutu dituzu.

Irakurketa-fitxan, liburu baten daturik garrantzitsuenak jasotzen dira: izenburua , idazlea , argitaletxea eta laburpena , baita iritzia ere.

1 Irakurri liburu hauen fitxak:

Izenburua: J. Smithen altxorra

Idazlea: Oihane Fernández

Argitaletxea: Ibaizabal

Laburpena: Heldu dira udako oporrak. Martxel, Sare, Peio eta Olaia institutura joango dira datorren ikasturtean, baina bi hileko oporraldi luzea dute aurretik. Halako batean, antzinako pirata baten mezu misteriotsuak hankaz gora jarriko du neskamutikoen uda.

Iritzia: Kontakizun jostagarria eta bizia da. Abenturak ez ezik, ezustekoak ere baditu. Ilustrazioak, gainera, ikusgarriak dira. Oso liburu aproposa udan irakurtzeko.

Gaiak: Misterioa, abentura, bidaiak.

Izenburua: Bihotzak dun-dun

Idazlea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Elkar

Laburpena: Aita langabezian geratu ondoren, Lea goiko bizilagun zaharra zaintzen hasi da: Ixidro. Leak harreman hori, lagunen arteko abenturak eta abar kontatuko dizkigu, baita noizean behin izaten dituen «bidaiak» ere. Bidaiotan amets bera izaten du beti: oraindik zein den ez dakien lore bat topatu behar du.

Iritzia: Liburua erraz irakurtzen da. Atal bakoitzean, Learen bihotz-taupadak bizkortzen dituen zirrarak ageri dira. Horietako batzuk neuri ere ezagunak egin zaizkit.

Gaiak: Familia, gizartea, ametsak.

2 Zein irakurriko zenuke? Zergatik? Jarri taldeka eta eztabaidatu.

Ikasgelako irakurketa-fitxategia

Aztertu eta lotu Denon artean, sortu ikasgelako liburuen fitxategia:

• Egin aurten irakurri dituzun liburuen zerrenda.

• Aukeratu zure bi liburu gogokoenak eta idatzi bakoitzaren fitxa, goiko ereduari jarraituz.

• Bildu fitxa guztiak eta ordenatu ikasleen izen ­ abizenen arabera.

200

IKASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskemak «Ezagutu hizkuntza» eta «Ezagutu literatura» ataletan ikasitakoa erabiliz

Letra bereziak

Bustidurak ll letra in eta il letrak

..., ... eta ... dira. Hitzei ... emateko erabiltzen dira. ... eta ... ahoskatzen dira. …hartutako hitzetan erabiltzen da.

Irakurketa-fitxa

… baten … garrantzitsuenak jasotzen dira.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Hitz hauetatik zein ageri dira irakurgaian? Definitu lerro batean irakurgaikoak diren hitzak:

U12
201
ekosistema
monumentu larrialdi
labirinto sorosle harrapari itsasaldi ondare

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Adierazi euskara jatorrean:

6 Irakurri testua eta adierazi zer deklinabidekasutan dauden azpimarratutako hitzak.

2 Berridatzi, erdarakadak zuzenduz.

– Niretzat hori ez dago ondo.

– Jertsea kenduko naiz

– Ekartzen dizut bihar liburua.

– Dago oso ondo film hori.

– Gose bat daukat , goazen jantokira!

Ortografia

3 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza. Guztiek dute in edo il .

a) Ezkerra hitzaren antonimoa.

b) Lurraren satelitea.

c) Txistuarekin batera jotzen den danborra.

d) Erraza hitzaren antonimoa.

e) Leiho txikia, autoetan egoten dena.

f) Okindegiko langilea.

4 Aukeratu zuzen idatzita dagoen hitza.

• Begoñaren urtebetetzea … 7an da.

a) apirillaren b) apirilaren

• Komuneko … guztiak garbitu ditut.

a) toaila b) toalla

• … kanpandorrean pausatu dira.

a) Zikoñak b) Zikoinak

Gramatika

5 Egin galderak, lodiz dauden hitzak kontuan hartuz.

– Gozogileak pastelak egin ditu umeentzat

– Artelan horiek margolariek egin dituzte.

– Adreiluz eraiki dituzte etxolak.

– Autobus-geltokian ikusi dugu Ander.

