2022 BIDAIAK
GENÉRICO 2
S
Vaticano
Ihesaldi Express-ak CRUCEROS
TANCIA
ESCAPADAS
Bidaia Laburra Erromara 5 EGUNEKO IHESALDIA 4 Gaueko egonaldia Erref. Data
2132
Urriak 15
Plazak Prezioa
25 1.500 €
Batentzako logelaren gehigarria: . 460 €
EUROPA Bidai lasai bat egin nahi dugu, presarik gabe,goizegi jaiki gabe,momentu guztiak gozatuz. Prest Roman egonaldi polit bat egiteko ?
1. Eguna: Jatorri puntua –
LARGA DISTANCIA Erroma
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2132
Urriak 15 1.650 €
Bidaiaren barnean: • Viajes Azul Marinoren joanetorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura. • Bilbotik Erromarako eta Erromatik Bilborako hegaldi zuzenak, linea erregularrean, turista klasean. • Imperiale 4* hotelean ostatua, birentzako gelan. • Mantenu osoa, lehen eguneko bazkaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez daude barne). • Gidari baten laguntza bidaia osoan. • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisita guztiak, joan-etorriak barne. • Aireportuko tasak. • Bidaia asegurua. Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik. Betebeharrak: Pasaportea edo NANa indarrean. Gutxienez 20 laguneko taldea. Irteera puntuak: Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.
46
Zuzeneko hegaldiak
Jatorri puntutik irtengo gara, Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturazio izapideak egin, eta Erromarako hegaldi zuzen batean ontziratuko gara. Iritsitakoan, bazkaldu egingo dugu. Jarraian, bisita panoramiko bat egingo dugu, honako hauek ikusteko, besteak beste: Caracallako termak, Aurelianoren harresiak, Cestia piramidea, Koliseoa, Santa Maria Nagusiaren basilika eta Erromako katedrala. Horrez gainera, San Paulo Harresiz Kanpokoa basilikaren barnealdea ere bisitatuko dugu. Ongietorriko jan aurrekoa egingo dugu Erromako terraza ezagun batean. Ondoren, afaldu eta ostatu hartuko dugu. 2. Eguna: Erroma barrokoa Mantenu osoa.Goizean zehar, Erroma barrokoa bisitatuko dugu, eta San Inazio Loiolakoaren eliza, Fontana di Trevi iturri ezaguna, Agriparen panteoia, parlamentuaren plaza, Marko Aurelioren zutabea eta Navona plaza ezagutuko ditugu, besteak beste. Erromatar jaki tradizionalak prestatzen dituzten jatetxe batean bazkalduko dugu, eta bertako espezialitateak dastatzeko aukera izango dugu. Arratsaldean, Trastevere auzora joango gara, eta denbora librea izango dugu bertan paseatzeko. Afaldu eta ostatu hartuko dugu.
3. Eguna: Vatikano estatua eta Erroma inperiala Mantenu osoa.Goizean Vatikanoko Museoak bisitatuko ditugu, eta Kapera Sixtinoa eta San Pedroren basilika ezagutuko ditugu. Bazkaria. Ondoren,arratsaldean, Zesarren Erroma ezagutuko dugu, oinezko ibilbidea eginez erromatar foroetan barrena, hiri inperialeko erdigune zaharrean barrena. Via Sacraren azpitik eta Titoren arkutik igaro ostean, Koliseoaren barnealdea ezagutuko dugu, baita beste monumentu batzuena ere, hala nola Konstantinoren arkuarena. Horrez gainera, Michelangeloren Moises eskultura ikusiko dugu. Afaldu eta ostatu hartuko dugu. 4. Eguna: Erroma - Tïvoli Erroma Mantenu osoa.Egun osoko txangoa egingo dugu Tivoli hiri zaharrera, non bisitatuko dugun Adriana izeneko villa, Erromako historiako enperadore sofistikatuenaren etxea izandakoa. Landa bazkaria egingo dugu Erromako inguruetan, eta egur labean erretako ogiak, Porchetta eta Erromako gazteluetako ardoak dastatuko ditugu. Erromara itzuliko gara. Gauean, agur afariaz gozatzen dugun bitartean, abesti tradizionalen ikuskizun bikaina eskainiko digute tenore batzuek. Ondoren, ostatu hartuko dugu. 5. Eguna: Erroma - Jatorri puntua Gosaldu eta denbora librea. Adierazitako orduan, aireportura joango gara; fakturazio izapideak egin, eta Loiu-Bilborako hegaldi zuzen batean ontziratuko gara. Bilbora iristean, jatorri puntura eramango gaituzte, eta amaitutzat emango dugu bidaia.