Gaur, ohetik altxatzean, buruko mina izan dut. Amak medikuarengana eraman nau. Osasun-zentroko itxarongelan jende asko zegoen. Zain nengoela, Sabina irakaslea ikusi dut. Hura ere gaixorik! Eskolara ez dela joan esan dit, eta ikasle guztiei jai eman diela. Eta ni gaixorik egon behar horrelako egun batean!

7 Osatu esaldiak, parentesi barruko deklinabidekasuak erabiliz.

– Opari hauek guztiak … ( Norentzat ) dira.

– Nereak ... ( Nongo ) giltzak ahaztu ditu kiroldegian.

– Autoa hondatu, eta … (Nora) eraman genuen.

– … ( Noren ) aholkuei jaramon egin diet.

– Gure lankideak … ( Norantz ) joan dira.

– Anderren … ( Nork ) ez daki ezer horretaz.

– Umea ... ( Norengana ) joan da negarrez.

– Botilak ... ( zerez ) beteko ditut.

– Bi ... ( non ) ospatzen dira jaiak gaur.

8 Idatzi hiru esaldi, multzo bakoitzeko hitz bat aukeratuz eta deklinatuz. NOREN

NORENTZAT

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
202
ikasleak ume bat katua
NOREKIN pailazoa Peio hainbat lagun
irakaslea horiek aitona-amonak
Pena merezi du. Gaizki aurkitzen naiz!

Klimaren eragina

Unitatean zehar ikusi dugu gure ingurua zaindu behar dugula. Baina ahalik eta ondoen zainduta ere, klima aldatzen ari da, eta horrek eragina du gure inguruko munduan.

Nola eragingo die klima-aldaketak naturaguneei? Adibidez, Urdaibairi, Bardeei edo Zarauzko dunei? Gurpil logikoa erabiliko dugu horri buruz hausnartzeko.

Ibilbidea naturan zehar

Orain, ibilbide bat antolatuko dugu naturagune bat ezagutzeko.

• Aukeratu «Ezagutu hitzak» atalean osatu duzuen fitxetako bat, eta proposatu leku horretan egiteko moduko txangoa, ikaskideei aurkezteko.

• Azaldu zenbat denbora igaroko duzuen (egun pasa, asteburu pasa...), garraiobiderik erabiliko duzuen, zer egingo eta ikusiko duzuen han...

Etxekoekin ere egin dezakezue txangoa, edo

1 Marraztu nolako bilakaera izan duzun ikasturtean, behean adierazitako alderdi bakoitzean.

Bilakaera egokia izan duzu.

Ahalegin handia egin duzu eta gai izan zara zailtasunei aurre egiteko. Zailtasun handiak izan dituzu eta nekez eutsi diozu ikasgaiaren erritmoari.

Lexikoa: gai naiz erdarakadak identifikatzeko eta haien ordez euskarazko esapide jatorrak erabiltzeko.

Ortografia: ondo idazten ditut txistukariak, h, np, nb, r/rr eta bustidurak dituzten hitzak.

Gramatika: identifikatzen ditut perpausaren atal nagusiak eta bereizten ditut izen eta adjektibo motak.

Gramatika: badakit deklinabide-kasuak zuzen erabiltzen.

Gramatika: gai naiz aditz laguntzailea ondo jokatzeko.

Ahozko komunikazioa: badakit eztabaida batean iritziak azaltzen eta ikaskideenak errespetatzen.

Idatzizko komunikazioa: txukun idazten ditut testu idatziak.

Literatura: bereizten ditut literatura-testuak: narrazio-testuak, olerkiak, antzerki-testuak...

Zure bilakaeraren marra

203 U12
N
ola ikasi dut?
egiteadezakezue!proposatu
ikasturteandatorreneskolan

1

Begiratu margolanei

Erreparatu irudiei eta deskribatu, 2-3 lerrotan, bakoitzean zer ikusten duzun:

erretratua eszena paisaia

2

Lotu margolan bakoitza bere izenburuarekin.

3

Idatzi eremu semantiko bakoitzeko bost hitz.

Jolasak Jantziak Itsasoa

4

Zer dela eta diozu hori? Taldeka jarrita, eztabaidatu atsotitz hauen esanahiari

buruz: «Txalupa zaharrarekin, sutarako arrainik ere ez».

«Haurrak jolasa berea du». «Nolako bihotza, halako aurpegia».

204 BERRIKUSPENA
Zer motatako margolana da bakoitza? Lotu.
a b c
1. Sainte-Andresseko hondartza 2. Ume-jolasak 3. Miss Dollyren erretratua

Osatu hitz hauek nb, np, il eta in erabiliz:

iska…ila gurp…a mak…a tra…a

ga…ara izk…a la…roa ba…ujantzi

6

Osatu esaldi hauek, deklinabide-marka egokia erabiliz:

Emakume dotore… irribarre alai… du.

– Ume… herri… plaza… daude jolasean.

– Itsasgizonak txalupa… begira daude.

– Mutiko… ostikoa eman diote pilota…

– Hainbat haur datoz kale nagusi… korrika.

– Neska-mutilak elkarr… jolastu dira.

Jolasen txokoa

• Aurkitu errepikatuta dauden lau hitzak. Zer dira?

• Osatu esaldiak, aurreko ariketako aditzondoak erabiliz.

MUSEOKO ARTELANEZ GOZATZEKO GOMENDIOAK

– Ibili … museoko korridoreetan zehar.

Begiratu … artelanen xehetasunei.

Entzun … museoko gidariaren azalpenak.

– Erabili museoaren mapa, … ez ibiltzeko.

205 HIRUHILEKOA 3 5

ITZALAPROIEKTUAK UZTENDUTEN

EZAGUTU DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA

Uraren isilpeko kutsadura

BIRZIKLATU OLIO ERABILIA

Kontzientziatu nahi ditugu besteak etxean erabilitako olioa birziklatzeaz?

Kartelak egingo ditugu jendea kontzientziatzen laguntzeko!

Eskolan, konponbidea bilatu nahi diogu etxeko olioa harraskatik botatzeak dakarren arazoari.

Uraren kutsadura murrizten lagundu nahi dugu!

Egingo ditugu kartelak olioa birziklatzeko kanpaina sustatzeko? Non jar ditzakegu kartelak?

Eskatuko diogu laguntza Udalari edo beste elkarteren bati?

Kartela egiteko, garrantzitsua da gaiaren berri izatea. Bilatu informazioa Interneten, ura kutsatzeak eragiten duen arazo larriari buruz.

Zer eslogan jarriko diogu kartelari? Zer informazio emango du?

Hautatu zuen mezuari indarra emateko irudiak.

Eta QR kode bat gehitzen badugu gehiago jakiteko informazioarekin?

1 T
P ENTSATU D esign
DISEINA
hink
2
T U

PRESENTA S tage AURKEZTU

Zuen lana aurkezteko unea da.

Garrantzitsua da aldez aurretik zenbait bider probak egitea eta esan nahi dugun hori ikastea, ideiak garbi edukitzeko, eta zer iturri erabili ditugun aipatzea.

Talde bakoitzak bere kartela aurkeztu behar du.

Beste ikasgela batzuk gonbida ditzakezue, edo zuen burua bideoan grabatu, eta zabaldu, denengana irits dadin.

EGIN

Bildutako informazio guztia taldean bateratuko dugu.

Erabaki nola egingo duzuen kartela: paperean, kartoi mehean edo formatu digitalean.

Eskatu diozue laguntza udalari edo elkarteren bati? Hala bada, garrantzitsua da kartelean haien logoa gehitzea.

Gogoratu kartela deigarria izan behar dela, eta informazioa labur eta modu zuzenean eman behar duela.

Arazo hau konpondu beharra daukagu, eta zuek guztiak behar zaituztegu!

Inplikatzen naizenean honela sentitzen naiz: …

3. HIRUHILEKOA
3 M aker 4
T est EGIAZTAT U 5

Eranskina

Izen arruntaren deklinabidea. Erakusleen eta izenordainen deklinabidea. Aditz laguntzailea.

Aditz trinkoak. Ortografia-arauak.

Deklinabidea

Izen arruntaren deklinabidea

• Izen bizigabeak: kale (bokala amaieran); haran (kontsonantea amaieran).

• Izen bizidunak: asto (bokala amaieran); lagun (kontsonantea amaieran).

IZEN ARRUNTA

MUGATU SINGULARRA MUGATU PLURALA MUGAGABEA

NOR astoa laguna kalea harana astoak lagunak kaleak haranak asto lagun kale haran

NORK astoak lagunak kaleak haranak astoek lagunek kaleek haranek astok lagunek kalek haranek

NORI astoari lagunari kaleari haranari astoei lagunei kaleei haranei astori laguni kaleri harani

NOREN astoaren lagunaren kalearen haranaren astoen lagunen kaleen haranen astoren lagunen kaleren haranen

NOREKIN astoarekin lagunarekin kalearekin haranarekin astoekin lagunekin kaleekin haranekin astorekin lagunekin kalerekin haranekin

NORENTZAT astoarentzat lagunarentzat kalearentzat haranarentzat astoentzat lagunentzat kaleentzat haranentzat astorentzat lagunentzat kalerentzat haranentzat

NON ––kalean haranean ––kaleetan haranetan ––kaletan haranetan

NONDIK ––kaletik haranetik ––kaleetatik haranetatik ––kaletatik haranetatik

NORA ––kalera haranera ––kaleetara haranetara ––kaletara haranetara

NONGO ––kaleko haraneko ––kaleetako haranetako ––kaletako haranetako

NORENGAN astoarengan lagunarengan ––astoengan lagunengan ––astorengan lagunengan ––

NORENGANA astoarengana lagunarengana ––astoengana lagunengana ––astorengana lagunengana ––

NORENGANDIK astoarengandik lagunarengandik ––astoengandik lagunengandik ––astorengandik lagunengandik ––

ZEREZ astoaz lagunaz kaleaz haranaz astoez lagunez kaleez haranez astoz lagunez kalez haranez

Erakusleen deklinabidea

SINGULARRA PLURALA

Hurbil Tartean Urrun Hurbil Tartean Urrun

NOR hau hori hura hauek horiek haiek

NORK honek horrek hark hauek horiek haiek

NORI honi horri hari hauei horiei haiei

NOREN honen horren haren hauen horien haien

NOREKIN honekin horrekin harekin hauekin horiekin haiekin

NORENTZAT honentzat horrentzat harentzat hauentzat horientzat haientzat

NON honetan horretan hartan hauetan horietan haietan

NONDIK honetatik horretatik hartatik hauetatik horietatik haietatik

NORA honetara horretara hartara hauetara horietara haietara

NONGO honetako horretako hartako hauetako horietako haietako

NORENGAN honengan horrengan harengan hauengan horiengan haiengan

NORENGANA honengana horrengana harengana hauengana horiengana haiengana

NORENGANDIK honengandik horrengandik harengandik hauengandik horiengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ honetaz horretaz hartaz hauetaz horietaz haietaz

Izenordainen deklinabidea

Ni Hura Gu Zu Zuek Haiek

NOR ni hura gu zu zuek haiek

NORK nik hark guk zuk zuek haiek

NORI niri hari guri zuri zuei haiei

NOREN nire haren gure zure zuen haien

NOREKIN nirekin harekin gurekin zurekin zuekin haiekin

NORENTZAT niretzat harentzat guretzat zuretzat zuentzat haientzat

NORENGAN ni(re)gan harengan gu(re)gan zu(re)gan zuengan haiengan

NORENGANA ni(re)gana harengana gu(re)gana zu(re)gana zuengana haiengana

NORENGANDIK ni(re)gandik harengandik gu(re)gandik zu(re)gandik zuengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ nitaz hartaz gutaz zutaz zuetaz haietaz

Deklinabidea

Aditzak

Aditz laguntzailea

NOR

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

NOR-NORI

Orainaldia hura Orainaldia haiek Lehenaldia hura Lehenaldia haiek

niri zait zaizkit zitzaidan zitzaizkidan

hari zaio zaizkio zitzaion zitzaizkion

guri zaigu zaizkigu zitzaigun zitzaizkigun

zuri zaizu zaizkizu zitzaizun zitzaizkizun

zuei zaizue zaizkizue zitzaizuen zitzaizkizuen

haiei zaie zaizkie zitzaien zitzaizkien

NOR-NORK

ni hura gu zu zuek haiek

nik – dut – zaitut zaituztet ditut

hark nau du gaitu zaitu zaituzte ditu

guk – dugu – zaitugu zaituztegu ditugu

zuk

nauzu duzu gaituzu

dituzu

zuek nauzue duzue gaituzue – – dituzue

haiek naute dute gaituzte zaituzte zaituztete dituzte

ni hura gu zu zuek haiek

nik – nuen – zintudan zintuztedan nituen

hark ninduen zuen gintuen zintuen zintuzten zituen

guk – genuen – zintugun zintuztegun genituen

zuk ninduzun zenuen gintuzun

– zenituen

zuek ninduzuen zenuten gintuzuen – – zenituzten

haiek ninduten zuten gintuzten zintuzten zintuzteten zituzten

– –
- ORAINALDIA
NOR-NORK - LEHENALDIA

Aditzak

NORK-NORI-NOR (HURA) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – diot – dizut dizuet diet

hark dit dio digu dizu dizue die

guk – diogu – dizugu dizuegu diegu

zuk didazu diozu diguzu – – diezu

zuek didazue diozue diguzue – – diezue

haiek didate diote digute dizute dizuete diete

NORK-NORI-NOR (HAIEK) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – dizkiot – dizkizut dizkizuet dizkiet

hark dizkit dizkio dizkigu dizkizu dizkizue dizkie

guk – dizkiogu – dizkizugu dizkizuegu dizkiegu

zuk dizkidazu dizkiozu dizkiguzu

zuek dizkidazue dizkiozue dizkiguzue

dizkiezu

dizkiezue

haiek dizkidate dizkiote dizkigute dizkizute dizkizuete dizkiete

NORK-NORI-NOR (HURA) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nion – nizun nizuen nien

hark zidan zion zigun zizun zizuen zien

guk – genion – genizun genizuen genien

zuk zenidan zenion zenigun – – zenien

zuek zenidaten zenioten zeniguten – – zenieten

haiek zidaten zioten ziguten zizuten zizueten zieten

NORK-NORI-NOR (HAIEK) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nizkion – nizkizun nizkizuen nizkien

hark zizkidan zizkion zizkigun zizkizun zizkizuen zizkien

guk – genizkion – genizkizun genizkizuen genizkien

zuk zenizkidan zenizkion zenizkigun – – zenizkien

zuek zenizkidaten zenizkioten zenizkiguten – – zenizkieten

haiek zizkidaten zizkioten zizkiguten zizkizuten zizkizueten zizkieten

– –
– –

Aditzak

Aditz trinkoak

IZAN

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

ETORRI

Orainaldia Lehenaldia

ni nator nentorren

hura dator zetorren

gu gatoz gentozen

zu zatoz zentozen

zuek zatozte zentozten

haiek datoz zetozen

EGON

Orainaldia Lehenaldia

ni nago nengoen

hura dago zegoen

gu gaude geunden

zu zaude zeunden

zuek zaudete zeundeten

haiek daude zeuden

EDUKI

JOAN

Orainaldia Lehenaldia

ni noa nindoan

hura doa zihoan

gu goaz gindoazen

zu zoaz zindoazen

zuek zoazte zindoazten

haiek doaz zihoazen

IBILI

Orainaldia Lehenaldia

ni nabil nenbilen

hura dabil zebilen

gu gabiltza genbiltzan

zu zabiltza zenbiltzan

zuek zabiltzate zenbiltzaten

haiek dabiltza zebiltzan

ERAMAN

Orainaldia Lehenaldia Orainaldia Lehenaldia

nik daukat dauzkat neukan neuzkan daramat daramatzat neraman neramatzan

hark dauka dauzka zeukan zeuzkan darama daramatza zeraman zeramatzan

guk daukagu dauzkagu geneukan geneuzkan daramagu daramatzagu generaman generamatzan

zuk daukazu dauzkazu zeneukan zeneuzkan daramazu daramatzazu zeneraman zeneramatzan

zuek daukazue dauzkazue zeneukaten zeneuzkaten daramazue daramatzazue zeneramaten zeneramatzaten

haiek daukate dauzkate zeukaten zeuzkaten daramate daramatzate zeramaten zeramatzaten

Hiztegia

Hiztegian edozein hitz bilatzeko, hitzaren lehen letrari erreparatuko diogu. Lehen letra bera duten bi hitz egonez gero, bigarren letrari begiratuko diogu.

Silaba eta diptongoa

Silaba ahots-kolpe bakarrean ahoskatzen den letra multzoa da. Esaterako, hauek dira hondartza hitzaren silabak: hon-dar-tza.

Diptongoa silaba berean ahoskatzen den bokal parea da. Adibidez: euria eu-ri-a

Koma ( , )

Komak etenaldi laburra adierazten du. Erabili kasu hauetan:

• Zerrenda bateko elementuak bereizteko.

• baina hitzaren aurrean.

• Lokailuen aurrean eta atzean.

Puntu eta koma (;)

Puntu eta komak komak baino etenaldi luzeagoa adierazten du. Erabili kasu hauetan:

• Elkarren aurkako ideiak bereizteko.

• Nolabaiteko lotura duten perpausen artean.

Puntua ( . ) eta letra larria

Esaldiaren amaieran, puntua jarri behar da. Puntuak zera adierazten du: irakurtzen denean, etenaldi luzea egin behar dela.

Letra larria kasu hauetan erabili behar da:

• Testu baten hasieran.

• Puntuaren ostean.

• Izen berezietan (pertsona- eta leku-izenetan).

• Film eta liburuen izenburuetan.

• Erakunde eta elkarteen izenetan.

Bi puntuak ( : )

Bi puntuak kasu hauetan erabiltzen dira:

• Hitzak zerrendatzean. Esaterako: Lau lagun etorri dira: Iker, Marta, Eider eta Gorka.

• Gutunen hasieran. Adibidez: Kaixo, Marta: Zer moduz?

Etenpuntuak (…)

Etenpuntuak perpaus bat amaitu gabe uzten dugunean erabiltzen dira.

Marratxoa ( - )

Marratxoa lerro baten amaierako hitzak zatitzeko erabiltzen da, baita hitz-errepikapenetan eta zenbait hitz elkartutan ere.

r letra

r letrak bi soinu ditu:

• Soinu leuna: beti doa bokalen artean, eta r idazten da. Adibidez: koroa, madaria, euria…

• Soinu gogorra: bi modutara agertzen da:

– Kontsonante baten aurrean, r idazten da. Esaterako: argia, urdina, garbitu…

– Bokalean artean, rr idazten da. Adibidez: sagarra, gogorra, gerrikoa…

Euskaraz ez dago hitzaren hasieran r letra duen hitzik (robot bezalako hitzak salbu). Hitzaren amaieran, r idazten da (gaur, eder), rr inoiz ez.

h letra

h letra ez da ahoskatzen. Kasu hauetan erabiltzen da:

• Bokal berdinen (ahate, ohore) eta bokal desberdinen (aho, ohe) artean.

• Hitz batzuen hasieran, bereziki zenbakietan (hamar, hogei) eta erakusleetan (hau, horiek)

Ts, tx eta tz txistukariak

Euskaraz ez dago hitzaren hasieran tz edo ts duen hitzik; tx idazten da beti. Esaterako: txalupa, txori, txiki…

-a itsatsia

Euskaraz hitz batzuek berezko -a dute amaieran, eta

-a hori ezin zaie inoiz ere kendu. Adibidez: eskola, botila, gauza… Deklinatzeko orduan ere ezin zaie kendu: eskolatik, botilaren, gauzarik...

Ortografia-
arauak

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Aditzak

0
page 238

Aditzak

0
page 237

Aditzak

0
page 236

EZAGUTU LITERATURA eai

1min
pages 224-225

EZAGUTU LITERATURA eai

0
page 208

-a itsatsia

0
page 205

Irakurketa dramatizatua KOMUNIKATU

1min
pages 202-203

Irakurgaia

2min
pages 198-201

EZAGUTU LITERATURA eai

0
page 192

r letra

0
page 189

Eremu semantikoa eta familia lexikoa

0
page 188

Margolanak deskribatu

0
page 187

Esapideak eta atsotitzak

1min
pages 169-170

Ikasi hitzak: teknologia sukaldean

2min
pages 166-168

Irakurgaia

2min
pages 163-165

Aditzak

0
page 159

Aditzak

0
page 158

Aditzak

0
page 157

Z er ikasi dut?

1min
pages 147-148

Liburuei buruz mintzatu KOMUNIKATU

1min
pages 139-140

bizkarra portada laburpena azala

0
page 138

Irakurgaia

2min
pages 135-138

Z er ikasi dut?

1min
pages 131-132

Irakurgaia

3min
pages 119-122

EZAGUTU LITERATURA eai

0
page 113

Aditzak

0
page 80

N ola ikasi dut?

1min
pages 73-75

DUDANA ANTOLATU

1min
pages 71-73

izenlaguna

1min
pages 68-70

Z er ikasi dut?

2min
pages 56-57

EZAGUTU LITERATURA eai

0
page 54

Puntuazio-markak (I)

2min
pages 51-53

Testu idatziak (II): kohesioa

1min
pages 49-50

Hitzik gabeko komunikazioa KOMUNIKATU

0
page 48

Irakurgaia

2min
pages 44-47

Letra larriaren erabilera

0
page 35

Testu idatziak (I): koherentzia

0
page 33

2 Goazen etorkizunera!

3min
pages 26-32

Z er ikasi dut?

1min
pages 24-25

Komunikazioa

2min
pages 20-22

Irakurgaia

4min
pages 12-18
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.